#Jose etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Jose etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/01/31

ORENTAZIO HEZKIDETZAILEA GIZARTEA ALDATZEKO

 

 


 

Aste honetan Orientazioa aztertzen dugu, eta uste dut oso gai inportantea dela gure gizartean daukagun genero-arrakala gainditzeko.

Orientazioa guztion ardura da, eta prozesu luze bat da hezkuntza prozesuaren hasieratik hasten dena. Genero-estereotipoak gainditzeko modurik egokiena da justu hori, orientazioaren bidez estereotipo horiek desagertaraztea.

Adibide asko daude baina niri oso interesgarria iruditu zitzaidan orain dela gutxi “El Pais” egunkarian argitaratu den artikulu bat: “La brecha de género en matemáticas: ¿Por qué a las niñas les gusta (de promedio) menos esa materia?”

Artikulu horretan oso argi ikusten da zelan gizarteak konbentzitu gaituen neskak txarragoak direla zientzietan edo matematiketan. Eta neskek beraiek ere sinesten duten puntu batera iritsi da. Baina sinestezinena da azterlan guztietako datuek ezeztatu egiten dituztela baieztapen horiek, eta gizarteak jarraitzen du hori sinesten. Hori orientazioa zein garrantzitsua den erakusten duen adibide argia da.

 En la imagen una clase de Primaria del CEIP Les Arts de València.

Otsailak 11 Emakume Zientzialarien Eguna ospatzen da. Eskoletan ikusten dugu zenbat emakume zientzialari egon diren eta zein inportante izan diren eta diren. Aldi berean gogoratu behar dugu ze zaila eduki duten emakume horiek, eta gaur egungo emakumeek ere esfortzu gehiago egin behar dituzte gizonek lortzen dituzten merituak parekatzeko. Baina borrokatu behar dugu egoera horiek gainditzeko eta neska eta emakume guztiek aukera berdinak edukitzeko, Matilda Efektua iraganeko amesgaizto bat besterik ez izateko.

 Grandes mujeres en la historia de la ciencia (II) | En la red | Mujeres con  ciencia

Aurreko edizioetatik sarrera hau aukeratu dut: NOLA EGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO. Asko gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait, zelan dagoen antolatuta eta lantzen dituen gaiak. Gainera, aurkezten duen materiala oso interesgarria da.

2022/01/24

CURRICULUM BERRIA ERAIKIZ

 

Aste honetako gaia uste dut oso inportantea dela eta gustatuko litzaidake hastea irudi honekin:

 

 



 

Gure gizartea horrelakoa da, urteetan horrela eraiki delako. Mendeetan zehar gure mundua gizarte honen zati bat moldatzen joan da besteak alde batera utziz. Menderatze hori lortzeko oso tresna garrantzitsua izan da hezkuntza. Horrexegatik, hezkuntza aldatu egin behar dugu, paradigma androzentrista hori aldatuz ikasle guztiak parekidetasunean heziz.

Aldatu egin behar dugu hezkuntza eredua, metodologia eta, jakina, gure hezkuntza prozesua aurrera eramateko ditugun baliabideak.

 

Izan ere, baliabide horietako gehienak historian zehar emakumea diskriminatzen aritu den gizartearen zati horrek proposatutakoak dira, eta baliabide horien bidez, emakumeak aukera berdinekin garatu daitezkeen emakumeak saihestu dira.

 

Legeak dio Hezkidetzaren helburuak ikasgaietan txertatu behar ditugula eta hori izan daiteke abiapuntu bat. Gure ikuspuntua irakasleen egunerokotasunaren lanean isladatzen bada, inguruko lankide guztiak, hezkuntza prozesuan parte hartzen dutenak, kontzientziatzen baditugu, dena lortu dezakegu.

 

Bestalde, aurreko edizioetako sarrera hau gomendatu nahi nuke:ZUEK ERABAKI ZER ERAKUTSI, oso interesgarria iruditzen zaidalako eta nire ustez aipatzen den informazio guztia oso inportantea da. Txertatzen diren bideoak oso interesgarriak dira eta asko gustatu zait ze ondo dagoen azalduta eta aurkeztuta informazioa.

2021/12/20

ESPAZIOAK GUZTIONTZAT

 

Aste honetan egin den ikerketa oso interesgarria iruditu zait, baina aitortu behar dut orain arte ez nintzela konturatu emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunaz gauza batzuetan.

Inoiz ez nuen pentsatu hiri bat zein matxista izan daitekeen kaleen izenak plaza edo beste monumentu batzuk jartzen dituenean. Argi dago emakumea ikusezin bihurtzeko modu bat dela, historiaren errekonozimendua ukatuz eta historiatik kenduz.

Hiri matxista batean pentsatzen dugunean normalean hirigintza feministaren ideia datorkigu burura, non jazarpenaren edo indarkeria matxistaren aurrean arriskutsuak edo ez-seguruak izan daitezkeen lekuak ezabatuta egongo direnak. Berdeguneekin eta pertsonen arteko harremanetarako espazioekin, hiria leku gizatiarragoa izan dadin.

Hori lortzeko ez dago modu hoberik emakumeek parte hartzeko erabakietan. Politikan parekotasunik balego, gai horiek ikuspegi horretatik azter litezke, eta horrela guztiontzako hiri bat egin genezake, guztiak aintzat hartuko dituena eta guztiak onartuko dituena.

Bestalde, gustatuko litzaidake gomendatzea beste urtetako blog sarrera hau: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/espazioak-emakumez-bete-ditzagun.html 

oso interesgarria iruditu zaidalako. Egiten den hausnarketa oso interesgarria da, eta hezkidetzako patioei buruz egiten den erreferentzia aipatzea gustatuko litzaidake. Nire eskolan justu orain proiektu honetan gaude eta uste dut merezi duela pertsona guztientzako espazioa irekitzea, guztiek gozatu ahal izan dezaten




2021/12/13

HIZKUNTZA EZ SEXISTA

 

Hizkuntzaren erabilera ez sexista da, berdintasuna lortzeko geratzen zaigun beste erronka bat. Besteak bezain inportantea eta besteak bezain premiazkoa. Baina, agian, kasu honetan enblematikoagoa dela esan genezake, berdintasun-borroka horren mehatxupean sentitzen diren gizon gehienek erabiltzen dutelako gai hau modu desitxuratu batean, barregarri uzteko eta zentzu guztia kentzeko. 

Batzuetan, errealitate nabarienak dira, kasu honetan gertatzen den bezala, gizarte batean martxan jartzea gehien kostatzen direnak. Horrexegatik, klixe horiek, estereotipo horiek aldatzen hasi behar dugu eskolatik, pentsamolde kritikoagoa, irekiagoa eta berdintasunezkoagoa duten pertsonak sortuz.

Jarraituko dugu letra sopa batekin lagunduko diguna kontzeptu batzuk gogoratzen:

 

 

 

Aurreko edizioetako post hau gomendatzen dizuet: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/emakumeek-asko-dute-esateko-genero.html

Oso interesgarria iruditu zaidalako eta aipatzen den informazioa uste dut oso esanguratsua dela.

Bestalde disenua oso erakargarria da eta asko laguntzen du hobeto ulertarazteko ematen dituen azalpenak.

 

Amaitzeko komentatu nahi nuke gida hau aukeratu dudala: 

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_folletos/eu_emakunde/adjuntos/lenguaje_no_sexista_eu.pdf

Gomendatzen dut uste dudalako azalpenak oso onak direlako eta aipatzen diren adibideak marrazkien bidez asko gustatu zaizkidalako.

Gida honen barruan gai hauek aurki ditzakegu:

-        HIZKUNTZAREN GARRANTZIA

-        ANDROZENTRISMOA ETA SEXISMOA: HIZKUNTZA GAIZKI ERABILTZEAREN ONDORIOAK

-        AKATSIK OHIKOENAK

·        ANDROZENTRISMOAK ERAGINDAKO AKATSIK OHIKOENAK

·        SEXISMOAK ERAGINDAKO AKATSIK OHIKOENAK

-        HIZKUNTZA ZUZENAGO ERABILTZEA HELBURU

-        PROPOSAMEN BATZUK

·        -HIZKERA ANDROZENTRISTA EZ ERABILTZEA

·        -HIZKERA SEXISTA EZ ERABILTZEA