Aukeratu dut gida hau HEZKUNTZAN
ERABILTZEKO HIZKUNTZA-JARRAIBIDEAK (EMAKUNDE, 2008), eremu hezitzailean
landu beharreko lehentasunezko alderdi pare bat aipatzeko.
Ondorioak hauek oso esanguratsuak dira:
- Dokumentuetan femeninoaren eta maskulinoaren hurrenkera oso nabarmena da. Horrek hierarkizazio dakar emakumezkoen eta gizonezkoen artean.
- Emakumeak ikusgai jartzeko ahalegina egin denean, hurrenkera beti bera izan da, lehenengo maskulinoa eta gero femeninoa.
- Emakumeen presentzia aintzat hartzen denean, ez da egiten bi hitzak osorik erabiltzen, baizik eta maskulinoa, gero barra, eta genero femeninoaren morfema idazten edo arrobaren bidez.
Ikusten ari garen bezala, historikoki,
komunikazioaren estilo femeninoaren eta maskulinoaren arteko aldeak eraikuntza
ideologiko-sinboliko batetik datoz, "emakume izatea" edo "gizon
izatea" identitatea osatzen duena, kulturalki aurrez finkatutako gidoi
bati erantzuten dio, nahi ala ez. Baina genero-identitatea eraikuntza
soziokulturala denez, aldatu eta landu daiteke.
Galdetu behar genioke geure buruari
genero-ikuspegia txertatzeak zer ekarpen egiten digun edota zer ondoriotara
eramaten gaituen errealitate soziolinguistikoa hobeto ezagutzeko.
Hezitzaile
moduan, zein dira hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?
Aste honetan post hau gomendatzen dizuet, Oihanak planteatutako diskurtsoarekin
oso identifikatua sentitzen naizelako. Zerrendatu ditut erronka horiek.
Hizkuntza hezkidetzailea modu integralean ikastetxeko
esparru, testuinguru eta euskarri guztietan (ahoz, idatziz eta ikonografikoz
eta digitalez) eta kanpoko erakundeekiko harremanetan erabiltzean datza.
Nire ustez, hizkuntzari, ahozkoa eta
idatzizkoa, eskatu beharreko irizpide bakarra hau da, pertsona, talde eta egoera guztiak beti
berdintasunez ikusaraztea.
Hausnarketa honek ekarri dit
burura estrategien garrantzia, sexismoa hautemateko eta irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuaren kalitatea hobetzeko. Berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan
oinarritutako gizartea eraikitzea da helburua.
Hezkuntzaren erronkei buruz
hausnartzeko interesgarria iruditu zait Marina Subirats soziologoak
genero-berdintasunean hezteko moduari buruzko elkarrizketa.
Eskola bada elementu sozializatzaile
nagusia, honek estereotipo batzuk sendotzea eragotzi behar du, eta gizarte
justuago bat sortzen eta eraikitzen ahalegindu behar du.
Errealitate profesionalei dagokienez, Kike Amonarriz-ek dio emakumezkoak aritu ohi diren lanbideetan euskararen eskaera eta erabilpena altuagoa dela, hala nola, administrariak, irakasleak, erizainak… eta, oro har, zaintzarekin eta jendaurreko lanekin lotutakoak. “Euskararen erabilpenaren feminizazioa” (1995). BAT aldizkaria, 15. zk.
Ildo beretik, Jone Miren Hernandez-ek dio emakumeak aritu ohi diren enplegu edo lanetan euskara gehiago hitz egiten dela, justu feminizatuen dauden lan-eremuetan “euskararen inguruko eskakizunak finkatuago eta hedatuago daudelako”. “Kale Neurketa: sexuaren araberako erabileraren emaitzak eta horien inguruan sortutako galderak” (2002). BAT aldizkaria, 43. zk.
Bestalde, euskararen eta generoaren arteko erlazioaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte, EUSKERA FEMINISMOAREKIN BATERA. Euskararen eta feminismoaren inguruko hausnarketa eta ekarpen ugari partekatu ahal izatea esperientzia interesgarriak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina