Hizkuntza komunikatzeko tresna nagusia da. Beraren bitartez
ikusten, sentitzen, pentsatzen eta bizitzen duguna adierazten dugu, balioak
transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu. Hitz
egiteko dugun erak (bere adierazpen guztiak kontuan hartuz: ahozkoa -doinua
barne-, keinuz eta posturazkoa, idatzizkoa eta ikonografikoa) mundua
konfiguratzen du eta nolakoa munduaren kontzepzioa, halakoa gure hizkuntza:
“Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira
sexistak
kulturaren sexismoa iraunarazten du”
(Agurtzane Juanena)
kulturaren sexismoa iraunarazten du”
(Agurtzane Juanena)
Honela, jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren
erabileran islatzen da, berdin genero gramatikala duen edo ez duen, emakumeak
diskurtsoan eta sinbolikoan ikusezinak bihurtzen dira.Testu bat irakurtzean edo
ahozko mezu bat jasotzean, maskulino hegemonikoa agertzen da eta errealitateari
buruz egiten dugun irudia gizonena izaten da. Emakumeak beraiei esleituriko rol
estereotipatuaz aipatzean agertzen dira soilik.
Guzti honegatik eta hau eraldatu nahian:
Aurreko edizioetatik, Leire Garroren post-a aukeratu dut, hizkuntzari
buruzko hausnarketa egokia egiten duelako, kalte egiten duten ezaugarriak
aipatuz, sexismo, androcentrismo, baita kontrakoa litzateken lengoaia
inklusiboari ere leku egiten diolako. (Hizkuntza feminista: emakumeak
ikustarazi eta aitortu).
Ikusi ditudan gida guztien artean, Amelia Barquinen “Euskararen erabilera ez sexista” bikaina bada ere, “Euskararen erabilera inklusiboa”
aukeratu dut, bertan emandako informazioak iturri askotatik edaten duelako. Bertatik
2 aipamen egingo nituzke:
Androzentrismoaren
aztarnak-en barruan dagoena lehena:
Lan arloa da
emakume eta gizonen arteko desberdintasun gehien topa dezakegun arloetako bat .
Hori dela eta, desberdintasunean oinarritutako asoziazioak kontziente egitea
izango litzateke. Horretarako, zenbait kasutan (nahiz eta euskarak behar ez
duen), sexuak zehaztea komenigarria izan daiteke:
Suhiltzaile
lanposturako oposaketen deialdia ireki da. (euskararen aldetik suhiltzaile
horiek gizon eta emakumeak izan daitezke, baina lan horretan soilik gizonak
ikusten ohituta gaudenez, euskaldun gehienok soilik gizonak irudikatzen ditugu.
Horregatik, antzeko kasuetan, esplizitoki sexu biak aipatzea berdintasunaren
aldeko erabilera egokia izan daiteke):
- Suhiltzaile lanposturako oposaketen deialdia ireki da, gizon eta emakumeentzat.
- Emakume eta gizon erizainak kontratatuko dira.
- Hirigintza teknikari lanpostuak beteko dira, gizon nahiz emakumeekin.
Hizkeraren eta irudien arteko harremana, bigarrena:
Garraio
publikoetan hain ohikoak diren seinaleei erreparatuz, haurdun dagoen edo umea
daraman ikonoari gona jartzen zaionez, neutro izan litekeen ikonoa gizonezko
bihurtzen da. Hiritar neutroa gizonezkoa da: itsua, agurea, muletak
darabiltzana… Haurdunak gonarik eramango ez balu, erraz ulertuko genuke irudia?
Eta zergatik ez dugu inoiz ikusten muletak eta gona duten ikonorik?
Hizkuntzaren erabilera begirada kritikoz aztertzen badugu
eta hizkeraren bidez berdintasuna eta aniztasuna ikusarazteko apustua egin
badugu, ezinbestean erreparatu behar diogu beste botere sistemei:
arrazakeriari, heterosexismoari, transfobiari eta kapazitismoari, besteak
beste.
Androzentrismoak
gizona jartzen du erdigunean, baina ez edozein gizon: zuria, heterosexuala,
desgaitasunik gabekoa…Beraz, errealitate berriak izendatzeko, hitz berriak
behar ditugu eta gutxiespen zentzutan erabiltzen diren terminoak baztertu.
Honetaz gain orokorrean, hizkuntza hezkidetzaileari begira lantzeko erronkak,
hauek lirateke:
- Hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri.
- Inbertsio erregela praktikan jarri.
- Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako gomendioak eztabaidatu eta praktikatu.
- Eremu ez formaleko espresioekin adi: txisteak, bromak, umorea…
- Irudiei arreta berezia jarri.
- Ahozko hizkeran erabilitako doinu eta gorputz jarrerari erreparatu.
- Geletan edo jardueretan neska eta mutilen parte-hartzea aztertu.
- Emakumeen (neska, nerabe, gazte, heldu eta nagusien) esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu.
- Elebidunak garenez, itzulpenak egiterakoan arreta jarri.
- Geletan, jardueretan eta administrazioan erabiltzen ditugun material eta dokumentuak erreparatu.
- Androzentrismoa eta sexismoa agerian jarri eta genero ikuspegitik eztabaidatu.
- Hizkuntza erabileraren eztabaida lan taldeetara eraman.
- Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.
Bukatzeko:
“Gizona
hizkuntzaren jabe egin zen egun horretan,
historia eta bizitzaren jabe egin zen.
Eta
hori egitean isildu gintuen. Nik esango
nuke XXI. mendeko iraultza
handiena dela emakumeok ahotsa berreskuratzea”
(Marcela Serrano)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina