Hizkuntza arau gramatikalez betetako hitzak baino gehiago da, azken finean, hizkuntzaren bitartez, pertsona batek bere burua ezagutuko du eta ulertzeko kapaza izango da, aldi berean besteak ezagutzeko erabiliko du eta bizi den ingurunea hobeto ulertzeko eta bertan murgiltzeko.

Hezkidetzak hainbat proposamen zehaztu ditu eskolan lantzeko. Irakurgaian agertzen diren guztiak aintzat hartzeko ideiak iruditzen zaizkit:
- Erabiltzen dugun Hizkuntzaren sexismoaz ohartu.
- Inbertsio erreala martxan jarri.
- Beharrezkoak zaizkigun hitz berriak sortu.
- Hizkuntzaren erabilera ez zexistarako gomendiaok eztabaidatu.
- Gela barrena neska eta mutilen parte hartzea aztertu.
- Hezkuntza hezkidetzailea eskolako esparru guztietan erabili.
- …

Erabilera hauek identifikatzeko eta hausnarketak egiteko propasaren desberdinak agertzen dira, generoari dagokionez euskararen erabileran egon daitezkeen arazoak aztertuz.
Bukatzeko, aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, benetan hausnarketa sakona eta baliabide mordo bat ematen dituelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina