2020/03/02

GAZTAZKAK: HAZI ETA HEZITZEKO AITZAKIA

GAZTAZKAK:  HAZI ETA HEZITZEKO AITZAKIA 
 
 Resultado de imagen de bronca entre niños y niñas escuela
 Gatazkak baliabide bikainak izan daitezkeela baietztatu dut aste honetako teoria irakurrita.
Nire egunerokoan etengabe gaude gatazkaz inguratuta eta ikasleentzat abiapuntua beraiei sortutako gatazka hartzea ezin esanguratsuagoa suertatzen da. Askotan sartzen ditugu landu beharreko edukiak inongo loturarik gabe. Gatazketatik abiatzeko aukera aprobetxatzea oso beharrezkoa dela argiago ikusi dut.




 Haur Hezkuntzako baliabide on bat topatu dut,baino gazteleraz dago:
  
 
 

 

Koturatu naiz gatazken inguruan hezkuntzan, asko dagoela idatzita, baino genero aldagaia gehitzen duen materiala gutxiago dago. Lehenagotik material hau azaldu bada ere, gaia ikertu eta gero, harritu nau Marivi Fernandezek, idatzia eta grabatua duen material kantitatea, hona hemen hauetako batzuk, denak interesgarriak:
 
Resultado de imagen de marivi fernandez hezkidetza gatazkak
 
 
 Gatazken trataeretan, harremanak orekatu nahi horretan, askotan izan dut sentsazioa ikasle batzuk indartu behar nituela eta ipuinak beti izan ditut nere ondoan lan horretan, hauek dira baliogarriak izan zaizkidan batzuk:
 
 



 
Resultado de imagen de MUNSTRO TXIKI
 
Aurreko edizioetako aukeratu dudan post-a  hau da feminismoaren ekarpenen errepaso interesgarria egiten duelako:
 
 
 
Eremu hezitzailean egon daitezkeen  erronken artean, hauek izan daitezke batzuk:
  • Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
  • Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri jartzea( heziketa emozionala)
  • Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.
  • Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)
  • Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
  • Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.(ikki teknikak, ikasketa kooperatiboa, jolas kooperatiboak...)
  • Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina