HEZKIDETZA ETA BIZIKIDETZA BAT EGITEA
Aste honetako gaiari helduta bueltaka ibili naiz GATAZKA hitzari normalean hartzen diogun esanahi negatiboari buruz. Berarekin lotuta burura datozkigun lehenengo hitzei erreparatuz: bronka, borroka, istilua, tirabira, eztabaida, liskarra....beti biolentziari lotuta edo gutxienez horren gertu, konfliktoarekin bateratua.
Baina GATAZKA beste zentsu positiboan ere har dezakegu. Garapenera heltzeko bidea, erronka berria, aldaketetarako eta heldutasunerako urratsa moduan...Geure prozesu intra eta interpertsonala zati bat bezala aurrerapausoak emoteko...
Egia esan, gatazka ez da berez ez
negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko erak izan daitezke si akaso.
Gatazkari buruz hitz egiteak, Bakeaz hitz egitera eramaten
gaitu jarraian eta puntu honetan bereziki aipatu nahiko nituzke Rigoberta Menchuren hitzak: “Bakea ez da soilik gerrarik eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta
bazterkeria dauden bitartean, zaila izango da bake-mundua lortzea.”
Eta honekin batera be Jule Goikoetxeak oin dela urte batzuk jada idatzi zuen artikulu potentea ekarri nahi dut gogora, hausnarketa sakonean sartu nahian: http://www.klitto.eus/bakea-ez-da-existitzen-feminismoa-bai-i/
Betidanik pentsatu egin dut eta neure buruari galdetu diot askotan.....ia non demontre gelditzen den emakumeon BAKEA. Geure bizitzak, geure gorputzak...beti gudan edo beti menpean, askotan entzun ohi dugu moduan: HAU EZ DA GEURE BAKEA!!!
Pasa den urteko posten artean Leirerena aipatuko dut, https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/gatazkei-esker-norberaren-identitatea.html, nik aipatu ditudan gai berak aipatzen dituelako alde batetik eta beste aldetik berak jarritako bideotxoak gustatu zaizkidalako. Era horretakoak behin baino gehiagotan erabili izan ditut geletan eta nahiko "joku" ematen dituzte, ze irribarreak sortarazten dituzte baina era berean erreflexiorako bidea zabaltzen dute, ondorio ederrei heltzen.
Hezkuntza esku-hartzeetan gatazken trataeran eta bizikidetzaren lanetan genero-analisia kontuan izatea funtsezkoa da. Gatazken trataerei buelta emotea eremu tradizionala apurtuz.
Horretarako kontzientzia hartu beharra dago, genero ikuspegia, adierazleak...eta hasi beharreko erronka konkretuak aipatzearren bidea hasteko: dikotomia guztiak apurtzea, guztion parte-hartzea bermatzea, benetako subjetuak bihurtu,...
Azken finean: Hezkidetza eta Bizikidetza bat egitea!
Audre Lorderen hitzekin bukatu nahi dut aldaketa sakonaren beharra berriz ere aldarrikatzeko....Zaintzaren Etikatik gatazkei aurre egiteko ze berak dioen moduan...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina