#ilargibetea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#ilargibetea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/04/25

FEMINISMOAREN SOKATIK HEZKIDETZA ERDITZERA

 
 

 Plazera izan da zuekin gizarte hezkidetzailearen ernaldian urratsak ematea.


 
 

 
Alde erantzira nabil 
Ekhiñe Eizagirre 
 
 
 

Erditu bitartean, jarrai dezagun feminismoaren iturritik edaten.

 
 




 

 

2022/03/21

TRATU ONAK JOMUGAN

 

 Tratu onak sustatzea eta harremanak zaintzen jakitea ezinbestekoak dira ongizatea lortu nahi badugu, zalantzarik gabe. Bide horretan, garrantzia aitortu behar diegu, eta merezi duten lekua eskaini,  bai eremu hezitzaileetan, bai gainerakoetan.

   Hain zuzen ere, horretxekin du zerikusi zuzena iazko ekarpen honek

Ikasle bakoitzaren garapen integrala lortzeko, askatasunean eta berdintasunean heztea behar-beharrrezkoa da, eta horretarako ezinbesteko gako dira tratu onak. Modu horretan baino ez baitugu bermatu ahal izango elkarbizitza positiboa. 


   

 Hona hemen eskola-emankizunetan ikasleekin taldean komentatzeko zilegi diren ikus-entzunezko bat eta abesti bat: 

Hezkuntzan zaintza eta tratu onak lantzeko erronken artean —dagoeneko, asko aipatu dituzue—, honako bi hauek azpimarratuko nituzke:

Dominazio-menekotasun erreprodukzioa errotik mozteko eta estereotipoen sustapen etengabea luperatzeko, beste eredu batzuk zilegizko eta egokiago direla transmititzea. 

- Heteropatriarkatuak ezarritakoari lotzen zaizkion ereduak bistaratu, aurrena, eta eredu  egokiak eta parekideak, ondoren. Amaitzeko, ikasleei uste zutenaren eta dutenaren arteko alderaketa eskatu, idatziz.

Norbere buruarekin eta gainerakoekin (ikaskideekin, neba-arrebekin, lankideekin, bizilagunekin...) harreman positibo eta aberasgarriak lantzea.  
 
- Lehenengo, hainbat eredu eskaini: egokiak eta baztertzekoak. Gero, gogoeta egin, taldean, autokritika ardatz.

    Blogetan! Blog izarren bila - Blogak

2022/03/14

INDARKERIA INDARREZ GAITZETSI

 


Indarkeria matxista izan dugu jomuga aste honetan, gai latza bezain iluna, eta jendartean presenteegi dagoena, zoritxarrez. Ezin esan, ordea, denon betaurrekoetatik ikusten denik; izan ere, askok eta askok ez diote antzematen. Beraz, ezinbestekoa da azpimarra horretan jartzea. Izan ere, edozelako indarkeria matxista identifikatzea  ezinbestekoa da, identifikatzeke nekez salatu baitaiteke. Horretan, ezbairik gabe, berebiziko garrantzia du hezkuntzak: erantzukizun itzela.  Prebentzioan fokua jarrita, ikasleei askotariko indarkeriak identifikatzen erakutsi behar diegu, halakorik pairatuz gero irmo sala dezaten, konplexurik eta beldurrik gabe.

Horretarako, DBHko 2. ziklorako egokia iruditu zait indarkeria zer den oso modu argian eta esplizituan azaltzen duen iritzi-artikulua, hain zuzen ere, Onintza Enbeitak azaroaren 25ean Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren harira BERRIAn argitaratutako hau:

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2021-11-25/indarkeria.htm

Horrekin batera, Batxilergorako Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik ipuin-liburuko “Igandea” narrazioa gomendatuko nuke; protagonistak jasaten duen indarkeriaren gainean gogoeta egiteko egoki deritzot.

 

Ezin aipatzeke laga Arantxa Iturberen Lehenago zen berandu liburuko “Maria eta Jose”, ipuin laburra bezain zabala. Taldean lantzeko egokia hau ere, DBHko bi zikloetan eta batxilergoan.

 

Blogeko iazko ekarpenak direla eta, honako hau aukeratu dut, datu esanguratsuak barnebiltzen dituelako, eta oso modu argian azaltzen, gainera.

Haitzuloaren kanpoaldean argi morea ikusiko ahal dute gure gazteek?

2022/03/07

GATAZKA, EMARI HANDIKO ITURRIA

 

Elkarreraginean bizi garela aintzat hartuta, ezbairik gabe, gatazka naturala bezain onuragarria da: aberastu egiten gaitu.

Hori horrela, hezkuntzari dagokionez, ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzea komeni  da; hala izan dadin,  Isabel Fernándezek bost eremu landu behar direla  dio. Beraz, guri dagokigu, eredu garen heinean, bost eremuok hartu eta jarraibideak ematea, gatazken trataera hezkidetzailea bermatzeko.

Genero-ikuspuntua lagun, hortaz, eremuotan murgildu behar genuke; lehenbizi, baina, KONTZIENTZIA HARTZEAn jarri nahi dut azpimarra. Horretarako, hona hemen ezinbestean aintzat hartu beharreko batzuk:

*      irakasleon etengabeko prestakuntza

*      -  aurrez ikastetxean egindako praktika onen eta txarren diagnosia

*      askotariko gatazkak, estrategiak, baliabideak, irtenbideak…

*      ebaluaziorako genero-adierazleak

*      - …

Gatazka eraldatzeko baliabide eraginkor izan daitekeen seinale da, hain zuzen ere, honako post hau. Baliabide ezin egokiagoak proposatzen ditu, gainera.

Hona hemen hezkuntzan baliagarri izan daitezkeen pare bat baliabide:

*      - Haurrentzako bideo labur-laburra. https://www.youtube.com/watch?v=ZgaidCmzfHk&t=1s

*      - DBHrako egokia den “Gatazka eta krisiak” hitzaldiaren lagintxoa.