#ane etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#ane etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/03/13

TRATU ONAK

Pertsonen arteko harremanak bezain garrantzitsua da persona bakoitzak norbere buruarekin duen harremana. Izan ere, gure bizitza gure buruarekin biziko dugu eta harreman horren ezaugarritzeak eragina izango du gure inguruarekiko harremanetan. Harreman horien kalitateak pertsona ororen ongizate emozionalaren mailan zein bere elkarbizitzaren kalitatean eragin zuzena izango du. Eta hemen ere sexu-genero sistemaren inposaketak ageri zaizkigu. Mataisunaren bizipen eta trataeran oso agerian ematen da.

“Generoaren araberako emozioen eraikuntzaren ondorioz, ezberdin bizi eta ezberdin ulertu izan dugu maitasuna neska eta mutilok. Sozializazioa ezberdina da maitasunari dagokionean ere: mutilak, botere soziala izateko heziak, eta boterea duten heinean maitatuko dituen neska bat mereziko dute; neskak, menpeko izateko heziak eta maitasunean bere auto-errealizazioa bilatuko dute. Horregatik, maitasuna neskon bizitzen erdigunea da askotan, bizitza honetan inor izateko bidea. Heziketa trinkoa jaso dugu eta gai honetan aditu bihurtzen gaituzte. Horren seinale dira adibidez, elkarri maitasun kontuetan jarraitu beharreko aholkuen inguruan izaten ditugun elkarrizketa luzeak, maitasunean master bat bagenu bezala! Mutilek aldiz, heziketa pasiboagoa jasotzen dute eta gehienetan eremu sexualarekin dauka zerikusia: maitasuna, bere bizitzako proiektu bat gehiago besterik ez da. Ondorioz, harremanarekiko dedikazioan desoreka handiak eman ohi dira. Neskak guztiz “besteentzako izaki” izatearekin eta zaintza rolekin loturik egongo dira, ezkutuan eta errekonozimendurik gabe etxeko eremuan lanean.”




Kalitatezko elkarbizitzaz ari bagara ezinbestean tratu onak egon behar dira oinarrian, baina horretarako sexu-genero estereotipoak baztertu behar ditugu.

Gizartean oso barneratua dagoen kontzeptuak dira “ egin zazu zuri egitea gustatuko litzaizukeena” eta “ ez zazu egin zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena”. Kontzeptu hauek Kant-e inperatibo kategorikoetatik dator, hauek lege praktikoak dira lege bihurtzen diren inperatibo objektiboak. Inperatibo horiek agindutakoa, baimendutakoa zein debekatutakoa beti da baliagarri, kasu guztietan. Formulazioa hauxe da: “Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”. Kontzepzio honekin gure jokabideak eta harremanen zaintza norbanakoaren ikuspuntutik abiatzea dakar eta ez norbera eta bestearen elkkarzaintza ikuspuntutik. Gizarte androzentrista batean egonik, honek zuzenean lege orokor horiek gizonaren behar eta interesen arabera ezartzen dira. Horrek tratu onen kontzepzioa desitxuratu egiten du guztiz.



Eskoletan aipaturiko mito eta sinesmenak desikasi eta tratu onetan oinarritutako elkabizitza beste kontzepzio batzuen gainean eraiki behar da.
  • ·     Elkarbizitza eta persona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza sutatu behar da.
  • ·  Harremanak zaintza eta elikatzean, pertsonen askatasunaren errespetuan eta etengabeko autokritika eta eraikitze batean oinarritu behar dira.
  • ·         Horretarako, autoezagutza eta autoestimaren lanketa ezibestekoa da.
  • ·         Zaintza gure jardun ororen erdigunean kokatu behar da.
  • ·   Besteen errealitatea eta izatea ulertu beharra dago, eraikitzen diren harremanak horietatik abiatuko baitira.



2016/03/06

INDARKERIA MATXISTAK

Indarkeria matxistak baditu milaka aurpegi eta milaka ahots baina forma ezberdinetan adierazten den arren, bizitzako esparru guztietan ematen da. Batzuetan emakumeon gorputzak jipoituz, besteetan bihotzak geldituz eta sarri-askotan hain ikusgarriak ez diren moduetan: gure ahotsa eta iritzia isilaraziz, ama izatera derrigortuz, kanon estetiko zehatz baten esklabu bihurtuz, geure burua gizonezko baten begiradatik maitatzera behartuz, bakarrik gaudenean beldurra sentiaraziz… Indarkeria matxistak ez du klase sozialaz ez adinaz ulertzen; batekoa zein bestekoa, helduagoa edo gazteago izan, emakumeok jazarriak gara. Izan ere, indarkeria matxista sistema kapitalista-patriarkarrak bere biziraupenerako ezinbestekoa duen tresna da, modu honetan mantentzen eta erreproduzitzen baitira hain beharrezkoak dituen botere harremanak.
Botere hegemonikoek gure jabe bailitzan jokatzen dute, zer egin behar dugun azalduz, nola maitatu behar dugun inposatuz, zer jantzi behar dugun zehaztuz…
Guzti horren aurrean autodefentsa feminista eta maskulinitate berrien eraikuntzan jardutea ezinbestekoa da.
Autodefentsa feminista emakumeon ahaduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia gisa ulertzen da. Ahalduntze horretan, beldurra ulertu, landu eta beldurra galtze bidean hau konplize bilakatzea dakar, aliantzak sortuz, erasoak identifikatu eta hauei erantzutean, gorputzren jabetza landuz eta botere pertsona zein kolektiborako bideak jorratuz.

Maskulinitate berrien inguruan ari garenean, gizontasun hegemonikoarekin apurtu eta eredu maskulino berriak eraikitzeaz ari gara. Horretarako ezinbestekotzat jotzen dut, gizontasun hegemonikoa aztertu, hau modu indibidual eta kolektiboan zalantzan jarri eta inposatutako esterotipo maskulinoak pertsonaren garapenerako muga gisa kokatzea. Horretarako garrantzitsua da emozioak lantzea, emozioekin kontaktuan jarri, ezagutu, onartu, bizi eta modu positiboan kudeatzen ikastea, zaintzaren esparruan duten erantzukizunari erantzuteko tresnak eskuratzea eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatu eta erantzukizuna sentitzea.


Guzti horretan eskolak ere baditu erronka handiak.

  • Indarkeria matxista identifikatzeko tresnak eskaini eta praktikara eramatea.
  • Emozio eta bizipenak modu indibidual eta kokektiboan lantzea.
  • Eraso matxisten erantzukizuna guztioi elaraztea.
  • Maskulinitate eredu berriak ezagutuz eta landuz.
  • Emakumeen ahalduntzerako bideak eta tresnak sortu eta eskaintzea, autodefentsa feminista landuz.
  • Maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzeko baliabideak eskeintzea.
  • Eskola sexualitatea modu askean bizitzeko eta erasoen salaketa eta prebentzioarako leku seguru bilakatzea.


2016/02/28

GATAZKAK


Gatazka une batean helburu bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza da. Hau orokorrean arazekin edota zerbait negatibo eta txarrarekin lotzen da. Baina gatazkaren ulerkeran aukerak, erronkak eta alderdi positiboak ageri zaizkigu. Izan ere, gatazka da aldaketarako berme, interes ezberdinen kontrakotasunetik egoera berriak sortzeko bermea eta modu berean boterea lortzeko bide.

Gatazkaz ari garenean bakeaz hitz egiteko beharrean gaude eta bakea pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea dela esan dezakegu. Gatazkaren kontzepzio negatiboetatik abiatzen bagara bakearen kontzepzioa gatazkak eztali eta hauei aterabide ez ematean kokatu daiteke. Eta garrantzitsua deritzot gatazka eta bakearen dialektika, ikuspegi eraikitzaile, eraldaketa eta konponbide klabeetan kokatzea. Izan ere, gatazkaren trataera egokia egiten bada, arazoak konpontzeko ikasketa prozesu bat suposatzen du, harremanak iraunkortu eta sendotzean laguntzen du eta identitateak indartzen laguntzen du, boterea garatuz.



Indarkeria da gatazkaz ari garenean ateratzen den beste termino bat, gure herrian indarkeriaren kontzepzioa desitxuratua egon dela uste dut. Biolentzia hitzak estatuak eta bere garaian ETAk egindakoari mugatuta ulertu izan dugu. Gatazka eta indarkeria terminoak politizatu beharra ikusten dut. Izan ere, gizonak era masiboan akabatzen dituztenean gatazka politikoa da, emakumeak akabatzen dituztenean emakumeen indarkeria. Diferentzia hori onartzeak , gatazka politikoa gizonezkoena dela esaten dugu. Emakumeok gatazka politikoa egunero daukagu gizarte honetan, eta gainera gure inguruko gizonekin.



Guzti honetan ere eskolak berebiziko erronka eta garrantzia du.

  • Kontzientziazioan, sexu-genero gatazkaren kontzientzia politikoan.
  • Curriculumean, gatazken trataerara egokirako konpetentzien txertatzea.
  • Partaidetzan, pertsona ororen behar eta iteresak adierazi eta asetzeko parte hartzerako espazioak bermatzean.
  • Banakako trataera eta aterabideei bide ematean, betiere kolektibotasunetik indibiduoen behar eta interesei erantzunez.
  • Antolakuntza eredu orizontalak sortzean, eta antolakuntza egitura zein araudiak helburuen araberakoak eta mesedeetan zehaztean.








2016/02/21

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALAZ HAUSNARTZEN

Heziketa afektibo sexualaz ari garenean, estrategia multzo batez ari gara, non estrategia horien bidez pertsonak gizartean lekua aurkitu eta horretarako bere rolak betetzen dituzten. Guzti hori norberaren identitateak baldintzatzen du, emakume, gizon, heterosexual, homosexual… Pertsonei gorputza sexuatutik abiatuta, identitate sexual propioa ezagutzen eta ulertzen laguntzean datza. Hau da, pertsona bakoitzak patriarkatu eta heteroarauen mugetatik aldenduz, izateko, gozatzeko, harremantzeko, komunikatzeko... bideak aurkitzeko bitartekoak eskaintzean. Desira ertikoak ulertzen, aurkitzen eta erregulatzen laguntzea da, beldurrik eta mehatxurik gabe, errespetua oinarri norberak nahi duena ezagutu, ulertu eta egiteko aukerak ematea.

Horretarako sexualitateaz modu askean hitz egitea ezinbestekoa da, ezkutuko gai izateari uztea. Inork ez du hitz egiten gorputza, plazerra eta erotikari buruz, eta zerbait esaten denean, sekretu kutsua du.  Beraz, haurrak barneratzen hasten dira ez dela gai horien inguruan hitz egin behar.  Aztertu daiteke nola haurrek euren gorputza esploratzen duten txikiak direnean. Beste umeekin jolastean, esplorazioa konpartitzen dute. 5, 6 edo 7 urterekin, gizartean dagoen debeku kutsu hori barneratzen dute. Debeku hori batzuentzat handiagoa da besteentzat baino, finean gizarte heteropatriarkarrean zapalduak dauden kolektiboentzat debekua handiagoa izaten da.


Hutsune horrek heziketa sexuala heteroarauaren erreferentzia indartzen du, gizartean dauden mito eta esterotipoak direlako erreferente heziketa gidatua ez denean. Finean sexua kontsumo produktu bilakatu da eta horiek sistema heteropatriarkarraren tresnak dira. Heziketa afektibo sexuala ez lantzea bada zerbait egitea, sistemaren produktu eta logikaren baitan uzten baitugu haur eta gazteen garapen afektibo sexuala.

Norberak bere gorputza nola bizi duen, horretan dago lan handia. Ideala diren prototipoak saltzen dizkigute, baita gorputz horien erabilpena nolakoa izan behar den ere. Eta honetan ere emakumeak gara presio handiena jasaten dugunak, bai gorputzaren kanonari jarraitu beharrean eta baita gure gorputza plazerra emateko objektu gisa ulertzean. Aldez aurretiko gidoi bat idatzia dago eta horrek gozatzeko, maitatzeko… moduak aurkitzea eragozten du.

Heziketa afektibo sexuala lantzea ezinbestekoa izateaz gain, hau hezkidetzailea izatea ere bada ezinbesteko eta eskoletan dugun erronka handienetarikoa. Hala nola:
  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
  • Heziketa afektibo sexualaren lanketa kontzientea egitea.
  • Sexualitatearen inguruko mitoen deseraikitzea.
  • Sexualitatea aniztasunetik tratatzea, aniztasuna normalizatuz eta heteroarauetik aldenduz.
  • Gorputz ezberdinen ezagutza eta onarpena bermatzea, ezarritako kanon idealak baztertuz norberak bere gorputza ezagutu eta gozatzeko aukerak ematea.
  • Sexualitate eta afektibitatearen inguruan esperimentatzeko bitartekoak eta espazioak eskeintzea.




2016/02/14

ZERNAHI GARA

Burua garela eta gorputza dugula saldu digute, batak agintzen duen bitartean besteak men egiten duela. Baina gure gizartean gorputza da pertsonari balioa ematen diona, objektuak, kanpotik ikusten denak. genitalen arabera banandutako bi mutur aurkezten dizkigute, bi gorputz eredu eta erdian amildegia. produkzio eta erreprodukzioarekin loturik ulertzen ditu sistemak heteroarauaren baitan kokatzen diren eta “ normalak” diren gorputzak, produzitzeko edo erreproduzitzeko makina bailiran. Gainontzekoak, transexualak, lesbianak, aniztasun funtzionala dutenak… gizartearen kanpoan egotera kondenatuz eta zigortuz.

Horren aurrean, gorputzaren ezagutza, moldeekin haustea, norbera bakarra eta errepikaezina dela aldarrikatzea eta bazterketaren aurrean zaintza erdigunean jartzen duen praktika kolektiboa ezinbestekotzat jotzen dut. Bestalde afektibitatea eta gorputzaren arteko harremana aztertzea garrantzitsua deritzot elkarren eraginaren gaineko ezagutza erronka handia baita.


Orientazio eta praktika sexualek, pertsonaren zaletasun afektibo sexualen inguruan hitz egiten digute eta hemen berriro ere etiketak ageri zaizkigu, “normal” eta “anormal” banaketa eginez. Heteroarauak, maitasun gorputz-subjektua nor den eta nor ez den definitzen du, lesbianak, transak, putak, itsusiak, ezkondu gabeko emakume zaharrak… maitasuna eskuratzetik at utziz.

Jendartean dugun erronka nagusia,normalitatetik at dauden eta onartuak ez dauden gorputz eta harremanekin aliantzak sortzean eta horiek bizitzean dagoela uste dut. Horrela sistemaren oreka eta zilegitasuna kolokan jarriz eta benetako disidentzia indartsua sortuz. Bide horretan, behar afektibo, emozional eta sexualak kolektiboki asetzeko zaintza eta laguntasun sare sendoak sortzea dugu erronka. Horrekin batera, errespetuan, askatasunean eta burujabetzan oinarritutako harreman parekide eta bizigarriak garatzeko tresnak behar dira.

2016/01/31

ORIENTAZIOA ETA AUKERAK

Hezkuntzan sistestemaren balioen  erreprodukziorako tresna dela esaten dugu  eta  orientazioak erreprodukzio funtzio horretan paper handia jokatzen du. Izan ere, bizitzako arlo ezberdinenetan bide orria marrazteko bitartekoak eskaintzeaz ari gara. Eskaintza hori, sistemaren barruan ematen den eskaintza da eta hori zalantzan ez badugu jartzen sistema kapitalista patriarkarraren erreprodukzioa ematen da: sexu - genero estereotipoak indartuz, interpretazioez sexu bakoitzaren bizipenak murriztutako gune eta roletara mugatuz, klase banaketa eginez, bizitza pribatua eta publikoaren banaketa indartuz etb.



Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena. Horretarako ezinbestekotzat jotzen dut, orientazioa bizi proiektu baten baitan kokatzea eta bide akademiko eta laboralaz gain bizitzako eta pertsonaren proiektua osatzen duten arloen lanketa egitea; garapen pertsonala, besteekiko harremanak, lanbide-orientazioa eta ikasketa-prozesuak. Izan ere, bide akademikoaz ari garenean horrek egungo enpleguari, sistemaren barneko antolaketa eta bertako ibilbideari, egiten dio erreferentzia. Horrek, arrisku handiak dituela uste dut, esaterako, enplegutik at dauden lanak ez dira kontuan hartzen, ezta lehen lerroan jartzen, lan erreproduktiboa kasu. Eta aukera berdintasunez ari bagara pertsonaren ibilbidean muga oro baztertua izan behar dela uste dut.



Egungo gizarteak merkatua eta gizonaren ikuspuntua  du guztiaren erdigune, non  lehiakortasuna  izpide balore maskulinoetan oinarritutako arrakastara bultzatzen gaituzten. eta gizarte eraldaketaren bidean, berebizikoa dela ulertzen dut hezkuntzak bizitza eta pertsona jartzea erdigunean eta praktika zein ideia oro logika horren baitan antolatu eta gauzatzea. Orientazioak eta eskaintzen diren aukerek logika horri erantzun behar die, norbanakoaren eta taldearen burujabetza landuz eta bizitza eta pertsona erdigunean jarriko dituen bitartekoak eta tresnak eskainiz.


Ideia honekin jarraikiz, eskolan dugun erronka handienetarikoak, ikasleen garapen integralean sistemak gure bizi proiektuan duen eragin eremua murrizteko bitartekoak eskaintzea  eta sistematik at gure bizi proiektua gauzatzeko bitartekoak eskaintzean direla uste dut. . Sistemaren eraldaketarako ezinbestekoa ulertzen dudalako aldaketa integrala ematea, eta horretarako aukera berdintasunean oinarritutako orientazioa bermatzeaz gain, pertsona burujabeak hezi behar ditugu.  

2016/01/25

CURRICULUM ETA BALIABIDE HEZKIDETZAILEAK

Hezkidetza ez da lehen lerroan dagoen gaia eskoletan, nahiz eta egunero entzun eta bizi ditugun emakumeon kontrako erasoak, emakume eta gizonei eskubide berdinak onartzen dizkiegula ulertzen dugu, gure kontzientziak hori esaten digu. Horregatik da gero eta zailagoa gure egunerokotasunean androzentrismoa ikustea, gure barnean daramaguna baita. Gure izatea eta gure jarduna da zalantzan jarri behar duguna eta ez da ariketa makala.

Curriculum hezkidetzailea bermatzeko ezinbestekoa da aldaketa integrala ematea, curriculuma petsonen garapenerako bitarteko askatzailea izan behar da, pertsona aske eta integralak heziko dituena, eta horretarako ezinbestekoa da sexuen arteko parekidetasuna. Beraz, oinarrizko ardura eskubide zein aukeren berdintasuna bermatzea da. Horrek gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta ezberdintasunetatik eta bi ereduen, maskulino eta femeninoa, integraziotik abiatzen den prozesu bat suposatzen du.

Emakundek 1997.urtean urtean argitaraturiko Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidan, curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik kontuan hartu beharreko iturburuei erreparatuz, honako hauek aurkitzen ditugu. Iturburu soziologikoa, gizartearen antolamenduari erreparatzen diona, psikologikoa pertsonaren identitate eta garapenari egiten diona erreferentzia, pedagogikoan, oinarri teoriko, hezkuntza-eredu, irakasteredu eta hezkuntzaren hartzaile eta helburuak biltzen ditu, eta epistemologikoak, diziplina akademikoari erreparatzen dio.

Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko pausuetan diagnostikoa eta erabakiak hartzea aurkitzen ditugu.

  • Diagnostikoa egiteak gure testuingura ezagutzea ahalbidetzen digu eta aurrera begirako erronketako abiapuntua zehazteko bermea da, izan ere ahulgune eta indarguneak identifikatzeko aukera ematen digu.
  • Erabakiak hartzerako orduan garrantzitsua da diagnostikoan oinarritzea eta dagoen errealitatetik abiatzea, horregatik aukera ezberdinak izatea garrantzitsua da.
    • Erabilera ezinbestekoa den baliabide ez hezkidetzaileak ikuspegi kritikoz lantzea.
    • Erabilera ezibestekoa ez den baliabide ez hezkidetzaileak moldatu eta egokitzea.
    • Baliabide ez hezkidetzaileak baliabide hezkidetzaileengantik ordezkatzea
    • Baliabide hezkidetzaileak sortzea.

Guzti hau eskoletan eraman behar da aurrera,
  • Pertsonen garapen integralerako curriculum hezkidetzailea izatea ezibestekoa delakoaren kontzientzi sortuz
  • Hezkidetzaren ikuspuntutik diagnostiko on bat osatuz.
  • Egunerekotasuneko baliabideak zalantzan jarri eta erosotasunean geratu gabe bide horretan pausuak emanaez.
  • Erabakiak hartu eta eraginkortasuna bilatze aldera hauen jarraipena egitea.

Irudiak aztertzeko proposamea:
  • agertzen diren pertrsonai femenino eta maskulinoak proportzionalak dira?
  • Pertsonaien jokabideak genero estereotipoak erreproduzitzen dituzte?
  • Emakume eta gizonen lanbideak sexismoan oinarritzen dira?
  • Neskentzat zein mutilentzat erakargarriak izan dira irudiak?
  • Generoaren araberako balore hierarkizaziorik ematen da ?
  • Agertzen diren gorputzak diskriminazio negatiborik dute?
  • Edertasuna estereotipoetatik at kokatzen da?
  • Bizimodu ezberdinak agertzen dira?
  • ...





2016/01/17

PARTAIDETZA

Partaidetza, norberaren izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria da , pertsona gizartean agente aktibo izateko bermea eta modu berean, jendarte eraldaketarako oinarrizko tresna da.



Norberaren izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria da, erabakiak hartzea, iritziak ematea, iradokizunak eta proposamenak egitea, elkarrekintza, harremanen gauzapena... suposatzen duelako. Izaki sozialak garela esaten dugunean, norberaren garapenean harremanak ezinbetekoak dira eta elkarrekintzaren bidez gauzatzen dela diogu, eta elkarrekintzarako parte hartzea da tresna nagusia.

Pertsona gizartean agente aktibo izateko bermea da, parte hartzeak helburu jakin batzuekin aurrera eramaten den prozesu aktibo eta kontziete bat delako, gizartean ditugun eskubide eta betebeharrei erantzuteko tresna baita partaidetza.

Jendarte eraldaketarako oinarrizko tresna da, agente aktibo izanez, besteak beste kolektibotasuena jardutea, botere harremanak gainditzea eta komunikazio bide ezberdinak gauzatzea suposatzen duelako. Izan ere, pribatu eta publikoaren banaketa zalantzan jarri eta gainditu egiten du. Botere harremanak gainditze bidean, partaidetza norbere izaeran eraikuntza eta agente aktibo bilakatzeko bidean ahalduntze prosezu bat suposatzen du.





Baina parte hartzea eman dadin baldintza batzuk ezinbestean eman behar dira, Euipo Claves (1994) taldearen proposamenari helduz, elkarloturik eta elkarbaldintzatzen diren hiru baldintza bete behar dira, parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea. Izan ere, parteartzea gizarteak modu kolektiboan duen betebehar eta eskubidea da eta guztiok gara baldintza horien bermatzaile eta baldintza horiek eman daitezen tresna eta baliabideak eskaini behar dira.

Eta baldintza horietan daude nire uste eskoletan ditugun erronkak.

Parte hatzen trebatzea:
  •     Entzute ariketak gauzatuz, enpatia, asertibitatea, komunikazio bide ezberdinak landuz...   
  •     Parte hartzeko bide ezberdinak bilatuz.
  •     Parte hartzeko arauen inguruan gaituz...

Parte hartzeko aukerak zabaltzea:
  •     Parte hartzerako espazio eta bide ezberdinen eskaintza eginez.
  •     Botere harremanak identifikatuz eta horiek birproduzitu ez daitezen arau eta irizpideak zehaztuz,
  •     Isiluneei garrantzia emanez...

Parte hartzeko motibazio eta beharra sentiaraztea:

  •     Parte hartzaileen intereseko gaiak hautatuz
  •     Eskubide eta betebehar gisa landuz
  •     Harremanen eraikuntzarako tresna gisa kokatuz
  •     Guztion onurarako prozesu gisa kokatuz




2015/12/14

LEGEDIA GUGANA HURBILTZEN


  1. HELBURU ESTRATEGIKOA: Genero indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.
3.1. HELBURU ZEHATZA: genero indarkeriaren sozializaio prebentiboa sustatzea.

3.1.C ESTRATEGIA.

EKINTZA. Ikasleei emakumeen aurkako indarkeria mota ezberdinak eta bereziki mikroindarkeriari lotutako ikastaroak eskaini. Indarkeria sotila identifikatzeko formakuntza eskaini, urtero gutxienez bi ordutako saioa emanez.

ONURAK: Genero indarkeriaren prebentziorako formakuntza izatea eta indarkeria mota ezberdinak identifikatzeko baldintzak ematea.

LORPEN ADIERAZLEAK: Ikasleriaren %90ak jaso du genero indarkeriaren formakuntza. Urteko planean genero indarkeriaren inguruko formakuntza kontuan da.

3.2. HELBURU ZEHATZA: Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria‐mota guztiei azkar eta eraginkorki erantzuteko mekanismoak sortzea.

3.2.d.ESTRATEGIA

EKINTZA: Genero indarkeri ororen erregistro eta jarraipeneko sistema sortu. Horretarako genero indarkeri mota ezberdinak (fisikoak, sexualak, berbalak, psikologikoak, sinbolikoak) barnebilduko duen erregistroa sortuko da, emakumeen kontrako mota guztietako erasoak , eraso homofoboa, transfobikoak.

ONURAK: Genero indarkeri ororen berri izanez hauei erantzun mekanismoak sortzeko aukerak izatea.Erantzuteko mekanismo eraginkorrez hauen prebentzioa sustatzea.

LORPEN ADIERAZPENAK: Eman daitezkeen genero indarkeri oro kontenplatu da eta ematen diren genero indarkeriaren %80aren erregistroa egin da.
Hauen jarraipenerako eta erantzun mekanismoak bilatzeko oinarrizko diagnostika egin da.





2015/12/13

HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA

Hizkuntza sistemak bere biziraupenerako behar duen tresneria behin eta berriro ari gara aztertzen eta hizkuntzaren erabilera da horietariko bat, izan ere, hizkuntza da komunikatzeko dugun tresnarik handiena, hizkuntzaren bidez hezten gara eta hezten dugu, elkar ulertzen gara, eztabaidatzen dugu, adostasunetara iristen gara,  negoziatzen dugu...

Hizkuntzaz ari garenean, dinamismoaz ari gara, hizkuntzak ez dira estankoak, hizkuntzak aldatzen doaz gizarteak dituen beharren arabera. Beraz, hizkuntzak ez dute zertan sexistak izan, hizkuntzaren erabilerak dira sexistak. Hizkuntzak sexistak direla esateak erantzukizunak kanpoan daudela uste izatea da, norberak duen ardurari begiratu gabe. Horretara dator euskara hizkuntz ez sexista delakoaren ustea, edota kultura, erlijio jakin batzuk sexista gisa kokatzea. Erlijioak, kulturak, hizkuntzak ez dira berez sexistak gizakiok ematen diogun erabilpenak dira sexistak. Baina hizkuntzak kultura eta identitateari lotuta daude eta gure kultura eta identitateak gizarte heteropatriarkatuan garatu dira, beraz ezineskoa da sistemaren baitan garatzen den hizkuntza baten erabilpena sexismotik at egotea. Beraz, gaztelaniaz hitz egiten duena, musulmana dena, kristau dena, arabiarrez hitz egiten duena ez da zertan sexista izan behar identitate eta hizkuntza bati lotua dagoelako, horrekiko egiten duen praktika eta erabileraren arabera izango da. Bestela, kolektibo oso bat ari jo mugan jartzen, identitate bat ari gara jomugan jartzen eta horrek aldaketarako oztopoak suposatzen ditu. 





Uste dut aurrean dugun erronka garrantzitsuenetarikoa dela fokoa erabilpenean kokatzea, alde batetik, hizkuntza hizkuntza berbaletik haratago kokatzeko eta bestetik, komunikatzeko tresnen jabe gu izan behar garela ulertzen bakarrik aldatu daitekeelako. Gure praktiketan dago ardura eta horrek baldintzatuko du hizkuntza bat modu batekoa den edo ez. Bide horretan erabilpenean ditugun erronkak hurrengoak direla uste dut:

  •     Hizkuntzaren erabileraren garrantziaz jabetu.
  •     Hizkuntzaren erabilpenean ardurak eta konpromezuak hartu.
  •     Hizkuntzan erabilera inklusiboa izan behar da, identitate oro hartu behar  du kontuan.
  •     Gorputz adierazpenari, ahots tonuari, hitzei, jarrerei erreparratu.
    Hizkuntza erabilera esklusiboak baztertu.

2015/12/06

EMAKUMEAK LEHEN LERROAN

Androzentrismoaz ari garenean gizona eta gizonaren ikuspuntua beste guztiaren erdigunean jartzen dela esaten dugu. Errealitatearen kontzepzioa hau ikuspegi maskulinoa ikuspegi bakar eta unibersal gisa ulertzetik dator. Honek emakumeon eta emakumeon munduaren ikustaraztea galarazten du, ikuspegi femenino baten ukapena eta emakumeok egindako ekarpenenen aintzakotza falta. Ikuspegi hau bizitzako espazio guztietan ematen da, artean, instituzioetan, lanean, hezkuntzan, komunikazioan, hizkuntzan, harreman pertsonaletan... izan ere, bizitza ikusi, aztertu eta ulertzeko modu batez ari gara.



Honen aurrean bi erronka azpimarratuko nituzke. Batetik, uste dut emakumeon ekarpena eta ikuspegia txertatzea ez dela nahikoa, ezinbestekoa deritzot horrez gain ikuspegi eta praktika androzentristak alde batera uztea. Hegemonikoak diren balore, diskurtso eta praktiken rol aldaketa bat eman behar da hegemonikoak ez direnak gailentzeko. Bestetik, azken urteotan hartutako neurri bat datorkit burura, diskriminazio positiboa. Uste dut neurri garrantzitsu bat dela emakumeon presentzia eta ekarpenak bermatze bidean, baina arrisku bat ikusten diot, emakumeen parte hartzeak ez du zertan emakumeon ikuspegia bermatzen, horregatik uste dut garrantzitsua dela diskriminazio positiboa emakumeon presentziaz gain, emakumeon ikuspegi, balore eta praktikara bideratua egotea. 



Honen adibideetariko bat bertsolaritzan dugu, emakume bertsolarien presentzia handitzeaz gain, gaiaetan, baloreetan edota tradizioan ikuspegi aldaketa bat ematen da. Horrek emakumea jendartean subjektu aktibo bilakatzen du, emakumea sorkuntzan, kontakizunean eta aldaketan da subjektu aktibo. Agente aldaketa bat ematen da, produktuaren aldaketa ematen da eta hartzaile eta kontsumitzaileen aldaketa  ematen da. Subjektu eta balore aldaketa horiek erreferentzia aldaketak suposatzen ditu eta horrek emakumeon identitate eta espazioen eskuratzea bermatzen du. 


Aldaketa guzti horiek esparru ezberdinetan eman behar dira eta esparru garrantzitsuenetariko bat eskola dugu. Paradigma aldaketa horiek geletan eman behar dira, emakumeak lehen lerroan jarri behar ditugu, emakumeon ikuspegia integratu behar dugu, finean balore berrien gainean eraikiko dugun hezkuntza eredua sortu behar dugu.

2015/11/29

LEGEEN INGURUKO HAUSNARKETA

Hezkidetzaren marko legala ezinbestekoa da, izan ere, hezkuntza instituzio gisa arautua eta  erregulatua egon behar da. Hezkidetza marko legaletan txertatzea beharrezko dugu hezkuntza hezkidetzailea izate bidean. Dena den, honek arrisku bat duela uste dut eta arrisku horiek legeak diseinu eta aplikatzeko dugun modutik datozela uste dut. Sistema demokratiko batean gaudela uste badugu ere, instituzioen eta bertan arautzen diren legeen inguruko parte hartzea oso sinbolikoa delakoan nago. Horrek legeen inguruko kontzepzio eta praktikotasuna mugatzen du. Izan ere, ezinbestekoa da indarrean dauden lege eta araudiak gizartean kontzientziaz onartuak, eztabaidatuak eta barneratuak izatea horiek benetako eragin eta ondorioak izan ditzaten. Ezin da legeen eta gizartearen artean egun dagoen amildegia egon.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuneko legeetan balore parekideez eta integratzaileez ari gara, hezkidetzaren berme diren baloreez. Baloreez ari garenean, balore aldaketez ari gara gizartean indarrean dauden baloreak deuseztatu eta beste balore batzuen gaineko gizarte bat eraikitzeaz. Horretarako legeak tresna oso baliagarriak izan daitezke baina irizpide batzuk jarraitu behar dituzte:


  •     Lege guztiek logika eta norabide bateratua izan behar dute, hau da, sexismoa edo emakumeen aurkako indarkeria erreproduzitzen duten materia didaktikoak debekatzen dira (30.art. ) araua zehaten badugu, ez dauka zentzurik beste espazio batzuetako legeak norabide horretan ez kokatzea, adibidez, iragarkien erregulazio legeetan.
  •     Legeen sozializazio eta asimilazio prosezu bat eman behar da. Horretarako instituzio eta jendartearen arteko elkarlan eta gertutasun bat egotea ezinbestekoa da. Legeen diseinu eta aplikazioek espazio guztietan lanketa bat izan behar dute, eta bertan instituzioek parte hartzerako espazioen eskaintza egitea ezinbesteko da.




Material hezkidetzaileari dagokionez, sexu-genero estereotipoak gainditzen dituzten materialak direla esan genezake, inklusioa bermatzen duten materialak eta patriarkatuaren baloreak erreproduzitzen ez dituzten materialak. Horiek ere eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa da gako batzuk kontuan hartzea.

  • Eskoletako beharrei erantzun behar die eta horretarako materialak malguak izan behar dira, eskola bakoitzak daukan errealitate eta beharrei moldatzeko aukera egon dadin.
  •  Materialen erabilerarako irizpide batzuk eskaini behar dira, materialak material horiek aplikatzeko moduak bezain garrantzitsuak dira. Bide honetan formakuntza ezinbestekoa da, bai hauen erabiltzaileek segurtasunez erabili ditzaten, zein modu eraginkorrean eta hauetatik ahalik eta furitu gehien atera daitezen.
  •  Hauen inguruko jarraipen estua egin behar da. Baliagarriak diren edo ez jakiteko, moldatu behar diren ala ez etb. 
 

Guzti hau ikastetxean lantzeko aipaturiko irizpide eta gakoak kontuan hartu behar direla uste dut. Ikastetxean zehazten diren lege eta araudiak parte hartze aktiboaz adostuak izan behar dira, erabakien gainean arduraz jokatu ahal izateko eta legek ikastetxean ikastetxearen norabidea zehaztu ahal izateko eta bestetik materialen erabilerarako erraztasunak jarri behar dira, formakuntza, malgutasuna, hausnarketa, eztabaidak eta sorkuntza bultzatu behar dira.

2015/11/22

Jaiak eta ospakizunak, misil eta granadak

Jaiak eta ospakizunak, guda apal eta iraunkor batean botatzen diren granada eta misilak direla esango nuke. Patriarkatuak ikasi du modu sotil batean jokatzen, ikasi du askatasunaren eta demokraziaren izenean gure izatea eta askatasuna kateekin lotzen, irakatsi digu guda honetan bizitzen. Asimilazio lanetan asko trebatu dela esango nuke baina noiz edo noiz indar posizio hori erakutsi behar du eta horra hor misil eta granadak, jaiak eta ospakizunak. Gozamenerako, elkarrekintzarako, harremanetarako, identitate baten eta herri baten eraikuntzarako diren egun hauetan nork agintzen duen argi utzi behar du eta bonbardaketa bat ematen da gozamena eta tradizioaren izenean.

















Jaiez eta ospakizunez hitz egiten dugunean identitate eta sinbologiaz beteriko egunez ari gara, heteropatriarkatuak ezarritako sinbologiaz eta identiteez. Egun hauek gozamenarekin eta gizartean jasaten ditugun zapalkuntza ezkutu horien deskonekzioarekin lotzen ditugu. Horrek jai eta ospakizunen inguruko hausnarketa kritiko eta horien praktika kontzientea galarazten du, izan ere, asimilazio ikaragarria ematen baita eta aldi berean balore eta sinbologia horiek indarrean jartzen dira, bide emanez egunerokotasunean ematen diren zapalkuntzak modu legitimo batean gauzatuz. Adibide ezberdinetan ikusi dugun bezala indarkeria sinbolikoa gailentzen da egun hauetan eta hori da ematen diren eraso fisiko, psikologiko edota sexualaren berme.





Beraz, guda honetan misil eta granadei aurre egiteko arma horiek genero ikuspegi batetatik aztertu eta lantzea ezinbestekoa da, ospakizunen jatorria, ospakizuna beraren arrazoia eta baita horren gauzapen eta adierazpena. Sinbologia eta identitateaz ari bagara ezinbestean, sinbologia ezin da zapalkuntzan oinarritu eta identitatea ezin da botere harremanetan oinarritutako identitatea izan, egun hauek bide eman behar diete identitate anitzei, gozamena ez baita batzuen eskubidea.

Guzti honetan ikastetxeek lan handia eta erronka garrantzitsuak dituzte. Alde batetik, egun dauden jai eta ospakizunen azterketa:

         Zer da ospatzen ari garena? Zer suposatzen du hori ospatzeak?
         Zein da ospakizun honek atzean duen sinbologia eta edukia?
         Norainoko asimilazioa dago?

Bestetik, ospakizun horien isla nola ematen den aztertzea ere ezinbestekoa da, ospakizun hauen gauzapen praktikoaren inguruan hausnartu eta aztertu.

         Sexu- genero estereotipoen gauzapena ( iruditegia, letrak, jantziak etb.)
         Espazioen erabilpena eta antolaketa
         Parte hartzea, ematen diren botere harremanak identifikatuz.
         Gozatzeko ekinbideen azterketa

Eta, nola ez ,beste erronka garrantzitsua litzateke horri alternatibak bilatzea.

         Sexu-genero estereotipoetatik at dauden materialak eskeini.
         Espazioaren berrantolaketa bat eman, horren erabilpen parekidea bermatuz.
         Parte hartzerako aukerak eskaini, emakumeak parte hartze aktiborako subjektu bilakatuz eta horretarako beharrezko diren espazioak sortuz.
         Gozamenaren kontzeptuari ikuspegi zabala eman, gozatzeko bide osasuntsuak eskainiz.

Hezkuntza komunitate osoak egitearen garrantzia azpimarratuko nahi dut, identitate eta sinbologia berriak sortzera bagoaz, ezinbestean, gureak sentitu behar ditugu eta horretarako bai azterketan, diseinuan zein horren gauzapenean parte hartzea ezinbestekoa da.

2015/11/15

FEMINISMOAZ HAUSNARTZEN

Askatasunaren bidean feminismoa dugu ardatz, feminismoak bizi estilo bat izan behar du, politika egiteko estilo bat, hezteko, harremantzeko, gozatzeko, borrokatzeko estiloaren ardatz. Patriarkatuaren kateek hamaika aurpegi dituzten bezala, horiek apurtzeko hamaika modu daude eta asko ikasi dugu historian zehar egondako borrokengandik eta asko izan dira borroka horien lorpenak.


  • Emakumeon kontrako eraso agerikoenak ikustaraztea lortu da. 
  • Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean saltoak eman dira (ikasteko hezkubidean, bozka hezkubidean, lan merkatuan.)
  • Harremantzeko eredu ezberdinei bide emateko lehen hastapenak eman dira. 
  • Borroka feministen aldarrikapenak kaleetatik instituzioetara eramatea lortu da. 
  • Emakumeak eraldaketarako agente politiko gisa aritzeko bide batzuk ireki dira. 




Fruitu garrantzitsu eta handiak izan dira borroka feministaz lortutakoak, baina asko dira oraindik eman beharreko urratsak eta egin beharreko lana. Izan ere, berdintasun faltsuaren garaian bizi garela esan genenzake, emakumeon zapalkuntza hainbat eremutan nabaria den arren, beste batzuetan, berriz, sotila edota ia ikusezina da. Borroka feministen aldarrikapenak kaleetatik instituzioetara eramatea lortu dela esan genezake eta hori aurrera pausu gisa kokatzen dut, baina borroken instituzionalizazioak arriskutsuak izan daitezke. Izan ere, berdintasunaren diskurtsoa leku guztietara hedatu da eta horrek eraso sotilak identifikatzea eta arazoaren errora jotzea zaildu dezake. Beraz, oraindik lan handia dugu egitekoa eta lorpenak asko dira borrokatu beharrekoak. Esaterako:


  • Emakumeon kontrako eraso estrukturalak ikustarazi eta horiei aurre egitea. 
  • Aukera berdintasunean sakontzea (lan baldintzetan eskubide berdinak izatea, lan erreproduktiboaren errekonozimendua, ikasketetarako aukaera berdintasuna bermatzea) 
  • Harreman osasuntsu eta horizontalak bermatzea. 
  • Instituzioak kaleko borroka eta aldarrikapenen zerbitzuetara jartzea.
  • Emakumeak ahalduntzeko bermeak jartzea eta  parte hartze eta erabakigune politikorako espazioak bermatzea. 


Guzti hau hezkuntzan lantzeko aukera handiak baina aldi berean gainditu beharreko oztopoak aurkitzen ditugu. Hezkuntza sistema eta eskola instituzio gisa ulertuta uste dut ezinbestekoa dela kaleko aldarrikapenen  mesedetara egotea eta dauden eskakizun ezberdinei erantzutea. Hezkuntzak hezkidetzailea izan behar du, eta horretarako berdintasun faltsuaren diskurtsotik atera eta patriarkatuaren errora jotzeko bitartekoak eskaini behar ditu. Erronka nagusiena uste dut eskakizun ezberdinei erantzuteak dakartzan kontraesnak gainditzean dagoela. Eskolak gizarte feminista bat eraikitze bidean, pertsona askeak sortu behar ditu eta horretarako tresna, bideak eta prozesuak eskeini behar dira. Adibidez:


  • Pertsona kritiko eta burujabeak hezte aldera: eztabaida markoak zabaldu behar dira, parte hartzerako gune ezberdinak sortu, eztabaidetarako bitarteko ezberdinak eskaini etb.
  • Aniztasunaren trataera ezinbestekoa da, aukera berdintasuna eta askatasunean oinarritutako garapen bat bermatzeko, sexu-genero estereotipoak aintzat harturik horiek gaindituko dituen heziketa eskaintuz. 
  • Zaintzan, negoziazioa eta adostasunean oinarritutako harremanak bultzatzea, betiere horizontaltasuna ardatz, botere harremanak gaindituz. 
  • Emakumeon ahalduntzerako espazio eta baliabideen eskaintza egitea eta maskulinitate ereduen inguruko eztabaidak sustatzea. 
  • Hezkidetza proiektu integral gisa ulertu eta praktikara eramatea. 
Bide horretan gazteon harreman ereduen inguruan lantzeko ernai gazte antolakundeak ateratako mikromatxismoen inguruko dossierra bidaltzen dut. 



2015/11/06

GENERO INDARKERIA

Heteropatriarkatua egituratutako sistema oso bat da eta horren biziraupenerako egiturazkoak diren zapalketak sortu eta bultzatzen ditu.  Egitura dikotomikoen bidez, menpeko harremanak sortuz eta zapaltzaile zapaldu paperak banatuz, hau da, gizonei boterea emanez eta emakumezkoari kenduz. Genero sistemak emakumeak sistematikoki eta hauen bizitzetako esparru guztietan zapaltzea eragiten du. Batzuetan agerikoak dira erasoak eta eraso gisa identifikatzeko erraztasunak daude, baina bestetan identifikatzea kostatzen zaizkigu eta gainerakoei ikustaraztea ere kostatzen zaigu, baina beti izango dira estrukturalak. Emakume guztiak kolektibo gisa  zapalduak gara, sistemak duen tresneria osoa gu zapaltzeko diseinatuta dago eta horretarako gizonezkoari ematen dio boterea, gu zapaldu ahal izateko boterea. Zentzu horretan genero indarkeria emakumeon kontrako indarkeri mota oro dela esan dezakegu.


Esan bezala eraso batzuk agerikoagoak dira eta beste batzuk sotilagoak, esaterako indarkeria sinbolikoa dugu identifikatzen eta ikustarazten zailena, izan ere indarkeri mota ororen oinarrian dagoena baita, erroko indarkeria. Indarkeria sinbolikoaz ari garenean, sistema heteropatriarkarraren gauzapen sinbolikoaz ari gara.  Hor  doa adibide bat:



Berdintasun faltsuaren gizartean bizi garela esango nuke, eta horrek izugarri kezkatzen nau. Askotan entzuten dugu genero indarkeriari dagokionean asko aurreratu dugula eta egia da aurrera pausuak eman direla, baina diskurtso horrek beldurra ematen dit. Gaur egun politikoki egokia den diskurtsoa oso barneratua dugu “ emakumeon kontrako erasoak onartezinak dira“, eta badirudi posizio hori hartuta berdintasuneko gizartean bizi garela. Uste horrek indarkeria estrukturala edota sinbolikoa identifikatzeko zailtasunak eta oztopoak jar ditzakeela uste dut. Egun, inoiz baino gehiago, mikroskopioak jarri eta ezkutatu nahi dizkiguten eraso guzti horiek identifikatzeko lana geldiezina izan behar da. Eta guzti hori ikastetxeetan lantzeko erronka handiak ditugu, esaterako: 
  • ·  Emakumeon ahalduntze prozesurako tresna eta baliabideen eskaintza egitea, parte hartzerako espazioak sortuz, kolektibo zapaldu gisa agente aktibo bilakatuz etb.
  • ·   Gizonezkoei sistemak ematen dien botere horren erabilpena emateari uko egiteko tresna eta baliabideen eskaintza.
  • ·    Sistema heteropatriarkarraren logika kokatzea, sistema nola antolatzen eta zertarako antolatzen den ulertaraztea.

  • · Erasoak identifikatzeko mekanismoak jartzea, eraso mota ezberdinak aztertuz.
  • ·   Lehiakortasunetik elkarlanerako filosofian lan egitea.
  • ·   Genero indarkeriako kasuei erantzungo dien protokolo bat diseinatu eta aurrera eramatea. 


2015/11/01

SEXU GENERO SISTEMA


Mundua ulertzeko gizartea binomioetan banatzen ikasi dugu, guztiz kontrajarriak diren binomioak sortuz, ikasle-irakasle, heldu-gazte, etorkin-autoktono, heterosexual-homosexual, maskulino-femenino, arrazoi-emozio etb. Dikotomia hauen sorkuntza gizartea kontrolatzeko funtzioarekin sortzen da, kolektibo bati boterea emanez (zapaltzailea) eta besteari boterea kenduz (zapaldua) eta antolakuntza hierarkiko bat osatuz. Esan genezake binomio horien baitan sortzen direla identitateak eta genero identitateak direla gehien barneratuta ditugunak eta horregatik hain da zaila genero estereotipoekin apurtzea.

Mundua ulertzeko era horrek gauza eta gertaera oro identifikatua eta sailkatua egotea esakatzen du, eta klasifikazio hori tresna ezberdinen bitarte naturalizatzen da, gauza hori norma eta saihestezian dela uler dezagun. Ondorioz, bi aukera horien artean egon daitekeen sailkatu gabeko beste edozein aukera ez da naturala edota normala.


Bideo honetan oso argi ikusten da zer den “emakume” eta zer den “gizon” izatea, muturreko bi gauza izango balira bezala. Baina errealitatera jotzen badugu, gizartearen gehiengoa prozesu horren tartean kokatzen gara, ezaugarri maskulino eta femeninoekin. Eta azken finean esfortsua egiten dugu muturrera joateko alde batera edota bestera gizartean onartuak izateko, gero eta hurbilago egon orduan eta onartuagoak egongo gara. Alde batera edota bestera joateko sistemak erabiltzen duen tresna hezkuntza dela esan genezake eta aldi berean baita hori aldatzeko tresna dela argi dugu.

Hezkuntzak duen erronka nagusiena gure jardunaren gaineko hausnarketa iraunkorra dela uste dut. Sexu-genero estereotipoak erreproduzitu ez baditugu nahi hausnarketa eta autokritika gure egunerokotasunean egon behar dira. Gure hizkuntzaren, gorputz adierazpenaren, edukien, jarreren, metodologien, ebaluaketen, antolaketa eren, funtzionameduen, helburuen, materialen gainean hausnartu behar dugu. Eta horretarako gure ingurunea aztertu, eremu publikoan eta pribatuan gertatzen denaren inguruan hausnartu eta kontzientziaz aritzeko tresnak sortzea eta eskaintzea ezinbestekotzat deritzot. Askatasunean eta inposaturiko estereotipoetatik aldentzeko estereotipoen erainkuntzaren jabetza izatea da oinarrizko lana eta zailena. Nahi beste identitate daudela ulertu eta ulertarazi behar dugu. Eta kontzientziazio lan horretan estereotipo horiekin deseroso edota menpeko rola ezarri zaion kolektiboak ahalduntzera joan behar garela, subjektu eraldatzaile bihurtu behar gara.

2015/10/25

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN


Hezkidetza pertsonen garapen integrala bermatuko duen hezkuntza eredu gisa ulertzen dut, pertsona komunitatearen parte, erabakitzeko agente eta askatasuna duen subjektu, gisa kokatzen duena. Norberaren izaera eta berezitasunak onartuz sistema heteropatriarkarrak ezartzen duen sexu-genero sistemaren logikak gaur egun duen eraginaren kontzientziaz, estereotipoetatik at eta zapalkuntza eta botere harremanik gabeko hezkuntza. Pertsona burujabeak sortuko dituen hezkuntza eredua.

Hezkidetza lantzeko arrazoiak:
  • Hasteko arrazoi nagusiena eta oinarrizkoena, hezkuntzak gizartean duen ardura politikoa azpimarratuko nuke. Sistemak, bizitzaren eremu guztiak zeharkatzen ditu eta honen arabera antolatzen dira gure egitura ekonomikoak, politikoak eta ideologikoak menpeko harremanak sortuz. Menpekotasunean oinarritzen den harreman nagusiena harrak emearekiko eta genero maskulinoak femeninoarekiko duena da nagusiena. Horregatik uste dut, hezkuntzak duen ardura politikoari erantzukizunez hartu behar zaiola eta feminismoan oinarrituko den hezkuntza sistema garatu beharra dagoela.  
     
  • Botere harremanetan oinarritutako gizartean bizi garelako, eraso sexistak etengabeak direlako eta horiek identifikatzeko izugarrizko zailtasunekin aurkitzen garelako.
  • Bi sexu eta bi genero bereizten dituen hezkuntza eredu bat birproduzitzen delako.

  • Zapalkuntzan oinarritutako gizartean egonik, hezkuntzak emakumeon ahalduntze prosezuan agente izan behar duelako.

  • Gizartean nagusitzen diren balioen aldaketa beharra dagoelako, lehiakortasunetik kooperazio eta elkarlanera, norbanakotasunetik kolektibora, konformismotik kritikotasunera, kontsumismo basatitik kontsumo bujujabera.


Heziberri 2020ko proiektuko xedeetako bat honakoa da:

Motibatzea eta prestatzea, bizi osoan zehar ikasten eta prestatzen jarraitu ahal
izan dezan.

Norbanakoaren motibazioa eta prestakuntza bilatzera bagoaz ezinbestekoa da estereotipoetatik at egin eta aukera guztiak eskaintzea, ikasketa eta prestakuntzan jarraitzeko norberaren interes eta beharrei egokituak egon behar dira, sexu generoaren araberako bereizketan oinarritutako prestakuntzak aukerak beharrean mugak ezartzen baititu.

Hezkidetzan aurrera pausu handiak egon direla argi dago, gizartean feminismoa pil pilean dagoen gai bat da eta horrek hezkuntzak aukera eta baldintza berriak sortu dituela uste dut. Dena den horrek aldi berean arriskuak ditu. Berdintasunaren diskurtsoa oso normalizatua dagoen honetan zapalkuntzak ikustarazteko zailtasunak daude. Horregatik uste dut berdintasun faltsu honen diskurtsoarekin apurtzea ezibestekoa dela. Dinamika, proiektu, egitasmo asko jarri dira martxan hezkidetza lehen lerroan kokatzen dutenak eta horrek aukera apartak eskaintzen dizkigu, baina argi izan behar dugu proiektu eta egitasmoak aurrera eramatearekin ez dela nahikoa eta erroko aldaketa bat behar dela, bizi eredu berri bat, ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berri bat. Bagoaz bide horretarako tresna izugarriak sortzen, bagoaz bide honetik, baina bidea luzea eta motela da!