#TXIÑI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#TXIÑI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/08

BERTSOTAN DIOTSUET, LASTER ARTE GUZTIOI!

                     Entzuteko klikatu hemen:  BERTSOAK     

1) Urri hasieratik
hainbat jarduera
baliabide pila
astetik astera
hasiera batetik        
dator amaiera
dagoeneko ezin da
bueltatu atzera


2) Esfortzu izugarria
guk egin duguna
ta baita irakasleok
egin duzuena
batzuk eta besteok
ondo dakiguna
garrantzitsuak denok
ta bidelagunak

3) Genero indarkeria
sexu-generoa
aniztasun sexuala
ta feminismoa
indarkeria matxista
ta lan praktikoa
hainbat ikasteko ta
desikastekoak

4) Foroko mezuekin
zuek ezagutzen
lan luzeekin, ordea
norbera garatzen
talde-blogeko postek
naute asko asetzen
eta galdetegiek
urduri ipintzen

5) Betaurreko moreak
soinean jantzita
hasi nuen bide hau
guztiz hunkituta
gauza bat ikasi dut
ta ez daukat ahaztuta
ezer ez dut egingo
ho(r)iek erantzita


6) Momentu denak onak
izan ez direla
esan beharra daukat
bihotzez gainera
familia, ikastaroa
ta lana genuela
baina argi diotsuet
merezi duela


7) Hogeita bi astetan
bizi izandakoa
hezkidetzan esku-hartzen
ha ze abanikoa!
Aberatsa zeharo
guk jasotakoa
eta espero dut baita
guk emandakoa


8) Azken bertso hau doa
eskerrak emateko
forokide, irakasle
ta nornahi tarteko
jarraituko dugu, bai
hezkidetzan tinko
lortu arte ez baitugu
guk inoiz etsiko



                                                        Saioa López Eizagirre-TXIÑI
                                                                 2020-04-08
                                                          

2020/03/15

TRATU ONAK: ONGIZATEAREN OINARRI ETA PREBENTZIO TRESNA

Gaiari buruzko hausnarketatxoa eginez, BE FUNKY aplikazioa erabiliz ondorengoa sortu dut:

 Bai, hala da: TRATU ONAK ONGIZATEAREN OINARRI. Eta zer dela eta pizza baten barruan? Konparazio xume bat egiteko, alegia, pizza on bat egiteko ezinbestekoa da orea, kasu honetan ongizate egokia sortzeko, ezinbestekoak dira tratu onak.

Bestalde, aurreko edizioetako bat aukeratzekotan, #ItziarIrigoienen posta aukeratu dut. Beti bezala, izenburuak atentzioa eman dit, baita leloak ere. Horrez gain, ederto garatu du eta baliabide interesgarriak partekatu ditu. Hor doakizue:

Tratu onak lantzeko hainbat material dugu, bai hezkuntza mailan, bai jendartean lantzeko:


STEE-EILAS



 NAFARROAKO GOBERNUA



















Bestalde, BIZIKASI EKIMENEAN, 5-6 LHko ikasleei zuzendutako azken blokean, alegia, GURE ARTEAN ONDO KONPONTZEN blokean, TRATU ONEI erreparatzen zaie, behinik behin. Horra hor ebaluazio irizpide, lorpen adierazle eta helburuak:



Helburuak

  • Tratu onak eta tratu txarrak bereiztea
  • Tratu onak praktikatzea.
  • Elkarren arteko zaintzaren ardura hartzea.
  • Garapen morala garatzea.
  • Eskubideak defendatzea eeta salatzea bereiztea
  • Ongizate kolektiboa lortzeko erantzukizun eta konpromiso indibidualaren zein kolektiboa garatzea.
  • Taldean “gu”aren kontzientzia positiboa lantzea.
  • Harremanak erregulatzea.

Ebaluazio irizpideak

  • Errespetua
  • Lankidetza
  • Kritikotasuna
  • Enpatia
  • Berdintasuna
  • Konpromisoa
  • Elkartasuna

Lorpen adierazleak

  • Parte hartzen du dinamiketan
  • Tratu onak eta tratu txarrak bereizten ditu
  • Tratu onak praktikatzen ditu
  • Elkarren arteko zaintzan ardura hartzen du.
  • Badaki eskubideak defendatzea ez dela salatzea.
  • Konpromisoa hartzen du ongizate kolektiboa bultzatzeko.
  • Taldekidea sentitzen da
  • Taldean harreman onak ditu
  • Badaki jazarpenari aurre egiten ez dionean konplize bihurtzen dela.

Irakuragaiko ondorengoarekin geratzen naiz:
  • Hezkuntzaren erdigunean zaintza ​jartzea proposatzen dute Baglietto eta        Mendizabalek: ​gaur egungo hezkuntzak emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenesten du eta badakite eurek bultzatu nahi duten ereduak –zaintza erdigunean jarriz–talka egingo lukeela sistema horrekin, pertsonaren garapen osoa aldarrikatzen baitute, eta arreta pertsonak dituen behar guztietan (zaintza, harremanak, emozioak, alderdi soziala…) jartzea:
     “​ Pertsona erdigunean jartzen badugu, berarengan konfiantza baldin       badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza  daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas-prozesuaren ardura ere berea izango delako. Egungo exijentziak eta kontrolak zenbaitetan pertsonaren dimentsio osoa galtzea dakar, eta egoera horretan pertsona ondo sentitzen ez bada, emaitzak ere okerragoak izango dira”. 
     INDARKERIA MATXISTA NERABEZAROAN: TRATU ONAK PREBENTZIO TRESNA. 2.jardunaldia. Ondorioak eta balorazio orokorra klown ikuspegitik-BEATRIZ EGIZABAL OLLOKIEGI-

2020/03/06

BATU DITZAGUN INDARRAK ETSAIAREN KONTRA!


Aste honetan, indarkeria matxista gainditzeko gakoez aritu izan gara. Hor doakizue labur-labur hausnarketatxoa:




             
Aurreko ikastaroetako post bat aukeratzekotan, egia esan, asko gustatu zizkit, trasteatu ditudanen artean, behinik behin, baina gaurkoan, hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/itzal-beltza.html #Irararri-ren lanarekin geratzen naiz. Ez dut gezurrik esango, beti lehenengo izenburua irakurtzen dut eta atentzioa ematen badit, testua ondoren, bestela, ez. Kasu honetan ere, horrela egin dut eta ondoren etorri dena ere era xume eta argian, asko gustatu zait nola egituratu duen egileak.
 
                         


    
Leloa, horrela landuko nuke: Azaroan zehar arazo-egoera bat eratu eta azken produktu bezala manifestu bat izan dezala, denon ardura, denok dugula zeregina, alegia indarkeria matxistaren aurrean argi gera dadin. Informazio hori eman, murtxikatu, hausnartu eta manifestu bat antolatu jendaurrean, azaroaren 25aren harira...Eta pankarta bat egin arestian jarritako leloarekin. Zergatik ez?

Hau guztia eremu hezitzailean zein jendartean landu behar da, ezinbestekoa da. Zer dela eta? Sistema patriarkatuaren ondorioz pairatzen dugun gaitz indartsuenetako bati buruz ari garelako. Ez dugulako nahi honen ondorioz biktima gehiago izaterik, nazkatuta gaudelako...Eta besteak beste, gure txikien esku egongo delako hau guztia etorkizun hurbil batean aldatzeko beta.
Aste honetako irakurgaitik, alegia, Hezkidetzan esku hartzen ikastaroko gai honetatik oso interesagrria deritzot ondorengoa. Kurtsiban jarriko dut irakurgaitik kopiatua baita:

...Eskolan beren lana eta esperientzien berri ematea eraginkorra izango da mutilentzat eta baita gainontzekoentzat ere. Hezkidetzak mutilek bere izateko era aukeratzeko bidean benetako askatasunetik egitea sustatzen du. Horretarako bere esku jarriko ditu estereotipo maskulinoak mugatu egin dizkien hainbat garapen eremu eta konpetentzia:
Emozioen arloa: ​mutilek emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikastea funtsezkoa da. ​Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi izango da; halaber, ahulak izateko eta ahul agertzeko eskubidea aintzatetsia. Horrekin batera, oinarrizkoa izango da maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegitea.
Zaintzaren esparrua: mutilek duten ​erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza behar duen ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko erremintak haien eskuetan jartzea ezinbestekoa da,
baita ​espazio pribatu-domestikorako autonomia garatzeko behar dituztenak ere.
Indarkeria matxistak: ​hauen aurkako jarrera aktibo​a sustatzea nahitaezkoa izango da. Orokorrean mutilak indarkeria matxistaren desagerpenaren alde agertzen dira, baina beraiei ez dagokiela pentsatu ohi dute: bere adinetik urrun ikusten dutelako emakumeen arazoa dela uste dutelako edo ezin dutelako eraginik duen ezer egin.
 ...
ez da bide erraza, ez horixe, konplexua baita, baina egin daitekeena eta egin behar duguna.

Ondoren oso interesgarriak iruditu zaizkidan Angela Davisen hitzak jarriko dizkizuet:

“Mundua aldatzearen alde borrokatzea ez da sakrifizioa,ezagutzen eta desiratzen dudan bizimodu bakarra baizik”

"Andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu" 
                                                     Angela Davis

Mundu hori posible dela pentsatu nahi dut, horregatik ari gara borrokatzen egunero, eta horregatik aterako gara igande honetan ere, martxoaren 8a dela eta.

Izaro Andres euskal abeslariak LIBRE izeneko kantua atera berri du, egia esan, harira dator eta zuekin partekatuko dut. Letra izugarria du eta irudiek asko laguntzen dute berak adierazi nahi duena ulertzen. Patriarkatuari ozen esaten dio...LIBRE izan nahi duela, libre inposatutako hainbat katetatik. Bikaina iruditu zait bere lana. Horra hor:




Amaitzeko, BELDUR BARIKek urrian ateratako dokumentu interesgarria partekatzen dut zuekin: https://www.beldurbarik.eus/wp-content/uploads/2019/10/urria_maskulinitateak.pdf

         

2020/02/27

GATAZKA: ERALDAKETARAKO TRESNA BIKAINA


Gaiari buruzko gogoeta pertsonala. Zein izan dira astean zehar bor-bor ibili diren ideia nagusiak?

Konturatu naiz, bai irakurgaia irakurri ostean, bai duela  pare bat urtetik hona BIZIKASI ekimena martxan ipintzeko aukera izatean, GATAZKA, eraldaketarako tresna bikaina dela, NATURALA, alegia. Ezin da prebenitu, bai ordea, PROBENITU. Baina, zer da probentzioa? Probentzioa, funtsean, hezitzearekin lotuta dago, gatazkei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak, trebetasunak eta estrategiak garatzearekin, kontraesanak eta antagonismoen hastapenak baino ez direnean. Gure ardura, gure ikasleak esandako guztian trebatzea da. Neure buruari galdetu diot zenbaterainoko garrantzia duen honetan GENEROAK, eta ohartu naiz ezinbestekoa dela gatazken trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea:

   1.   Enpirikoki, gatazken zergatiak eta ondorioak ezagutzeko.
   2.  Kontzeptualki, sakonean ulertzeko.
   3.   Etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta tratera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko.

     Bestalde, ASERTIBITATEA ezinbestekoa dela GATAZKAK konpontzeko ere ondorengo bideoan labur eta argi diosku Marivi Fernándezek:


 

Aurreko edizioetako post bat aukeratzekotan, #JanireC-ren posta aukeratu dut. Asko iruditu zaizkit oso egokiak, baina izenburuak atentzioa eman dit eta gai honek duen garrantzia feminismoarekiko oso ondo adierazi du: hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/gatazkak-konpontzeko-ere-feminismoa.html

Gai honek hezkuntzan duen garrantzia adierazteko, ondorengo baliabideaz hitz egingo dizuet, BIZIKASI EKIMENAZ, alegia:

Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.
 
Hor doakizue departamentuak martxan jarritako ekimenarekin lotutako esteka. Bertan, ERRONKAK, TRESNAK, ESKU-HARTZEAK…agertuko zaizkizue:



Eremu hezitzailean/jendartean, erronka nagusiakHezkidetza II.plana, alegia. Bertan, 4.zutabea honetan oinarritzen da: GATAZKEN KONPONKETA BAKETSUA. Bigarren Hezkuntzan jartzen duena kontatuko dizuet:

  1.       Gure emozioak, erreakzioak eta gatazken aurrean ditugun estrategiak ezagutzea.
  2.    Eztabaidatzen eta hitz egiten ikastea; entzuten ikastea.
  3.      Bereziki zaurgarriak diren pertsonekiko enpatia praktikan jartzea.
  4.     Eskola-jazarpenari buruz gogoeta egitea, genero-ikuspegitik, eta, hartara, jazarpenaren kontrako aktibista bihurtzea.
  5.      Berdintasunezko maskulinitateei buruz eta feminitate ahaldunduei buruz hitz egitea.
  6.      Inguruneko kultura-produktuetan (filmetan, nobeletan, bideo-jokoetan, abestietan eta abar) maskulinitateen eta feminitateen eraikuntza aztertzea.