#Karmele etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Karmele etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/04/06

IZAN UNTSA ETA BIZI UROS

IZAN UNTSA ETA BIZI UROS


Agur esateko garaia,
Luze joan da baina era berean azkar batean.
Zuekin egon naizen denbora intentsoa, aberasgarria eta argigarria izan da.

Onartu behar dut hala ere, amorrazioa sentitu dudala batzutan: materiala eduki, interesa izan eta denbora falta lantzeko...
Memeak, kartelak, logoak, gustUra ikasi ditut egiten. Hezkidetzaz bezain beste ikasi dut informazio teknologiaz…gustatu zaidala aitortu beharra daukat.
Eskerrak eman nahi dizuet nirekin lanean egon zareten guztiei.
Uste dut asko dagoela egiteko baina asko  gaude bidea hartzeko prest eta asko egin dugu jada. Hau da, zuekin ikastaroa egin ondoren, oso baikor naiz hezkidetzaren egitekoaz: badakigu nora joan nahi dugun, badakigu nortzuk joan nahi dugun eta bidea erakargarria da!

Zer eskatzen diot hezkidetzaren inguruan etorkizun hurbilari?  
Ikastetxeko irakasle guztiok lanean has gaitezen : emakumeen ekarpenak azalaratzeko eta gure materialetan androzentrismoak eta hizkuntza diskriminatzaileak kanporatzeko.


Bi abesti aukeratu ditut zuei eskerrak emateko: 
1.-Desberditasunaren aberaztasuna azaltzeko Peio Reparazek gidatutako baloreak taldearen  "ezberdin izatean berdintasuna"


“Denok ditugu gabeziak
Gabezi bezainbat haur ditu munduak
Ta aldi berean bertuteak
Bertute beste kolore ortzadarrak”

2.- Txarangoren "Una lluna a l'aigua", harreman osasuntsuak aldarrikatzen duen abestiak ( eta batzuentzat lesbianismoa ere)  




No vull veure't, vull mirar-te.
No vull imaginar-te, vull sentir-te.
Vull compartir tot això que sents.
No vull tenir-te a tu: vull, amb tu, tenir el temps.
(No quiero verte, quiero mirarte.
No quiero imaginarte, quiero sentirte.
Quiero compartir todo eso que sientes.
No quiero tenerte a ti: quiero, contigo, tener el tiempo.)

"Zure burua ezagutzeak ez du zertan zoriontasuna ekarri, baina zoriontasuna lortzeko ausardia eskaini gaitzake".Simone de Beauvoir
MUSU POTOLOAK GUZTIENTZAT!!!!!!!!!!!!!!!

2019/03/21

TRATU ONAK, GURE BAITAN HASTEN DIRA



Pasaden urtetako posten artean Aurreiritziak tratu onen etsai! Leire de Miguel Martinezen posta aukeratu dut. Irudia tituluaren adierazgarria dela uste dut, eta aipatzen du egun hauetan entzun ez dudan ideia: gizartean dauden aurreiritziak kalte egiten digute, gizarteak emakumeekin ( eta desberdinak direnekin) ez dauka harreman osasuntsua.

Horren inguruan  ikasleekin lantzeko materiala aipatzerakoan, oso ona iruditzen zait irakurgaietan topatu dudan TOPIKOEKIN JOLASEAN bideoa. Eztabaida eta hausnarketa bultzatzeko balio du.

Nafarroako gobernuak argitaratutako amodio zintzoen gida  interesgarria oso iruditzen zait

Eta, harreman eta tratu onak gazteekin lantzeko “lo malo” abestia aktualitatekoa eta era positiboan lantzeko balio du.
Abestiaren hitzetan irakurri dezakegu: “letra la noche es para mi…” eta “yo decido el cuando el donde y el con quien”. Testua  oso adierazgarria da: ahalduntze modu bat da abesti hau, hau da gure burua maitatzeko era zuzena.

Voy a salir, no más fingir, no más servir
La noche es pa' mí, no es de otro
Te voy a colgar, ya no hay vuelta atrás
Si me llamas no respondo

Tira porque te toca a ti perder
Que aquí ya se perdió tu game
Tiro porque me toca a mí otra vez
Solo con perderte ya gané

Pero si me toca, toca, tócame
Yo decido el cuándo, el dónde y con quién
Que voy a darme a mí de una y otra y otra vez
Lo que tanto me quité, que pa’ ti tan poco fue

Y yo voy, voy, voy lista pa’ bailar
Porque tú 
hoy, hoy me has hecho rabiar
Y yo voy, voy, voy lista pa’ bailar
Tengo claro que no me voy a fijar

En un chico malo, no, no, no
Pa’ fuera lo malo, no, no, no
Yo no quiero nada malo, no, no, no
En mi vida malo, no, no, no, no



Gizarteak, eta Hezkuntzak dituen erronkak erreparatzean, ilargipean irratsaioan Olatz Berastegiri entzundakoak oinarri bezala hartuta, hauek direla esango nuke:
 1) Gure burua eta gorputza ezagutu eta maitatu: autoestima landu
2) Ondoan ditugunak errespetatu eta onartu diren moduan: tratu onak guretzat nahi badugu bestekin hasi .
3) Ondo sentiarazten diguten gauzak egitea, jakin behar dugu ezetz esaten
3) Ondo sentiarazten gaituzten pertsonekin egotea, jakin behar dugu harreman osasuntsuak bilatzen
4) komunikatzean argiak izan:  naizena eta nahi dudana agertu, bestearen beharrak kontuan izaten.
5) Bikote harremanetan partaide biek dute ardura harreman onak egon daitezen, ezin dugu beti besteari bota errua, gure ardura harreman osasuntsuak izaten badugu ere; adibidez  naskatuta banago nik beti komuna garbitzen, errespetuz adierazi beharko nuke  txandaka egitea nahi dudala.




2019/03/17

INDARKERIA MATXISTEI GERRA!!!





Egoera aldatzeko gizonezkoek pausu bat atzera eman behar dute, isildu arlo askotan eta sentimentuei erreparatu. Baina emakumezkoek ere aldatu behar dugu: pasibotasuna alderatu eta pausu bat aurrera eman behar dugu. Desikasi behar dugu salbatzailea itxaron behar dugula. Gure beldurrak guk borrokatu behar ditugula, inork ez du gure bidea lehundu behar, gu geu gara horren erantzule.
Argineren posta aukeratu dut, nahi gabe alabei beldurra transmititzen diogu, hori hausnartzeko arrazoi pilo eman dit.
Etorkizuneko emakumezkoak zoriontsuago izango dira guk pairatu ditugun beldurrak eta autoestima gabeziak beraiek pairatzen ez badute. Gizonezkoak zoriontsuago izango dira superman sindromearekin bizi behar ez badute. Etorkizunean gizarte zoriontsuago lortzeko ikastetxean balore berriak landu behar ditugu.
Klasean lantzeko materiala uzten dizuet:


Eta gizonezko berriak izan nahi duten gizon talde bat  sortu duen lekua.

2019/03/07

GATAZKA ERRONKA DA!!


Askotan pentsatzen dut eztabaidatu aditza inglesez duen esanahia eman behar diegula “to discuss”. Hezkuntzan ( eta etxeko heziketan) irakatsi behar diegu gaztetxoei ( eta nagusiei) gatazka batean irtebide- aukeren artean Lankidetza dela parte bientzat emankorra. Horixe ikusten dut ERRONKA HEZITZAILEA.

Gatazka gelan lantzeko oxfamekoweb orrian material desberdin topatu dezakezue.
Ikusentzunekoen artean zubia marrazki biziduna  lankidetza sustatzen du


Pasaden urteko sarreren artean Iratxe Laesen gatazken gatazka aukeratu dut. Bere moduan, aste honetako gaiarekin gatazkaren garratziaz ohartu naiz. Gatazkak ez dira ekidin behar, aurrera joateko laguntzen dute era positiboan lantzen badira.



Gatazka kudeatzeko urrezko tresna bestearenganako ERRESPETUA da:



2019/02/27

KAIOLATIK IHES EGIN DEZAGUN!!!




Pasaden urtetako sarreretatik Argineren eskola gune segurua aukeratu dut bere ekarpenak oso interesgarriak iruditzen zaizkidatelako. Neskek eta mutilek sexualitatearen aurrean jasotzen dituzten mezu desberdinak taula batean oso adierazgarri jasota ditu.

Ikastetxean Heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliabide ederra antzerkia da, heziketa fisiko, musika eta  plastika irakasgaietan landu daitekena nire ustez. Aukera asko ematen ditu barruan daukatena adierazteko.


Afektibitatearen erronka bat da enpatia sortzea, hezitu behar ditugu ikasleak besteen buruetan jartzen eta horrela afektibitate egoera desberdinak lantzeko aukera emango die.


Sexualitate eta afektibitate desberdinak daudela ulertu behar dute gure gazteek, eta denak zilegiak!!




Eta Gizarteak eraiki digun kaiolatik irteteko Glaukomaren abestia oso egokia da



2019/02/25

ANIZTASUNA MIRESTU!!




Aniztasuna da nabarmenena aste honetako gaian. Zilegia dira gorputz guztiak eta errespetagarriak. Pertsonek ikasi behar dugu desberdina dena ez dela arraroa, ezagutzen ez genuen zerbait dela. Errespetua ez da eskatu behar duguna, Miresmena da eskatu behar duguna, anitzak gara miresgarri eta aberasgarria da hori!.

 Hauxe honen inguruan, prestatu dudan gurutzegrama

Olarizuecharteren sarrera aukeratu dut pasaden urteko sarreren artean, oso material interesgarria aurkezten duelakoBere materiala oso baliagarria da eremu hezitzailean erabiltzeko.
Hezkuntza munduan ikusten ditudan erronkak hauexek dira nire aburuz:
  • Ezjakintasuna murriztu: badaude izaera asko ez direnak ezagutzen.
  • Errespetua sortu, ezagutzen ez dugulako edo gure antzekoak ez direlako ezin dugu mesprezatu.
  • Resilenzia sortu, gure “desberdintasunak” berezi egiten gaituzte eta maitatu behar dugu gure burua.

Esan beharra daukat erronka hauek etxean ere landu behar dira, bestela gure lana askoz zailagoa da.

Ikastetxeetan erabiltzeko nik gomendatuko nuke Hur handitan saioko Mikeleren elkarrizketa. Argiago eta lehunago ezin da azaldu nola sentitzen den Gizarteak “desberdin” izendatu duen pertsona bat.
Halaber munduan pertsona hauek bizi duten egoeraz jabetzeko ILGA  (the international lesbian, gay, bisexual, trans and intersex association ) erakundeak argitaratzen dituen mapak izugarri argigarriak dira.

Steilaseko iraultzeko prest Unitate didaktikoa oso baliagarria da lehenago aipatutako erronkak lantzeko.

Azkenik, bideoklipa uzten dizuet, ikasgelan hausnarketa egiteko letra oso baliagarria iruditzen zait





2019/02/13

IZAERA-KOLORE GUZTIAK DAUDE ORTZADARREAN




Orain dela 2 ikasturteakp Amaia Chuecaren sarrera aipatu dute  behin baino gehiagotan eta kuriositatea piztu zait, behin ikusita bere txoria txori abestiaren interpretazioa ulertzen dut zergatia. Eta nire miresmena adierazten diot Amaiari,
Heziberri 2020an 2 parrafo hautatu ditut:
zehar konpetentzien artean:
e) Izaten ikasteko konpetentzia. Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.(11.orrialdea)

Norberak den modukoa onartzea lehenego pausua da besteek onartzeko. Ikasi behar dugu eta irakatsi behar diegu ikasleei onartzen haien buruak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako Balio Etikoen Ebaluazio irizpideen 1a. Puntuan “Orientazio afektibo-sexual guztiak onartzea eta errespetatzea, pertsonek aukeratzen duten orientazioa gauzatzeko eskubidea defendatzea eguneroko bizitzan (eskolan, etxean, lanean, kultura-jardueretan, etab.), hura gutxiesten eta baztertzen duten jarrerak arbuiatzea, eta haien aurka gauzatzen den indarkeriarekiko aurkako jarrera aktiboa izatea. “ (241 orr)
Eta irakatsi behar diegu errespetatzen besten izaera gurearen oso desberdina izan edo ez!. Uste dut hau ez dugula baloratzen ikasleen artean, eta funtsezkoa da.

Gogoratzen dut nire alabak 11 urte zuenean neska zakildun bat zegoela bere ikastetxean kontatu zidanean, naturaltasun osoz.
Aldiz, aurten 15 urteko mutil batekin lanean ibili  behar izan naiz nire ikastetxean  transgeneroak errespetatzen ez dakielako. Berarekin hurrengo bideoa landu nuen

Eta hau izan zen ekoiztu genuenaren emaitza bere gelan azaldu zuena

2019/01/31

GORA ANDRAZKOEN EGOAK !!!!!!!



Oso interesgarria iruditu zait irakurgaietan aipatzen den PsychCentral atariak argitaratu duen Estatu Batuetan buruturiko ikasketa bat.: gizonek gainbaloratzen dute euren ahalmena zientzia eta matematikarako eta emakumeak errealistagoak dira zentzu horretan. Gizonezkoek gazte gaztetatik “egoa” puztua darabilte, eta horrek haien buruan sinestea dakar. Puztu dezagun andreen egoa!

Orientazio akademiko hezitzailea egiteko nire bi proposamenak sinpleak dira, astean zehar irakurri duguna ikusita:
  1.  Autoestima , ahalmena eta seguritatea landu behar dugu emakumeok, hau da sinestu ahal dugula … zeren ahal dugu

  1. Gure materialetan ( liburuak, materialak,ariketak,adibideak) txertatu behar ditugu emakumeen izenak, ekarpenak, irudiak … irakasgai bakoitzarien genero espektatibak aldarazteko

Nire irakasgaia denbora daramat horretan : kontularia, enpresaren zuzendaria, enpresaren jabea, langilea!  beti gizonezkoa irudikatzen dugu









Alderatu beheko bi irudiak. Enpresa biren zuzendaritza batzordekoak dira….






Baina guri beti bigarrena datorkigu gogora “zuzendaritza” entzutean´

.Irati Mendiguren Cosgayaren  blog sarrera aukeratu dut Mikel Idiazekek Argia aldizkarian idatzitako artikulua oso interesgarria iruditu zaidalako eta Itsaso Paiaren “Begi Umelak” abestia aipatzen duelako. Gure  etxean askotan abestu dena  eta esanahi sakona duena etxekoentzat.

Azkenik El Diluvi taldearen “I tu, sols tu” Huntzaren bertsioa uzten dizuet “nahi duzuna izango zara…”



2019/01/26

Emakumeen ekarpenak...LIBURUTARA ORAIN!!!





Jarduera hezitzaileak sistematikoki sartuta izango balira curriculumean nagusiki eta baliabide didaktiko hezitzaileak erabiliko balira, nire ustez bi ondorio nagusi sortuko ziren:
  • ·  Neskek ereduak izango zituzten edozein arlo akademikoan eta horrek haien ahalduntzea ekarriko luke.
  • ·    Mutilek eredu femeninoak ikusiko lituzke eta nesken ikaskideen  bazterketa eta minusbalorazioa amaituko litzateke.

Eremu hezitzailean,  hezkidetzan oinarritutako begirada emateko erreza den estrategia bat erabil daiteke: klaseko adibide eta ariketetan BETI emakuzmezkoak jartzea, eta bikoteak aipatu behar badira  BETI lesbianak edo homosexualak aipatzea. Horrela ariketa eta apunteak berdin berdinak dira baina  berdintasunezko gizarte islatzen dute.

Pasaden urteko sarreren artean eider Oleaga Madariagaren Currikulumak eraldatzen hautatu dut. Bertan ikastetxeko talde batek gindako proiektu baten berri ematen du, erreza eta ikastetxea baliabide hezitzaileak betetzen duena.

 Amaitzeko, zurekin partekatu nahi nituzke bi bideo: Lehenengoak hezkuntza aldatzeko lana badugula argi adierazten du, eta bigarrenak...hezkuntzan falta diren izenak abesten dizkigu: Mafalda taldearen "las que faltaron" 

2019/01/19

GORA EMELIDERGOA!!!



 


"Feminismoak espazio pribatuaren eta publikoaren arteko dikotomiaren kritika nabarmendu du, baita partaidetza eta espazio publikoa lotuta egon behar direlako ideia ere. Partaidetzak espazio publikoan egon behar du? Badago parte hartzeko modu bakar bat? Gai hau jorratu duten lan batzuetan, sareen garrantzia, kontzeptu gisa duen balioa, horien kudeaketa, jatorria eta garapena azpimarratzen da. Sarea osatzeak berak emakumeen partaidetza dakar." 

Alboan institututuak Kolonbian egindako ikerketa batetik ateratako partaizetzari buruzko azalpena: emakume partaidetzari buruzko ikerketa. Interesgarriak iruditzen zaizkit ematen diren gizartearentzako erronkak, haietariko asko gurean ere erronka dira eta.

Nik gurean partaidetzaren inguruan ikusten ditudan bi aspektu aipatu nahi ditut:

Alde batetik gizonezkoek emakumeen partehartze bultzatzean lagundu behar dute. Beraiek ere irabazten dute. Gizonezkoek ez dute pausu bat atzera eman behar, lekua egin behar dute ondoan eta horrela aukera izango dute oso ondo prestatutako lankideak ondoan izaten.
Azken arrazoi honengatik hautatu dut iazko Patrizia Oregiren sarrera. Berak ere gizonen zer egiteko partaidetza berdintasunean aipatzen duelako

Beste aldetik,  plazara irteteko emakumeak bakarrik sentitzen dira. Nire ustez  horretan sorodidadea oso garrantzitsua da. Lidertza edo ordezkapena hartzeko gaitasunak dituzten emakumeak aupatu behar ditugu. Horiei segurtasun taldea sortu behar zaie. Sentitu daitezela babestuta. Hau berdin da ikasgelako ordezkaria izateko, auzokideen erakundearen ordezkaria izateko edo udaletxeko hautagaia izateko.
Badaude emakumeak pausu hori emateko grina dutenak. Baina txarto ikusita dago emakumeek anbizioa izatea. Gazte gazteak direnean eta grina hori sortzen zaienean, orduan ingurukoen artean babes emanda eta bere gaitasunak lantzean, etorkizuneko EMELIDERRAK sortuko dira!.
Emakume, gazte eta ahaldun baten adibidea eman nahi dizuet. Aupatu eta babestu behar duguna etorkizunean gure herrian lidertza har dezan. Bere izena Irati Alcantarila




2019/01/10

EGIN LEKUA!!!!!!



          


          EMAKUMEAK,
GIZARTEAREN
        ERDIA…,
          EMAKUMEAK
ERREPRESENTAZIOAREN
        ERDIRA!!!!.
          EMAKUMEAK
   IKUSTARAZI
        HERRIAREN
       AINTZINEAN
   GAZTERIAK
           ADIBIDEAK
          IZAN DITZAN
 BERDITASUNA
        LORTZEKO
           ASKATASUNEAN



Pasaden urteetako blog sarrerak ikusita  Garazi Esnaolaren ¨Deseraikiz berraikitzen¨ aukeratu dut. Bere ibilbidea etxetik ikastolara gustatu zait eta Gure hormak laburmetraia baita ere.

Nire herriko kaleen izenak aztertu ditut. Herrian ohitura da toponimioak eta baserrien izenak erabiltzea, baina badaude gizonen kaleak ere: doktor Landa, Enrike Urrutikoetxea, Akilino Arriola, Sabino Arana ( nola ez!!!), Sipiri, Loroño, Ander Deuna eta Iñaki deuna.

Zenbat emakumezko daramaten kaleak daude Sopelan? Hutsaren hurrengoa. Aurrerapen bat badago, kale berri bati  martxoak 8 jarri diote....

Hauxe berdina leku askotan gertatzen da, hona hemen emakume izena daramaten kaleen sentsibilizazio  bideo bat Kadizen eginda

Ditugun erronkak eremu hezitzailean eta Gizartean berdinak dira, hiru ikusten ditut nagusiki:
   .-Emakume ez-esteriotipatuen ereduak eman.
-           .-Gizonezko ez-esteriotipatuen ereduak eman.
-           .-Gizonezkoei eta emakumezkoei ulertarazi behar zaie emakumeen irudia kaleetan, liburuetan, politikan agertzea ez dela gizonezkoak baztertzea, bere lekua aitortzea baizik.



2018/12/16

HATOR NESKA TXAPELA JANZTERA!!!!!






 Errenteria udaleko   Hizkuntza eta irudiakegoki erabiltzeko aholkuak gida aukeratu dut. Oso argia eta erreza lantzeko androzentrismoak eta sexismoa hizkeran, testuetan eta baita irudietan ere.
Bi alderdi garrantzitsu aipatzen dira bertan:
Alde batetik irudia, gaur egun dena begi-bistatik sartzen zaigulako, beraz era erreza sexismoa borrokatzeko irudien bidezkoa da.
Beste aldetik androzentrismoak, hau da gizonaren ikuspuntutik azaltzea mundua borrokatu behar dela ere uste dut, denok egiten dugulako konturatu gabe.

Ikastetxeko erronkak honen inguruan:
Ikastetxean karteletan, ikurretan lantzen ditugu irudiak, baina gure ikasgaietako materialetan? Hor erronka handia dugula denok uste dut. Ez nabil liburuz  soilik hitz egiten, guk egiten ditugu ariketetan, adibideetan, materialetan azalpenetan zeintzuk irudiak erabili eta planteatzen ditugu?.
Familiak, langileak eta  kaleko jendea adibide batean planteatzean aditzen diogu honi? Edo interesatuago gaude transmititu nahi ditugun edukietan?
Adibidez langileak irudikatu nahi ditugu, feministak gara eta berdintasuna aldarrikatzen dugunez emakume-langile kopurua gizonen parekoa jarri nahi dugu, baina zein irudia aukeratuko dugu?


Edo bigarrena?

 Ziur aski edukia irudia baino informazio gehiago ematen duenez gaiari buruz berdin zaigu, baina hainbat informazio azaleratzen dugu bigarrena aukeratuta, rolak apurtzen ditugu.






Eta androzentrismoak azaleratzea oso lan garrantzitsua eta zaila da bide batez. Azaleratzen androzentrismoak emakumeen diskriminazioa azaleratzen dugu.
Oso deigarria iruditu zait Frantziako iraultzaren adibidea eta beste dokumentuetan bilatzen zaitu naiz. Estatu batuetako independentzia aldarrian We hold these truths to be self-evident, that all men are created equal, that they are endowed by their Creator with certain unalienable Rights, that among these are Life, Liberty and the pursuit of Happiness.” Ikus dezakegu berdin gertatzen dela. Eta esaldi hau umeek txikitatik ikasten dute eskoletan!

Olatz Ucinen posta aukeratu dut iazkoen artean, Hizkuntzak aztertu, sexismoa baztertu. Berak planteatzen dituen erronkekin  bat nator eta tribuaren berbak bideoa oso argigarria dela ere deritzot.

Baina lan egiten ari da honekin amaitzeko? Bai adibidez BERRIZko udalean aurrera eraman duten ekimena, euskal-kantutegia aldatzeko.

Beste musika adibide bat, 2016an hatortxu rock jaialdiaren bideoklipean egindako hitzaren aldaketa, honekin gabon alaiak opa dizkizuet guztioi.


Ez dut amaitu nahi atzoko lorpena aipatu gabe: Onintza Enbeitaren txapela bizkaitar bertsolaritza aberastu du!!. Nire zorion agurrak emakume bertsolari guztiei!