Pasaden urtetako
sarreretatik Argineren eskola
gune segurua aukeratu dut bere ekarpenak oso interesgarriak iruditzen
zaizkidatelako. Neskek eta mutilek sexualitatearen aurrean jasotzen dituzten
mezu desberdinak taula batean oso adierazgarri jasota ditu.
Ikastetxean Heziketa afektibo-sexuala lantzeko
baliabide ederra antzerkia
da, heziketa fisiko, musika eta plastika
irakasgaietan landu daitekena nire ustez. Aukera asko ematen ditu barruan
daukatena adierazteko.
Afektibitatearen erronka bat da enpatia sortzea, hezitu
behar ditugu ikasleak besteen buruetan jartzen eta horrela afektibitate egoera desberdinak
lantzeko aukera emango die.
Sexualitate eta afektibitate desberdinak daudela ulertu behar dute gure gazteek, eta denak zilegiak!!
Eta Gizarteak eraiki digun kaiolatik irteteko Glaukomaren abestia oso egokia da
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina