2019/03/01

ZERTARAKO HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA?


Sexualitateak harreman estua du gorputzekin, desirekin eta plazarekin, eta jaiotzen garen unetik eta hiltzen garenera arte eratuz doa. Sexua garen hori da; sexualitate (gorputz sexuduna), aldiz, geure burua gizon eta emakume gisa era bakarrean eta parekorik gabean bizi izateko, sentitzeko eta adierazteko orotariko moduak dira.

Elkartzeak eta sexu-jarduera koitora murrizteak ikuspegi mugatzailea dakar; plazera genitaletara mugatzea, gorputzen balioa gutxitzearen ondorioa da. Sexualitatea eta plazera gorputz osoan daude, ez genitaletan soilik. Ideia hau lantzeko galdera: Zein da gorputzeko sexu organorik handiena? LARRUAZALA.



Aurreko urtetako sarreretatik Argineren eskola gune segurua aukeratu dut bere ekarpenak oso interesgarriak direlako. Alde batetik, akrostikoa; bestetik neskek eta mutilek sexualitatearen aurrean jasotzen dituzten mezu desberdinen taula eta azkenik eskaintzen dituen baliabideengatik.

Eta testuinguru honetan zer egin dezake eskolak?

Eskolak baloreen transmisioa ahalbidetu behar du: errespetua, begirunea, enpatia, elkartasuna, adiskidetasuna... eta beraz ezinbestekoa da irakasleen sentsibilizazioa. Beste hainbat gairekin gertatzen den bezala, hezkuntza afektibo- sexuala ezin da geratu irakasle militantearen eskuetan soilik. Denon ardura baita.
  
Nire ustez, ikasgaian aipatu direnen artean, erronka garrantzitsuenak honako hauek dira:
  • Lehenik eta behin eskolaren ikastetxean dagoen errealitatea aztertzeko diagnostikoa egitea, eskolako komunitate guztia inplikatuz.
  • Hezkuntza komunitate osoa gai honen inguruan sentsibilizatzea eta formatzea, ondoren esku hartze egokiak diseinatu ahal izateko eta kide guztien konpromisoak jasotzeko.
  • Txikitatik sexu heziketa heteroarautua gainditzea, estereotipo eta binarismoak deuseztatuz.
  • Maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzea.
  • Egunerokotasunean erabiltzen ditugun hitzetan arreta jartzea, hizkuntza hezkidetzailearen alde eginez.
  • Material didaktikoetan aniztasuna adieraztea; orientazio sexual anitzak, familia mota ezberdinak, gorputz ezberdinak… bistaratu eta berdin baloratuak izango diren heziketa eredua bermatzea.
  • Errespetuan oinarritutako harremanak bultzatzea, maitasuna, askatasuna, berdintasuna… landuz.
 Material batzuk gomenda daitezke:
  • Berdinduk ikasgelan sexu heziketa lantzeko baliabide berri bat atera du (euskaraz eta gaztelaniaz)



  • Eta hemen duzue askoz gehiago:

https://sites.google.com/a/berrigasteiz.com/hezkidetzaaraba/gaiak/sexu-aniztasuna-homofobiak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina