Ikastaro hau ibilbidearen hasiera besterik ez da izan. Gauza asko ikasi,
bakoitzak bere buruarekin hausnarketa sakonak egin eta besteekin baliabide eta
esperientziak partekatu ditu; askotan, barre, eta batzuetan ere negar….emozioak
pil pilean.
Orain, hemendik aurrera, asteko lana aurkezteko premiarik gabe, bidea
jarraitu beharko dugu; gure erritmora, azkar batzuetan, poliki besteetan,
gelditu gabe, gure ikasle (eta ingurukoekin) guk dugun ilusioa eta sinismena
partekatuz… Etorkizuna kolore morez jantziko baita/ baitugu. Emakumeen onerako…
eta baita gizonen onerako ere!!!
Hauxe da gure erronka! Bil ditzagun indarrak berdintasunean oinarritutako
jendartea gauzatzeko!
Honatx nire
ikastaroaren laburpenaren adierazpena
Hau ikasturte
honen abestia:
Eta hau da
ikasturte honekin lotzen ditudan sentimendu, izen eta adjektiboak
Nafarroan, aurten, SKOLAE programaren gidatzea gauzatu da 16
ikastetxetan. Honatx, programa horren inguruan azken hilebeteetan agertu
diren hainbat albiste.
POR PILAR MAYO - Domingo, 4 de Febrero de 2018
- Actualizado a las 06:01h
Carta de despedida al machista que hay
en mí, Derribando mitos amorosos, La riqueza de la
diversidad sexual, son algunas de las más de 200 propuestas didácticas de
los itinerarios coeducativos Skolae, el programa piloto que se desarrolla en
Navarra para integrar la coeducación en las aulas.
Su horizonte es acompañar a niñas y niños en el aprendizaje
de múltiples competencias individuales y colectivas, para construir la
capacidad de elegir el proyecto vital propio, desde la libertad y la
diversidad, sin condicionantes de género, aprendiendo a ver y luchar contra las
desigualdades y a ejercer su derecho a la igualdad en su cultura, religión,
clase social, situación funcional, etc.
Pero vayan por delante nuestros acuerdos de partida.
Uno de ellos es la clara conciencia de que la igualdad entre
mujeres y hombres, entre niñas y niños no está conseguida. Vale, hay cosas que
están cambiando, pero no les confunda este espejismo porque sin ese acuerdo
básico, no podremos seguir. Permítanse una parada, miren alrededor y analicen
sin trampas.
Mejores resultados académicos de las chicas que no se
corresponden con su dificultad para acceder a determinados trabajos y puestos,
elecciones profesionales sesgadas, brecha salarial, difícil acceso al poder y a
la toma de decisiones, violencia e inseguridad, cuidados no compartidos y una
sociedad que atrapa a chicas y chicos alejándoles de su desarrollo libre y
diverso.
Nadie conscientemente educa en la desigualdad, ¡faltaría
más!, pero ésta se cuela en las estructuras del sistema patriarcal y se
perpetúa a través de los medios de comunicación, la familia, los grupos de
iguales y también la escuela. El profesorado además de contenidos, transmite
valores, modelos y marcos de referencia vitales: un eslabón más de la
socialización de género que limita opciones y otorga beneficios, según seas
niña o niño. Hoy con sustanciales variaciones de forma y contexto, pero con el
mismo resultado: neomachismos que generan la misma desigualdad. Y eliminarla
exige cambios estructurales, profundos y complejos, más allá de
reivindicaciones puntuales necesarias pero no suficientes.
La comunidad educativa debe revisar contenidos y valores
para eliminar la desigualdad escondida en los entresijos del sistema educativo,
familiar y social.
La competencia de vivir en igualdad es una conquista de
largo recorrido y la coeducación es la filosofía que lo sustenta: acompañar a
que cada niña y cada niño sea como, y lo que quiera ser, sin condicionantes de
género.
Skolae propone a la comunidad educativa una estrategia
coordinada, un itinerario-marco de aprendizaje para la autonomía, los cuidados,
la conciencia de la desigualdad, el compromiso con el cambio, la sexualidad, la
prevención de la violencia, el empoderamiento y la participación. Tutorías y
orientaciones didácticas, un plan de formación y coordinación abierta con las
familias y su entorno. Pero el gran valor del programa es el compromiso docente
y de los equipos impulsores que garantizan la progresión coeducadora para todas
las aulas.
Será clave la existencia de una persona coordinadora de
coeducación en cada centro, pero en Skolae la auténtica responsabilidad
coeducadora reside en cada docente, que cada día en su aula decide promover la
igualdad o mirar para otro lado porque “no hay tiempo, a mí no me toca, yo soy
de literatura…”. Nuestro alumnado será capaz de construir colectivamente desde
la igualdad nuevas formas de relación en la diversidad, nuevos modelos de
belleza, de masculinidad, de cuidados o de sexualidades además de aprender
contenidos más justos con las mujeres aún desaparecidas de los libros de texto.
Desplegaremos progresivamente Skolae porque educar en la
igualdad sigue siendo necesario y de ello daremos cuentas. Habremos situado
desde el comienzo la igualdad en el centro mismo de la educación, en cada
familia, cada centro, cada docente y cada grupo de aula.
Y comparto con ustedes la satisfacción y la emoción por
formar parte de un proyecto de una talla inusual, único en el estado, integrado
en el corazón del sistema educativo y siguiendo el camino abierto por tantas
docentes feministas que nos han precedido.
La autora es jefa de la Sección de Igualdad y Convivencia del
Departamento de Educación
Badakigu identifikatzen zeintzuk diren harreman toxikoak. Orain beste
aurrerapauso bat behar dugu: nola egin harreman osasuntsuak eraikitzeko?
Asteko irakurgaian agertzen den bezala, bi harreman dimentsio antzeman
ditzakegu. Batetik, barne dimentsioa: bakoitzak bere buruarekin eraikiko dituen
harremanak eta bestalde, kanpo dimetsioa: bakoitzak beste pertsonekin
eraikitzen dituenak.
Argi dago, norberak bere buruarekin ongi egoteak, elkarbizitzan izanen
dituen harremanekin eragin zuzena izanen duela. Oreka emozionala bermatuta
badago, errazagoa izanen da pèrtsona horrek eraikiko dituen harremanak
kalitatezkoak izatea.
Eta horrek eragina izanen du ere pertsonak eraikiko dituen maitasun
harremanetan. Horrela ba, ea behingoz, maitasun erromantikoaren mitoa
deseraikitzen eta maitasun osasuntsua eraikitzen ikasten dugun!!
MAITASUN ERROMANTIKOA VERSUS MAITASUN OSASUNTSUA
Indarkeria
Begirunea
Zeloak
Askatasuna
Dependentzia
Independentzia
Menpekotasuna
Autonomia
Esplotazioa
Erantzukizuna
Beldurra/ mehatxua
Enpatia
Desoreka
Ekitatea
Sufrimendua
Aserzio- komunikazioa
HARREMAN TOXIKOA
ELKARBIZITZA POSITIBOA
Bestalde, nire gaiarekin lotuta (Ekonomia), Ekofeminismoaren kontzeptua
erabat garrantzitsua iruditzen zait eta Amaia Pérez Orozcoren hitzak oso
aproposak: “konturatu
behar dugu ekonomia badagoela merkatutik kanpo, lan asko daudela dirurik
mugitzen ez dutenak, ordaintzen ez direnak, baina bizitzarako beharrezkoak.
Gauza bat da merkatuak bizitzari eragitea eta beste gauza bat bizitza merkatuen
bidez ulertzea eta antolatzea...”
Eta honekin batera askotan ikasleei egiten diedan
hausnarketa:
PERTSONAK MERKATUAREN BEHARRETARA EGOKITU BEHAR DU ALA
MERKATUA PERTSONEN BEHARRETARA EGOKITU BEHAR DUGU?
Honetan agertzen
diren irudiak eta hausnarketa gustatu zaizkit
Hezkuntzan edo jendartean lantzeko erronken artean hainbat puntu aipatuko
nituzke:
-Lehenengo
eta behin, eskolak berdintasunean ez duela hezten, horretaz ohartu. Askotan, modu
naturalean, hau da, oharkabean, eskolak sistema partialkalen genero
estereotipoak errepikatzen ditu. Beraz, hau izanen litzateke lehenengo puntua,
eskola ez dela berdintasunerako esparru segurua aitortu.
-Harremanak
era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatu, eta honekin batera
menpekotasunean oinarritutako harremanak identifikatu, hauen azterketa kritikoa
bultzatu eta pertsonen arteko harreman positiboak eraiki.
-Garapen
pertsonalerako konpetentzia garatu: berdintasunean, begirunean, askatasunean,
elkartasunean, konpromisoan, erantzukizunean... oinarritutako bizitza proiektua
eraikitzen lagundu.
-Zaintzari
eta zaintzari lotutako lana balioetsi eman: hau da, erosketak eta bazkariak
prestatzea familiarentzako, etxea garbitzea eta txukun mantentzea, arropa
garbitzea, gaixoak zaintzea... Ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo
lukeela aurrera egin bistaratzea.
-Aitatasun
eredu berriak ezagutzea eta bistaratzea, aitatasun positiboari balio emanez.
-Norberaren
ongizatea lortzeko behar diren konpetentziak bilatzen lagundu eta horrela, bere
inguruarekiko (jendartea, harreman ekonomiko eta sozialak, natura, ...)
ongizatea sustatzen bultzatu. Harreman positiboak, osasuntsuak eta
aberasgarriak helburu.
HAU DA, BETI PERTSONAK ETA NATURA ERDIGUNEAN
Ikasleekin lantzeko aproposa
izan daitezkeen baliabide eta bideo hauek partekatu nahi dizkizuet:
Ekilikua
Steilasek hainbat unitate didaktiko
plazaratu ditu:
Kontuz! Ez ibili bakarrik gauean. “gauez katu guztiak beltzak” Ez
konfiatu!. Pixa egitera bazoaz, norbaitekin joan. Itzuli etxera taldeka, besteekin
batera: hartu taxia, ez itzuli etxera oinez bakarrik! Begiratu, norbait zure
atzetik doan...
Hauek dira alabari (bai, aitortzen dut) ematen dizkiodan mezuak. Niri,
gurasoek ematen zizkidaten antzekoak.
Gure alabak babestu nahi ditugu “mundua gizonen mundua baita eta zu beraien
munduan sartzen bazara arriskua hartzen duzu”.. hau pena ezta? Gure alabei
BELDURRA transmititzen diegu, nahi gabe, konturatu gabe... gure maitasun osoz!
Gakoa da, irakurgaian agertzen den moduan, gure alabak babestu beharrean, tresnak eman behar dizkiegula BELDURRIK izan ez dezaten. Zentzu horretan oso interesgarriak proposatzen diren ideiak. Batetik, autodefentsa feminista tailerra. Horietan, jarrera, emozioak eta autoestimua lantzen dira, ahalduntzea ahalbidetzen da eta beldurraren beldur ez izaten ikasten da.
Bestetik, Ohiana Etxebarrietak dioen bezala: “zergatik ez hartu emakumeek
parrandara joatean kontuan izan beharreko puntuak eta gizonei
egokitu?:Lehenengo puntua, ez inor bortxatu; bigarren puntua, bortxatzeko gogoa
badut, lagunari esango diot etxera eraman nazala … eta abar, umoretsu, baina
errealitate bat argi jartzen du mahai gainean: erasorik ez badago,
erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar”.
Maskulinitate berrien lanketa oso garrantzitsuan iruditzen zait eta ikasle
mutilekin lantzeko ezinbestekoa:
EMOZIOEN ARLOA
Sentimenduak eta emozioak adieraztea
ZAINTZAREN ESPARRUA
Erantzukizuna eta konpromisoa onartzea
INDARKERIA MATXISTA
Aurkako jarrera aktiboa izatea
Gizonek bere erantzukizuna
onartu behar dute arazoa desagertzeko
Ibili eta buelta, indarkeria matxista gainditzeko arreta emakumeengan jarri
da, baina indarkeria matxistaren ardura gizonezkoa da. Zergatik bada, ez jarri
arreta gizonengan?
Joan den larunbatean, Carmen Ruiz Repullo Iruñean egon zen, SKOLAE
programaren barruan, aisiraldirako begiraleendako antolatutako saio batean.
Saioa, indarkeria matxistaren prebentzioari buruzkoa izan zen, eta beste gauza
interesgarrien artean ideiak hauek aipatu zituen:
-Hay un mandato de
género para las chicas: no provoques, no seduzcas, no te muestres sugerente, no
expreses tu deseo. Pero si decides no cumplir con las normas establecidas,
tendrás más posibilidades de sufrir una agresión. Y somos las propias mujeres
las que reforzamos este mensaje.
-Los centros
educativos no son espacios libre de violencia.
-Existe la cultura
de la violación: Chico + Chica con copas de más = Plan perfecto.
-La cultura de la
violación tiene estas características: culpar la victima, justificar al
culpable, cosificar a las mujeres, la prostitución como diversión y el consumo
de pornografía
Honatx, eremu
hezitzailean landu beharreko hainbat aspektu:
-Indarkeria matxista ongi definitua izan
-Mikroindarkeriak identifikatu eta salatu
-Mutilen erantzukizuna eta konpromisoa bistaratu
-Maitasun erromantikoaren mitoa deseraiki
-Autodefentsa feministaren ideia ezagutarazi
-Maskulinitate inguruko eredu berriak aurkeztu
Ikasleekin mikroindarkeria lantzeko, beste batzuetan aipatu dugun Carmen
Ruiz Repulloren, “La historia de Pepa et Pepe”.
Gatazkaren definiziora jotzen badugu, ikusiko dugu, une batean helburu
bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza dela. Baina
gatazka negatiboa al da? Batxilergoko bigarren mailako ikasleei galdera hori
egiten diedanean, aunitzetan, erantzuna bai da. Baina gatazka gizakiaren
berezko ezaugarria da. Pertsona desberdinak garen heinean, ikuspuntu, iritzi
eta jarrera desberdinak izanen ditugu, beraz, desadostasunak sor daitezke eta
era berean, gatazka.
Horrela ba, gatazka ez da gakoa; arazoa sortzen da gatazkari irtenbide
egokia ematen ez diogunean: informazio nahikorik ez dugulako, tresna egokirik
ez dugulako, abilezia falta dagoelako edo dugun botereaz jabetuta, besteen
eskubideen gainetik pasa nahi dugulako, gure iritzia edo ideiak inposatuz.
Horretarako ezinbestekoa da hainbat tresna eta abilezia eskuratzea:
informazioa objektiboki interpretatzeko gaitasuna, une bakoitzean komunikazio
estilo egokia izaten jakitea, bitartekaritza, lankidetza. Hala nola, balore
(eskubideak, justizia, bakea- zentzu zabalean, adiskidetze kultura, berdintasun
harremanak, elkartasuna...) eta emozioen mundua (enpatia, tristura, poza,
asetibitatea, autokontrola...) lantzea.
Gaur egun hezkidetzan edo jendartean dagoen egoera aztertuta, nik bi hitz
erabiliko nituzke: nahasmena eta axolagabekeria. Nahasmenaren aldetik,
kontzeptuak definitzeko dagoen zailtasuna. Zer da gatazka? Zer da bakea?
Zuzeneko indarkeriarik ez dagoenean, ziutasun osoz bakea dagoela esan dezakegu?
Ados nago irakurgaian agertzen den bakearen definizio zabalarekin. Benetako
bakea egoteko, ezinbestekoa bada indarkeriarik ez egotea, oinarrizko eskubideen
sustapena ere derrigorrezkoa da. Askotan itxurazko bake batean gaude
murgilduta, baina harremanak berdintasunean oinarrituta ez badaude, ezinezkoa
da benetako eta denboran zehar mantenduko den bakea eraikitzea.
Axolagabekeria dela eta, inguruan iruditzen zait,edukiei garrantzi handia
ematen zaiela ikastetxeetan (eta horrela izan behar du alajaina!) baina
emozioen kudeaketa eta elkarrekiko harremanen lanketa eskasa dela askotan.
Erronken artean, hezkidetza eremuan sortzen diren gatazkei buelta ematea
izanen litzateke gakoa:
GATAZKA
Negatiboa
V
E
R
S
U
S
Neutroa
Korapiloa
Aukera
Indarkeria
Bake estrategiak
Estatikoa
Dinamikoa
Eskubideen zapalkuntza
Errespetuaren sustapena
Inposaketa
Lankidetza
Irabazle/ Galtzaile dikotomia
Denak irabazle
Hala nola, gatazken trataeran genero ikuspegia kontuan hartzea. Aurreko
post batean Marian Morenok zioena ekarri nizuen: “gure estereotipoen motxila desorekatuta dago eta berez
hezkidetzaren helburua gure motxila orekatzea da”. Gatazkaren inguruan neska/
mutilen arteko desoreka hori errazago ikus daiteke.
“Hezkidetzarik gabe ez dago bizikidetzarik” izenburua oso aproposa
iruditzen zait eta gai honen inguruan sakontzeko
proposatzen dituen baliabideak interesgarriak:
·IES Pablo Picasso
ikastetxean Rocio Carmona Hortak gidatuta " Gatazkak konpontzeko genero
ikuspegi batetik " ikasleekin eginako tailerraren memoriatxoa
Convives-ak argitaratutako aldizkaria. Aldizkari honetan
Derrigorrezko Hezkuntzako etapa ezberdinetan hausnarketa egiten du eta
ikastetxe batzuetako esperientzia batzuk ere kontatzen ditu. Aldizkari honetan Amparo
Tome, Marian Moreno, Kika Fumero, Carolina Alonso... besteak beste parte
hartzen dute.