Pertsonak izaki
sozialak gara, bizitzeko elkarren beharra dugu, harremantzeko beharra. Jaiotzen
garen momentutik hasten gara harremantzen: gurasoekin, neba-arrebekin, haur
eskolako umeekin, eskolako irakasleekin, lagunekin, lankideekin, bikoteekin,
auzoko dendariekin, seme-alabekin… Etengabe eta bizi osoan zehar harremantzen
gara eta harremantzeko beharra dugu. Harreman horiek era askotan egokitzen
ditugu gure plazera lortzeko edo gure behar afektibo, sexual eta emozionalak
asetzeko. Agerikoa da harremanetatik ikasi egiten dugula, hauekin aldatu egiten
garela eta heldutasunerako bide ditugula. Edonola ere, argi dagoena zera da:
harremandu egiten garela, harremanak egiten ditugula, harremanek egiten
gaituztela.
Ikastetxeetan harremanei duten garrantzia ematea
ezinbestekoa da, eguneroko praktika hezitzailean gertatzen diren hartu-emanei
arreta eskainiz, estereotipoak ezabatzen dituen giroa sortuz eta onespena eta
komunikazioan nagusitutako harremanak bultzatuz. Tratu txarren praktikak
(indarkeria, oldarkortasuna, diskriminazioa, bortizkeria…) tratu onen
praktikengatik (bizikidetza, elkarlana, lankidetza…) trukatzean datza gakoa.
Tratu onetan hezteko auto-estimua, berdintasuna eta
trataera egokiak bultzatzea ere ezinbestekoa da.
Gaztaroan harremanek esangura berezia
hartzen dute. Lagun arteko eta bikote harremanak izan ohi dira gazteon
bizitzetan eta poztasun eta kezka iturri garrantzitsuenak. Lagunen artean,
taldearen parte sentitzea, garen bezalakoak onartuak izatea, kontu
garrantzitsua da gazteontzako. Barren-barrenean sortzen zaigun beharra da eta
zenbait kasutan gure nortasuna, edo gutxienez kanpora begirako aurpegia,
eraldatu genezake taldearen onarpena lortzearren.
Tratu onak hezkuntzan lantzeko erronkak:
Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea.
Pertsonaren garapen osoa aldarrikatzea.
Zaintzari, harremanei, emozioei, alderdi
sozialari… arreta jartzea.
Indarkeria matxista, gizaki
arrak, bere figuratik erabiltzen duen indarkeria da. Begirada horren bidez
desiragarria dena eraiki da, portaerei dagokienez, eta, beraz, definizio
horrekin bat ez datozen portaeren desegokitasuna ere bai. Indarkeria matxista
arazo politikoa da, hortaz, guztion ardura da kolektibo zein pertsonal mailan.
Errotik desagerrarazi nahi badugu ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna
onartzea, patriarkatuak emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko hezi baititu
eta, ondorioz, haiek baitira erabiltzen dutenak. Gizonei biologikoki gizon
izateagatik ematen zaizkien balio, ahalmen eta gaitasunekin eratu dira
gizontasun ereduak. Kultura eta une historiko jakin baten emaitza dira.
Indarkeria matxista
transmititu eta errotzeko sistema patriarkalak duen erreminta eraginkor bat
maitasun erromantiko da.
Indarkeria matxistari aurre
egiteko tresna garrantzitsua Autodefentsa Feminista da; emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia.
Indarkeria matxistaren aurka, gizonezkoek ere badute zeresana eta zeregina.
Historian zehar gizonei gizontasun eredu bat exijitu zaie eta badira eredu
horretatik alde egin nahi duten gizonak.
Euskal Herrian 2010ean sortu ziren lehen gizon Taldeak, baina azken
urteetan egin da ageriko berdintasunaren aldeko gizon taldeen lana. “Benetako
berdintasuna” lortzea dute helburu, eta kritiko dira egungo gizontasun
ereduarekin.
Berdinzalea, maitekorra eta goxoa den gizon baten eredua sustatu nahi dute,
sentimenduak azaltzen dakiena.
-Gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde
kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko
Jaurlaritzaren ekimena: Gizonduz.
Indarkeria matxista gainditzeko hezkidetzak dituen erronkak:
-Kontzientzia hartzea.
-Autodefentsa feministaren beharra.
-Neskak beldurretik aske heztea.
-Norbere buruaren ezagutza garatu eta baloratzea. Autokonfiantza
eta segurtasuna eraikitzea.
-“Ez” irmotasunez esateko ahalmena eraikitzea.
-Emakumeen arteko elkartasunaren garapena landu.
-Erasoen identifikazioa lantzea.
-Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatu eta
martxan jartzea.
Gatazkak interes kontrajarriak
daudenean sortzen dira eta hori bizikidetzaren parte bat da. Bizitzak berezkoa
du gatazka, eta ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa
gatazka konpontzeko modua izango da. Gatazkaren trataera egokia egiten bada,
oso lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke.
Gatazken trataeran
genero ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa da. Hezkuntza esku-hartzeetan
gatazken trataeran eta harremanen eta bizikidetzaren berregite-lanetan genero-analisia
kontuan ez izatea bera da indarkeria mota bat.
Garrantzitsua da
gogoratzea irtenbideak duela garrantzia eta ez hainbeste erruduna
identifikatzeak edo zigorra jartzeak.
Proposamen adierazgarria da
gaian aipatutako “bakea”ren kontzeptua. Izan ere, zuzeneko eta ageriko
indarkeriaz gain (fisikoa edo erasoa), ezkutuko bi indarkeria mota ere badaude:
batetik, egiturazko indarkeria (pobrezia, errepresioa eta alienazioa),
bestetik, berriz, indarkeria kulturala (zuzeneko indarkeria erabiltzea edo
biztanle batzuei oinarrizko eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen
duena.)
Honen harira,
interesgarria iruditu zait Euskal Herriko Bilgune Feministaren “hau ez da gure
bakea” artikulua. Hemen.
Jardueran jasotako datuetan
ondorioztatu dut; Geure burua ulertzen ikasten badugu, seguruenik, errazago
ulertu ahal izango dugu gure ingurukoen emozio eta sentimenduak, eta, ondorioz,
komunikatzeko erraztasun handiagoa izango dugu.
Edozein motako harremanak
konplexuak dira, eta, beharbada, pausorik zailena gure emozioak adieraztea da,
gaizkiulertuak elkarrekintzan ematen baitira. Horregatik, garrantzitsua da gure
sentimenduak bestearenak mindu gabe adierazten ikastea. Komunikazio mota horri
asertibitate deitzen zaio, eta indarkeriarik gabe komunikatzeko modua da,
bestearen iritzia errespetatuz, baina norbera mespretxatzen utzi gabe.
Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina
horixe da hain zuzen ere aberasten gaituena.
Ikastetxeetan bizikidetza eta
gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko bost eremutan landu behar da: