22 aste hauek igaro ondoren, helmugara iritsi garelakoan gaude, baina nire buruak ez du horrela pentsatzen. Hau irteera baino ez da izan, hezkidetzaren inguruko ibilbidearen hasiera soilik. Gauza pilo ikasi ondoren, orain hausnarketa eta dena ondo barneratzeko momentua da. Hurrengo asteetan, lortutako material ezberdinak behatu, irakurri eta hausnartuko ditut. Liburuak, artikuluak, pelikulak, etab bildu ditugu guztion artean eta horiek arakatzeko momentua heldu da.
Ikastaro intentso honek maila pertsonalean zein profesionalean hazteko aukera eman dit. Nire eguneroko lanean eragina izan du lehenengo momentutik, ekintza hutsetik ekintza hezkidetzaileetara igaroz.
Hau guztia bildu dezakeen abesti asko daude, baina hauxe aukeratu dut:
https://www.youtube.com/watch?v=pKt5IYYFklI
Hezkidetzari esku hartzen ikastaroa mugaezina, sakona eta bikaina moduan deskribatuko nuen.
Irakasle, laguntzaile eta ikastarokide guztiei, bihotz bihotz, ESKERRIK BEROENAK!!
Seguraski ere bidean topatuko garela berriro ere!!
Orain hau dena ikastolako curriculumean txertatzeko indarrak batu eta... Goazen mundu hezkidetzailea osotzera!!!
Laster arte!
#iosunedelape etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#iosunedelape etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018/04/25
2018/03/26
Hegoak ebaki banizkio... Nirea izango zen
https://www.youtube.com/watch?v=B7dHnKShaPc
Tratu onak aurrera eramateko,
hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen dute Baglietto eta
Mendizabalek: Pertsona erdigunean jartzen
badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu,
pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere
hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere
gaitasunetan, eta ikas prozesuaren ardura ere berea izango delako". Zaintza
lana barik, gizarteak ez luke aurrera egingo. Baina zaintza lana horiek arduraz
banatu behar dira. 2016an Leire Gartzia eta Ritar Bacetek eginiko ikerketa
batean adierazi zenez, Euskal Herrian aitek haurren heziketan eta zaintzan
berdintasuna defendatzen badute ere, egunerokoan ez dute hori erakusten.
Tratu onak garatzea ezinbestekoa
dira hezkuntza komunitatearen harremanetarako.
Mikel Laboaren abestia burura etorri
zait irakurgai honekin: Dena kontrolpean izatekotan, bai, gurea izango zen,
baina ez zuen inoiz alde egingo, ez zen txoria izango, ez zen libre izango. Hori da gure jendarterako nahi duguna?
Harremanei buruz hitz egiten
dugunean ez du soilik pertsonen arteko
harreman dimentsioa barneratzen, baizik eta pertsona barruko dimentsioa ere barne dago. Norberak bere
buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko bait du. Norberak bere burua
ezagutu, errespetatu, ulertu eta maitatu behar du, izan ere, beti egongo da
berarekin, momentuoro.
Tratu onak maitasunezko tratu onak
izatea ere ahalbidetzen du. Pepa Bojo
psikologak dioenez, maitasun erromantikoa
berrikusi egin behar da. Amodio
osasuntsu bat izan behar dituen ezaugarriak hauek dira, Nafarroako Gazte
kontseiluaren esanetan: Maite izateko ikuspegi ezberdinak, autonomia,
erantzukidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea, asertzio-komunikazioa,
elkarri begirunea, askatasuna eta independentzia.
Maitasun pentsamendua zabaldu behar dela uste du Mari Luz Estebanek: "gizakia ikusteko modu bat da, baina,
horretaz gain, ordena ekonomiko, politiko eta sozial bat ere bada, gizartea
antolatzeko modu bat: elkarbizitza, taldeak, gizon eta emakumeen arteko
harremanak, helduen eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa...
Hau da, bizitzeko modu bat da.
Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea, gehiago da".
Tratu onak sustatu eta denboran
zehar irautea lortu nahi badugu, elkar
ardura sustatu behar dugu. Baina, zer da elkar ardura? "Elkar ardurako
Hezkuntza" liburuxkan horrela azaltzen da: norberak gizataldearen barnean,
eta gizatalde hori ondo ibiliko dela ziurtatzeko, ardurak banatzeko hartzen
duen erabakia da, besteak beste. Beste alde batetik, gizartearen garapen
positiboaren alde egiteko norberaren ezinbesteko konpromisoa da.
Hau guztia biltzen duen
gurutzegrama hauxe da:
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Usoarena
aukeratu dut. Ernaik egindako
bideo hau proposatzen du eta oso interesgarria iruditu zait.
Umeekin lantzeko material
batzuk bildu egin ditut:
- "Sin medias laranjas" bideoa
- Beldur barik-en "La otra-contigo" abestia asko gustatu zait eta ikasleekin maitasun erromantikoari buruz hausnartzeko aproposa iruditzen zait.
Hezkuntza eremuak landu beharreko erronkak hauek lirateke:
- Maitasun erromantikoa apurtu
- Norberak bere burua maitatzeko estrategiak irakatsi
- Harremanak zaintzeko konpetentziak garatu.
- Zaintza lanen garrantzia sustatu
- Tartu onen aldeko programa txertatu eta aurrera eraman
- Irakasle eta hezkuntza komunitatea formatu
2018/03/13
Matxismoa hemendik at!
Indarkeria matxista: gizonezkoek bere figuratik eta bere begiradatik
erabiltzen duten indarkeria da. Arriskuan daude emakumeak eta baita
maskulinitate hegemonikotik ateratzen diren gizonezkoak ere.
Indarkeria matxistaren barne daude indarkeriaren manifestazio guztiak: sotilak(hizkera sexista,
mikromatxismoak, txiste matxistak, publizitate sexista) eta esplizituak (mespretxuak, umiliazioak, xantaia emozionala).
Mugimendu feminista izan da arazo
hau bistarazi eta salatu duena. Indarkeria matxista jendarte osoarena da, arazo
politikoa da. Horregatik begirada zabaldu behar dugu eta gizonengan arreta
jarri behar dugu. Gizonezkoek ere
borrokatzea lortu behar dugu.
Indarkeria matxistarekin bukatzeko bi estrategia aurkezten
dira:
1.
Maskulinitate berriak eraiki: Gaur egun badaude maskulinitatea eztabaidan
jartzen duten taldeak,baina ez da lan erraza. June Fernandezen
hitzetan "gizon batzuk emozioak
adierazteko, umeak zaintzeko edota sexualitate desberdina esploratzeko prest
daude baina ez estatusa, ospea, boterea...uzteko prest. Egia esan gizonek boterea
galdu behar dute sexismoak eragindako desorekarekin bukatzeko". Honetarako
gizon taldeek mugimendu feministarekin bat egitea ezinbestekoa dela esaten du Federico
Abreu Silveirak.
2.Autodefentsa feminista sustatu: emakumeen
ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da. Bertan
jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen dira. Hortaz aparte, beldurra nola
galdu, gorputzaz nola jabetu edota erasoak identifikatzen ikasten da.
Maialen Lujanbiok
esandakoarekin bat nator: "Jo duten emakumeari, berari jartzen dio
bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua
gurasoek. Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik". Zergatik
bakarrik emakumeari esaten zaizkio holakoak? Noiz gizonezkoari? "Lehenengo
puntua, ez inor bortxatu, bigarren puntua, bortxatzeko gogoa badut lagunari
esango diot etxera eraman nazala..." azaltzen du Ohiana Etxebarrietak.
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Ane Zurutuzaren hau
aukeratu dut, material aproposa elkarbanatzen baitu guztiokin.
Ikasleekin lantzeko indarkeria
matxistaren aurkako leloa sortu dut
eta bertan emakumezkoen baina baita gizonezkoen rola azpimarratu nahi izan dut,
izan ere, ikasgaian ikusi dugunez ez da bakarrik emakumeek borrokatu behar
duten zerbait.
* Pertsona libreak heztu, beldurrik
gabe bizitzen lortzen dutenak.
*Errespetuzko jarrerak bultzatu
*Maskulinitate berriak gizarte
heteropatriarkalarekin amaitzeko tresna bat izanik, gizarte hezkidetzailea
lortzen lagunduko du.
*Maitasun erromantikoarekin amaitu
pertsona bakoitza libre izan daiten nor eta zelan maitatu.
Azkenik, maitasun erromantikoaren inguruko bideo hau gustatu zait. Neskak ederto asko azaltzen du zer den eta zelan sentitzen garen horrelako maitasun batekin.
2018/03/07
Gatazkak han eta hemen...Zer egin??
Gaur egun, gatazkaren
zentzu negatiboa hartzen duen ikusmoldea da nagusi. Gatazka une batean
helburu bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza da
eta horretan ados egon gaitezke, baino hori bere txarra al da?
Horixe da niretzako aspekturik garrantzitsuenetariko bat. Bi
(edo gehiago) pertsonen artean desadostasunak egotea txarra da? Gatazka, beraz,
txarra da? EZ. Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan esaten den moduan bizitzak
berezkoa du gatazka. Gizakiak
behar-beharrezkoa du desberdintasuna. Gatazka ez da negatiboa, ez positiboa.
Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.
Gatazka eta
Bakea estuki loturik daude. Bakea gatazkarekin eta berari aurre egiteko moduekin
lotuta dago. Bakea ez da egoera estatikoa, dinamikoa baizik. Gatazka
ezinbestekoa izanik pertsonen garapenerako,
gatazka hori tratatzeko moduek esango digute baketsua den ala ez.
Generoa kontuan izatea ezinbestekoa da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko eta baita ere gatazketan parte hartzeko modu ezberdinak bereizteko.
Gabiria Herri
Eskolak proposatutako "Ikastetxeetan
gatazkak ebazteko estrategiak" gidan eskolan elkarbizitza garatzeko
estrategia ezberdinak topa ditzakegu.
Iazko ikastarokideen
arteko postak irakurriz, Leire Garroren hau
aukeratu dut. Gaiaren azalpen zehatza, argia eta horren inguruan emandako
adibideak eta linkak oso aproposak iruditu zaizkidalako.
Gatazkek hezkuntzaren inguruan duten garrantzia erakusteko
hainbat irudi ekarri ditut. Estatistikak dira, hainbat aspektu ezberdin kontuan
hartzen dituztenak. Horietako batek, autonomia erkidegoetan zenbateko
indarkeria jasaten den azaltzen du eta Euskal Autonomia Erkidego
lehenengoetarikoa dagoela ikusteak zur eta lur utzi nau.
Nire ustez, hezitzaileen arteko gaur egungo egoera ulertzeko bi aspektu nabarmenduko nituzte:
- Ikasleekin informazioa trukatzeko denbora falta
(programazioa amaitu behar, beraz irakaslea gelan sartzen da eta ahalik eta
gehien aurreratzen saiatzen da, klasea amaitu eta berehala gelatik irtetzen da
beste ikasle batzuekin egotera).
- Irakaslegoaren formakuntza eza. Irakaslegoak ez daki zer
egin behar duen gatazkak ekiditu, zuzendu eta bideratzeko.
Hauek guztiak kontutan izanda, gure erronka nagusienak hauek lirateke:
* Irakaslegoari formakuntza eman.
* Tutoretza orduak jasotzen/ematen direla bermatu.
* Gatazken trataera positiboa hedatu, bost eremu hauek
landuz: kontzientzia hartzea, antolakuntza, partaidetz, banakako tutoretza eta
curriculumaren aldaketa.
Azkenik, nire ikasleekin lantzen dudan "Ausarten kluba" ipuina aipatzea gustatuko litzaidake. Normalean ez borrokatzeko, besteak ez jotzeko esaten diegu eta bertan bakarrik hartzen ditugu kontuan borrokan dauden pertsona horiek. Baina, zer gertatzen da han inguruan dauden besteekin? Begira daudenak? Eurek ere zeozer egin dezakete!! Ausartak behar ditugu, tartean jartzeko, erdian sartu eta borroka gelditzeko. Benetan interesgarria iruditzen zaidala hau umeekin lantzea.
2018/03/04
Heteroaraua apurtu dezagun
Aurreko astean sexua eraikuntza soziokulturala dela ikasi
genuen eta aste honetan sexualitatea ere eraikuntza soziala dela jakin dugu.
Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako
sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta hortik kanpo dauden sexualitate
ereduak patologiatzat, ez normaltzat edo praktika txarrak moduan hartzen ditu.
Gizarte honetan, pertsona guztien heterosexualitatea
aurresuposatzen da, ez dago anistazun afektibo sexualerako lekurik. Hori dela
eta, eskola behar beharrezko gunean
bihurtu da, heziketa afektibo sexuala garatzeko.
Oraindik ere, gazteen artean estereotipo sexistak mantentzen dira. Neska/emakumeen sexualitatea
ia ez da existitzen, desioa ez zaie errekonozitzen eta ezin dute beren
esperientzia sexualez hitz egin. Sexualitatea maitasunarekin lotzen dute eta
hori lortzea da bizitzaren proiektu zentrala. Aldiz, gizonezko/mutilen
sexualitatea desio geldiezinarekin identifikatzen da. Beren esperientzia
sexualez behin eta berriro hitz egin dezakete eta maitasuna ez da beren
bizitzaren erdiguneko proiektua.
Hona hemen nik egindako akrostikoa:
Aurreko ikastorokideen postetatik Aida eta Itsasoren hau
aukeratu dut azalpenak oso argiak iruditu zaizkidalako eta emandako link eta
materiala oso egokia iruditu zaizkidalako.
Nire eskolan erabiltzen dugun materialetatik, ume txikiekin
lantzeko bideo hau asko gustatzen zait.
Hortaz aparte, STEILASen "Genero
eta aniztasun sexualerako gidaliburua" oso aproposa iruditzen zait.
Nire lankideen artean irakurtzeko materialen arteko bilduman sartu dut,
ezinbestekoa iruditzen zait.
Eremu
hezitzailean lantzeko erronka nagusienak hauek direla uste dut:
* Eskola komunitate osoaren sentsibilizazioa eta formakuntza.
* Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak
deseraikitzea.
* Maitasun erromantikoaren eta amatasunaren mitoak apurtzea.
* Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.
* Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.
* Eskola leku ASKEA izatea bakoitzak bere sexualitatearekin bat
egiteko.
2018/02/25
Aniztasun sexualei buruz hausnartzen
Astean zehar egindako ibilbidean aipaturiko
hainbat gauzek ezagututako pertsona batekin bat egiten dute . Izan ere, orain
dela aste batzuk transexuala den Izaro
Antxia ezagutu nuen. Biok triatloi taldea konpartitzen dugu. Gero eta
harreman gehiago daukagu eta pasa den asteburuan lasterketa bat egin genuen
elkarrekin. Futbolaz
aparte, kirol mota ezberdin asko ditu gustoko, eta triatloiak elkartu egin
gaitu.
Ez nuen pertsona transexualik ezagutzen eta benetan asko
pozten nau Izarorekin elkartu izanaz. Itxaro
Bordak dioenez, "Beste
normalitate bat asmatzen ahal dugu... jende bakoitza bere sexuaz haratago
izatea sozietate batean...hau da, jendez ez da baloratzen bere sexuaren
arabera, gehiago ze leku nahi duen hartu jendarte batean. Batzuetan izaiten
ahal dira emakume femeninoak bainan bere jarrera maskulinoa da eta alderantziz,
baina denek unak dezatela behar duten eta merezi duten lekua, arazorik
gabe". Guztiz ados nago Ixaro Bordarekin, zergaitik ezin dugu
bakoitzari gizartean bere lekua hartzen utzi?
Aurretik ikasi dugun bezala, genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera. Irakurgai
honetan ikasi dugu sexu biologikoa eta sexu-orientazioa ere, ez direla gauza
bera. Lehenengoa, sexu biologikoa alegia, jaiotzean ditugun genitalei
egiten dio erreferentzia. Pentsamolde patriarkala dela eta, kategoria
dikotomikoetan bananduta dago, baina Josebe Iturriozek gogoratu duen bezala Erdi Aroan ez zeuden bi sexu. Bakarra
zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu
txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz sartutakoa.
Askotan zalatu dugunez, dikotomia hau apurtu beharra dago.
Jose Antonio Rodriguezen hitzetan sexu
-banaketa bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki
dagoen aniztasuna, baina legalki bi aukera baino ez daudela gogorarazten
du.
Eric Vilain medikuaren hitzak izugarri gustatu zaizkit: "norbait
emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu, berari galdetzea izan
liteke onena". Zelan bestela? Jaiotzerakoan inposatutako genero
identitatea daukagu baina behin nagusiagoak egiten garenean, nork galdetzen du
zer garen? Zer sentitzen garen? Zer nahi dugun? INORK!!
Sexu biologikoaz aparte, sexu-orientazioaz ere aritzen
gara irakurgai honetan. Pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz
egiten digu. Badakigunez, sistema patriarkalak guztion heterosexualitatea
aurresuposatzen du. Bilgune feministaren aburuz, harreman koital heterosexuala
ugalketa du helburu nagusi. Sexu orientazioaren arabera, pertsonak homosexualak, heterosexualak edota
bisexualak moduan sailkatuak izan dira orain arte. Baina, poliki poliki zeinbait kategoria berri sortzen ari
dira: asexualak (inorenganako desira ez dutenak), heteromalguak
(heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira
afektibo/sexuala duena), homomalgua (homosexuala sentitzen dena baina sexu
bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena), pansexuala/omnisexuala
(pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena), demisexuala (hurbileko harremana
duenarekiko desira sentitzen duena), etab.
Irakasleok garenok, argi ondo jakin behar dugu hezkuntza-eremuan sarritan modu
berdinkidean aurkeztu eta aipatu gabe geratzen diren errealitate batzuk
daudela. Horiek dira,
* LGTBIQ: Lesbiana, gay, trans, bisexual, intersexual, querr...Pertsonak
hartzen ditu bere gain. XX.mendearen bukaeraz geroztik hainbat mugimendu
feministetan lesbianismoa hautu politiko iraultzailea bihurtu zen.Beste alde
batetik, Gayle Rubinek
lesbiana zapalkuntza bikoitza salatu zuen: emakume izateagatik eta homosexuala
izateagatik.
* TRANS*ak: ZuriƱe M.Baztanek transexualitatea gorputz
fisikoaren arabera ezarritako generoa eta genero psikologikoa bat ez datozkien
pertsonek bizi duten errealitatea dela esaten du. ALDARTEk horrela definitzen
du: nork bere sexu identitatetzat edo
sexu psikologikotzat duena eta nor horren sexu biologikoa bat ez datozenean
dihardugu transexualitateaz". Baina, transgenero kontzeptua agertzean perspektiba aldatu egin zen.
Transgeneroak jaiotzerakoan eman zitzaiona ez den genero batean bizi den
pertsonari esaten zaio, baina pertsona honek ez du bere gorputza kirurgia edota
hormonatzaileen bidez aldatu nahi, nahiz eta erabili ditzakeen. Josebe
Iturriozek transgenero gisa definitzen du bere burua. Hona hemen pertsona
transgenero famatu
batzuk.
Josebe Iturriozen
hitzetan "mingarria da sexua eta
generoa bortizki gorputzen gainean idazten diren gizarte batean jaiotzea".
Gorputza borroka politikorako
gune bihurtu zen "Gure gorputzak, gure erabakiak". BegoƱa Zabalak Euskal Herriko
mugimendu feministaren gorputz-ibilbidea errepasatzen du 6 mugarriren bitartez:
- Geure gorputza geurea da.
- Abortatzeko eskubidea.
- Elkarrekin borroka berean.
- Nire gorputza, nire erabakia.
- Espazioa okupatzeko eskubidea.
- Nahi dudana naiz eta nahi dudanarekin egoten naiz.
Mari Luz
Estebanek, gainera, gorputza = osasuna = sexualitatea = erreprodukzioa
gainditu beharra dagoela aipatzen du.
June Fernandez, aldiz, desioa ere kolonizatua dagoela esaten
du artikulu
honetan. "Gure gorputza eta
auto-estimuaz gaina, gure desioa ere kolonizatua daukagu. Komunikabideek
transmititzen digute gorputz erakargarriak argalak, altuak eta gazteak
direla...".
Iazko ikastorikideen ekarpenak irakurriz, Maite Magisteritzaren hau aukeratu dut, bere azalpen argiak eta hainbat material ezberdin txertatu dituelako.
Sentsibilizaziorako
oso baliagarria iruditzen zait bideo hau.
Guzti hau eremu
hezitzaileetan aurrera eramateko erronkak hauek lirateke:
* Sexu-genero sistema salatzea.
* Heteronormatibetatik alde egitea-
* Aniztasuna errespetuz gure ikasleei irakatsi.
* Heziketa afektibo-sexual anitzak landu.
2018/02/21
Utzi nazazu nire identitatea garatzen!!
Zer da identitatea? Prozesu konplexua da, alderdi asko barne
dituena: biologikoa, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta politikoak. Nork bere burua, txikitatik, sentitzeko
duen modu pertsonala da. Eraikuntza pertsonala da, baina baita soziala ere. Norberak
bere buruaren zentzua garatzen du, alde batetik bere esperientziekin eta
bestetik, harremanek eta kulturak emandako balio eta arauetatik.
Genero-identitatea eta sexu-identitatea ez nahastearekin adi
egon behar gara. Coral Herrerak hórrela bereizten ditu: Sexu identitatea balditza biologikoetan oinarritutako
identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera
ematen zaio lehena (…) . Genero-identitatea, aldiz, genero estereotipoei lotutako
eraikuntza sozial eta kultural bat da. Gizateria bi talde handitan sailkatu da:
maskulinoak eta femeninoak (…) Kontzeptu artifiziala da, ordean, gizonezko oso
maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta
zalaba dagoelako”. Coral Herrera idatzitako “Bodas
diversas y amores querr” liburua niri liburu bilduman sartu eta tartetxoa
dudanean irakurtzea pentsatu dut.
Ikasketa feministen ondorioz, identitate anitzak mahaiganeratu dira: Zisgeneroa, zisexuala,
transgeneroa, transexuala, trabestia, queergeneroa, hirugarren generoa,
ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa,
pangeneroa, Trans eta sasi-gizon/sasi-emakumea.
Gure kulturan hausnarketa sakona egin behar dugula argi
dago. Zer nolako jendartea nahi dugu? Pertsonak objektu bihurtzen dituen
jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?
Gure cultura honetan, pentsamendu
filosofiko nagusiak ez du lagundu subjektuaren eraikuntza marko aske batean
izan dadin. Aristoteles, Aquinoko Tomas, Descartes…
Heziberri 220ren ustez identitatearen garapena zeharka landu
behar da. Beraz, konpetentzia guztietan landu behar den zeozer da.
Beste urteetako
ikastarokideen ekarpenak irakurriz, Amaia Chuecaren hau
izenburua irakurri dudanetik liluratu nau. Abestia oso aproposa iruditu zait, izan ere,
pertsonen identitate garapena hegoak ebakitzen egon gara betidanik. Baina hórrela,
ez zen gehiago “txoria” izango. Ez dugu bakoitza bere identitatea garatzen
utzi, eta kaiola baten barruan bizi izandako pertsona asko egon dira eta daude
munduan.
Heziberri 2020
identitatearen garapenari buruz hitz egiterakoan, hau aukeratu dut:
“Pertsonei egokitutako
testuinguru bat sortu behar da, desberdintasunei erantzuten diena eta talderik
edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emango dizkiena. Hezkuntza
inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza,
kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.”
Hau
bete ahal izateko enpatia da beharrezkoa dugun lehenengo gauza. Beste alde
batetik, irakasleak, gurasoak, ikasleak, hezkuntza komunitate osoaren gainean
informazioa eta formakuntza bermatu behar da.
Ikasketa
feministek egindako identite anitzen sakontzea oso garrantzitsua iruditzen zait
gizartean dauden sinesmen faltsuak desikasteko. Ez gara edo gizonak edo
emakumeak, identitate asko daude. Pixkanaka gizartean bada sinesmen hau
aldatzen ari denaren kutsu bat, baina lan aski egiteke dago oraindik.
Azken
egunetan Ekairi
gertatutakoaren berri euki dugu. Gazte honek bere buruaz beste egin zuen 16
urterekin, presio sozialak sortutako desegonkortasunagatik. Gurasoek esan zuten
moduan: Azkena izan dadila espero dugu. Baina horretarako gure gizartearen
patriarkatua apurtu eta bide berriak zabaldu behar ditugu.
2018/02/05
Hitz gutxiago eta ekintza gehiago!!!
Marina
Subiratsen hitzetan, "eskola
mistotik haratago joan behar da, lehen sexu bakoitzari erreserbatzen zituzten
balio eta praktikak neska eta mutilei transmititu behar zaizkie, bereziki nesken
jarrera eta praktikak birbaloitu eta oreka lortzeko mutilengan garatu,
alderantzizkoa neurri handi batean jadanik gertatu baita. Horrela, pertsona
bakoitzak, emakume edo gizon, bere intereseko, bere gustoko bizitzaren
esparruak aukeratu ahal izango ditu inolako kanpoko muga eta esklusio
barik".
Hori dela eta, orientazioak garrantzi handia dauka. Zer da,
ba, orientazioa? neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman jarraituak izatea
suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta
aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da. Orientazioan genero ikuspegitik
ikertu, pentsatu eta planifikatu behar da. Esku hartze kontzientea eta
etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan,
curriculumean integraturik egon behar dena eta hezkuntza-komunitate osoaren
inplikazioa behar duena.
Zein da gaur egungo egoera gure gazteen artean?
2015ean argitaraturiko PISA txostenean
agerian jartzen da genero-arraila mantentzen dela. Arrazoi batzuk hauek
liratekeen:
* 15 urterekin neskak mutilek baino errendimendu hobeagoa
dute irakurketan, matematiketan eta zientzietan. Mutilek, aldiz, 16-29urteren
artean irakurketan nesken antzeko emaitzak lortzen dituzte.
* Mutilek errendimendu baxuagoa dute, arrazoiak: mutilek
neskak baino denbora gutxiago ematen dute irakurtzen, ordenagailu jokoetan
aritzen bait dira.
* Mutilek ingenieritza edo informatika gradua aukeratzen
dute. Osasun zientziak, aldiz, neskek aukeratzen dute.
* Irakasleen aurreritziek kalifikazioetan eragina dute.
Familien espektatibek, ere.
Baina, nola amaitu daiteke genero-arraila honekin?
Hezitzaileon ardura da:
- Irakasleen eta familien aurreritziak berrikusi eta
sexismoa baztertuz.
- Nesken konfiantza sendotuz.
- Mutilen jarrera hobetuz.
Izan ere, PISAren
ikerketen ondorioek argi uzten dute genero-arrailak ez duela zerikusirik
emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako
baldintzapenekin.
Euskal Autonomi Erkidegoko lan merkatuari zo eginez,
genero-arrailaren aztarnak ere soma ditzakegu:
* Gizonen aktibotasun-tasa %62.7koa da,
emakumeena,aldiz,%52.3koa.
*Enplegu kolokazioari dagokionez, emakumeen %33ak lanaldi
partziala dauka.
*Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24gutxiago irabazten
dute.
*Espainiako estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak
dituzten pertsonen %60a emakumeak dira baina zuzendaritza postuetan %13a
besterik ez dago.
Elena Simonen hitzetan “eskolak
ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezu eta inertziaz
erreproduzitzen du veste norabiderantz ez jokatzeagatik”. Nola da ba, hori
posible? Alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen
duelako eta bestetik, ezkutuko curriculum sexista era inkonszientean
transmititzen delako.
Beraz, oso
garrantzitsua da tutoretza lana. Honen helburua ikasleak bere burua ezagut
dezala eta onar dezala da, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta
ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren
protagonista sentida dadila da helburua.
Gauza da diskurtso ofizialean hezkidetza txertatzeko bidea
topatu dezakegula baina errealitatean zenbait kontraesan bizi ditugula. Horien
artean:
- Emakumeak eta gizonak berdinak direla esaten dugu, baina curriculuma oraindik androzentrikoa da.
- Itxuraz diskurtso ez-diskriminatzailea egiten dugu baina hizkuntzaren erabilera sexista egiten dugu.
- Espazioetan eta baliabideetan oraindik ere mutilak nagusitu egiten dira.
- Partaidetza ez dugu kontuan hartzen. Neskek esandakoari balio gutxiago ematen diogu.
- Oraindik ere neskei arreta gutxiago ematen diegu.
Zer egin dezakegu orduan egoera hau aldatzeko? Hona hemen
Marian Morenok, “Queremos coeducar” bere liburuan
orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako proposaturiko gakoak:
+ Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzeko.
Emakumeak historian zehar bizitza mantentzeko garatu dituzten gaitasunak
balioan jarri eta pertsona guztiei eskaini.
+ Generoarekin erlazionaturiko aurreritzien kritika
tutoretza eta orientazio jarduera zen espazioetan txertatzea.
+ Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
+ Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
+ Parte hartze parekidea sustatzea.
+ Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
+ Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak
aurkeztea.
Nire ikastarokideen postak irakurriz, Marivi Fernandezen hau
aukeratu dut. Asko gustatu zait berak elkarbanandutako informazioa, pilo bat
link gure ezagutza zabaltzeko.
Beste alde batetik, txertatu ditudan irudietan argi eta
garbi ikusi ditzakegu ikerketek botatzen dituzten datuak. Aldaketa behar dugu!
Azkenik, nire ustez hauek liratekeen orientazioa akademiko
hezkidetzailea lantzeko erronketako batzuk:
- Emakumeen presentzia areagotu organismo publiko zein pribatuetan.
- Emakumeen ahalduntzea sustatu.
- Hezkuntza komunitate osoa hezkidetzan formatu.
- Emakumeen ekarpenak eta emakumeak garatutako konpetentziak baloratu.
- Heziketa afektiboaren programa ikastola guztietan, curriculumaren barne.
- Gazteekin neska eta mutilen estereotipoak landu eta apurtu.
- Parte hartze parekidea sustatu
"Emakumeek historian zehar burutu dituzten lanak era
askotakoak izan dira, ez da berez lan "femeninorik" eta
"maskulinorik", alderantziz baizik, baldintza sozioekonomikoak eta
kulturalak dire lan munduan emakumeen eta gizonen egoera finkatzen
dutenak".
Aurora Guerrero Diazen esaldiarekin guztiz ados nagoen arren
esan beharra daukat, tamalez, errealitatean ez dela horrela. Alda dezagun!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

































