2018/03/26

Hegoak ebaki banizkio... Nirea izango zen

https://www.youtube.com/watch?v=B7dHnKShaPc
Tratu onak garatzea ezinbestekoa dira hezkuntza komunitatearen harremanetarako.
Mikel Laboaren abestia burura etorri zait irakurgai honekin: Dena kontrolpean izatekotan, bai, gurea izango zen, baina ez zuen inoiz alde egingo, ez zen txoria izango, ez zen libre izango. Hori da gure jendarterako nahi duguna?


Harremanei buruz hitz egiten dugunean ez du soilik pertsonen arteko harreman dimentsioa barneratzen, baizik eta pertsona barruko dimentsioa ere barne dago. Norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko bait du. Norberak bere burua ezagutu, errespetatu, ulertu eta maitatu behar du, izan ere, beti egongo da berarekin, momentuoro.

Tratu onak maitasunezko tratu onak izatea ere ahalbidetzen du. Pepa Bojo psikologak dioenez, maitasun erromantikoa berrikusi egin behar da.  Amodio osasuntsu bat izan behar dituen ezaugarriak hauek dira, Nafarroako Gazte kontseiluaren esanetan: Maite izateko ikuspegi ezberdinak, autonomia, erantzukidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea, asertzio-komunikazioa, elkarri begirunea, askatasuna eta independentzia.


Maitasun pentsamendua zabaldu behar dela uste du Mari Luz Estebanek: "gizakia ikusteko modu bat da, baina, horretaz gain, ordena ekonomiko, politiko eta sozial bat ere bada, gizartea antolatzeko modu bat: elkarbizitza, taldeak, gizon eta emakumeen arteko harremanak, helduen eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa... Hau da, bizitzeko modu bat da. Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea, gehiago da".


Tratu onak sustatu eta denboran zehar irautea lortu nahi badugu, elkar ardura sustatu behar dugu. Baina, zer da elkar ardura? "Elkar ardurako Hezkuntza" liburuxkan horrela azaltzen da: norberak gizataldearen barnean, eta gizatalde hori ondo ibiliko dela ziurtatzeko, ardurak banatzeko hartzen duen erabakia da, besteak beste. Beste alde batetik, gizartearen garapen positiboaren alde egiteko norberaren ezinbesteko konpromisoa da.


 Tratu onak aurrera eramateko, hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen dute Baglietto eta Mendizabalek: Pertsona erdigunean jartzen badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas prozesuaren ardura ere berea izango delako". Zaintza lana barik, gizarteak ez luke aurrera egingo. Baina zaintza lana horiek arduraz banatu behar dira. 2016an Leire Gartzia eta Ritar Bacetek eginiko ikerketa batean adierazi zenez, Euskal Herrian aitek haurren heziketan eta zaintzan berdintasuna defendatzen badute ere, egunerokoan ez dute hori erakusten. 



Hau guztia biltzen duen gurutzegrama hauxe da:
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Usoarena aukeratu dut. Ernaik egindako bideo hau proposatzen du eta oso interesgarria iruditu zait.

Umeekin lantzeko material batzuk bildu egin ditut:


- Beldur barik-en "La otra-contigo" abestia asko gustatu zait eta ikasleekin maitasun erromantikoari buruz hausnartzeko aproposa iruditzen zait.

Hezkuntza eremuak landu beharreko erronkak hauek lirateke:

- Maitasun erromantikoa apurtu
- Norberak bere burua maitatzeko estrategiak irakatsi
- Harremanak zaintzeko konpetentziak garatu.
- Zaintza lanen garrantzia sustatu
- Tartu onen aldeko programa txertatu eta aurrera eraman
- Irakasle eta hezkuntza komunitatea formatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina