#ainara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#ainara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/04/18

GERO ARTE!

Hasiera gorabeheratsu samarra izan nuen eta kostatu zitzaidan pixka bat formakuntzan sartzea, baina behin irakasleen laguntzaz hasita, oso interesgarria izan da prestakuntza honetan parte hartzea.

Formakuntza bizia izan da, baina ikaskideen arteko parte-hartzearen bidez eta irakasleen laguntzari esker, bidea atsegina izan da.

Beraz, ikastaroarekin lotuko nituzkeen 3 hitz hauek lirateke: Intentsua, bizia eta malgua.

Bestalde, maila pertsonalean zein profesinalean hausnarketa sakonak egiteko bidea eman dit ikastaroak eta euki izan du eragina ere nire inguruan. Alde batetik eskolan, gauza batzuk martxan jarri direlako eta beste alde batetik nire familian ere, gai guztien inguruan alabekin eta bikotearekin konpartitu dudalako hausnarketaren bat, eztabaidak sortuz.

Laburbilduz, plazer bat izan da ikastaro honetan parte hartzea!

Mila esker denoi zuen esperientziak partekatzeagaitik eta irakasleei, partekatutako baliabideengaitik eta bidean eskeini didazuen laguntzagaitik.

Ikastaroan bizitakoa laburbiltzen duen abesti batzuk etorri zaizkit burura, baina azkenean honekin geratu naiz, abeslari hau oso gustoko dudalako: Rozalen-en “Girasoles”

Eta bukatzeko, ertorkizunera begira, itxaropena, nahia eta asmoa, hau da: Betaurreko moreak behin jantzita ezin direnez kendu (hori da nire bizipena behintzat), betaurrekoak nire ingurukoei eskeintzea. 

JARRAI DEZAGUN BIDEA EGITEN ESKOLA HEZKIDETZAILERUNTZ!!!



2023/03/20

TRATATU DEZAGUN, TRATATUAK IZATEA NAHI DUGUN BEZELA

    Aste honetan, tratu onak izan dugu gaia eta tratu onak, hezkuntza komunitatean harremanetarako ardatz izan beharko liratekela ere hausnartu dugu.

    Nire ustez, norbera bere buruarekin eta gorputzarekin ondo sentitzen bada, elkarbizitza erreztu egiten da. Horretarako, norbere burua ondo ezagutu behar dugu eta armonian hazi behar gara. Horregaitik eskoletan ere, oso garrantzitsua ikusten dut emozio, sentimenduak,…lantzea eta norbanakoen ezaugarrien onarpena baita ere; ikasleak lagundu behar ditugu autoestimu positiboa izan dezaten, beraien buruetaz harro egoten, seguru sentitzen eta nahi dutena edo behar dutena beldur gabe adieraztea. Honek kalitatezko elkarbizitza ahalbideratu dezake eta baita ere ikasketak hobetu eta erreztu. Horrela, inguruko pertsonekin sortzen ditugun harremanak ere ardurazkoak eta errespetuzkoak izatea ahalbideratu ditzakegu.

    Bestalde, komunitate osoarekin eta konkretuki familiekin eraikitzen ditugun harremanak aipatu nahi ditut. Askotan, irakasleagoa familiak gutxiesten dituzte eta alderantziz ere, familiak irakaslegoa gutxiesten du. Niretzat asko zaindu beharreko harremanak dira familia-eskolaren artekoa; alde batetik eredu izan behar garelako eta bestetik, ikaslearen ongizatea nahi dugulako eta eskola-familiaren arteko harremanak funtsezkoak dira horretarako. Beraz, elkar bizitza osasuntsu baten alde esfortsu guztiak ipini beharko genituzke, denon onurarako.

    Laburbilduz, hezkuntzan lantzeko erronkak, nire ustez, hauek lirateke:

- Elkarbizitza eta pertsonen arteko harreman positiboak eraikitzeko ekintzak antolatu.

- Ikasleen eta familien parte hartzea bultzatzen dituzten ekintzak antolatzea; onartuak, baloratuak eta errespetatuak sentitu daitezen.

- Aurreiritziak sahiestu.

-          - Era kontzientean ekin behar dugu eta kritikoak izan gure jarrerekin: zelako hitzak erabiltzen ditugun, gertukoak agertzen garen,… enpatiaz jokatu.

-         - Geletan elkar entzutea, errespetua, onarpena, elkar laguntza,…landu.

-         - Ingurunearekiko harremanak zaindu behar ditugu: Ingurua zaindu, birziklatu,…

-         - Maitasun erromantikoaren mitoarekin apurtu, gizabanakoaren askatasuna errespetatuz.

-         - Erantzukidetasuna haur hezkuntzatik landu.

    Aurreko guztia eskoletan, familia zein ikasle eta irakasleekin lantzeko aproposa izan daitezkeen baliabide hauek proposatzen ditut:

 * Gure eskolan, haur hezkuntzan, erantzukidetasunaren inguruan egiten ditugun ekintzak: gela barruan, erratza eta palak dauzkagu, area, hamaiketakoko apurrak,…batzeko. Trapuak mahaiak garbitzeko. Edalontziak ere astean behin ikasleek garbitzen dituzte; eta baita tenpera poteak ere. Hamaiketakoa ere ikasleek prestatzen dute. Denek hartzen dute parte.

*Zaintzari buruzko Naizenek egindako bideoa; zaren bezelakoa maitatua eta onartua izatearen garrantziaz.  


* https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/19/ ( Bertsoak)

·    * https://bizikasi.euskadi.eus/eu/tratu-txarrak-tratu-onak (Bizikasi)

·    * Topikoen inguruan, DBH rako.

·    * Laguntasunari buruz:

·    * https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/cortometrajes-fomentar-la-amistad/ (laguntasunari buruzko hainbat bideo)

·    * Bukatzeko, ingurumenari lotutako bideo hau patekatu nahi dut. Bideo honetan ekofeminismoaren inguruan hitz egiten dute Yayo Herrerok eta orduñako Ekoizpen proiektuko kidea den Marijo.

    Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut,baliabide interesgarriak eskeintzen dituelako; gehienak ikasle nagusiekin erabiltzeko badira ere (ni HHkoa naiz), azkenengo bideoa oso polita iruditu zait eta gure jarrera egunerokotasunean hausnartzeko ere bikaina!

-

2023/03/09

INDARKERIAREN KONTRA EGIN DEZAGUN BORROKA

    Indarkeria matxista, gizonek eragindako emakumeenganako indarkeria da; dena dela indakeria matxista, emakueek eta baita arautik kanpo dauden gizonezkoek ere jasaten dute, hau da, historikoki emakumeekin lotu izan diren ezaugarri eta jarrerak erakusten duen edonork jasan dezake indarkeria matxista.

       Indarkeria matxistaren izebergaren bidez argi ikus daiteke indarkeria mota guztiak, esplizituak zein eskutukoak, eta hau baliogarria izan daiteke ikustezin diren jarrera hoiek detektatu, bistaratu eta eman behar zaien garrantzia emateko. “normaltzat” hartzen ditugun eguneroko jarrerak salatzeko, bideo honetan azaltzen den bezala:

 
Horregaitik da hain garrantzitsua eskola eremuan guzti hori lantzea; indarkeria esplizitua(ikusten dena,izebergaren puntan dagoena) ekiditzeko, eskutuan dauden beste indarkeri motak bistaratu behar ditugu eta hoien inguruan eskolan eskuhartzea egin, adibidez:

-          Mikromatxismoak detektatu, hausnartu eta esku hartu. Honen barne eskola, gela, jantoki, …ko betebeharrak denen artean burutzea.

-          Maskulinitate hegemonikoen eta ez hegemonikoen ezaugarriak ikusi eta maskulinitate ez hegemonikoei balorea eman.

-          Mutilengan begirada ipini. Eta “bai bakarrik da bai” landu.

-          Maitasun erromantikoa deseraiki.

-          Zaintza erdigunean jarri, baloratu eta elkar zaintzarako ekintza amankomunak burutu.

-          Aniztasuna bistaratu eta eredu anitzak eskeini momento oro, lgtbq+ fobiak bistaratuz.

-          Sentimendu eta emozioei espazioak eta denbora eskeintzea.

-          Neskei hitza sarritan eman, parte hartze aktiboa sustatu,…azken finean, neskak ahaldundu.

        Ikasleekin lantzeko, ondorengo baliabide hau gomendatuko nuke mikromatxismoak bistaratzeko:

    Hirugarren zikloko ikasleekin egingo nuke. Lehenengo eta behin bideoa ikusiko nuke beraiekin, ondoren, bideoan agertzen diren egoeretaz hausnarketa egin eta holako egoera  antzekoak zerrendatuko genituzke. Bukaeran, zerrendatutako edoerak aukeratu eta taldeetan antzezpenak egin eta grabatu; aurrerago eskolako gainontzeko ikasleei erakusteko.

    Eta maskulinitateak eta aniztasuna (Lgtbq+) lantzeko, honako baliabide hauek erabiliko  nituzke, hausnarketarako oso baliogarriak:

    Bukatzeko, aurreko edizioetako honako post hau aukeratu dut, batez ere baliabide asko partekatzen dituelako ta batzuk baliogarriak direlako geletan erabiltzeko:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2022/03/beldurrik-gabe-aske-hezi.html


2023/03/01

GATAZKAK IKASBIDAI

 

Azken urteotan, eskolan, bagabiz gatazken inguruan bueltaka eta gai honek hausnarketarako bidea eman dit. Egia esan uste nuen gure eskolan, gatazkak era egokian bideratzen saiatzen ginela, baina egia esan, pausu batzuk eman ditugu bai, baina garrantzitsuena falta zaigula konturatu naiz, jarraipena egitea eta formakuntza hain zuzen ere.

Asko gustatu zait Galtung-ek erronka moduan planteatzen duela gatazka irakurtzeak. Erronka moduan hartzen badugu, daukan kutsu negatiboa baztertuko dugulako eta gatazka konpontzeko erari emango diogulako garrantzia.

Eta gatazkak bideratzeko moduari buruz ari garenean, genero-analisia ezinbestekoa da, neska zein mutilen beharrak kontutan hartuz eta emakumeei esleitu zaien gatazken trataeraren modua kontutan hartuz. Eta biolentzia eta agresibitatea ekiditu, gatazkak bideratzeko modu berriak eraikiz, elkarrizketa, elkar entzutea, sentimenduetaz hitz egitea, enpatia,…bultzatuko dituena.

Hori guztia ikusita, eskoletan erronka nagusiak hauek dira nire ustez, giroa eta harremanak hobetzeko asmoarekin:

·         Gatazkak bideratzen ikasi eta irakastea

·         Horretarako irakaslegoaren eta beste agente batzuren (jantokiko begiraleak, familiak,...) etengabeko formakuntza behar da.

·         Herramientak eskeini behar zaie ikasleei.

·         Eta Isabel fernandez-ek aipatzen dituen 5 eremuen lanketa: kontzientzia hartzea, curriculuma, banakako tutoretzak, partaidetza eta antolakuntza.

Gatazkak era eraikitzailean konpontzeko eta bideratzeko baliabide bat, ADOSTOKIAK dira. Bertan ikasleek kontzientzi hartzen dute gertatu denaz, elkar entzutea dago, denek daukate hitz egiteko beraien momentua, sentimenduetaz hitz egiten da, enpatia lantzen da eta ikasleak dira konponbideen protagonistak.


Horrela, gatazken bideratze erailitzaile batekin, eta berdintasunean oinarritutako gatazken bideratzearekin, harreman osasuntsuagoak lortu daitezke.

Bestalde, Paco Cascon-en hitzaldi bat partekatu nahiko nuke, luzea da baina merezi du bera entzutea.

Bukatzeko, foroan partekatu dudan bideo batzuk ere oso baliabide interesgarriak izan daitezke ikasleei lankidetzaren garrantziaz ohartarazteko.

Aurreko urteetako post hau aukeratu dut, baliabide ugari, eta interesgarriak partekatzen dituelako: kontzientzia hartzeko bideoak, hitzaldiak, ikasleekin erabiltzeko baliabideak,…

HARTU DEZAGUN DENOK LANKIDETZAREN BIDEA!!




2023/02/26

SEXKIDETZA AFEKTIBOA


Heziketa afektibo sexualetaz pentsatzeak eta eskoletan landu beharko litzatekeenaz hausnartzean, aurreko bi gaiak datozkit burura. Sexua eta sexualitatea eraikuntza sozio kulturalak izanik, horrek ematen digu pista zer nolako hezkuntza sexuala eskeini behar diegun gure ikasleei. Alde batetik sexuaz aritu garenean intersexualitateaz ere aritu gara eta bestalde sexualitateaz aritu garenean, dauden errealitate anitzak ikusi ditugu (LGTBIQ+). Beraz, gure lana eraikuntza soziokultural hoiek zalantzan jarri, deseraiki eta desikasten laguntzea izan beharko lirateke; eredu heterosexual hegemonikotik aldenduz, ez heterosexualitatea zalantzak jartzeko baizik eta eredu hau ugalkortasunari lotuta dagoelako (oraindik ere eskoletan ugalketaz aparte ezer gutxi eskeintzen zaielako ikasleei) eta desberdindu beharko genukeelako ugalketa eta desirak- plazerra, benetako hezkuntza afektibo-sexual hezkidetzailea eskeintzeko.

Bestalde, pornoaren kuntsumoaren inguruan dauden estatistikak ikusita, argi geratzen da heziketa afektibo sexualaren beharra, gure ikasleen hezkuntza sexuala pornoan soilik geratu ez dadin. Egungo pornoak (nahiz eta hasi den beste porno mota bat eratzen) sistema heteropatiarkalaren ereduak erreproduzitzen ditu, bertan agertzen diren harramanak hierarkikoak dira, dominazioan oinarritzen direlarik askotan. Gainera, gizonezkoen plazerra da bilatzen dena, gehienetan harreman heterosexualak dira agertzen direnak eta koitalak. Eta…non daude klitorisak? Kontutan harturik emakumeek dugun plazerra lortzeko aparatua dela….berriro ere ezkutuan geratzen da.

            Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut bi arrazoiengaitik:

·        - Alde batetik guztiz ados nagoelako irakaslegoaren formakuntzaren garrantziarekin, eta post-ean aipatzen den moduan, administrazioak bai (handik eskeini behar digutelako formakuntza) baina irakasleok ere formazioa jasotzeko prest egon behar dugu. Eta ez hori bakarrik, formazioetan jasotakoa aurrera eramateko eta esku hartze egokia egiteko konpromezua hartu beharko genukeela ere uste dut.

·        - Bestalde, Psiko woman-en bideoa oso interesgarria iruditu zait Asexualtasunari bisibilizazioa emateko, asexualitatearen inguruan ez delako askorik hitzegiten nire ustez. Horregaitik, hausnarketarako eta bisibilizatzeko bideo egokia dela iruditzen zait.

Guzti honengaitik, nire ustez eskolan lantzeko erronka nagusienak hauiek dira:

·       *  Lehenik eta behin formakuntzak, irakaslegoari noski, baina familiei baita ere.

·        * Ikastetxeko erabakia izatea, programazioan eta IUP-ean txertatzea.

·        * Sexu aniztasuna islatzea.

·        * Gorputz anitzen irudiak eskeintzea.

·       *  Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta denari izenak ipintzea (ez dena aipatzen, ez da existitzen)

*         * Irakasleagoa, ugalketari zuzendua dagoen eredu heterosexual-koitaletik haratago begiratu beharko genuke.

·       *  Mundu guztiak zakilak egiten dakienez, genital desberdinak marrazten erakutsi, genital intersexualak eta aluak barne, klitorisari bere espazioa emanez.

Bukatzeko, iaz nire alabei erosi nien liburu bat gomendatu nahi dizuet, ikasleekin lantzeko aproposa iruditzen zaidana: “Sexo es una palabra dibertida”. Cory silverberg eta Fiona Smyth-en liburu bat da, ilustrazio dibertigarriekin eta irudietan aniztasuna presente.


2023/02/20

GORPUTZ, DESIO ETA SENTSAZIO PILLO

                                       

Aste honetan zehar, identitate sexualaren inguruko hausnarketa honetan, gizarte hetereopariarkalean oinarritutako sexu biologikoaz, binarismoan oinarritutakoa, baina baita binarismotik aldentzen den sexuaz ere aritu gara. Baita sexu orientazioaz ere, eta sistema hetereopatriarkalak “ontzat” hartzen duen heterosexualitateaz (helburutzat ugalketa duena)haratago, abaniko zabal bat dagoela ikusi dugu, bukaezina esango nuke. Eta  gorputz anitzen inguruan ere hausnartzen ibili gara, ezartzen dizkiguten kanonetatik kanpo dauden gorputzak eta hoien desiragarritasuna bistaratuz. Horregaitik aukeratu dut hezkuntzarako aproposa izan daitekeen esaldi hori: Gorputz, desio eta sentsazio pillo! Gure ikasleen gorputzak, desioak eta sentsazioak errespetatuz gero, beraien eskubideak bermatu daitezkeelako eta beraien identitatearen garapenean bidelagun izan gaitezkelako. Izan nahi duten bezelakoak izaten eta aukeraketa askeak egiten  lagundu diezaiekegulako.

Aurreko edizioetako sarrera hau aukeratru dut, ezgaitasuna duen neska baten adierazpen bideoa asko gustatu zaidalako. Egia da gizarteak orokorrean persona hauek asexualak balira bezela begiratzen dituela eta bideo honek gai horren inguruan gauza asko argitzen ditu. 

Bestalde, sentsibilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen baliabide hauek partekatu nahi ditut:

·        https://www.youtube.com/watch?v=PAdE88dRoB8   Kanta honen mezua:  zaren bezela izan nahiz eta bidean oztopoak izan.

·        Bideo honetan ikusi daiteke zelan lotzen gaituen sistema hetereopatriarkalak: 

·        Korapiloak askatzeko eta identitatea, desirak, orientazioa... desberdintzek bideo aproposa:

Bukatzeko, ikastetxean lantzeko erronkak, nire ustez,  hauek izan daitezke:

-         * Ikastetxean ikasleekin batera adostutako elkarbizitzarako arauak ondo definituak izatea.

-         * Espazio seguruak izatea edo bilakatzea.

-         * Zaintzari garrantzia ematea eta erdigunean jartzea.

-         * Irakaslegoaren etengabeko formazioa.

-         * Eredu askotarikoak eta anitzak eskeini eta materialetan gorputz anitzak bistaratu.

Esteka honetan , NAIZ-eko artikulu baten Emilie Hallard autore frantsesak, gorputz anitzak erreklamatzen ditu (adin, talla, género, kolore,…desberdinetakoak)


2023/01/29

ILARGIRAINO.....ASKE IZAN NAHI DUGU!

 

    Aurreko ikasturteko post hau aukeratu dut, datu interesgarri asko eskeintzen dituelako, eta datu hoien bitartez, neska-mutilek egiten dituzten aukeraketak (ikasketak, lanbideak,…), ez dutela biologiarekin zerikusirik fragatzen delako. Beraz, ia behingoa apurtzen dugun horrelako esaldiekin: “Biologikoki desberdinak gara”, “zeozer badago, jaiotzetik desberdinak garelako”, etabar luze bat. Nire ustez gaur egun holako esaldi hauek erabiltzen dutenek ez daude hausnarketetarako irekiak, edo aitzaki moduan erabiltzen dute. Askotan galdetzen diot nire buruari: Zergaitik daukagu holako esaldiak botatzeko beharra? Askotan gainera emakumeengandik entzunak dira.

    Badago behintzat gai bat, soldata arrakala, ezin diogula biologiari atzikitu. Orain dela hilabete pare bat artikulu honetan argitaratu zuten bezela, gaur egun oraindik soldata-arrakala existitzen da, nahiz eta legeak, egon badaude, soldata-arrakala ez emateko. Artikuluan, arrakala ekidetzeko irtenbideak zeintzuk izan daitezken ere aipatzen ditu; besteak beste, curriculum itsua ezartzearena.

https://factorialhr.es/blog/brecha-salarial-genero/

    Aste honetanko irakurgaia eta materiala aztertu eta gero, datuak irakurri eta gero, ondo ikusten da alde biologikoaz ahaztu egin behar garela eta benetako aldaketak nahi baditugu, gizarte hetereopatriarkalak ezartzen dizkigun arauekin apurtu behar dugula behingoz. Eta bide bat, orientazio hezkidetzailea eskeintzearena da. Gazteek Curruculumak bialtzen dutenean, zelan irakurri edo zertan fijatzen diren ezin dugu kontrolatu, baina badago gauza garrantzitsu eta ezinbesteko bat eskeini ahal dieguna: orientazio hezkidetzailea; hau badago gure esku, eskolen esku.

    Eta orientazio akademiko hezkidetzailerako erronka nagusien artean, hauek aipatuko nituzke:

-          - Lanbide guztiei balioa eman eta bistaratu: zaintza eta etxeko lanak besteak beste.

-          - Amelia Barquienek dioen bezela, haurrak intersexualak balira bezela begiratu.

-          - Aurrekoarekin lotuta, oso garrantzitsua espektatibak; ikasleengan sinistu behar dugu, beraietan eta beraien gaitasunetan; eta nahiak eta gustuak kontutan izan.

-          - Neskak ahaldundu eta mutilei protagonismoa besteei uzten lagundu.

-          - Emozioak eta sentimenduak balorean jarri.

-          - Ereduak eskeini: asko eta anitzak.

    Azken erronkarekin lotuta, Jone Arriola Elgoibartarrak bere gradurako aurkeztu zuen lanaren inguruko elkarrizketa hau oso interesgarria iruditzen zait. Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua da eta ikasketa amaierako proiektuari esker, Tabakalerak antolatzen duen bideo lehiaketan sari bat eskuratu zuen. 

Berak dioen moduan, “Emakumearen figurari jartzen dizkioten filtroak kendu eta benetako emakumea erakutsi nahi izan dut”. Hona hemen bideoa:



2023/01/23

BALIOZKO BIDEAK

 



    Ezin dugu Curriculum hezkidetzaile bat izan, ez baditugu baliabide eta metodologia hezkidetzaileak erabiltzen. 
Eta zailtasun batzuk baditugu bidean:
- Erresistentziak: Alde batetik, nahiz eta eskolak metodologia parte hartzailea eta umea erdigunean jartzen duenaren alde egin, oso zaila da zihurtatzea gela barruan zer egiten den. Eta bestetik oraindik askotan entzuten diren esaldiak entzun beharra:gauzak asko aldatu dira, berdintasuna dago, biologikoa da, jaiotzetik ikusten da zelakoak diren neskak eta mutilak,.......
- Zama guztia hezkidetza arduradunen gain uzten da; Eta ordu asko behar dira gauzak antolatzeko, materiala aztertzeko,...eta gainera, tutoreak, aholkulariak,....ere bagara.
- Formazio falta: hezkidetza arduradunek antolatuta ez bada, ez da formakuntzarik eskeintzen.
- Nahiz eta gaur egun aukera gehiago euki, materiala oraindik oso sexista da eta denbora asko behar da egokia aukeratzeko, moldatzeko, hausnartzeko,....
- Komunitate osoaren inplikazioa beharrezkoa da hezkuntza hezkidetzailea nahi badugu eta esparru guztietara heltzea zaila da.

    Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, guztiz ados nagoelako esaten duenean teoria eta praktika ez dela gauza bera, nahiz eta legea eta teoriak hezkidetzari begira egon, errealitatea ez da berdina, Amelia Barquìn-ek dioen bezela. Eta "superlola"ren bideoa, aurretik ezagutzen banuen ere, oso baliogarria iruditzen zait aniztasuna balioan jartzeko eta estereotipòekin apurtzeko.

      Baliabide hezkidetzaileak aukeratzeko estrategia bat (gehienak edo behintzat nire esku daudenak aipatu dira bai irakurgaian eta baita aurreko post-etan) “inbertsio teknika” erabiltzea izan daiteke egoera batzuen aurrean; edota ipuinen aukeraketan ipuin hezkidetzaileen gidak begiratu. Edo gabonak gertu daudenean, jolas-jostailu- ipuin aukeratzeko gidak begiratu familiekin elkarbanatzeko.Gu aurten eskolan adibidez hausnarketarako bideo hau bidaltzea pentsatu genuen.





Ikustezina

 Hona hemen euskaratu eta moldatutako baliabidea; audioa, kontaketa, ez zait oso ondo atera, baina...tira! 




2023/01/12

PARTE HARTZE PAREKIDEARI LEKUA ESKEINI

Hizki- zopa honetan hitz batzuk baino ez ditut sartu, beste asko ere sartu ahal izango nituzke baina bukaezina izango zen zerrenda. Parte hartzeko denok dugun eskubidea azpimarratu nahiko nuke eta hortik habiatuta emakumeei konketruki eta orokorrean gizartean dauden kolektibo gutxietsiei aukerak ematearen garrantzia ere. Eta aukerak ematea esaten denean, benetako aukeretaz hitzegiten dut, askotan entzuten bait da, ez du parte hartzen ez duelako nahi. Eta haratago baldin bagoaz eta hausnarketarako galderak egiten badizkiogu gure buruari?; Ez dugu nahi edo ez gara eroso sentitzen , gure interesak, nahiak eta beharrak ez direlako kontutan hartzen?, edota askotan beharbada gure gainetik hitzegiten dutelako?, edota hitza eskeintzen ez digutelako, edota….? Galdera guzti hauek erantzutearekin batera eukiko genduke erantzuna eta esku hartzeko aukera.

Eta hezkuntzan ari garenok, erantzunkizun handia dugu gai honetan ere. Eskolak gizartearen isla diren heinean, bertan jokaera eta parte hartze ez parekidea ematen da gehienetan, boterezko harremanak. Horregaitik gai honetan ere adi egotea garrantzitsua izango da, denen parte hartzea ziurtatzeko eta pare hartze hoietan ezartzen diren harreman motetan esku hartzeko, errespetua, elkar entzutea, hitza ematea,….landuz. Hau da, parte hartzen ikasi eta irakatsi.

Honekin lotuta, gure eskolan adibidez, aste honetan, bi egoera suertatu dira: bata, jolastokian ipintzeko zabu desberdinen artean aukeratzeko prozesua jarri dugu martxan. Egia da aukeraketa murritza izan dela, udaletxeak soilik hiru aukera eman dizkigulako baina egoera guztiak izan daitezke onak ikasleen (guztien) parte hartzea bultzatzeko. Bestea, inauterietarako gaia eta mozorroa aukeratzeko.

Aurreko urteko POST HAU aukeratu dut, nire aurreko gogoetekin bat datorrelako eta interesgarria iruditu zaidalako “parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea”ri ematen dion garrantzia, bat nator bererekin.

Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko BALIABIDE HAU erabilgarria izan daiteke eskoletan. Bertan, haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzeko  lan tresnak azaltzen dira eta hoiek kontutan hartuz ekintza desberdinak egin daitezke, adibidez, gatazkak kudeatzeko, adostokiak erabiltzea.

Honako bideo hau ere interesgarria iruditu zait autoestimua, enpatia eta talde lana sustatzeko:




 

2022/12/19

FEMINISMOA BURUAN HAUSNARTU MUNDUA

    Errepresentazio eta denboraren erabileraren inguruan aztertzen eta hausnartzen, nire herrian ere, beste askotan bezala, emakumezkoen presentzia oso murritza dela ondorioztatu dezaket. Gaur egun gai hauetan arreta gehiago jartzen den arren eta udaletxeetako berdintasun planetan jasota badago ere, oso urrun gaude oraindik; parekidetasuna lortzeko bide luzea dugu.
Horregaitik aukeratu dut ondorengo esaldia:

                                  
    Aipatzekoa da ere irakurgaiaren sarreran, agertzen diren bi argazkietan, feminismoa aldarrikatzen dela baina kasualitatea ote da argazki bien erdi-erdian gizonezkoak agertzea?
    Hezkuntza eremuan ere aspektu askori erreparatu behar diogu: espazioak, espazioen erabilera, gelen antolaketa, neska-mutilen kokapenak, jolastokiak eta bertan dauden eremuak, bakoitzari eskeintzen zaion denbora, komunen erabilera,….Eta era kontziente batean antolatu behar ditugu guztiak, guztiontzako espazioak diseinatu nahi baditugu.

    Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, nire ikastetxean komunen erabileraren inguruan urtetxo batzuk daramatzagulako buruari bueltak ematen eta horren inguruko hausnarketa egiten duelako eta komunen erabileraren inguruko artikulu interesgarri bat aurkezten duelako.         

Honekin lotuta, Mallorkako artikulo hau topatu du komunen erabileraren inguruan:

https://www.diariodemallorca.es/mallorca/2022/12/10/banos-mixtos-alumnos-trans-o-79780860.html

    Bestalde, ondorengo bideo honetan, sensibilizaziorako oso baliogarria izan daitekeen Gare-en egindako tailerren bideo eta azalpena. askotan ez bait gara kontziente inguruan dugunaz eta udaletxeetetik bultzatu daitezkeen holako ekintzak oso baliogarriak izan daitezke.


    Bukatzeko, eremu hezitzailean lantzeko erronkak hauek lirateke nire ustez:

- Lehenengo eta behin, irakaslegoarekin sensibilizazio saioak egitea.

- Espazioen erabileraren azterketa egin eta berrantolatu, horrela aurrikusten bada, beti ere ikaslegoaren parte hartzearekin.

- Komunen erabileraren inguruan hausnarketa egin eta berrontolatu.

- Herri mailan, berdintasun kontseiluan, herriko emakume historikoak eta gaur egungoak kontutan hartzea.

- Herri mailan ere gune ilunak detektatu eta irtenbidea topatu.



2022/12/08

HITZEKIN JOLASEAN BAINA...MODU HEZKIDETZAILEAN

 


Aurreko edizioetatik aukeratu dudan posta, sexismoa hiztegietatik kanpo da. Alde batetik ikaragarri polita iruditu zait izenburua, ah zelako gizartea izango litzateke sexismoa hiztegietan agertuko ez balitz? Gizarte feminista!. Eta bestalde aipatzen dituen bi erronkak ere oso sinpleak izanik (barrak eta markatxoak eta izen abizenen kontua) oinarrizkoak ikusten ditut. Askotan holako gauzei daukaten garrantzia kentzen zaielako eta hoien aldaketak sustaten egiten delako bidea.

Hizkuntza ez sexistarako giden artean, askok ezagunak izan ditut eta oso baliogarriak izan dira egia esan. Baina aukeratu dudana, bere formatu gazte eta originalagaitik eta kontatzeko eragaitik (oso hurbila) Canariaseko Rebeldes de genero gida da. Oso erakargarria iruditu zait. Bertako eremu hezitzailean lantzeko gomendatuko nituzkeen bi alderdiak hauek izango ziren:

* “Lo que no se nombra no existe”: emakumeak eta beraien ekarpenak bisibilizatu eta emakumeak hitza eta protagonismoa hartu eta ahaldundu. Aspektu hauek garatzen laguntzen dituzten praktikak geletako dinamikan sartu.

* “Otros lenguajes”: Ahozko hizkuntzaz gain, gestuala, digitala eta ikonografikoa zaindu. Erabiltzen ditugun irudiak zaindu eta hausnarketarako erabili. Ikasleengana zuzentzen garenean hizkuntzaz gain gure tonua eta jarrera zaindu.

    Nire ustez ikastetxean landu beharreko erronkak hauek dira, besteak beste:

-       Lehenengo eta behin irakaslegoa kontziente egitea erabiltzen dugun hizkuntzaz, askotan inkontzienteki erabiltzen ditugulako hitzak, inkontzienteki erabili eta normalizatu egin ditugulako baita ere. Eta Euskera nahiz eta generoa euki ez, era sexistan erabiltzen dugula konturarazi baita ere.

-       Ikastetxeko dokumentazio guztia eta familiekin edota komunitatearekin partekatzen diren dokumentu eta oharretan hizkuntza ez sexista erabili, moldatu eta zaindu.

-       Momentu guztiak aprobetzatu ikasleekin gogoetak egiteko: lantzen diren testuak, irudiak,… aztertuz,…

-       Ondoren, ikasleak kontzientziatu eta erabiltzen dituzten irainak, txisteak,… aztertu eta hausnarketa egin.

Eta bukatu berri den euskaraldiarekin lotuta…

GORA EUSKARA ETA FEMINISMOA!!