#leitxu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#leitxu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017/04/09
BETAURREKO MOREAK NONAHI
Askatasunez zahartu nahi dut. Emakume onaren eredua baztertuz. Ni neu izanez. Neure burua onartuz. Neure burua ondo tratatuz. Zaintza eta plazerra gure bizitzen zentru bilakatuz.
Dena ikusten delako ezberdin, osasuntsuago, ederrago, askeago!!! Etxean, eskolan zein kalean!!! Gure haurrekin eta geure buruekin ere!!! BETIRAKOOOOOO!!!!!
2017/03/20
GUZTIOK DAUKAGU ELKARREN BEHARRA: ZU ZARA HORMA, BARROTEA, GILTZA
GIZONOK EZ DUGU EGITEN NEGARRIK
ETA HORREGATIK GAUDE HAIN BAKARRIK.....
https://www.youtube.com/watch?v=TAw8v69MQg0
"Ez gara Palestinaz ari", Joaquin Sabinaren musikarekin euskal bertsoak gizonatasunari buruzkoak. Ederra ikuskizuna. Sakona. Biluzia. Abiapuntu ederra....
Guztiak askatzeko. Inor preso ez bizitzeko. Aske, benetan aske. Roletatik aske. Estereotipoetatik libre.
Ikus, ere, ZIPRIZTINTZEN, Ermuako berdintasunaren aldeko gizon taldea. Eta talde horretakoa den kide batek, JUANMA RODRIGUEZek, duen CLOWN DE DESEMPODERAMIENTO. Oso interesgarria, bide berria.
Gizonezkoak ere hobeto biziko dira. Eroso sentí daitezen, pribilegiorik gabe. Gure "caballero" izateko beharrik gabe. Gure bide lagun. Gu hain bide lagun. Hala nahi dugunean, bakarrik.
Beste bide batzuk ere, badaudelako:
Ez dadila desoreka sexu bereko bikoteetan ere erroproduzitu. Kontua ez baita zakila edo alua izatea, emakumezko edo gizonezko errola gainean eramatea eta azken hau gailentzea.
2017/03/12
MINDFULNESS ZENTROETAN: TRESNA OSASUNGARRIA
Orain arte gatazkak genero ikuspegitik sakonki aztertu gabe nituen.
Eta egia da jarrera femeninoak eta maskulinoak daudela, gatazkak bideratzeko orduan.
Ez hainbeste emakumezko eta gizonezkoen arteko jauzia.
Jokabide maskulino eta femeninoaren artean, baizik. Mundua, bizitza, harremanak ikusteko modu ezberdinen arteko distantzia ekidingarria. Badago hainbat gizonezko betaurreko femeninoekin. Eta hainbat emakumezko betaurreko maskulinoekin. Eta matxistekin!
GATAZKAK SORTU BAINO LEHEN
Emozio kutsatuek pentsamendu toxikoak eragiten dituzte, eta hauek portaera okerrak. Osasunik gabeak. Gatazkatsuak.
Emozioak kontrolatzeko tresnak behar ditugu, emozio osasuntsuak sortzeko eta negatiboak bideratzeko, aztertzen jakiteko, energía bilakatzen ikasteko. Erantzuteko, ez erreakzionatzeko. Nondik datozen ezagutzeko. Zerk eragiten dituen nabarmentzeko. Gure burua ezagutzea, egoerak aztertzea. Kontzienteak izatea. Konektatuak egotea. Adi egotea. Orainean bizitzea. Ez iraganean (amorruan) edo etorkizunean (beldurrean). Iragana ez da existitzen jada. Eta etorkizuna ez da existitzen oraindik. Oraina da existitzen den bakarra. Eta hor bizitzen jakin behar da.
Ume konektatuak behar ditugu, kontzienteak. Hezkidetzak beste tresnen beharra dauka bere helburuak lortzeko. Gure umeek betaurreko moreak jantziak eramateko kontzientzia puntu hori behar dute. Kontzienteak izan behar dute. Konektatuak eta adi bizi behar dute. Euren gorputza, emozioak, pentsamenduak eta hauen arteko sekuentziak eta kateak ezagutzen lagundu behar diegu. Hori izango da giltza, beste guztia bide horretatik joango baita. Bestela ez da mundua, bizitza eta harremanak ikusteko gure ikuspegi horizontal hau txertatzerik egongo. Ez baita egongo lurra ongarriz asea. Prestatu behar da lurra, ereiteko, landatzeko. Haziak baditugu, ura eta ongarria prest ditugu. Lurra egon behar da hazia, ura, eguzkia eta ongarria jasotzeko prest, zabalik, emankor.
GATAZKAK SORTU ETA GERO
Erronkak: elkarrizketa, bitartekaritza, diagnostikoa, inplikatu guztien artean eraiki behar den bidea. Horizontaltasuna. Transparentzia. Egia. Naturaltasuna. Konfiantza gunea. Familien inplikazioa. Familien formazioa. Zentroko irakasle eta langileen formazioa.
iazko ekarpena: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/gatazkak-hausnarketa.html
2017/03/05
BURUNDANGA GARAIA HELDU DA: GURE ESKU DAGO ALDAKETA
Sexu-genero sistema bitarraren zitalkeriak garamatza maskulinoa eta femeninoa kontrajartzera.
Kontrajartze horretan, maskulinoa dena gailentzera.
Heteroaraua, ugalketa eredua, monogamia, emakumeen sumisio asimilatua. Pornoa, prostituzioa. Emakumeak desio objektu. Gizonezkoak, desio subjektu.
Maskulinitatearen erakustaldia. Boterea. Gizontasunaren perbertsioa. Harrokeria. Zitalkeria.
Beste ereduak isilduak, irainduak, medikalizatuak, izkutuak. Zaila da arautik irtetea. Askatasunez bizitzea.
Eta, orain, BURUNDANGA. Parrandan joatea kristalezko pote batekin, taparekin, inork droga ez zaitzan. Inork zu konturatu gabe bortxa ez zaitzan. Beldurra. Inpunitatea. Misoginia.
Erronkak:
-Umetatik, bakoitzak bere gorputza ezagutzea eta onartzea
-Euren desioak, nahiak, beldurrak, kezkak, zalantzak....eskolan, askatasunez eta errespetuz azaltzeko aukera izatea, eskola espazio segurua eta anitza izatea
-Aniztasunari beldurra kentzea, estereotipoak desagerraraziz, heteroaraua gaindituz
-Hezkuntza prebentzioan eta ugalkortasunean ez oinarritzea, horrek ere bere garrantzia duela jakinik
-Afektibotasuna ugaltzea, elkarrekin harremanak izateko eredu gisa sustatuz
-Maitasun erromantikoaren mitoarekin amaitzea, ez digu inori on egiten, inori!!!!
-Formazio integrala hezitzaileei eta gurasoei, komunitate osoa inplikatu dadila!!!!
-Hezkuntzarako material berria sortzea, aniztasunetik, errespetutik
-Bullying-aren aurka egiteko KIVA bezalako programak zentroetara eramatea
Iazko ekarpena:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/heziketa-afektibo-sexualaz-hausnartzen_64.html
Haizea Egigurenena. Argazki politak ditug, esanguratsuak. Testu samurra. Irakurtzeko atsegina.

2017/02/26
EDERTASUNAREN ARAUA: KARTZELA
Edertasunaren estereotipoa gure XXI.mendeko kartzela. Google-n emakumezkoaren edertasuna bilatzeko saiakera hasi eta hona hemen bilatzaileak itzultzen diguna:
Umeek politak izateko erronka zail eta presente horretan ere, badute hainbat eredu jarraitzeko, behin eta berriz euren muturren aurrean agertzen zaizkienak:
Zer gertatzen da kanon hauek ez direnean betetzen? Zer gertatzend da zaila denean gehiengoaren barruan egotea? Onartua sentitzea? Sisteman ondo kokatua egotea?
Anorexia eta bulimiari buruzko bideo pare bat:
https://youtu.be/oNUkr6-OgK8
https://www.youtube.com/watch?v=jN_Q12CaNuo
Ereduari ezin heldu. Zure buruaz beste egiten hasi.
Erronka asko, hezitzaileontzat, gurasoentzat, emakumeontzat:
-Geure buruak maitatu eta umeei erakutsi euren burua onartzen eta maitatzen.
-Edertasunaren milaka eredu landu txikitatik
-Komunikabideen mezu zitala antzematen eta kritikatzen milaka ariketa egin
-Lodifobia aztertu
-Filmak, marrazki bizidunak, ipuinak, edertasun kanonak aztertu.
-DBHko ikasleek LHko ikasleei euren ikerketak erakutsi, aurretik duten bidea azaltzera eraman, belaunaldiz belaunaldiko elkartasuna jorratu
Iazko post-a, hona hemen. Erakargarria, txukuna.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-eta-aniztasun-sexualei.html

2017/02/19
IDENTITATEA, BETI ALDAKOR
Astean zehar landutakoa bilduz:
anItzak
alDakorrak
dEsberdinak
Norberarenak
guzTionak
dIfusoak
Transgeneroak
sozialAk
Transizioan
sExualak
mugAgabeak
aldaKorrak
anItzak
alDakorrak
dEsberdinak
Norberarenak
guzTionak
dIfusoak
Transgeneroak
sozialAk
Transizioan
sExualak
mugAgabeak
aldaKorrak
Iazko post bat: SUBJEKTIBITATEA ETA SUBJEKTU FEMENINOEN ERAKETA (Maite Magisteritza). Osoa delako, borobila. Anitza. Txukuna.
HEZIBERRI 2020:
"(...) Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak".
*Etxetik hautsi behar dira estereotipoak. Familiek formazioa behar dute, eskolekin bat sexu- genero sistema bitarra hausteko eta hezkuntza-gizarte justuagoa eta errespetuzkoa eraikitzeko. Belaunaldiz belaunaldi isilean transmititzen dugun guzti horretaz jabetu eta aldatzeko. Patriarkatuak eragiten dituen zitalkeriekin bukatzeko.
*Generoa edo genero identitatea ez da aniztasunaren adierazpen bat soilik, gizartearen egungo antolakuntzaren ardatza baizik. Hezkuntza horren isla da (materialak, espazioaren erabilera, nesken joerak, mutilenak, ogibideak, denbora librea, kirolak, jarrerak....). Dena baldintzatzen du.
*Genero ikuspegidun betaurrekoak jarri behar ditugu denok!! Gazapoaren bila joateko!!!! Denok patriarkatuak eragindako zitalkeriaren bila!!!!! Aurkitzen duenak aldatzeko aukera irabazten du!!!! Jolas dezagun beste bizimodu bat eratzera. Gure identitateak guk geuk sortzera. Egunero. Aske.
GENERO-IDENTITATEA:
-Argia ikusten ari den gaia da, eta horrekin batera, sozializazio maila altuagoa
-Horrek kontzientziak astintzen ditu.
-Legeri berriak sortzeko abiapuntuak eratu egiten ditu
-Jendearen egitura arrazionala, induzitua, malgutu egiten du
-Elkartasuna eragiten du, sare sozialak adibide (iraintzeko ere balio dutenak, ikus Bimba Bosé)
Baina politikoki zuzena bilakatze horrek ez du sakonean aldaketa eragiten. Inork ez du nahi bere semea edo alaba egoera "normala" ez den batean ikusi beharra. Deserosoa da, zaila, konplexua, astuna, mingarria. Aldaketa sakonek denbora luzea eramaten dute, sakrifizio handia gutxi batzuen eskutik. Eta sufrimendu asko eragiten duten eremuak dira.
2017/02/14
ORIENTAZIO AKADEMIKOAK BADU MAMIA
Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak bazeudela genero bereizkeriagatik baldintzatuak baina ez nekien baldintzatze hori hain sakona zenik edo hain umetatik finkatzen zela, ondorio hain latzekin nortasunaren garapenari bagagozkio.
Orain konturatu naiz hori hórrela dela baina baita ere badaudela aukerak eragin zital hori aldatzeko, umetatik zuzentzeko eta garapen askea ahalbidetzeko. Badaudela ideiak eta irizpideak hezkidetzailea izateko umeen orientazio akademikoa eta ogibiderako bideratzea.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke dirudiena baino askoz ere handiagoa dela, umeen etorkizuna erabat baldintzatzen baitu; gizartean beteko duten tokia, euren ahalmen ekonomikoa, familian izango duten rola, afektibotasunarekin izango duten harremana, zaintzarekin izango duten lotura... euren garapen integrala dago kolokan, finean. Ezinbesteko garrantzia duela, esango nuke.
ERRONKAK, BIDE HONETAN:
1) Zaintza, afektibotasuna, etxeko lanak, etxeko ekonomia: curriculumean txertatu behar dira!
2) Eskolak gurasoak integratu behar ditu. Irakasleek formazioa behar dute baina gurasoek, familiek, ere, paradigma berri honetara jauzi egiteko, lagunduta, inguratuta, komunitatean.
3) Umeei genero ikuspegidun betaurrekoak oparitu behar zaizkie. Eta genero bereizkeria bultzatzen duten jarduerak detektatzera jolastu behar dute, detektatu eta gero beste batzuekin ordezkatzeko. Honen barnean, ia dena sartzen da. Orientazio akademikoa baita, garrantzi handiarekin.
2017/02/13
INKONTZIENTE KOLEKTIBO FEMENINOA IRAULI BEHARRA
Baliabideak hezkidetzaile egin behar ditugu, bai, jakina. Zalantzarik gabe.
Zergatik da hain zaila? Genero ikuspegia landua ez dagoelako. Asumitua daudelako patriarkatuaren kontsignak. Inkontzieetan. Egitura orotan. Gizartean, eremu publikoan, pribatuan, sexualitatean, irudian, modan, egitura mentaletan, botere egituretan. Munstro bat da, erraldoia. Dena zuzentzen egon behar garelako, adi egotera behartzen gaituelako genero ikuspegiak. Dena moldatzen, irauli egiten, eraldatzen, orekatzen, zuzentzen. Eta nekeza da. Zaila da. Astuna da. Beti alde horretan egon behar. Lanean. Treguarik gabe.
BALIABIDEAK HEZKIDETZAILE BILAKATZEN
ABOGADO
Eta horrela, ehunka argazki. Denak gizonenak, jakina.
Begira dezagun definizioa:
BERTSIO BIRZIKLATUA:
#LEITXU: HEZKIDETZA BALIABIDEAK
Eta horrela, ehunka argazki. Denak gizonenak, jakina.
Begira dezagun definizioa:
Abogado (del latín: advocatus, ‘llamado en auxilio’) es aquella persona que ejerce profesionalmente la defensa jurídica de una de las partes en el juicio, así como los procesos judiciales y administrativos ocasionados o sufridos por ella.1 Además, asesora y da consejo en materias jurídicas. En la mayoría de los ordenamientos de los diversos países, para el ejercicio de esta profesión se requieren estudios universitarios en Derecho —licenciatura en Derecho—, estar inscrito en un colegio de abogados o bien tener una autorización del Estado para ejercer.
El abogado que ejerce de forma altruista por causas públicas es un abogado pro bono, también llamado ad honorem; y el que defiende a los ciudadanos sin recursos es el abogado de oficio o de turno.
BERTSIO BIRZIKLATUA:
Las personas que se dedican a la abogacía ejercen profesionalmente la defensa jurídica de una de las partes en el juicio, así como los procesos judiciales y administrativos ocasionados o sufridos por dicha parte. Además, las personas que practican la abogacía asesoran y dan consejo en materias jurídicas. En la mayoría de los ordenamientos de los diversos países, para el ejercicio de esta profesión se requieren estudios universitarios en Derecho -licenciatura en Derecho- y estar inscrita o inscrito en un colegio de abogadas y abogados, o bien tener una autorización del Estado para ejercer. La abogada o el abogado que ejerce de forma altruista por causas públicas es una abogada o un abogado pro bono, también llamada o llamado ad honorem; y la abogada o el abogado que defiende a la ciudadanía sin recursos es la abogada o el abogado de oficio o de turno.
2017/02/05
PARTE HARTZE ASKEAREN BILA
Emakumeon parte hartzea ugaldu beharra dago, jakina. Baina parte hartze horrek askea behar du izan. Lotsaren eta beldurraren aitzakiak gure bigarren mailako pertsonak izatearen barne-sentipen inkontzientea estali ez dezan. Gu kapazak gara, lehenengo mailako pertsonak gara. Asko dugu ikasteko, partekatzeko, komunikatzeko. Gure bizipenak garrantzitsuak dira, bereziak, arruntak, ederrak, sakonak, bakarrak munduan.
Eremu publikoan gaudenean, parte hartzea ez daitela izan AMA, TERAPEUTA edo ERIZAINA gisa. Ez gara gure taldearen arduradun emozionalak. Ez dugu gure zerbitzu patroia zabaldu behar. Askatu egin behar dugu rol hori, joaten utzi, gure baitan ez dagoela nabarmendu eta alboratu, toxikoa dugun einean.
Umetan, nesken parte hartze askea sustatu egin behar dugu. Antzerki gehiago egin, arbelara gehiago atera behar ditugu, protagonista bilakatu behar ditugu. Eremu akademikoan, kirol esparruan, patioan, erabakiak hartzen diren guneetan. Ardurak eman behar zaizkie, sujetu aktibo bilakatu. Erakus leihora atera daitezela, ez bakarrik telebistan agertzen diren koreografiak erreproduzitzera.
Parekidetasuna
Adorea
belduR eza
Trebakuntza
indarrA
erakusleIhoa
aDeitasuna
orEka
eskainTza
Zoramena
Askatasuna
2017/01/15
NESKOK ERE ZUTIK EGIN DEZAKEGU PIXA
...hala egin zuten nire kuadrilako batzuk jaietan, mutil batzuen ondoan, duela hamabost bat urte, eta GUARRAS!!!! entzun behar izan zuten, atoan. Hori ezberdintasuna.
Generoak desagertzea dugula helburu, bereizketarik egiteko beharrik ez duen sistema baterantz abiatuz....KOMUNAK pixkanaka aldatzea oso klabe interesgarria izan daiteke.
Den-denak kabitzen dira, arazorik gabe. Dramarik gabe. Genitalak begiratu gabe. Mugikortasunari so egin gabe.
Umeek, naturaltasunez ikasten dutena ez dute traumatikotzat hartzen. Guk eragin behar dugu naturaltasun eta normaltasun hori.
ERRONKAK:
-Ume txikiek eserita egin dezatela pixa, txikitatik. Denek, sexu-genero bereizkeriarik gabe.
-Futbolaren eragina baretuz joan beharra dago, beste aukerak sustatuz, beste talde kirolak zein jolasak sartuz.
-Patioen erabilpena aldatu, berriz diseinatu, ume guztiak inplikatuz.
-Ikuspegi kritikoa garatu umeengan, estereotipoei buruz, euren buruak hortik kanpo eroso kokarazi arte.
-Politikoki zuzena bihurtu behar dugu estereotipoetatik at bizitzea, normalizatu beharra dago.
-Ikusentzuneko materiala ikuspegi kritikoarekin aztertzen jakin behar dute irakasleek eta ikasleek, irensten dugun zaborrak eragiten digun kalteak zeintzuk diren argi izan arte.
http://elkartoki.com/es/portada/
Iazko post-a, Haizea Egigurenena, ekimenak duen garrantziagatik. Aurreko linkean agertzen denarekin bat datorrelako
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/errepresentazioa-eta-denboraren_56.html

2016/12/18
GURE HIZKUNTZA ITSU DAGO, ERRENA DAGO, BILUZIK DAGO
GIZONAK, GIZARTEA, GIZATERIA, GIZASEMEA, GIZAMOLDEA, GIZAKIA....
NON DAUDE EMAKUMEAK?
Hizkuntza ez da bakarrik hitzen batura, terminoen ordena jakina, esaldien segida, parágrafo soilen hurrenkera. Hizkuntzak badu arima. Hizkuntza komunitate baten isla da; jendarte baten munduaren ipuina kontatzen diguna; egunerokoa, asmatutakoa, amestutakoa, izkutukoa, umorezkoa, agerikoa, azalekoa, drama, zotila. Hizkuntza batean bere euskarri den kosmosean protagonista garen guztiok behar dugu egon. Guzti guztiok. Bestela, gure hizkuntza erren legoke. Itsu legoke. Biluzik legoke. Eta hala dago, emakumea agertzen ez bada. Dana gizonarena bada. Dena arra bada. Emakumeen lorpenak islatzen ez baditu. Emakumeen emozioak kontatzen ez baditu. Emakumea altxor gisa tratatzen ez badu, gizonezkoa marrazten duen lez. Gure hizkuntzak ikusmena behar du berreskuratu, beraz. Beste hanka beharrezkoa du. Orotariko jantziak behar ditu, hotz dago kalean eta! Gure hizkuntzak, emakumea behar du. Emakumea ere, behar du. Hizkuntza, emakumearekin, aberatsagoa da. Ederragoa da, osasuntsuagoa da. Lasai dago hizkuntza emakumearen magalean. Emakumea bizirik badago, hizkuntza ere bizirik dago.
IGOTZ, ARATZ, AMAIUR, MAREN, LUR, UR, OMA, KAI, SUA, IRAITZ, AMETS...
Noiztik dugu beharrezkoa euskaraz
neska eta mutila, izenaren bidez, bereiztea? Ez al da inklusiboagoa izenekin
bereizkeriarik ez egitea? Zergatik ezberdindu neska eta mutila? Zergatik
jarraitu genero-sistema dikotomikoa indarrean mantentzen?
Izen unisex horiek gustatzen
zaizkit niri, mutilei zein neskei, UMEEI, PERTSONEI, jar dakizkion horiek.
Edozeini!!! IGOTZ, AMETS, LUR, UR, HODEI, AMAIUR, MAREN, IRAITZ, EKI, OMA, KAI,
SUA…. Zertara dator orain, adibidez, IRAITZ neskato bati jartzeko MIREN IRAITZ
jarri beharra? LUR mutilarentzat eta LURRA neskarentzat? A bokala txertatzen
hasiko gara gure ere neska mutilarengandik bereizteko? Jendea kexaka hasi da
eta hori pozgarria da. Zalantzan jarri behar dira irizpide berri horiek.
Ikaragarria iruditzen zait, atzera pauso galanta. Zein da Euskaltzaindiak
ematen duen azalpena jauzi hau emateko? Agerikoa da
Euskaltzaindia barruan ere jarrera kontrajarriak daudela. Baina izendegiaren
defentsan agertzen diren euskaltzain horien argudio nagusia oso eztabaidagarria
da. Batetik, fokua Espainiako legearen gainean jartzea erantzukizuna zuritzeko
ariketa da (Espainiako Legediak agintzen baitu izenek sexua argi identifikatu
egin behar dutela, inolako zalantzarik piztu gabe). Euskaltzaindiaren
lan-esparrua euskararen herria da eta beraz, Euskal Herri osorako baliagarriak diren
“gomendioak” pentsatu eta proposatu behar dituzte. Euskaltzaindiak izenen
aferan bere burua Espainian kokatu du eta Ipar Euskal Herriko lagunei ere
Espainiaren legearen ondorio, gure ustez, injustuak irentsarazi die. Euskarak
aurrera egiteko Espainiako legediak ezarritako bidetik joan behar badu, has
gaitezen bada, MOZAL Legea, LOMCE edota hil arteko espetxe zigorraren gisako
legeei darien “justizia“ ereduaren arabera pentsatzen. Bestetik, “gomendioak”
baino ez dituela proposatzen esatean, beren burua errealitatetik kanpo kokatzen
ari da Euskaltzaindia. Hori diotenek oso ondo baitakite epaitegietako
arau/agindu bakarra dela funtzionarioek Euskaltzaindiak dioenaren arabera
jokatzea. Eta hor dute oztopo nagusia gurasoek (http://www.argia.eus/blogak/begizta/?p=1752 ).
GIDA BAT: Eta guk zer? Hurbila, umeek kontatua, umeak hezitzeko aproposa. Orijinala.
IAZKO POST BAT: Ez dut batere aurkitu, denak aurtengoak agertzen zaizkit.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)