Sexu-genero sistema bitarraren zitalkeriak garamatza maskulinoa eta femeninoa kontrajartzera.
Kontrajartze horretan, maskulinoa dena gailentzera.
Heteroaraua, ugalketa eredua, monogamia, emakumeen sumisio asimilatua. Pornoa, prostituzioa. Emakumeak desio objektu. Gizonezkoak, desio subjektu.
Maskulinitatearen erakustaldia. Boterea. Gizontasunaren perbertsioa. Harrokeria. Zitalkeria.
Beste ereduak isilduak, irainduak, medikalizatuak, izkutuak. Zaila da arautik irtetea. Askatasunez bizitzea.
Eta, orain, BURUNDANGA. Parrandan joatea kristalezko pote batekin, taparekin, inork droga ez zaitzan. Inork zu konturatu gabe bortxa ez zaitzan. Beldurra. Inpunitatea. Misoginia.
Erronkak:
-Umetatik, bakoitzak bere gorputza ezagutzea eta onartzea
-Euren desioak, nahiak, beldurrak, kezkak, zalantzak....eskolan, askatasunez eta errespetuz azaltzeko aukera izatea, eskola espazio segurua eta anitza izatea
-Aniztasunari beldurra kentzea, estereotipoak desagerraraziz, heteroaraua gaindituz
-Hezkuntza prebentzioan eta ugalkortasunean ez oinarritzea, horrek ere bere garrantzia duela jakinik
-Afektibotasuna ugaltzea, elkarrekin harremanak izateko eredu gisa sustatuz
-Maitasun erromantikoaren mitoarekin amaitzea, ez digu inori on egiten, inori!!!!
-Formazio integrala hezitzaileei eta gurasoei, komunitate osoa inplikatu dadila!!!!
-Hezkuntzarako material berria sortzea, aniztasunetik, errespetutik
-Bullying-aren aurka egiteko KIVA bezalako programak zentroetara eramatea
Iazko ekarpena:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/heziketa-afektibo-sexualaz-hausnartzen_64.html
Haizea Egigurenena. Argazki politak ditug, esanguratsuak. Testu samurra. Irakurtzeko atsegina.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina