BETAURREKO MOREAK
2021/04/20
BETAURREKO MOREAK
2021/03/25
TRATU ONAK
TRATU ONAK BETI!
Haur Hezkuntzaren lehen xedea da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan.
Erantzukidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpensa funtsezko jardun-oinarriak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.
Familiaren, eskolaren, administrazio publikoen, komunikabideen, elkarte eta erakunde soziokulturalen eta gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagoekion mailan eta, beti, elkarlanean, iksaleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea.
Aurreko edizioetako ikastarokide honen lana partekatu nahi dizuet:
https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/%23nere
Nerek hurrengo hau dio:
Hezitzaile bezala, eskola komunitateak izan ditzakeen erronken artean, hauek azpimarratuko nituzke:
- harreman osasuntsuak eta harremanak zaintzeko kontepentziak garatzea.
- Tratu onak ahalbidetzeko adibide praktikoak bultzatzea.
- Egunero ematen diren tratu txarrak identifikatzea, hausnartzea, kritika egitea eta tratu onengatik ordezkatzea.
- Zaintza erdigunean kokatzearen garrantziaz jabetzea.
- Indibidualtasunari kritika egitea eta kolektibo osasuntsuaren garrantziaz jabetzea.
- Maitasun osasuntsuan oinarritutako ereduak aurkeztea eta lantzea.
Niri izugarri gustatzen zaizkit Pixarrek baloreak biltzeko dituen film laburrak.
2021/03/18
EMAKUMEAK AUTODENFENTSAREN BEHARRA SENTIZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!!
EMAKUMEAK BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!
Maitasunaren inguruan irakurri dudanak pentsarazi nau... maitasun erromantikoa... sistemaren bihotzaz ari garela dio Amaia Zufia Erdozainek. menpekotasunera lotzen gaituen "maitasun-zaintza-musutruk" aren egitura. Eta burura, izugarrizko fama hartu zuen abestia datorkit burura:
"Sin ti no soy nada,
Una gota de lluvia mojando mi cara
Mi mundo es pequeño y mi corazón pedacitos de hielo....
Los días que pasan
Las luces del alba
Mi alma, mi cuerpo, mi voz, no sirven de nada
Porque yo sin ti no soy nada
Sin ti no soy nada
Sin ti no soy nada".
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/03/indarkeria-matxistei-buruz-hausnartzen_4.html
Zergatik? Bere ekarpenak guztiz aberatsak iruditu zaizkidalako, berarerkin ados nagoelako eta jarri dituen bideo eta irudiak egokiak iruditu zaizkidalako. Gomendagarriak bere ekarpenak.
EMAKUMEAK BELDURRIK SENTITZEN EZ DUGUN MUNDUAN BIZI NAHI DUGU!
2021/03/12
PETSONAK- ARAZOAK
Guztiz ados nago Golden 5 eta Konfidantzaren Pedagogia bezalako metodologiak lagungarriak direla gai honekiko. Hauek haurra edo ikaslearen konfidantzaren inguruan hitz egiten digu eta haurra bere osotasunean hartzen du.
Nik Mugimendu Autonomoa gomendatzen dut, berez, Haur Hezkuntzako Dekretuak esaten duenan oinarritzen da eta Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori familiakin lankidetza estuan aritua.
Zein da gure erronka nagusia? Lankidetza, Hezkuntzak duen Bizikasi arloan izugarrizko ideia asko daude lanketa hauek egiteko.
Haurrarengan sinistea, konfidantza izatea eta gatazkaren trataera egokia ematea. Arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko, harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko eta nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.
2021/03/02
HARREMAN SEXUALAK EZ IZATEA ERE ASKATASUNA SEXUALA DA!!!
HARREMAN SEXUALAK EZ IZATEA ERE ASKATASUN SEXUALA DA!!
Habrán muchas mujeres pero tú eres otra cosa
Si fuera un delito eso de que estás hermosa
Te arresto en mi cama y te pongo las esposas"
Baina ezin dugu ezer egin argitaratzen dien abesti modernoen hizkiekin? ez dago mugarik??? zein da entzuten dituzten mezu guztien artean geratzen diren mezuekin??? Beldurgarria benetan.
Aurreko edizioetako ikastarokide honen posta aukeratu eta elkarbanatu nahi dizuet:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/gatazken-aurrean.html
Pilareren ustez egungo egoeran eremu hezitzaileetan erronka nagusietako bat da: generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea. Hau azaltzeko adibideetako bat da BIZIKASI
mintegietan Hezkidetza txertatu dugunean, ikastetxeetako ordezkari batzuk eta aholkulari batzuk
ere, ez argi ikustea zergatia. Beste hainbeste, Hezkidetza arduradunak BATtaldeko kide izan behar dela diogunean.
Zein da nire ustez hau guzita eremu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusia?
ERRESPETETUA, ELKARREKIKO ERRESPETUA ETA ADOSTASUNA!!!
2021/02/24
HAURTZAROTIK ERREKUPERATU BEHAR EZ DUTEN HAURRAK HAZI DITZAGUN!!
HAURTZAROTIK ERREKUPERATU BEHAR EZ DUTEN HAURRAK HAZI DITZAGUN!!
https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/02/nahi-dugun-hori-izaten.html
Zergatik? Bere iritzi berekoa naizelako eta berak jarri duen irudia asko gustatu zaidalako adibidez.
2021/02/18
IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN
IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN
Horrela, 3.bloke honen "Identitateen garapena. Gakoak" txostena irakurri ondoren eta Aitziberrek esandakoarekin batera, hau da egin nahi izan dudan leloa.
Aurreko ediozioetako ikastarokide honen posta aukeratu dut: IZAERA-KOLORE GUZTIAK DAUDE ORTZADARREAN! https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/izaera-kolore-guztiak-dira-zilegi.html
Zergatik? Erabat ados nagoelako berak idazten duenarekin, norbera den modukoa onartzea lehenego pausua delako besteek onartzeko. Ikasi behar dugulako eta irakatsi behar diegula bakoitza bere buru eta gorputza onartzen. Eta irakatsi behar diegu errespetatzen besten izaera gurearen oso desberdina izan edo ez!. Uste dut hau ez dugula baloratzen ikasleen artean, eta funtsezkoa da.
Identitateen garapenean, curriculum ezkutuaren eragina, identitate anitzak direla uste dut eta beharrezkoak direla horien kontzeptualizazioak egitea. Zisgenero, zisexual, transgenero, transexulala, trabesti, cuirgenero/queergenero, hirugarren generoa, ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa, pangerneroa, sasi-gizona/sasi-emakumea, trans bezalako hitzen esanaiak ikasi behar ditugu. Ez da gauza bera genero-idenbtitatea eta genero-adierazpena.
Gure egunerokoan hitz zailagoak ere erabiltzen ikasi dugu, beraz, hitz hauen esanahiak ere ikasi beharko genituen .
Nire ingurune hurbilean genero-identitateen inguruan behatu eta galdetu ondoren, izugarrizko desezagutza dugula ikusi dut. Gehiengoak Zisgenero hitza ez du sekula entzun eta ez daki zer esan nahi duen. Zisgeneroa jaiotzerakoan egokitutako sexuarekin identifikatzen dena da. Transgenero hitza ezagunagoa egiten zaigu gehiengoari. Transexuala medikuntzan erabiltzen den kontzeptu bat izanik, gure gizartean nahiko ezaguna egiten den hitza da ere trabestirekin batera. Queergereno edo cuirgenero hitzak ez dituzte nire ingurukoek ezagutzen, are gutxiago hirugarren generoa.
Ageneroa eta intergeneroa izateak ez dute nire ingurukoek ulertzen. Inongo genero-identitaterik ez duena ulertzea zaila egiten da edo/eta bi generoen artean sentitzen dena.
Poligeneroa eta pangeneroa, hau da genero-identitate bi baino gehiago dietuena edo eta genero guztietakoa dena ere zaila egin zaie ulertzea.
Sinismen faltsuak ditugu gehiengoak, izan ere identitate anitzak ez dira ezagunak.Baina aurrera ere egin dugu, izan ere lehen despektiboki erabiltzen ziren hitzak, gaur egun ez dira horrela erabitzen.
Baina sentitzen dugun guztiaren gaientik beti errespetatu behar dugu norbera izateko eskubidea. Denok dugu eskubidea norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea!
2021/02/02
Orientazioa eta aukeren inguruan hausnartzen
ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK
Astean zehar egindako lanari buruzko hausnarketarako garaia da.
Jarraian, emandako txostenean horrenbeste aldiz irakurri dudan hitzaren akrostikoa azaltzen dut, ORIENTAZIOA hitzaren akrostikoa:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/jasaten-duguna.html
Zergatik? Oso erraz irakurtzen den textua luzatu du. Bertan ideiak argi azaltzen ditu:
HITZ POLIT GUTXIAGO ETA EKINTZA GEHIAGO, GUZTI HAU ALDATZEA ZURE ESKU ERE DAGO!
Ikasketak generoarekin lotzearen kontra aurkezten da Patxi eta berak bezala nik ere uste dut bakoitza libre dela eta eskubidea duela nahi duena izateko eta aukeratzeko.
2.bloke hontako 6.asteko Orientazio eta aukera akademikoen gaian, esanguratsuak egin zaizkit zenbat datu: 2020ko hirugarren hiruhilabetean esaterako, gizonen aktibotasun-tasa %59.3koa izan dela, emakumeen portzentajea %50.1koa Eustat iturrian oinarrituz.
Eta zer esanik ez soldataren kasuarekin... Izan ere Euskal Autonomi Erkideko mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste.
Entrepesen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu, enpresaburu-erakundeetako zuzendaritza-kontseiluetan emakumeak %20koa da zifra.
Nire erronkarik nagusienak, ondorengo irudietan erraz ikusten dira:
2021/01/27
EMAKUMEAK AHALDUNDU!!
Zenbait pertsonentzt, eredu hori bikain adierazten da Begoña Salasek proposaturiko, egun Pentazitatearen ideian irudikatzen denean, eta EAEko ikastetxe desberdinetan ezarritako eskeman.
Begoña Salas berak onartzen du hasieran ereduak apllikatzeko arazoak zituel ez zegoelako gidatzat har zitekeen euskarririk, baina gaur egun arigtaratutako material ugari dago.
Ikastetxearen inplikazioa guztiz garrantzizkoa da, aurrerapenak ziurtatuta daude ikastetxe guztia inplikatzen denean. Hezkidetzak ez du pertsona gutxi batzuen eskuetan geratu behar. Ikastetxe-ereduak, izan ere aitortzen da ikastetxeo Hezkitza Proiektuak egin eta onartzea izan daitekeela ikastetxeak hezkidetza bere lehentasunezko helburu gisa hartzeko estrategiak antolatzeko formuletariko bat.
Aurreko edizioetako ikastarokideen egindako hurrego posta aukeratu dut: ERREFERENTE BALIOTSUAK.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/erreferente-baliotsuak.html
Pilarek esaten duen moduan, etengabe gertatzen ari diren prozesuak da, maskulinitatea feminitatearen oposizioan eraikitzen ez dena,
emakumeen mendekotasuna gainditzen dutela, rolak aztertu eta zalantzan jartzeko prest dagoena,
2021/01/22
DENOK DUGU GAUZA ASKO ESATEKO!
- Sexu-eskubideak ezagutzera eraman behar ditugula, eztabaidatu eta sexu-genero sistema salatu eta ginditzeko ardura hartu behar dugulako eta heteronormalitatetik aldendu.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinistu behar dugulako etxetik hasita. Oraindik ere trans diren ikasleen guraso batzuk ez dituzte onartzen beren haurren nahiak.
- Trans diren haurrei oraindik ere indarkeria krudelaz jokatzen dutelako kasu batzuetan eta askok ez dute salaketarik egiten.
2021/01/14
ANIZTASUNAK GURE NORTASUNA OSATZEN DU!
Aniztasun tratamendu on batek, hezuntzaren ikuspuntutik, aniztasunaren errespetua eta arreta bultzatu behar ditu. Komunitateetan dagoen genero aniztasuna uler dezaten eta aberastasun moduan bizi dezaten nahi dugu.
Gure gelatan aberastasun handia dago kulturei eta hizkuntzei dagokienez. Baita adimen motari dagokionez ere: adiomen musikal handia dute, jarduera fisikoetan izugarri trebeak dira, batzuk diskretoak dira eta ez dira ia entzuten baina aniztasun guzti honek, gure nortasuna osatzen du!
Deigarria egin zait, hiri debekatuen mapak egin izan direla gure inguruko leku askotan irakurri dudanean. Azkenean, emakumeek beraiek haientzeko irisgarritasun eta segurtasun eskasa duten gune ilunak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak martxan jarri behar dira.
Hiria, sexista da ekoizpen-ugalketa binomiaoren arabera disienatu den heinean. Ekoizpenak, alegia, ekonomiarerekin zerikusia daukanak, etxetik aknpo egon behar du, eta ugalketak, berriz, etxe barruan baino ez. Hori egia ez dela pentsatzen dugu, izan ere, ugalketarekin zerikusia daudan oro ez dago hiriaren armina txertatuta.
Eta hezkuntza-eremuetan zer gertatzen da? Zer gertatzen da patioetan? Zein dira neskentzat/mutileentzat gune debekatuak? Nork okupatzen ditu eta nola erdiko espazioak patioetan? eta Bazterrekoak? Zein dira jolasak? eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian? Komunean? Nola daude banatuta komuneak?
Aurreko edizioko ikastarokide izan den Pilaren posta aukeratu eta estekatzen dizuet:
Susta dezagun partaidetza ://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Partaidetza%20parekidea
2020/12/17
HIZKUNTZAK EZ DU SEXURIK, ZURE USTEZ?
HIZKUNTZAK EZ DU SEXURIK, ZURE USTEZ?
AKROSTIKOA:
HIZKUNTZA: Hezitzaileok badaKigu autokontZeptu positiboaK eraikitzea garrantzitsUa deN idenTifikazio ereduak iZatea gArapen pertsonalean!
Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/partaidetza-parekidearen-inguruan.html #Pilare.
Zergatik? Zeintzuk dira nire arraoiak? Parte hartzea sustatzen du Pilarek post honetan. Pilarek dio, Elkarbizita-Hezkidetzako mintegian, eskolako ordezkariek ikasleen parte-hartzeaz euren parktika azaltzeko aukera izaten dutela eta pozgarria izan dela entzutea Elkarbizitza Behatokietan Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasle ordezkariek ere parte hartzen dutela. Gainerako partaideek zein estategia erabiltzen dituzten gelakideengandik ekarpenak ekartzen eta jarraian eramango dutenak komunikatzen laguntzeko. Eta Pilarek dion bezala, hori bai dela ahalduntze prozesua txikitatik indarrean izatea!!!
Pilareri gomendatuko nioke egunen batean hauetako bilera batean parte hartu zezan, izan ere distantziatik desberdin ikusten dira gauzak eta gure ikasleen parte-hartzea zuzenean ikustea gauza handia da!
Hizkuntza ez sexistaren Gida hau aukeratu dut:
Zergatik gomendatzen dut gida hau? Zeintzuk dira eremu hezitzailean landu beharreko lehentasuneko 2 alderdi?:
1.Jendearteko sektore anitzetako profesionalak gero eta sarriago egiten dituzten eskakizunei erantuteko egin zelako. Hizkuntzaren erabilera ez androzentrikoak eta ez sexistak ahalik eta ondoen ezartzeko aholku eta baliabideak eskuratu ahal izateko.
2. Beste urrats bat emanez, proposamen orokorrean une gainditzeko.
Zeintzuk dira nire ustetan hau guztia eskolan edo jendeartean lantzeko erronkak? Ba erantzuna konplexua bada ere, askotan ezezagutza da arrazoi handienetako bat. Gida hauek guztiz lagungarriak dira denontzat baina esistitzen direnik ere ez daukagu askotan.
Eskolako klaustroetan aurkeztu behar dira gida hauek, irakaslegoak hauen ezagutzak eta barruan dagoen materiala ezagutu behar dute, aztertu, ikutu, irakurri, esku artean izan eta erabili.
2020/12/14
MAITE DITUT DENAK
MAITE DITUT DENAK
Abestiak esaten duen moduan:
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
Ordizian jaio zen (Gipuzkoa) 1971ko maiatzaren 27an. Lanaren eta Gizarte Segurantaren Zuzenbideko unibertsitateko titularra da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Doktorea da 1999 geroztik.
Unibertsitatean lanean hasi zenez geroztik, Enpresa Zuzenbidea Saileko hainbat doktorego-programa irakatsi du, eta hamar bat ikerketa-proiektutaan parte hartu du.
Horrez gain, hainbat liburu zientifikoren eta hainbat artikulu zientifikoren egilea da. Guztiak lanaren Zuzenbidearekin lotuta daude: enpresa-taldeen tratamendua, Europako negoziazio kolektiboa, proportzionaltasunaren printzipioa eta diziplina-boterea, enplegu-politika eta Europako Zuzenbide Sozila.
Gaur egun bi tesi zuzentzen ditu, horietako bat europarra delarik.
Honez gain, kirolari aparta eta pertsona ona! Bi alaba ditu eta emakume sortzailea da, beti lan egiteko eta ikasteko prest! Nire lehengusua da eta txikitatik eredu bat izan da niretzat.
2020/11/30
LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN
LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN:
Hezkuntzaren
lehen xedea da haurren garapen osoa
lantzea dimentsio eta alderdi guztientan, familiekin gertuko lankidetzarekin.
Erantzukidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpena funtsezko jardun-oinarriak
dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.
FAMILIAREN,
ESKOLAREN, ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN, KOMUNIKABIDEEN, ELKARTE ETA ERAKUNDE
SOZIOKULTURALEN ETA gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagokion mailan
eta, beti, ELKARLANEAN, ikasleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia
giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea.
Hezkuntza
esparruak argi eta garbi adierazten ditu emakume
eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak
hezkuntzaren dimentsio guztietan.
Gure
egunerokoan emakume eta gizonen arteko eskubide-eta aukera-berdintasunean eta
aniztasun-funtzionaleko pertsonen tratu berdinean eta diskriminazio ezan heztea
lortu behar dugu pausuz-pausu.
KULTURA DESBERDINEN ETA PERTSONA DESBERDINEKO
ERRESPETUA bermatu behar da eskoletan.
Talde bateko kide garela sentitzeko,
ezinbestekoa dugu lehenbizi, talde horrekiko atxikimendua garatzea. Talde
izaera eta taldearen norbanakoaren kokapena eta identitatea eraiki egin behar
da ezer baino lehen.
Norbanakoa dagoen lekuan egonik, izan dena
izanik ere, taldearen kide den heinean, taldekideei, orokorrean eta
taldekideei, orokorrean eta taldekideari, eskeiniko dion akonpainamendua egin
behar dugu hezitzaileok.
Pertsonaren ongizatea, honek izan dituen eta
dituen harreman horien segurtasunaren maila eta formaren araberakoa da. Hau da,
bere desioak eta beharrak nola kudeatzen diren eta kudeatuko direnaren arabera
oinarritzen da bere ongizatea.
Pertsonaren ongizatearen funtsa gertatzen
zaionaren baitan soilik ez dago, baizik eta gertatu, bizi eta interpretatzen
duenaren arabera. Zer gertatzen zaion adierazi diezakenean eta baita ere,
erraietatik sortzen zaizkionean ere. Bere ongizatea sentitzen duenaren baitan
eta pentsatzen duenaren baitan dago.
Pertsonaren ongizatea aipatzen dudanean,
pertsona horren inguruan hitz egitea, aritzea dakar, baina baita ere inguratzen
duen horrengan, bereziki, bere gertukoengan.
Pertsonaren ongizatea, familaren eta gertuko
lagunen bizi kondizioen ekitatearen baitan mugatzen da. Ongizatea,
identifikatzen erraza den esperientzia pertsonala den arren, konplexua eta
multidimentsionala den prozesua da.
Orain arte ikusitako araudian islatzen da
Euskal Autonomia Erkidegoako unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen
eskubide eta betebeharren Dekretuan ere bai (201/2008, abenduak 2a) ikastetxeko
bizikidetzari kalte larria egiten
dion jokabideak definitzen dituenean:
b) Diskriminazioa dakarten edo adierazten
duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere:
jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun
fisikoa edo psikikoa,osaun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinemena,
ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal ekonomiko edo
sozial.
c) Jazarpen sexista, Emakumeen eta Gizonen
arteko Berdinatasunerako otsaialaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki halakotzat
hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren duintasunari
erasotzea edo kikilduta, etsai,
makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.
Harremanak osasuntsuak eta osoak izateko,
atxikimendua oso garrantzitsua da. Geroz eta konektatuago, orduan eta hobeto
egiten dugu akonpainamendua.
Pertsonaren ongizatea aipatzen dugunean,
pertsona horren inguruan hitz egitea, aritzea dakar, baina baita ere inguruan
duen horrengan, bereziki, bere gertukoengan.
·
Ditugun ohiturak.
·
Izan ditugunak.
·
Hartu behar ditugunak.
·
Aldi baterakoak direnak.
·
Betiko barneratzea interesatzen
zaizkigunak.
Denok behar ditugu, gure garapen ebolutiboaren
arabera, harreman osasuntsuak eta egonkorrak. Horren baitan dago pertsonaren
autoestimua, parte-hartzearen konfiantza, oreka afektiboa eta ikaspenak
baliabideak, besteak beste.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dut
partekatutako materialagatik.
2020/11/16
Genero-indarkeriaren hausnarketaren inguruan
Genero-indaketria eguneroko bizitzan maiz ikusten dugu. Baina niri biziki atentzioa deitzen didana, modan dauden abestien hizikiak dira.
Abesti hauek ze mezu elarazten diguten, eta zerrekin erlazionatzen dugun abesti hauek.
Zenbait abesti abestean, ez dugu harreta handirik jartzen abestiaren hizkian edo ez diogu garrantziarik ematen esaten duenari. Egia da, azken egunetan, Maluma artistaren inguruan zenbait kritika egin zaiola.
Zenbait abestien adibideak jartzearren, "Blurred Lines- Robin Thicke, T.I eta Pharrel". Abesti honetan, gizonak emakumea konkistatu nahi du eta ez zaio bat ere inporta emakumeak nahi duen edo ez. Bortsatuak izan diren zenbait emakumek kontatu dute, beraien bortsatzaileak abesti honetan abesten den esalditako bat entzun zutela bortsatuak izan ziren momenutan.
"Vegas- Eminem eta Nicki Minajen abesti batean, Eminem raperoak Iggy Azalea eta Nicki Minaj bortsatuko dituela jakinarazten du. "Me vas a soplar el pito de la violación" bezalako esaldiak esanaz.
Eta zer esanik ez "Hey Mama- David Guetta eta Nicki Minaj" en abestian. Abesti honetan, emakumea, gizonaren menpe dago. Abestian, horrelako esaldiak azaltzen dira" Sí, voy a hacer la comida, sí, voy a hacer la limpieza, además, me qudo con el "na na" muy dulce, para que comjas sí ¡sé vos eljefe sé respetado! Cualquier cosa que me digas, porque esto es un juego, dilo escupiendo".
Astean zehar gai hau buruan izan dut. Egia da nik ere txikitan genero-indarkeri hori azaltzen zen zenbait abesti abesten nituela abestiak igorritako mezuari kasu egin gabe, adibidez, Pexo Joxepe:
"Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen (Bis)
etxera joan da esan omen du:
-Ez da neria izanen,,
eraren amak topa dezala
hau horrek aita zein duen".
Euskal dantzak ikasten egon nintzen bederatzi urtez, eta urtero dantza hau egiten genuen eta gustora abesten genuen bertsoa. Orain pentsatzen jarriz, a ze mezua! Uste nuen abesti herrikoi alaia zela baina orain uste dut, bai herrikoia zela baina abestiaren mezua ez zela bat ere aproposa. Pello Joxepe tabernan eta Larraulen jaio den haurra berea ez dela izango eta amak topatzeko zein den haur horren aita.
Beste alde batetik, aurreko ediziotako ikastarokide paten posta aukeratu dut: "Bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean" Zergatik?
Alde batetik, hasierako gurutzegramak atentzioa deitu didalako eta bertan bilatu beharreko hitzak asko gustatu zaizkidalako: ADOSTASUNA, ANIZTASUNA, AUTOEZAGUTZA, ERAIKUNTZA, AFEKTIBITATEA, EDERTASUNA, ONARPENA, SEXUALITATEA...
Pilarek, eremeu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusiekin bat egiten dut: heteronormatibitateak aldentzea etasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasuean garatzko eskubidean sinestea esaterako.
Pilarek hitz egiten duen Beasaingo Trans zikloaren hezkidetzako4.edizioan parte hartu nuen. Irudian agertzen diren pertsonen elkarrizketak gogoan ditut oraindik.
Pilarek dion bezala, edozein aurreritziaren ondorioz, indarkeria-egoeraren aurrean esku-hartu behar dela pentsatzen dut nik ere.
Eta arlo guztietan bezala, ELKARBIZITZA POSITIBOAREN alde lan egin behar dela pentsatzen dut Pilarek bezala.
Zein da nire ustez hau guztia lantzeko erronka? Haur hezkuntzako maistra bezala, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak sortuz eguneroko bizitzan. Ez da gutxi, ezta?




















