Ikastaroa
hasi aurretik entzuna nuen bidea ez zela erraz eta laua. Eta hala
izan dela konprobatu dut. Asteroko erritmoan irakurgaiak landu,
ingurua behatu, arakatu eta hausnartzea, ariketak banan banan
egitea... ez da lan makala izan. Denbora eta dedikazio handia
eskatzen duen ikastaroa izan bada ere, aitortu beharra dut gai
askotan sakondu eta ikasteko aukera eman didala. Pertsonalki eta
profesionalki lanean jarraitu eta feminismoaren bidez gure eremuan
eragiteko gogoak eta ezagutzak handitu dizkidala esango nuke.
Foroak,
partekatutako bideoak zein materialak... oso interesgarriak eta
anitzak izan dira. Askotan, denak nahi beste sakontzeko aukerarik
izan gabe, egunerokoaren errutina bizian murgilduta egin dugu
aurrera. Sentsazioa dut, ordea, ikusteke eta deskubritzeke ditudan
beste hainbeste aurpegi eta lehio ireki zaizkidala parez pare. Bai
irakasle taldeak emandako erreferentziei esker, eta baita elkartu
garen ikasle-talde mamitsu honen ekarpenekin ere. Plazer handia izan
da halako talde batean parte hartu, ideiak elkar trukatu eta
ikusmolde zein gogoeta freskoak jasotzeko aukera izatea. Benetan.
Izaro
artista zornotzarraren kantu berria hartu dut energia pilo ematen
didalako baina galderaz betetako prozesua izan delako: kuriositatea,
bilaketa prozesua, kanpora zein barrura begiratzeko unea... betiere
energia positiboarekin. La felicidad.
Hezkidetza
hezkuntzan ari garen eragile guztiok lan egiteko modu kontziente eta
konprometitu bat dela esango nuke. Feminismoa deskubritzen duzunean
bezala, gero eta hurbilago eta ezagunago izan, zenbat eta denbora
gehiago konpartitu betaurreko moreak aldean dituzula, orduan eta
indartsuago eta ahaldunago sentitzen hasten zara. Ordura arte kimu
txiki bat izan zena -zu zeu- loratzen egongo balitz bezala.
Hezkidetza
zein feminismoa bizitza ulertzeko eta eraikitzeko modu bat da. Desira
bat, etorkizun hobe bat, iraultza handi bat. Pertsonala eta
kolektiboa. Zuretzat eta besteentzat deseraiki eta eraikitzen ari
zaren bidezidor bat.
Ondoko
irudian bezala, aurrera begira espazio aske bat nahieran marrazteko
aukera izatea. Hezkidetzak eta feminismoak bidea gure beharren
arabera modu horizontalean -bakarka zein elkar lagunduta- eraikitzeko
tresnak ematen dizkigu. Posible dela erakutsi. Deuseztea eta beste
modu batean eraikitzea gauzagarria dela erakusten digun prozesua da.
Esperientzia liluragarria. Behin eskutik helduta askatu nahi izango
ez duzun hori...
Zoriontasuna
norbere bizi-bidean eraikitzen dugula irakasten dizun eguneroko
hauspoa da. Eguneroko izerdia. Eguneroko buruhaustea. Eguneroko
emozioa. Gorputz eta ideien dantza. Baietz
ausartu zurea marraztera?
Pertsonen
arteko kanpoko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona
barrukoarena. Bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek
osaturiko oinarriak, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta
inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena
dutela azpimarratzen da irakurgaian, eta erabat ados nago horrekin.
Azken
ikerketek garbi erakusten dute giza garunean ez dagoela emakume edo
gizonen arteko ezberdintasun praktikorik, eta beraz, nor bere garuna
ezaugarri propio eta bakanen mosaiko edo bilketa bat da. Hots,
hezkuntza-sistema
hezkidetzailearen ardatz batizango da ikasleek
harremanak era parekidean
eraikitzeko
konpetentziak gara ditzaten laguntzea.
Indarkeria eta dominazio-mendetasun parametroak ukatzeko, batetik,
eta elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman
positiboak eraikitzeko, bestetik.
Tratu
onak garatzeaz mintzo garenean, hortaz guztiaz ari garela deritzot.
Ongizatearen oinarria dira tratu honak, kalitatezko hezkuntza zein
elkarbizitza bermatzeko ezinbesteko zaigun jokabide edo bizimodua.
Arremanitz-eko kideek dioten moduan,gure pentsaera
estereotipatuen ondoriozko jokaerak
dira tratu onen etsairik nagusienak
afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere
buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin,
gauzekin eta inguruarekin.
Maitasunak
ere badu zeresana tratu
onei dagokionean. Beti ez baitatoz eskutik helduta. Coral Herrerak,
Mari Luz Estebanek...eta beste hainbestek ikertu dute maitasunaren
gaia denbora luzez, eta halako gogoetak ere utzi dizkigute sarean:
Erantzukidetasuna
eta
elkar arduraren gaiari
lotuta, zaintzaren beharra eta konpromisoa emakumeari egotzi izan
zaiola erakusten dute ikerketek eta esteatistikek. Elkar zaindu eta
zaintza erdigunean
jartzearen beharra azalarazten
dihardu mugimendu feministak azken hamarkadetan. Hala nola,
zaintzaren funtzioari dagokion garrantzia ematen eta zabaltzen
saiatuz, edota zaintza guztiok praktikara eramango bagenu, bestelako
mundu parekideago eta osasuntsuago bat posible litzakeela erakusten
diguten eszenatokiak hurbilduz. Hona hemen Hik Hasik bere garaian
kaleratutako artikulu bat. Hemengo bideo eta artikuluek, gure gazte zein nerabeekin hausnarketa eta kontzientziazio saioak dinamizatzeko baliabide gisa erabilgarriak direla deritzot. Galdera sorta batez lagundurik, talde txikitan zein handiagoetan, ondorio interesgarriak aterako dituztela ziur naiz.
Gogoeta
honetan aipatzen dute hezkuntzako
profesionalek, pertsona
erdigunean jartzen badugu,
berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu,
pertsona hori bere bidea egiteko gai izango dela. Kasu horretan
emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza
daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas-prozesuaren ardura ere berea
izango delako. Zaintzak
kutsu negatiboa
duela somatzen dute, hitzak berak “zama” adierazten duela, inork
bere gain hartu nahi ez duen zerbait. Jendeak,ordea, beti zaindu izan du
elkar eta ardurak hartu
izan ditu talde barruan.
Nerea
Mendizabalek bideo
honetan dioen bezala ezin gara harremanetatik eskapatu eta
gertatzen zaigun edozein gauzak harremanekin zerikusia dauka.
Iazko
posten artean Leire
Carrok idatzitakoa hautatu dut elkarrekin
komentatzeko. Irudi grafiko interesgarriak ekartzeaz gainera,
hausnarketa borobila egin duela iruditzen zait.
Eskola
komunitateak izan ditzakeen erronken artean hauek zerrendatuko
nituzkenik, lehentasunezko zeregin bezala:
harremanak
zaintzeko konpetentziak garatzea.
tratu
onak sustatzeko adibide praktikoak jorratzea.
maitasuna
positiboki bizi eta biziarazteko tresnak ematea.
ustezko
tratu onak ikuspuntu kritikoz aztertzeko aukerak eman eta
deseraikitzeko proposamenak luzatzea, eredu berriak eraiki ditzaten,
harreman positiboak baliatuz
elkar
zaintza eta erantzukidetasunaren garrantzia azpimarratu eta
barneratzen laguntzea.
zaintza
erdigunean kokatzearen garrantziaz jabetu eta praktikara eramatea.
indibidualismoak
dakarren zamaz kontzientziatu eta kolektibo osasuntsua sustatzea.
Indarkeria
matxista puri purian dagoen errealitate jasangaitza da. Hamaika
izen-abizen edo izendatzeko modu izan ditu urteetan zehar, eta
azkenaldian, kontzeptu honetan zentratzea aldarrikatu izan da
mugimendu feministatik. Zer eta, indarkeria mota honek nonbaiten
iturria badu, matxismoa
delako etengabeko pozoi-emaria ziurtatzen duen fenomenoa.
Emakumeari
ez ezik, maskulinitate hegemoniko ereduaren parte ez den gizaki orori
eragiten dion biolentzia estrukturala da. Eta egoera honen aurrean bi
estrategia nagusitzen dira orokorrean: maskulinitate
berrien ezagupena zein
hedapena, batetik; eta autodefentsa
feminista bere marko
guztietan, bestetik. Ibilbide estrategiko honekin bat egiten dut nik
ere, eta funtsezkoa deritzot bide horretan ondoko esparruei aurre
egin eta deseraikitzea:
maitasun erromantikoa, mikromatxismoen multzoa eta LGTBIQ+fobiak
pilare oso boteretsuak baitira sistema heteropatriarkal hau
sostengatzeko.
Baina
zer da maitasuna?
Zer ez da? Ez al da oso garrantzitsua lagunen maitasuna? Eta beste
maitasun motak? Zeintzuk izan litezke maitasun-eredu berriak?
Galdera sorta honek niri ere zer pentsatua ematen dit. Elkarrekiko
ardura eta zaintza oinarri duten harremanak izatea aldarrikatzen da
feminismoan, eta sinplea bezain esanguratsua iruditzen zait,
horretarako, oinarrizko abiapuntu hau: zerbait
konpartitzean, garrantzi bereko mailan jartzea,
hain zuzen.
Mikromatxismoak
inguraturik bizi gara, errutina eta egoera normalizatutan igerian.
Gehienetan oharkabean pasatzen zaizkigun indarkeria sotil eta
ikusezin horietaz ari gara kontzeptu hau darabilgunean. Ondoko bideo
hauetan islatzen dira egoera batzuk.
Baina izeberga
ere lagungarri izan daiteke adibide txikienak ulertzeko.
LGTBIQ+fobiak,berriz,
heteronormatiboak ez direnenganako ezinkusia, arbuioa, gorrotoa edo
beldurra izateari deritzo, eta sentimendu hori patologikoa izan
daitekeela aipatzen da irakurgaian. Heteronormatibitatearen ondorioz
edozein pertsonak barneratuta izan dezakeen pentsamendu eta jarrera
litzateke. Patriarkatuak esleituriko sexu edo generoari ez
erantzuteagatik edota orientazio sexualagatik jasotako espresio
larriak zein txikiak.
Maskulinitate
eredu berriak
bilatzen, sustatzen eta hedatzen saiatzen diren gizon taldeak ere
aspaldi jarri ziren martxan. Ez dira horren ohikoak, baina
feminismoarekiko hurbiltasuna eta sentsibilizazioaz gain, konpromisoa
hartu nahi duen gizona antolatzen ari dela iruditzen zait. Kritikak
egiten bazaizkie ere, eta maiz, hankasartze eta kontraesanekin
aritzen badira ere, ezinbestekoak
iruditzen zaizkit niri,
euren ekinbidez sortutako askatze prozesu hauek. Egia da, ordea, oso
kontuan hartu behar dutela euren emozioak adierazteko, umeak
zaintzeko edota sexualitate desberdina esploratzeko prest dauden
bezala, beraien estatusa, ospea, boterea … uzteko prest egon behar
dutela. Alegia, ez dela posible sexismoak eragindako desorekarekin
apurtzea, gizonek boterea galdu barik.
Bestalde,
gogoan izan behar dugu autodefentsa,
arlo fisikotik
haratago doan zerbait dela: jarrerak, emozioak eta autoestimua
lantzen dira, besteak beste. Eta garrantzitsua iruditzen zait
dimentsio pertsonala
eta kolektiboa
barneratzea prozesu honetan.
Iazko
postak
begiratu eta zenbait baliabide eta hausnarketa interesgarri topatu
ditut argitaratutako idatzien artean. Hala ere, Amaia Chuecaren
hauxe
hautatu dut, batez ere, baliabide pila erantsi dizkiolako bere
gogoetari. Material esanguratsua dela iruditu zait, eta kaxoitik
ateratzeaz gain, egunerokoan lagunartean zein ikasleekin lantzeko
aproposak izan daitezkeen baliabideak hurbildu dizkigu. Hauek eta beste batzuk dituzue jarraian:
- Matxismoaren
inguruan aritu ziren UR HANDITAN saioan
- Pamela
Palencianoren NO SOLO DUELEN LOS GOLPES ere itzela iruditzen zait.
Bere monologoa ikusteko aukera baduzue, zuzenean joatea eta ondorengo
hausnarketan parte hartzea oso gomendagarria da indarkeria
matxistaren milaka aurpegiz ohartzeko. Baita norberak bere barnean
dituen zapalduaren eta zapaltzailearen rolez jabetzeko ere.
- Maitasun
erromantikoaren harira Ernai Gazte Antolakundeak baditu hainbat
ekimen martxan. Elkarrizketa eta bideo labur ugari egin izan ditu
MIKROMATXISMOAK eta egun indarrean dugun politika egiteko modu
heteropatriarkala salatzeko egindako erreportaia zein elkarrizketak.
Horietako batek azken hau jartzen du eztabaidan:
Leloren bat hautatzerakoan asko etor daitezke burura. Nik Uluka musika taldeak sortutako abesti baten letra hartu eta estribilloaren mezu nagusia ekarri nahi izan dut proposamen gisa ikasleekin lantzeko.
Maitasun erromantikoaren gaia jorratzen du abesti honek, eta maitasuna modu osasuntsuan bizitzeko gonbita luzatzen dio entzuleari: laranja erdiaren mitoa kolokan jarriz, ezezkoak ematera gonbidatuz, mamuak eta beldurrak alde batera uzteko indarra emanez, hortzak atera eta gaizki sentiarazten zaituen pertsonarekin harremanak etetera animatuz...
Abesti honen letra lantzearekin batera, hausnarketa egiteko galdetegia osatuko dugu talde txikitan erantzun eta hausnartu dezaten. 10-16 urte arteko gaztetxo zein gazteekin lantzeko aproposa izan daiteke... baita helduagoekin ere. Maitasuna eurak nola bizi duten behatu, entzun eta ulertzeko aukera paregabea izan daiteke hau. Eta horrez gain, maitasun erromantikoaren mito ankerrak deusezten laguntzeko eta euren sentimenduak modu askean adierazi eta bizitzeko bidean makinariak martxan jartzeko baliagarria izan daiteke.
Edozein tutoretza saio izan daiteke gai hau jorratzeko momentua. Otsailaren 14aren aitzakiapean, edo beste edozein data testuingurutan erabili daiteke. Batzuetan, ikasle taldean ematen diren egoerek ere erakus diezagukete noiz den gaia lantzeko une eta modu aproposena.
Azkenik,
argi dago HEZKIDETZAKO HELMUGA dela, besteak beste, beldurrik
gabe bizitzeko eskubidea eta indarkeriarik gabeko jendartea sortzea.
Bide honetan buru belarri aritzeko justifikazio askorik ez da behar:
gure
buruak maitatu, errespetatu eta lehentasunezko maila berean
kokatzea. Norbera maitatu lehenik, ondokoa maitatu ahal izateko.
indarkeria
martxistaren kontzientzia hartzea eta gure egunerokoan duen eragin
baldintzatzailearen dimentsioaz jabetzea, esku hartu ahal izateko.
estrategia
legitimo eta ezinbesteko gisa autodefentsa -fisiko, emozional...-
sustatzea eremu profesional eta pertsonalean garatzeko.
norberetik
hasi, interes kolektiboen aldeko apustua egiteko.
gure
eremua aztertu eta eskuhartzeako tresnak eskuratzea, inguruan eragiteko,
beldurretik
aske bizitzeko erramintak eskuratu eta zabaltzea, emakumeon artean
konpartitzea...
autoestimua
eta burujabetasuna izateko lan egitea.
emakumeon
arteko elkartasuna, enpatia eta konplizitatea indartzeko.
indarkeria
matxista identifikatu eta salatzeko jakintza nahikoa izateko.
mekanismoak ezagutu eta jorratzea, beldurrari
aurre egiteko
Zer
da bakea eta zer biolentzia? Zer da gatazka eta zer normalizazioa?
Normalizazioak bakea al dakar? Noren bakea? Noren gatazka? Zer da
bakea? Egoera normalak hartu izan dira bake egoeratzat. Gerran ez
dauden gizarte demokratikoak bakean bizi direla ulertzen da. Hau da,
egoera normalizatuan. Bakea eta normalizazioa elkarrekin doaz gure
pentsatzeko eta mundua ulertzeko eran. Baina ez gara konturatzen
patriarkatuaren ikuspegitik pentsatu izan direla beti bakea eta
normalizazioa, alegia, ideologia androzentrikoaren ikuspuntutik;
beraz, ikuspuntu feminista batetik, bakea eta normalizazioa ez dira
izan biolentziarik eta gerrarik eza, baizik eta guztiz kontrakoa.
Izan ere, patriarkatuan emakumeen kontrako biolentzia da araua, eta
sistema patriarkaleko normalizazioak zera esan nahi du: emakumearen
menpekotasuna. Gizarte baketsu eta normal bat da gizarte bat non
emakumezkoak otzanak-esanekoak baitira eta gizonezkoek gobernatzen
baitute.
Jule
Goikoetxearen hitzok aurkitu ditut Bakea
ez sa existitzen, feminismoa baiizeneko
ponentzian. Bigarren
atalak
ere gogoeta interesgarria dakar esku artera, eta iruditzen zait, izan
baduela gai honi ekarpena egiteko hezur eta mamia.
Gatazkaren
inguruan egiten dugun identifikazioa positiboa ala negatiboa den
aztertzea garrantzitsua da, gatazkaren konponbidea erraztu nahi
badugu. Gatazkak enfrentamendu eta norbere usteen defentsa sutsuan
ulertu baitezakegu; edo kontrara, beste ikuspuntu bat ulertu,
prozesatu, eta gurearekin alderatuz, konponbide bat bilatzeko egoera
bezala identifikatu. Generoen arabera harremanak eraikitzeko modu eta
jokamolde ezberdinak ditugun bezalaxe, gatazkei aurre egiteko era
ere, zertzelada anitzez josita dago.
Biolentzia-eza,
batez ere, izateko modu bat dela aipatzen da irakurgaian; gatazkaren
aurrean jokatzeko modu bat, pertsonen artean harmonia, elkarrekiko
errespetua eta norbanakoarekiko duintasuna eraikitzeko baliabide
baliagarria. Nire ustez ildo horretan hezi gaituzte emakumeok.
Bakearen bila, indarkeria egoerak sahiesteko beharrean, agresibitatea
ezkutatzeko joeran... justifikaturik egon ala ez, defentsan edo
autodefentsan egin izan ala ez... baina arazoei aurre egiteko
bestelako moldeen erabilera egin behar du emakume duin batek. Isilik
geratu behar bada ere, bere ideietan amore eman behar badu ere,
ondokoarena lehenetsi eta bere ideiak bigarren plano batean jarri
behar baditu ere... bere burua umiltasunaren eta apaltasunaren
izenean gutxietsi, eta “por la paz un Ave MarĆa” irentsi.
Gatazken
kudeaketan, orduan, non daude emakumeak? Non bere beharrak? Bere
bizipenak? Bere arazoak? Gatazken aurrean, zeintzuk dira kultura
maskulinoaren jokabideak eta zeintzuk femeninoenak?
Interesgarria
iruditu zait gatazka baten aurrean izan ohi dugun portaera ulertzeko
eskema hau:
Ados
nago, orokorrean ematen diren portaeren definizioekin. Lehiatzea,
sahiestea, etsitzea edo lankidetzaren bidez irtenbide partekatuak eta
orekatuak bilatzea izaten da, batipat, gatazka baten emaitza.
Honen
aurrean galdera datorkit ordea: helburua oso garrantzitsua denean,
eta harremana ez hainbeste... zein ateratzen da garaile lehia baten
aurrean? Emakumea ala gizona? Zeinek ihes egiten du lehenago,
emakumeak ala gizonak? Zein egokitzen da errazago bestearen egoerara,
emakumea ala gizona? Kasuak izango dira, bestelako gertaerei bide
ematen dietenak baina... orokorrean... zalantza handirik ez dagoela
esango nuke.
Iazko
ikaskideen lanen arteanAne
Lenizenak piztu dit arreta. Bideo interesgarriak planteatzen ditu
ikasleekin lantzeko gatazkaren konponbidearen gaiari loturik.
Hezkidetza eta genero-ikuspegia txertaturik haur zein nerabeekin
gatazkez eta harremanez aritzeko aitzakia ezin hobea direla iruditzen
zait. Gainera, modu dibertigarri eta alaiean proposatuta. Talde
txikitan egoerak aztertu eta errealitatean gertatzen zaizkigun
gertakizunekin alderatzeko beta ematen dute. Modu inplizitu eta
esplizituan jorratzeko material gaurkotua da.
RESOLUCION DE CONFLICTOS
NO
PIERDAS LA PERSPECTIVA
Horrez
gain, sarean
arakatzen jarraituta gaiaren inguruko bideo azalpen argiak aurki
daitezke. Nik honako hau ikusteko aukera izan dut, ea zer
deritzozuen:
Eremu
hezitzailearen erronkak
zein diren hitz gutxitan definitzea zaila egiten zaidan arren,
lehentasunezkoak iruditzen zaizkidan hauek azpimarratuko nituzke,
besteak beste, feminismoaren ekarpen gisa lehendik ere aipatu
direnak:
Pentsamendua
eta sentimenduaren dikotomiarekin apurtzea.
Gatazketan
pertsona oro subjektu garrantzitsu gisa identifikatzea (sexua, etnia
edo klasea edozein izanik ere).
Ugalkortasun
sexualitate-eredu hegemonikoak jendarte heterosexuala behar
du. Horrek suposatzen du desira ugalketari lotuta egongo dela eta,
ondorioz, plazera koitoarekin lotuko da. Koitoa harreman sexualetan
zentrala bihurtzean gorputzaren genitalizazioa ematen da non
gizonezkoarenak diren erreferentziazko gorputza eta genitalak.
Klitoriak, ugalkortasunean funtziorik ez duenez, baztertua eta
gutxiagotuak dira, eta honen ondorioz, boterezko harremanak sortzen
dira.
Premisa
horretatik abiatuta, inork kontrakorik adierazi ezean pertsona
guztien heterosexualitatea gailentzen da.Ez dago aniztasun
afektibo-sexualarentzako tokirik, aniztasun funtzionala,
zentzumenezkoa edo psikikoa dutenen sexualitatea ikusezina da eta
estigmatizatu egiten da, asexualitatearen existentzia saihesten da…
eta sexualitate desberdinen arteko hierarkia ere
ezartzen da.
Sexua
kontsumo-produktu bihurtu da (hipersexualizazioa, sexu
patriarkalaren negozioak, prostituzioa eta pornografia...). Eskolak,
gainera, esku hartze kontzientea egiten duenean ez ezik,
heteronormatibitatean hezten du ezkutuko curriculumaren bitartez.
Hots, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko
behar beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan
jartzea.
Heziketa
afektibo-sexual hezkidetzaileak bizipen
eta errealitate afektibo sexual anitzak dituzten ikasleak izendatuak
senti daitezen lan egiten du. Ibilbide horretan, diskurtsoa
normalizatzeko erronka du aurrez aurre.
Esan
daiteke afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak
barneratu dituztela. Hori gutxi ez eta sexu-orientazioen
arteko hierarkia nabaria da
egun. Horren aurrean, gainera, ikasleen erdiak baino gehiagok eskola
ez du espazio segurutzat hautematen.
Nola apurtu errealitate mugatzaile honekin?
Nire
iritziz erronka interesgarriak diren hauek zerrendatzen dira
irakurgaian:
eskola komunitate osoaren
sentsibilizazioa eta prestakuntza ematea
Bestalde,
haur
txikiekin
gaia lantzeko ipuin
sorta
ezaguna dute Katxiporretako lagunek. Bakoitzak
bere buruarekin, inguru fisikoarekiko eta hurbilen dituen
pertsonenganako bizi eta adierazten diren afektu egoerak tratatzen
dira bertan: laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta
elkar ulertzea...
Irakasle
eta hezitzaileoi begira,
bestetik, elkarrizketa interesgarri baten berri eman nahiko nuke
hemen. Harreman afektibo-sexualetan duen eragina aintzat harturik,
oso kontuan hartu beharreko eremua dela iruditzen zait gure
GORPUTZArena. Horren harira Larrun Aldizkarian topatu berri dudan
gogoeta
hau zuekin konpartitzeko beharra sentitu dut. Izan ere, bertan lau
profesionalen ahotik mahainguruan partekatu diren ideiak eta
solasaldiek gaian sakontzera garamatzate.
Hona
hemen gakoetako batzuk.
Uxanaren
iazko postak
gif
esanguratsu hau ekarri dit esku artera. Deigarria eta edukiz betea
dagoela deritzot, eta horrez gain, iruditzen zait modu labur eta
argian betetzen ditu artikulu hontan dagozkion ariketak.
Azpimarratutako
ideiak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit niri ere. Hala nola,
maitasun erromatikoak egunerokoan egin digun eta egiten jarraitzen
digun mina ukaezina da eta horri nolabait aurre egiteko lan handia
dugu aurretik. Kontzientziak astindu eta bestelako harreman eta
maitasun eredu batzuk aurkeztea da horietako bat, esaterako.
Eskola hezitzailean dugun erronka nagusia, nire ustez, pertsona oro bere identitatearekin gustura sentitzea da, inor mespretxatzeko beharrik izan gabe, diren moduan onarturik sentitzea eta ingurukoak baloratzea. Horretarako, ezinbestekoa da harreman afektibo eta afektibo-sexual positibo eta autonomoakeraikitzea, eskola-barnean eta baita kanpoan ere.
Patriarkatuak
sustatzen dituen bizi-programa bereiztuen oinarria kulturalki
ikasitako fenomenoa da, argi dago. Sistema honek guztion garapen
osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeontzat
eta berau erreproduzitzen ez duten gizonentzat ere.
Baina
hara non agertzen zaigun eguzki izpi bat egoera trumoitsu honetan:
ikasitakoa desikasi dezakegula argi badugu,
heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditzeko bidean
egongo gara. Ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere
lekua emateko aukerak biderkatu eta eskenatoki eroso bat sortu
dezakegu guztiok kabida izan dezagun.
Horren
harira, Miren Amurizaren zutabeakbinarismotik ihes egiteko gakoak emateko aldarria egiten du
Berriako gaurko alean. Egunerokoak jaso eta bidaltzen ditugun mezu
mugatzaile horiek ikustarazteko testu paregabea: Mutil-neska.
Aipagarria
iruditzen zait, era berean, Amaia Alvarez Uriaren esanetan
sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak ezberdinak sortu dituztela:
dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia (gizon/emakume)
eta genero-estereotipoak (maskulinoa/femeninoa) ditu aipagai
sexu-biologiari dagokion atalean.
Aingeru
Mayorrek gogoeta horren baitan gehitzen du badirela arnasguneak
egunerokoan. Esaterako, “haurra jaiotzen denean, sexua ezarri
beharrean, iragarri egingo genukeela, argi izanik iragarpen bat
egiten ari garela. Eta edozein unetan ohartzen bagara okertu egin
garela, hori onartu, eta agirietan hasieran jarritakoa aldatu egingo
genuke, etxebizitzaz aldatzen garenean helbidea aldatzen dugun
bezalaxe” Zer pentsarazi eman dit, ordea, ideia honek. Ez zait
iruditzen horren ariketa erraz edo sinplea denik. Praktikan, gure
zutabe kultural eta identitarioak eroriko balira bezala bizitzen
baititugu egoera hauek.
Bilgune
Feministak harreman koital heterosexuala dakarkigu mintzagaien
artera eta kontzeptu argigarria iruditu zait laburpen gisa baliagarri
zaidan irudiaz lagundurik:
Iazko
ikastarokideek egindako posten artean, aldiz, Maite
Magisteritzak egindakoa ekarri nahi izan dut lerrootara. Izan
ere, bertan azaldutako bideo interesgarriaz gain, hezkidetzari
gehitzen zaizkion erronka interesgarrien artean arreta berezia eman
didaten bi oinarrirekin egin dut topo:
Heteropatriarkatutik
jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten
ikasleei inguru segurua eskaintzea.
Edozein
aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.
Bertan
azaltzen da oker ez banago “Por un
beso” izeneko
baliabidearen lotura. Eta baliabideekin segituz gero, aniztasunsexuala modu errazean azaldu duen bideo laburpenarekin aurkitu naiz
EITBn. Euskaraz eta gazteleraz erabilgarri dago gainera eta
erabilgarria iruditu zait hezkuntzan ari garenontzat.
“yes
we fuck”dokumentalak, bestalde, gorputz anitzak eta sexualitatearen inguruko
hausnarketan murgiltzeko parada izugarria ematen du.
Hezkidetza
baliabideak arakatzen jarrita asko aurkitu genitzake noski. Gerora,
dinamizatzen duenak eztabaida nondik nora bideratu erabaki beharko
duen arren, zalantzarik gabe.
Erronken artean gehitukonituzke
honakoak:
● Sexu-genero
sistema salatu eta gainditzea.
●
Heteronormatibitatetik aldentzea.
● Aniztasuna
modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
● Aniztasun
ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea
● Heziketa
afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea
Irakurgaian
zehar hainbat dira atentzioa deitzen duten esaldi edo gogoetak. Jule
Goikoetxeak azpimarratutakoak indar handia duela iruditzen zait
eta sistema kapitalistaren indargune edo arma potentea bilakatzen da
genero eraikuntza bitarraren afera hau "gero eta kapital
desberdinagoak, hots, kultura maila, diru-sarrera eta prestigio
diferentzia handiagoak egon klase sozio-ekonomiko, genero-sexu eta
atzerritar-bertakoen artean, orduan eta des-demokratizazio sakonagoa;
eta gero eta des-demokratizazio sakonagoa, orduan eta indartsuagoa
patriarkatua eta kapitalismoa" Ondorioa? emakumeon zapalkuntza
eta pobre, gutxitu eta deslegitimatutako jende muntzo horren
hondoratzea.
Baina
oraingoan, Coral Herreraren hitzetan jarri dut begirada. Berak
dioenez, sexu-identitatea “baldintza biologikoetan
oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri
fisiologikoen arabera ematen zaion lehena”; genero-identitatea,
aldiz, “Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta
kultural bat da. Mendebaldeko gizarteetan, pentsaera bitarrean
oinarrituta egonda (eguna/gaua, ona/txarra, positiboa/negatiboa),
gizateria bi talde handitan sailkatu nahi izan dugu: maskulinoak eta
femeninoak, printzipioz aurkakoa, izaeraren, portaeraren, itxura
fisikoaren, bizitzaren aurreko jarreren, xedeen, eta sentitzeko
moduen... arabera bereiziak.” Gogorra bezain gordina.
Heziberri
2020k zehazten dituen konpetentzien artean, identitateen
garapenari begira honako hitzok topatu ditut: Pertsonen arteko,
taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea,
eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteei
aitortzea, norberaren zein guztion ongirako. Esaldi hau
irakurtzean, muinean norbere buruarekiko aitortza eta errespetua
dagoela etortzen zait gogora. Hau praktikara eramateko gai garenean,
gure buruak diren bezain eder, bakan, berezi, indartsu eta zoragarri
ikusteko eta onartzeko gai garenean... besteen edo ondokoen
pertsonalitate eta identitateak diren bezala jaso eta aintzat
hartzeko prest egongo garela iruditzen zait. Alegia, norbera
osasuntsu, ziur eta aurreiritzirik gabe, konplexuetatik urrun
dagoenean, ondokoa den bezala eta zoriontsu den gisa aitortzeko
prestutasuna azaltzen da. Honenbestez, curriculum ezkutuan oharkabean
pasatzen den ikasgai hau daukagu elkarrekin lantzeko, eskutik eskura
eta begiradatik begiradara. Ikasketa eta inteligentzia
emozionalarekin zerikusi handia duelakoan nago.
Iazko
ikastarokideen artean Amaia
Chuecaren posta hautatu dut identitatearen inguruko hainbat
artikulu eta bideo interesgarri plazaratzen dituelako: maskulinitate
eredu berrien ingurukoak, kontzeptuen argipenean sartzen diren
bideoak...
Honekin
jarraituz, ezinbestean aste honetan bolo bolo dabilen albiste
tristearekin lotu dut gaia. Iran ere, ondarroako Ekairekin berriki
gertatutakoak
askoren kontzientziak astindu eplkta larritu dituelakoan nago. Asko
izan dira gertaera muturreko hauek salatzeko mezuak eta
mobilizazioak. Halakoak sahiesteko eskari zuzena egin dute
ingurukoek, eta haur transexualen errealitatea beste behin ere
mahaigaineratzeko eta eztabaida sozialean lehentasunezko gai gisa
markatzeko balio izan du, nola ez.
Baina,
ez al du haizeak eramango? Politikoki zuzena zere den jakiteko
zalantzak gero eta urriagoak dira, baina... hortik praktikan neurriak
hartu eta eguneroko aktitudeak eta portaerak kontzienteki eta modu
iraunkorrean lantzeko erabakiak hartu al dira? Eta hartuko al dira?
Haur
eta nerabe transexualen senideen elkarteko, Chrysalliseko
Bea Serverrek INFO7 irratiko elkarrizketako batean esan duenez
kolpe gogorra izan da Ekairen heriotza. 'Egungo
egoera eta legediak berehala aldatzeko balio dezala'
aldarrikatu du. Gazte transexualek izena aldatu edo hormonaziorako
psikiatren txostena behar dute, buruko gaitz bezala tratatzen dute,
eta horregatik despatologizazioa eskatu du. Herritarrak informatu eta
profesionalak formatu behar direla azpimarratu du.
Genero-identitateen
inguruan emandako aurrerapenak oraindik orain xumeak eta
txikiegiak direla iruditzen zait. Batez ere sistema honek zuzen
zuzenean garamatzalako etiketak ezarri eta alde bateko edo besteko
jende multzotan kokatzera. Emakumea zara ala gizona zara, garaitua
ala garailea, zakila edo alua izan...eta horren arabera sortuko
zaizkizu espektatiba batzuk ala beste batzuk, eta eraikiko duzu/dute
zure nortasuna zein identitatea.
Zoritxarrez, pertsonak diren bezala
etiketarik gabe onartu eta aitortzeko zailtasun eta oztopo ugari
ditugu oraindik. Ez al dago pertsonak adina identitate?
Orientazio
hezkidetzailea sustatzen den Gida
planean, helburu nagusia pertsona anitzen garapen integrala
lortzea da. Nork bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan,
bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren
ardura osoa hartu eta aitortzeko zeregina azaltzen da idatzirik.
Planak eta gidak tarteko, azterketa sozialak ere ugariak dira, eta
datu pila agertzen dira urtez urte, argi uzten digutenak, teorian eta
diskurtsoan aurrerapauso handiak ematen ari bagara ere, praktikara
salto egiterako garaian oraindik, oso atzean geratzen garela.
2015ean
argitaraturiko PISAren
txostenean agerian jartzen da egindako ikerketa guztietan
genero-arraila mantentzen dela: irakasleen aurreiritziek
kalifikazioetan duten eragina, familien espektatibek islatzen duten
ondorioa... Nola itxi, ordea, genero-arraila hori?
Ingurukoon
aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertzea da
gakoetako bat. Txosten horretan proposatzen diren neurrien artean
zientzia irakasgaietan nesken konfiantza sendotzea, ziurtasunez
bizitzeko askatasuna eta errefortzuak ematea... azaltzen da; mutilen
jarrera hobetzeko ikasteko orduak eta laguntzak zaintzea proposatzen
du, jokoan emandako denborak neurtzea... besteak beste.
Kontua
da, arazoa ez dela ikasleetara mugatzen. Lan merkatuko egoera ere
antzekoa baita datuen arabera (Emakumeen %33ak lanaldi partziala
dauka gizonen %6aren aurrean; mundu mailan emakumeek %24 gutxiago
irabazten dute; entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen
badiegu estatu espainiarrean goi-mailako ikasketa unibertsitarioak
dituzten pertsonen %60 emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a
betetzen dute...). Saioa Alkaiza Guallarrek artikulu honetan
esaten duen moduan, “gakoa ez da zenbat emakumek egiten duen lan,
non eta nola egiten duen baizik”. Lanaren banaketa sexualak
oraindik indarrean jarraitzen du: batetik, emakumeen enplegu
gehiengoa zerbitzu-sektorean dagoelako eta, bestetik, lan
erreproduktibo guztiaren pisu handiena emakumeek eramaten dutelako.
Eta
nola mantentzen da sistema hau? Curriculum esplizituak eta curriculum
ezkutuak egunerokoan gauzatzen duten lanagatik. Hortik abiatuta lan
egin behar dugu tutoreok zein orientatzaileok. Jakinik zein den
errealitatea, zein indargune eta zein ahulgune ditugun profesional
gisa, zenbaterainoko eragina izan dezaketen gure jarrerek, hitzek eta
orientabideek ikasleengan eta belaunaldi berriengan... Horren harira artikulu interesgarria publikatu zuen Mikel Idiakezek Argian duen blog atarian.
Tutoretza-lanaren
helburua ei da garapen pertsonala, besteekiko harremanak,
lanbide-orientazioa eta ikasketa-prozesuak garatzen laguntzea. Eta
horren ardura,tutorearena
izateaz gain, irakasle-talde osoarena da. Honekin batera
koordinazioa eta elkarlana sustatzeko familia edota legezko
tutoreekin zein jendarte-eragileekin harreman zuzena mantentzea
garrantzitsua izango da fruitu emankorrak nahi baditugu.
Ondorio
nagusi gisa, aurrerapausoak nabarmendu arren errealitatean hankamotz
gabiltzala esango nuke. Esaterako, curriculuma oraindik
androzentrikoa dela, hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erabilpena
ez dagoela orokortuta, espazioa eta baliabideak guztienak direla
onartuta dugun arren oraindik ere mutilak nagusitzen direla, guztin
kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak… garrantzi berekoak direla
adierazten badugu ere, neskei arreta gutxiago ematen zaiela... eta
zerrenda amaigabe bat osa genezake halako adibideekin.
Irakurgaian
azaltzen den gisa, Pilar Aristizabal Llorentek bere tesian aipatzen
duena ekarri nahiko nuke gogora: “Herrialde garatuenetan,
Finlandian kasu, garrantzi handia ematen zaie etxeko lanarekin
lotutako ikasgaiei. Horrela, oinarrizko irakaskuntzan, astero, hiru
ordu dituzte, sukaldatzen, arropa garbitzen eta etxea zaintzen
ikasteko eta horrez gain curriculumean etxeko ekonomia eramateko
ikasgai berezi bat daukate”. Ez
al ginateke ezberdin heziko zaintzari, elkarrerantzukizunari,
emozioei, lehentasunezko behar eta premiei... dagokien garrantzia
emango bagenie?
Funtsean,
tutoretza eta orientazio hezkidetzailerako hezkuntza gakoak ondorengo
neurrietan aplikatu genitzakeela konpartitzen dut:
Generoarekin
erlazionaturiko aurreiritzien kritika, tutoretza eta orientazio
jarduera zein espazioetan txertatu
Berdintasunezko
hezkuntza afektiboa garatu
Elkar
ardura eta zaintza tutoretzan sartu
Parte
hartze parekidea sustatu
Lanbidea
izatearen garrantzia indartu
Bizitza
mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztu
...
Iazko
erreferentziei so eginez, Ane
Lenizen posta ekarri nahi izan dut gogora. Hausnarketa
konpartitzeaz gain, amaierako erronkak eta artikuluan
bildutako tribial
feministaren
aipuak ere arreta piztu didalako.
Hala ere, ez nuke posta bukatutzat eman nahi egunotan aspaldi kutxa batean gordeta nuen bertsosorta hau zuekin konpartitu barik: Itxaso Paiaren Begi Umelak. Gure neska gazteengan eraikitzen ditugun espektatiba eta mezuak zer nolakoak izan daitezkeen presente izateko. On egin!