Pertsonen
arteko kanpoko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona
barrukoarena. Bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek
osaturiko oinarriak, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta
inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena
dutela azpimarratzen da irakurgaian, eta erabat ados nago horrekin.
Azken
ikerketek garbi erakusten dute giza garunean ez dagoela emakume edo
gizonen arteko ezberdintasun praktikorik, eta beraz, nor bere garuna
ezaugarri propio eta bakanen mosaiko edo bilketa bat da. Hots,
hezkuntza-sistema
hezkidetzailearen ardatz bat
izango da ikasleek
harremanak era parekidean
eraikitzeko
konpetentziak gara ditzaten laguntzea.
Indarkeria eta dominazio-mendetasun parametroak ukatzeko, batetik,
eta elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman
positiboak eraikitzeko, bestetik.
Tratu
onak garatzeaz mintzo garenean, hortaz guztiaz ari garela deritzot.
Ongizatearen oinarria dira tratu honak, kalitatezko hezkuntza zein
elkarbizitza bermatzeko ezinbesteko zaigun jokabide edo bizimodua.
Arremanitz-eko kideek dioten moduan,
gure pentsaera
estereotipatuen ondoriozko jokaerak
dira tratu onen etsairik nagusienak
afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere
buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin,
gauzekin eta inguruarekin.
Maitasunak
ere badu zeresana tratu
onei dagokionean. Beti ez baitatoz eskutik helduta. Coral Herrerak,
Mari Luz Estebanek...eta beste hainbestek ikertu dute maitasunaren
gaia denbora luzez, eta halako gogoetak ere utzi dizkigute sarean:
Erantzukidetasuna
eta
elkar arduraren gaiari
lotuta, zaintzaren beharra eta konpromisoa emakumeari egotzi izan
zaiola erakusten dute ikerketek eta esteatistikek. Elkar zaindu eta
zaintza erdigunean
jartzearen beharra azalarazten
dihardu mugimendu feministak azken hamarkadetan. Hala nola,
zaintzaren funtzioari dagokion garrantzia ematen eta zabaltzen
saiatuz, edota zaintza guztiok praktikara eramango bagenu, bestelako
mundu parekideago eta osasuntsuago bat posible litzakeela erakusten
diguten eszenatokiak hurbilduz. Hona hemen Hik Hasik bere garaian
kaleratutako artikulu bat.
Hemengo bideo eta artikuluek, gure gazte zein nerabeekin hausnarketa eta kontzientziazio saioak dinamizatzeko baliabide gisa erabilgarriak direla deritzot. Galdera sorta batez lagundurik, talde txikitan zein handiagoetan, ondorio interesgarriak aterako dituztela ziur naiz.
Hemengo bideo eta artikuluek, gure gazte zein nerabeekin hausnarketa eta kontzientziazio saioak dinamizatzeko baliabide gisa erabilgarriak direla deritzot. Galdera sorta batez lagundurik, talde txikitan zein handiagoetan, ondorio interesgarriak aterako dituztela ziur naiz.
Gogoeta
honetan aipatzen dute hezkuntzako
profesionalek, pertsona
erdigunean jartzen badugu,
berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu,
pertsona hori bere bidea egiteko gai izango dela. Kasu horretan
emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza
daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas-prozesuaren ardura ere berea
izango delako. Zaintzak
kutsu negatiboa
duela somatzen dute, hitzak berak “zama” adierazten duela, inork
bere gain hartu nahi ez duen zerbait. Jendeak,
ordea, beti zaindu izan du
elkar eta ardurak hartu
izan ditu talde barruan.
Nerea
Mendizabalek bideo
honetan dioen bezala ezin gara harremanetatik eskapatu eta
gertatzen zaigun edozein gauzak harremanekin zerikusia dauka.
Iazko
posten artean Leire
Carrok idatzitakoa hautatu dut elkarrekin
komentatzeko. Irudi grafiko interesgarriak ekartzeaz gainera,
hausnarketa borobila egin duela iruditzen zait.
Eskola
komunitateak izan ditzakeen erronken artean hauek zerrendatuko
nituzkenik, lehentasunezko zeregin bezala:
- harremanak zaintzeko konpetentziak garatzea.
- tratu onak sustatzeko adibide praktikoak jorratzea.
- maitasuna positiboki bizi eta biziarazteko tresnak ematea.
- ustezko tratu onak ikuspuntu kritikoz aztertzeko aukerak eman eta deseraikitzeko proposamenak luzatzea, eredu berriak eraiki ditzaten, harreman positiboak baliatuz
- elkar zaintza eta erantzukidetasunaren garrantzia azpimarratu eta barneratzen laguntzea.
- zaintza erdigunean kokatzearen garrantziaz jabetu eta praktikara eramatea.
- indibidualismoak dakarren zamaz kontzientziatu eta kolektibo osasuntsua sustatzea.
- ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina