2018/03/19

Errealitate berriak eraikitzen!



Hetero-arauak hertsiki estutzen gaitu; nola hezi, sentitu, gozatu eta bizi behar garen esanez. Baina zein ederra den errealitatea eraldatzeko aukerak ditugula jakitea; Aske Garena izateko  bidea gutxinaka eraikitzen gabiltza jakitea eta mugak apurtu eta inguru osasuntsua sortzeko indarra badugula.

Aste honetan eskuartean izan dugun gaiari esker, analisi ederra egin ahal izan dut gure egunerokotasunean eragiten diguten eragileez. Horietako bat,  maitasun erromantikoa izan da, non maitasuna bizitzeko ikuspegi bakarra ez den nabarmentzen den. Hau azpimarratzeaz gain, honek sortzen dituen desberdintasunak eta ondorioz, intseguritate, autoestimu baxu eta menpekotasuna identifikatzeko betaurreko morren beharra ere barneratu dugu.

Hitz hodei honetan astean zehar izan ditugun kontzeptuak eta hauetaz hausnartzean agertutako kontzeptuak laburbildu ditut. Horietako batzuk, askatasuna, feminismoa eta eraikitzea izan dira.






Hori da hortaz jendartean gai hauek lantzearen justifikazioa: Betaurreko moreen garrantzia eta beharra izugarrizkoa delako, bestela ez ginatekelako gai izango jaio garen jendarte honek jarri digun txipa kentzeko. Txip bat zein modu bakar batean erlazionatu, maite, desiratu eta bizi genezakeen. Kutsatutako modua hain zuzen ere, norbera izateko aukerak gutxiesten dituen.

Pasaden urteko post-ei dagokionez, Maitane Agirrek idatzitako hau hautatu dut. Bere diskurtsoa interesgarria izateaz gain, bat nator esandakoarekin. Errealitatearen suminkortasuna oso ondo azaltzen du eta eraldaketaren beharra azpimarratu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina