#AneLe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#AneLe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/04/06

Saretu gaitezen!


Luze eta labur egin zait ikastaroa. Hasi genuenetik hainbeste izan dira landu ditugun gaiak, hainbeste egindako hausnarketak, esku-hartzeak, foroetako eztabaidak... eternitatea igaro dela dirudi egindako lan kantitateari erreparatzen badiogu. Baina egindakoak beste geratu dira egin gabe baita, eta horregatik dut ikastaroa laburra izan den sentsazioa.

Badakit emandakoak hasierako pausotxoak baino ez direla izan, bukaezina den espirala dela hezkidetzarena, bizitza osoan lanpeturik izango nauen ardura izango dela, eta nire egunero borroketako beste bat bilakatu dela jadanik. Ikastarokideon identitatearen parte garrantzitsua bilakatu da ikastaro honetan bizi eta ikasitakoa; goazen lekura goazela lagunduko gaituen motxilatxoa, astiro astiro betetzen jarraituko duguna.


Zalantzarik ez dut gurekin batera gure lankide, ikasle, lagun, maitale eta familiek pila bat ikasi dutela. Eztabaida eta hausnarketen parte bilakatu dira, eta aldi berean ziur haiengan ere hausnarketak eragin ditugula. Gure inguru hurbiletan hezkidetzaren hazitxoa jarri dugula pentsatu nahi dut, eta noizbait, berandu baino lehen ernatuko direla.

Ikastaroa hasi genuenean Tremenda Jauria taldearen disko bat utzi nuen hemen. Gaurkoan talde berdinaren abesti batekin nator, ikastaroaren prozesu osoan bidelagun izan dudalako alde batetik, eta dituzten abestiak borrokan jarraitzeko indarra ematen didatelako bestetik.
Abesti honen izena Con tol descaro da. Jarrai dezagun lanean, con tol descaro!


Ikastaroaren beste aldean, sareetan lagun izan zaituztegun horiei ikastaroa egiteko gonbitea egitea baino ez zait geratzen. Animatu eta bilakatu zuek baita unibertso hezkidetzaile honen parte! Saretu gaitezen!

2017/03/26

Tratu onei buruz hausnartzen

Aste honetan landutakoa laburbildu beharko banu, txosteneko paragrafo hau aipatuko nuke:
Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu. Elkarbizitza honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko oinarria; hauek, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute, baita ikasketenean ere.

Iazko ikastarokidea izan zen Edurne Iribarren post-a gomendatzen dizuet: Tratu onei buruz hausnartzen. Asko gustatu zait gomendatzen duen Maitasun Zintzoen Gida.

Bestetik, ikasleekin lantzeko aproposak izan daitezkeen baliabide ugari daude. Honako biak dira nire gustokoenak:


Guzti hau hezkuntzan lantzeko erronka nagusia zaintza hezkuntzaren erdigunean jartzea litzateke. Horretarako;
  • Pertsona bere osotasunean begiratu behar dugu
  • Aurreiritziak identifikatu eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartu behar dugu






2017/03/14

Indarkeria matxistak gainditzen

Aste honetako hausnarketa lelo batek laburbildu behar badu, inolako zalantzarik gabe honako lelo hau izango da:



Irantzu Varelak bideo honetan (beste gauza askoren artean) zera dio:
El sistema heteropatriarcal nos ha socializado en el miedo, y el miedo es la esclavitud. Es un miedo abstracto; porque las mujeres sabemos que tenemos que tener miedo, pero no sabemos a qué. Se nos ha socializado como víctimas, y no se nos ha explicado que nos podemos defender. 


Iazko ikastarokideek egindako post-en artean, Maialen Arregi-k idatzitako Indarkiria matxistei buruz hausnartzen deiturikoa gomendatu nahiko nuke. Oso ondo idatzia eta erakargarria izateaz gain, bereziki gustatu zait bertan itsatsi duen Jone Bengoaren ilustrazioa.

Ikasleekin erabiltzeko moduko baliabide digital ugari daude indarketia matxistaren inguruan. Oso erabilgarriak iruditzen zaizkit, adibidez, Ernai-k 2014-an atera zituen mikromatxismoen inguruko bideo laburrak (6 bideo dira guztira). Besteak beste, ikasgelan hausnarketak bideratzeko lagungarriak izan daitezkeelako; ikasleen adin beretsuko gazteak agertzen dira bideoetan, eta egunerokotasunean oso ohikoak diren egoerak adierazten dituzte.


Bestetik, interesgarria iruditzen zait baita haiekin maitasun erromantikoaren inguruan hausnartzea. Horretarako, Ainara Santamaria-rekin elkarrizketa labur hau erabiliko nuke. Bost minututan gako garrantzitsuak ematen ditu, eta berriz ere, hausnarketak bideratzeko oso erabilgarria dela iruditzen zait honako bideo hau:



Eremu hezitzaiean lantzeko erronkak amaiezinak dira:
  • Eremu hezitzaile osoan arazoak duen dimentsioaz jabetzea / kontzientzia hartzea.
  • Sororidad-ea lantzea; emakumezkoen arteko elkartasunari dagokion garrantzia ematea.
  • Autoezagutza, autokonfiantza eta segurtasuna lantzea.
  • Erasoen identifikazioa lantzea, eta hauei aurre egiteko tresnak gureganatzea.
  • Autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea.





2017/03/07

Gatazkak hezkidetzaren ikuspegitik hausnartzen

Hausnarketa

Gaiarekin hasi aurretik, gatazkak interpretatu, analizatu eta gestionatzeko orduan genero ikuspegirik aplikatu behar zenik pentsatu ere ez dut egin. Nahikoa konplexua iruditzen zitzaidan gaia berez, gatazken ebazpenean genero estereotipoek izan zitzaketen garrantzian erreparatu ere ez dudala egin (zoritxarrez).

Egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, genero ikuspegiak ekarpen handia egiten duela arlo honetan ere, gainontzeko guztietan bezala.

Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, gatazken trataeran generoikuspegia kontuan izatearen ezinbestekotasuna azpimarratuko nuke:

1. Enpirikoki, gatazken zergatiak eta ondorioak ezagutzeko. 
2. Kontzeptualki, sakonean ulertzeko. 
3. Etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta bere trataera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko.





Iazko ikastarokideek egindako postetatik Aida eta Itsasok idatzi zuten Gatazkak hezkidetzaren ikuspuntutik hausnartzen da gehien gustatu zaidana. Oso positiboki baloratzen dut zaintzaren etika aipatu izana. Bestetik, Jule Goikoetxearen Bakea ez da existitzen, feminismoa bai (II) ponentzia oso interesgarria egin zait.




Gai honen garrantziaz jabetu eta ikasleekin lantzeko, baliabide interesgarri pila bat daude sarean. Dena dela, euskarazko baliabideak urriagoak dira, eta hauek sortzeko beharra handia da ondorioz. Hala ere, beti dago hitzezko hizkuntza erabili gabe gaia lantzeko aukera. Horregatik, gatazken inguruko eztabaida bideratzeko erabilgarriak izan daitezkeen eta hitzik erabiltzen ez dituzten bideo bi proposatzen dizkizuet ikasleekin ikusteko:






Eremu hezitzaileetara itzulita, erronka ugari ditugu lantzeko. Horietako batzuk aurreko ataletan landutako erronkekin oso lotuta dauden arren, berriz errepikatzeak pena merezi duela uste dut:


  • Kontzientzia hartzea: datuak batu, prestakuntza jaso eta ikastetxeko diagnosia egin, besteak beste.
  • Parte hartze aktiboa sustatzea, guneak prestatu eta komunikazioari dagokion garrantzia emanez.
  • Antolakuntzari erreparatzea; arauak, espazioak etab. landu eta genero estereotipoetatik kanpoko antolakuntza bermatzea.
  • Gatazkak konpontzeko tresna ezberdinak ikasgelako egunerokotasunean txertatzea, suertatzen diren gatazka txiki zein handietan aplikatuz.
  • Ikasle guztien iritzi, pentsamendu eta balorazioak errespetatzea.


2017/03/01

Heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen

Heziketa afektibo-sexualaren gainean ikusitakoaren gaineko hausnarketa egiteko, aste honetan landutakoarekin bi ideia nagusi hartu eta lelo hauek sortu ditut:


Ahaztu egiten badugu ere, gizakion sexu-bizitza jaiotzetik gutxira hasten da, eta bizitza osoan garatu. Zoritxarrez, ez diogu behar haina denbora eskeintzen norbere sexualitatea arakatu, aztertu, aurkitu eta gozatzeari.  


Sexualitatea eraikuntza soziala da, eta hala den heinean, ugalkortasun sexualitate-eredu hegemonikoak jendarte heterosexuala du protagonista. Horrek zera suposatzen du, desira ugalketarekin lotu izan dugula, eta ondorioz, plazerra koitoarekin. Baina bagara gai aurrekaoren errakuntzaz, eta orain arteko pentsamendua irauli egin behar dela ohartzeko. 
Beraz, Bilgune Feminista aipatuz: “Ez obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!”

Iazko ikastaraokideen post-en artean Aida eta Itsasok idatzitakoa elkarbanatu nahi dut zuekin: Heziketa afektibo-sexualari buruzko hausnarketa. Astean zehar landutakoa ederto laburbildu dutela iruditzen zait, eta bereziki gustatu zait erabili duten "Sin medias naranjas" laburmetraila: hitzik gabe eta labur asko transmititzen duelako.

Gai hau hain da zabala, ikasleekin erabiltzeko proposamenak agorrezinak direla.

Alde batetik, Steilas sindikatuaren unitate didaktiko hau oso gomendagarria litzateke ikasleekin lantzeko: 
Hezkuntza afektibo-sexuala.

Bestetik, oso garrantzitsua iruditzen zait nerabeekin dibertsitate funtzionala duten pertsonen sexualitateaz hitz egitea, eta eztabaidatzea. Izan ere, inoiz planteatu ez duten errelitate bat lantzeak garunak ireki eta enpatia garatzeko balioko du.

Horretarako, Yes We Fuck dokumentala ikus daiteke beraiekin, eta ondoren hausnarketa bideratu. Edota berria.eus-eko Gorputz oro plazer zelaia izateko artikulua irakurri eta landu.


Nire ustez, interesgarria liteke baita haiekin postpornoaz hitz egitea. Zer den, nola sortu zen eta zergatik. Beatriz Preciado-k honela definitzen du:
Es el efecto del devenir sujeto de aquellos cuerpos y subjetividades que hasta ahora sólo habían podido ser objetos abyectos de la representación pornográfica. A finales de los ‘80, en plena crisis del sida, las mujeres y las minorías se reapropian del dispositivo pornográfico y reclaman otras representaciones y otros placeres que cuestionan la mirada del gran eyaculador blanco heterosexual. El movimiento postporno nos enseña que la pornografía es una noción esencialmente política: no existe sin leyes y técnicas que definan los límites de lo públicamente visible, restrinjan su distribución y recepción, y regulen la mirada. Estas leyes y técnicas privilegian el placer masculino heterosexual y normalizan los modos de hacer sexo. El movimiento postporno propone una ampliación de la esfera pública pornográfica que permita miradas críticas y disidentes.
Beraz, eremu hezitzaileetan oraindik erronka ugari ditugu. Eskola komunitatearen sentsibilizaziotik hasi beharko genuke, eizn baitugu irakasle soil batzuek mezua zabaltzearekin konformatu, heziketa-eragile guztiak baikara heziketa afektibo-sexualaren hedatzaile. Mitoak deseraikitzen jarraitu behar dugu honetan ere, plazer eta emozioekin loturikoak bereziki. Eta bukatzeko, sexualitate anitzak normalizatu eta haien lanketa areagotu beharko genuke heziketa zentroetan.

SCUM TEASER AV from AberturaVaginal on Vimeo.

2017/02/25

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

Aste hasieran garbi nuen eskola inklusibo bat defendatzen dudala, eta eskola honek pertsona guztien garapenean lagundu behar duela, aniztasun sexuala errespetatuz, onartuz eta baloratuz. 

Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz hezkuntza komunitate osoak parte hartu eta aliantzak eratu behar dituela prozesu eraikitzaile honetan. Aniztasun sexuala gizakiak dituen posibilitate anitz eta  aberasgarriak jorratzeko aukera bat da, eta elkarbizitzarako espazioak sortzearen beharra agerian uzteko erabilgarria izan daiteke.



Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan honako hau izango litzateke: Aniztasun sexualaz hausnarketa Haizea Egiguren-ek idatzitakoa. Multimedia baliabideak beti egiten zaizkit erakargarriak, eta berak gaia lantzeko bideo ugari proposatzen ditu bere sarreran. 

Sentsibilizaziorako erabilgarri edo erakargarriak izan daitezkeen bideo pila bat dauden arren, Japoniako danshi-en inguruko bideotxo hau elkarbanatzea dibertigarria iruditu zait. Eztabaida eta kontsientziaziorako erabilgarria izan daiteke. Gainera, estetikoki desberdina eta koloretsua da, eta  generorik gabeko bizimodu posiblea irudikatzen du:



Bestetik, Steilas-ek aurten martxoak 8-rako publikatu duen unitate didaktikoa ere gomendatu nahiko nuke: Gure gorputz anitzetan, gu geu 


gorputz_grafiak_trailer from maddi on Vimeo.

Eremu hezitzaileetan erronka asko geratzen dira oraindik lantzeko. Alde batetik, aniztasuna agerian jartzen jarraitu behar dugu, horren inguruko lanketa sakona egiten eta denontzat seguruak diren guneak sortzen. Bestetik, berregokitzapena ezinbestekoa da. Formatu, hausnartu eta eskemak irauli behar ditugu. Ikastetxeetan, hezkuntza komunitate osoarekin egin behar ditugu lanketak; ikasleetatik hasi, irakasleak inplikatu eta familiak ere murgilduz.

2017/02/19

Identitateei buruz hausnartzen

Astean zehar egindako lanaren laburpen gisa, hona hemen identitateak kontzeptua baliatuz eraikitako akrostikoa:


Iazko ikastarokide baten posta aipatuz, Edurne-ren Identitatearen garapena gomendatu nahiko nuke. Asko gustatu zait autokontzeptua eta identitatea bereizteko erabili duen eskema. Hemen uzten dut berriz ere:



Heziberri 2020 aztertuta, esaldi baten ordez ondoko paragrafoa aipatzea aukeratu dut, azken esaldia azpimarratzeko:
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleek beren burua prestatu eta oinarrizko konpetentziez jabetu behar dute, gero eta globalizatuagoa eta interdependenteagoa den mundu honetan bizitzeko. Bistakoa da oinarrizko premia komun horiei emandako erantzun kulturalak askotarikoak izan direla eta oraindik ere hala direla. Gizakien premiak antzekoak direla jabetu behar dugu, denok parekoak garela ohartzeko. Kultura bakoitzak premia horiei emandako erantzunak ere ezagutu behar dira, etnozentrismoa saihestu eta bestelako kulturen ekarpenak balioetsi edo onetsi, kultura-artekotasunaren eta kultura-inklusioaren bidez errespetua eta elkarrizketa sustatu asmoz kulturen artean. Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta genero- eta kultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira kultura-, genero- eta sexu-nortasunagatik desberdintasuna sustatzen duten ereduak.
Azken esaldi horretan azpimarratzen dena betetzeko, ezinbestekoa da sustatzen ditugun ereduen diagnostikoa eta azteketa egitea, abiapuntutzat hartueta ereduak eraldatzera jotzeko.

Gaur egun arte, genero-identitatearen inguruan emandako aurrerapen ugariak denok ezagutzen ditugu, baina oraindik ere lan handia dugu egiteko; bai hezkuntza arloan eta baita hezkuntza arlotik kanpo ere. Eredu berriak aldarrikatu behar ditugu lau haizetara!

Bukatzeko, "Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasuneko politiketan" mintegiaren saio  bat utzi nahi nituzke hemen, interesgarria egingo zaizuelakoan.





2017/02/04

Orientazioa eta aukerei buruz hausnartzen

Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak gai hau tutore eta orientatzaileei bereziki zuzenduta egon behar zuela. Haiengan utzi ohi dugu gehienetan ikasle taldea orientatzearen lana.

Orain konturatu naiz irakasle talde osoak egiten dugun lana dela orientatzearena; egunerokotasunean zuzenki ala zeharka orientatzen ditugula ikasleak, ereduen bidez besteak beste.


Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, Orientazio Hezkidetzailea Gida Planean planteatzen den erronka azpimarratuko nuke: 

“Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera‐aniztasuna errespetatuz eta genero‐baldintzapenik gabe”

Iazko ikastarokideek egindako post-etatik Marivi Fernández-ek idatzitako Orientazioa eta aukera akademikoak irakurtzea gomendatu nahiko nuke. Baliabide ugari aipatzen ditu bertan, eta oso erabilgarria suertatu zait.



Astean zehar baliabide eta datu interesgarri ugari agertu dira. Bereziki, lan merkatuarekin lotutako datuak interesgarriak iruditu zaizkit:

  • Euskadiko Erkidego Autonomoan, 2016eko lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun-tasa %62,7koa izan da, emakumeen portzentajea %52,3koa, hots, 9,4 puntu gutxiago. Iturria Eustat.
  • Enplegu-kolokazioari (prekarietateari) dagokionez emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka gizonen %6aren aurrean.
  • Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste. “Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen batez besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko”.
  • Entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu zera topatzen dugu: España estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.
  • Saioa Alkaiza Guallarrek artikulu honetan esaten duen moduan, “gakoa ez da zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik”. Lanaren banaketa sexualak oraindik indarrean jarraitzen du: batetik, emakumeen enplegu gehiengoa zerbitzu-sektorean 12 dagoelako eta, bestetik, lan erreproduktibo guztiaren pisu handiena (lan produktiboa ahalbidetzen duena) emakumeek eramaten dutelako.

Bestetik, bereziki gustatu zait Tribial Feminista aplikazioa. Jolasteko eta zabaltzeko erraza, erabat engantxaturik nauka.


Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak ugari dira oraindik:

  1. Ikastetxeetan diagnostikoak ganoraz egitea, irakasgaiz irakasgai eta orientazioari dagokionean.
  2. Errealitatearen hausnarketa egiterakoan zorrotzak izatea. Maiz, idealean erortzen baikara, eta asko kostatzen zaigu  (zaio irakas taldeari) orientazioa genero estereotipoetan oinarritzen dugula onartzea.
  3. Eredu eta errepresentazioari dagokion garrantzia eta pisua ematea.
Zorionez, gaur egun badaude Orientazio Hezkidetzailerako Gida Planak, eta pausu ugari eman dira hausnarketari dagokionez. Ondo egindakoak ahaztu gabe, jarrai dezagun hezkuntza HEZKIDETZARANTZ eralatzen!

2017/01/25

Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen

Sormena nire gaitasunik preziatuena ez den arren, aste honetan landutakoari buruzko gogoeta komiki bidez egin nahi izan dut:



Inguru hurbilean begirada azkar bat ematearekin nahikoa da curriculuma eta baliabide didaktikoak sistematikoki hezkidetzaturik ez daudela ikusteko. Izan ere, zaila da gizarte patriarkala baliabide eta materialetan ez erreproduzitzea. Kontzientzia hartu gabe sortzen diren baliabideek halabeharrez errepikatuko dituzte gizartean hain erroturik dauden estereotipoak. Baina, noski, gure esku dago hori aldatzea. Zaila baita, baina ez ezinezkoa.

Iazko ikastarokideen post-en artean #Edurne-rena gomendatzen dizuet: Baliabide hezkidetzaileak eskolan! Estetikoki erakargarria izateaz gain, eskematikoa eta irakurterraza da. Gainera, sareak sortzearen garrantzian indar egiten du: egindako lana elkarbanatu eta baliabide horiek erabili nahi dituenaren eskura jartzearen garrantzia aipatuz.


Bukatzeko, eremu hezitzailean dagoeneko baliabideen inguruko hausnarketa mahai gainean jartzea lortu dugula azpimarratu nahiko nuke. Baina oraindik ataza ugari ditugu aurretik: curriculuma aztertu eta baliabideak diagnostikatzeaz gain, erabilgarriak diren horiek identifikatu eta praktikara eramatea falta zaigu. Izan ere, eskura ditugun baliabide gehien gehienak ez dira hezkidetzaileak, eta ondorioz oraingoz beharrezkoa da dagoena moldatu, ordezkatu eta baliabide berriak sortzea.

Beraz, nik ere indar egingo dut saretzean: egiten dugun lanak are balio handiagoa hartuko du zabaldu egiten badugu, besteon eskura jarri eta baliabide hezkidetzaile euskaldunak bateratzen baditugu!

Diagnosi prozesu eta parte hartze adibide bat ere utzi nahi dut hemen, emaitza gisa praktika on bat izan duena: hezkidetza patioan. 
Eskolako patioa hobetzeko Dovella (Katalunia) eskolan aurrera eramandako proiektu bat azaltzen da bideoan. Patioa ikaskuntza eta harreman espazio hezkidetzailea bilakatu dute, ikasleen eta familien parte hartze aktiboaren bidez. Bideoa katalanez dago, baina azpitituluak jar daitezke (itzulpena oso ona ez bada ere ondo uler daiteke diotena).


2017/01/19

Partaidetza parekidea

Labur esan behar badut irakurgai honetan ateratako ondorio nagusia honakoa litzateke:
Emakumeon ahotsa atera eta entzun dadin estrategia egokiak erabili behar dira, ahaztu gabe generoa eta partaidetza kontu politikoa direla eta oso lotuta daudela herritartasunarekin. Horrrenbestez, gatazken kudeaketak ere garrantzia handia hartuko du partaidetza lantzen ari garenean. 


Iazko ikastarokideen egindako sarreren artean asko gustatu zait #BegoMorea-k eginikoa. Besteak beste, eremu hezitzailean erabilgarriak izan daitezkeen material interesgarri pila bat aipatzen dituelako. Hementxe duzue bere sarrera.

Nire inguru hurbilean, bigarren hezkuntzako ikasleek dituzten parte hartzeko ereduak aipatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Are gehiago, irakasleok parte hartzeko eredu horietan egiten dugun esku hartzeaz ausnartu behar dugula iruditzen zait niri. Askotan aipatu da mutilek irakasleon arreta handiagoa jasotzen dutela (nerabezaroan behintzat oso nabarmena da desberdintasuna). Irakasleok gehienetan mutilen portaera kaskarragoa izaten dela aitzakiatzat hartzen dugu aipatutakoa justifikatzeko. Baina ez ote dago tresnarik arreta ezberdintasun hori parekatzeko? Irakaskuntza eraldatu beharra dago partaidetza eredu berriak eratu nahi baditugu. Irakaskuntza tradizionaletik at, ikaskuntza kooperatiboko egiturak erabiltzen baditugu (adibidez) arreta maila berdintsuagoa lortzea posible liteke.



Inguru hezitzailean erabilgarri izan daitekeen honako baliabide hau oso interesgarria iruditu zait. Gainera, ikasleei irakasleak eskeintzen dien arretari dagokionean suertatu daitezkeen ezberdintasun horiek lantzeko ere erabilgarria izan daiteke materiala. Blokeko irakurgaian ere berau aipatzen dela konturatu naiz. Dena dela, hain iruditzen zait erabilgarria, berriz ere aipatzea erabaki dudala.

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zuzentzen zaien material honetan, giza eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun positibo bat garatzeko konpromisoa hartuta.

Materiala ez dago bereziki hezkidetzarekin lotuta, baina egokia iruditu zait parte hartzea zentzu zabalean lantzeko.

Eta bukatzeko, emakumeen partaidetza sozio-politikoaren inguruko bideo bat uzten dut, interesgarri egingo zaizuelakoan.


2016/12/19

Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan hausnartzen


Álvaro García Meseguerren arabera gaztelaniaren zama sexista %80 en bitartean, frantsesarena %40. ingelesarena %15 eta euskararena %5 da. Sexu-zama kuantifikatzeko lau faktore hartzen zituen berak kontuan: genero gramatikal eta sexuen arteko erlazioa; maskulinoa genero komunaren balioarekin erabiltzea; aditzaren eta izenordeen sexualizazioa eta erro maskulinotik hitz komunak hartzea.

Euskarak genero gramatikalik ez duenez sexista ez dela pentsatzen du jende askok, baina genero bereizketa hori beste era batzuetan agertzen da. Gainera, erdaretatik eragina izan du euskarak, eta kalko eta maileguetan eragin hori nabarendu egiten da. Genero kutsadura ere badugu, izem meutroak èntsamenduan genero batekin identifikatzen baititugu. Hau da, naiz eta generoa morfologigkoki euskaraz ia agertzen ez den, asoziazio kunturalen ondorioz genero maskulinoa gainezarri egiten da gurean ere.

"Hizkuntzaren erabilera jakinaren gainean aldatzea lagungarri gertatuko da gure mundu-ikuskera eta giznonen eta emakumeen arteko harremanei buruz daukagun kontzeptua ere aldatzeko."
Erabilera aldatzea sistema bera aldatzea baino errazagoa da, nahiz eta hizkuntza ere historian zehar aldatzen doan. Arauak hitzei buruzkoak dira, esanahiak ezin dira hain erraz aldatu; hauek sinbolo sistemarekin baitute harremana.  Amaia Alvarez Uria



Iazko ikastarokideei erreferentzia egiteko hurrengo sarrera aukeratu dut: Izena duenak izana du. Neu Nagigatzera ikastarokideak idatzitakoan agertzen den erreferentziaren ondorioz ezagutu dut Amaia Alvarez Uriak erabili.eus orrialdean argitaratutako artikulua. Oso erabilgarria eta interesgarria suertatu zait.

Eremu hezitzailean eta ez hezitzailean erabiltzeko hizkuntza ez sexista gida ugari daude, zein baino zein erabilgarriagoa. Interesgarria iruditu zain Errenteriako udalak online eskuragarri duen honako hau:


Oso modu errez eta sinplean aholkuak ageri dira bertan; adibideak eta ariketatxoak trebatzeko, landu nahi dituen edozeinen eskura.



Aurreko guztia kontuan hartuta, eremu hezitzailean zein gizartean lantzeko erronkak ugari direla konturatzea ez da zaila. Horietako gutxi batzuk aipatzearren:


  • Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartzea, androzentrismoa agerian jartzeko.
  • Genero kutsadura saihestea.
  • Erabiltzen ditugun material didaktikoak berrikustea, ikuspuntu kritikoaahaztu gabe.
  • Arreta berezia jartzea prentsa, iragarki, futbol, internet, eta bideojokoetan agertzen diren eredu eta esaeretan.
  • Komunikazioan arreta ipini: irudietan, keinuetan, doinuan etab. sexismoa ekiditeko.










2016/12/08

Emakumeen presentzia eta ekarpenak




Euskal emakume aitzindarien artean June Fernandez aipatzea aukeratu dut. Sareetan Mari Kazetari gisa ere ezaguna da June. El País, eldiario.es eta Diagonal agerkari digitalean kolaboratu du urtetan zehar. Baina bere ekarpen nagusia Pikara Magazine sortu eta zuzentzea izan direla esango nuke.


Horretaz gain, 10 ingobernables: Historias de transgresión y rebeldía liburua publikatu berri du. Oso liburu interesgarria.


Aste honetan landutakoa eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak ugari dira. Gutxi batzuk aipatzearren:
  • Emakumeen lorpenak aitortzea; egunerokotasunetik hasi eta historiari dagokionean. Ikastetxeetan, adibidez, curriculumean emakumeen ekarpenak txertatzea.
  • Emakumeak kudeaketan parte hartzera animatzea: ikastetxearen organoetan besteak beste (ikasle zein irakasleak).
  • Gizonek dituzten pribilegioen jatorriak biistan jartzea eta horien inguruan hitz egitea, uko egitearen beharraz kontzientzia har dezaten.
  • Patriarkatuak inposatzen dituen mekasnismoak identifikatzea, ondoren desegiten hasteko.
  • Ikastetxean eredugarriak diren emakumeen presentzia bermatzea.

Bukatzeko, iazko ikastarokide baten ekarpena gomendatzea: Haizea Careagaren Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruzko hausnarketa. Asko gustatu zait EmaRock proiektua aipatu izana.



2016/11/28

Legedia gugana hurbiltzen


Legediari buruz hausnartzen

Aste honetan Hezkidetzaren marko legalean sakondu dugu; legeak irakurri, aztertu eta haien inguruko hausnarketarekin ari gara.

Azken urteotan arau ugarik aipatutako marko legala osatu duten arren, ezin dugu ahaztu hamarkada gutxi batzuk arte emakumeok ez genuela aukerarik legeak sortu eta haien inguruko eztabaidak eremu politikoan aurrera eramateko. Gaur egun ere, naiz eta aukera hori badagoen, politikan diharduten emakumeen kopurua ez da gizonezko kopuruaren berbera. Eta beraz, onartu beharra ddaukagu esku artean darabilgun marko politikoa (edo haren zatirik handiena behintzat) gizonezkoek sortu dutela.
Hezkidetzak gaur egun marko legal bat duela esan badezakegu, urteetako borroka feministak garaipen hori lortu duelako da. Baina arau horiek abiapuntu gisa onak diren arren, ez dira nahikoa eralaketa soziala lortzeko.



Legedia hurbilagotik ezagututa, berdintasun errealaren bidean dauden erronka nagusiak honako hauek dira nire ustez:

  1. Hezitzaile komunitate osoaren kontzientziazioa. Beharrezkoa da marko legalak babesten duen hori sinetsi eta zertan datzan jakitea. Heziketa eremuetan ari garen guztiok eraldaketa beharrezkoa eta posible dela sinesten ez badugu, eraldaketa ez da posible izango.
  2. Behin kontzientzia hartuta, eraldaketa prozesuan parte hartzea edo konpromisoa. Denon indar eta sormena lagun ditugula norabide berean egin behar dugu bultza, egiazko aldaketarik gertatzea nahi badugu.
Erronka horiek aurrera ateratzeko proposamen gutxi batzuk honakoak izan daitezke: 
Kontzientzia lantzeko, Hezkidetza Mintegietan arlo gutzietako hezkitzaileek parte hartzea, familiak eta hezkuntza komunitate osoko ordezkariak egotea eta irakasle bakoitzak erabiltzen duen material didaktikoaren berrikuspena egiteko konpromisoa hartzea, besteak beste.
Hezkidetzaren inguruko legediak lorpen asko izan dituen arren, nire iritziz lorpen aipagarriena hezkidetza bera hezkuntza komunitatearen agendan agertu eta leku garrantzitsua hartzea izan da. Izan ere, orain dela gutxira arte hezkuntza arloan zebiltzan askok eta askok hezkidetzaz hitz bakar bat ere entzun ez zuela esan zitekeen. Gaur egun aldiz, hezkuntza esparruarekin eta legediarekin besterik ez bada ere hezitzaile gehien gehienok ezagutzen dugu hitza, horietatik gehienek kontzeptua ulertzen dugu, eta asko bat gatoz hezkidetzaren helburuekin. Kontzientziazio prozesuan lagungarria izatea da beraz nire ustez lorpenik handiena; baina ezin gara erlaxatu, oraindik lan handia dugu egiteko eta!

Aztertu ditugun lege guztien artean esagunratsua den bat aukeratzekotan (esanguratsuak asko eta asko badira ere), Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikulua aukeratu dut:


sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean





Arlo horretan lan handia ddugula iruditzen zait nire ingurura begiratzen dudanean. Eta bereziki gustatzen zait benetako berdintasuna aipatzen denean "antolakuntza" bera ere aipatzea.





2016/11/20

Jai parekideak, jai paregabeak!

Bereziki aipagarria iruditzen zait aste honetako irakurketa txostenean agertzen den, eta Farapi taldeak egindako hausnarketa hau:

“Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako – eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute-, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki."
Izan ere, antropologia feministak dioen bezala, festak eta ospakizunak gizartearen kultura-adierazpen sendoak dira. Horrenbestez, hezkidetzaren ikuspuntutik gizartea bera berpentsatzen ari garen moduan, jai eta ospakizunen ereduak ere berpentsatzea dagokigu.

Horren adibide ezinhobea iruditzen zait Bazterretako Dantzari-ena; transfeminismotik pitzatu nahi dute euskal dantza tradizionalen zurruntasuna. Hona hemen Gazte Danbadaran eegindako eekarpenera deituz sortu zuten bideoa:

Bazterretako Dantzariak #GazteDanbada16 from Bazterretako Dantzariak on Vimeo.


Jaiek eta ospakizunek berebiziko garrantzia dute hezkuntzan; egutegietan duten tokiaz gain, denbora eskeintzen diegu ospakizun egunaren aurretik, ospakizuna prestatzeko, besteak beste. Berpentsaketa horretan, akrostikoan adierazi ditudan hainbat kontzeptu kontuan hartzea garrantzitsua deritzot:


Iazko ikastarokide baten posta gomendatu nahiko nuke, Neu Nabigatzera kideak idatzitakoa. Postaren izenburutik hasita (Jaiak guztionak guztiontzat), erabili dituen esteka eta bideoekin jarraitu eta egindako hausnarketa eskematikoarekin bukatu; posta borobila iruditu zait.

Hezkidetzaren ikuspuntutik jaiak eta ospakizunak lantzeko baliabide ugari aurki daitezke sarean. 
  1. Hausnarketa sustatzeko erabilgarriak direnak:
  2. Jaietan parekidetasuna bizizteko dekalogoa (Elorrio)
  3. Jai giroko abestien hausnarketa
  4. Festa dezagun gaurdanik geroa! Dokumentala (BF)
  5. Parek tomate bahitua itzuli du (Deustuko talde feminista)
  6. Jai parekideak eta askeak izateko protokoloa (Iretargi Barakaldo)

jai parekideak from Parekidetasun Saila Zarautz on Vimeo.

Bukatzeko, eremu hezitzailean gai honen inguruko erronkak ugari direla ezin dugu ahaztu.
  • Jai ereduen inguruko hausnarketa eta kritika bideak irekitzea.
  • Erabiltzen diren / ditugun material eta irudiak aztertzea.
  • Erlijioekin lotura duten edo inposatuak diren ospakizunak baztertu edo berpentsatzea.
  • Haur eta gazteen hipersexualizazioaren inguruko eztabaida abiatzea.
  • Herri eta auzoetako jaietan ematen diren erasoen inguruan kontzientziatzea.

2016/11/14

Feminismoei buruz hausnartzen

Feminismoaz irakurtzen, oso gutsoko dudan definizio bat aurkitu dut Gazteraiki orrialdean:

Feminismoa, edozein iraultzaren lurzoru komuna, birika kolektiboak aire fresko eta errebeldez betetzen dituen begirada, pentsamendu, norabide eta praktika multzoa da.

Borroka feministari esker, maila ekonomiko, politiko zein juridikoan emakumeok subjektu autonomo gisa aitortuak izatea lortu dugu azken hamarkadetan. Hala ere, parekidetasun "formal" horren ostean generoaren araberako egitura sozial hierarkikoa mantentzen da. Esparru publiko zein pribatuan eskubide eta beharren arteko amildegia itzela da. Nahiz eta emakumeok lan merkatuan parte hartzen dugun, ez da ekonomia antolatzeko eredu berririk eraiki eta zaintza lanek emakumeen ardura izaten jarraitzen dute, besteak beste. Ondorioz, emakumeok gure denboraren jabe izatetik urruti gaude oraindik, eta hortaz, eremu politikoan aritzeko (adibidez) trabak areagotu egiten dira. Gainera, botere espazioetan desoreka mantentzen da; emakumeen prestakuntza maila ez dator bat lan merkatu eta eremu politikoetan duen presentziarekin.

Eskapan (Mari Luz Esteban, Amaren heriotzak libreago egin ninduen, 2013) olerkiaren gainean egindako bideo lana da. 


Hala ere, feminismoak emakume zein gizon guztion bizitzak hainbat esparrutan hobetu dituela aitortu beharra dugu. Nire bizitzan feminismoak egindako ekarpenetako batzuk honako hauek izan dira:

  1. Hezkuntza-eskubidea dut. Are gehiago, garai batean gizonezkoi soilik zegozkien esparruetan aritu ahal izan naiz ikertzen.
  2. Sexualitate askeago bat garatzeko aukera izan dut; ugalketatik bereizitako sexualitatea besteak beste.
  3. Bizitza norekin elkarbanatu nahi dudan erabakitzeko eskubidea.

Horiez gain, modu orokorragoan, feminismoak kritikotsuna lantzeko balio izan nau. Eguneroko bizitzako portaera eta jarrera ezberdinak aztertu, eta gutxika gutxika aldaketa kualitatiboak egiten ikasteko. Errealitate ezberdinak ezagutu eta elkarbanatu; sororidadea landu. Hitz gutxitan; emakume eta pertsona gisa hazteko tresna ezinhobea da niretzat feminismoa.


Iazko ikaskideek ere Feminismoaren inguruko hausnarketa oso txukunak egin zituzten. Horietatik bat aipatzearren, Aida eta Itsasok idatzitako Feminismoak erakusten digu jendarte hobea lortzeko bidea
partekatzen dut oraingoan zuekin. Ideiak argi eta modu eskematikoan adierazita agertzen dira, irakurterraza da eta bisualki nahikoa erakargarria.

Ikastarokideek aipatu duten moduan, eremu hezitzailean feminismoaren inguruko gai ugari lantzeke daude oraindik. 


Bukatzeko, niretzat esaguratsua izan den emakume feminista bat utzi nahi dizuet sarrera honetan. 



Amaia Pérez Orozco, beste hainbaten artean, Subversión feminista de la economía liburuaren idazlea da. Ekonomia kritikoa landu du ikuspuntu feminismotik abiatuta. Zaintzak berrantolatzeko proposamenen UN-INSTRAW ikerketa arduraduna izan da. 


Interesgarria iruditzen zaionari hementxe uzten dizkiot bai liburua, eta baita ekonomia birpentsatzearen inguruko ikastaro baten bideoa ere.