2019/11/26

LEGEA ERREALITATEA OINARRITUZ


LEGEA ERREALITATEA OINARRITUZ



Aste honetako ekarpena aurreko ikastureetako Maiderrek legediaren inguruan egin zuen hasnarketa aipatu nahiko nuke,  batez ere legeek eguneroko errealitateari egokitzeko moldagarriak behar dutela izan adierazten duelako.



Lege asko errealitatetik nahiko urrun sumatu izan ditut; II. HEZKIDETZA-PLANA, EAE-KO HEZKUNTZASISTEMARAKO BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN 2019-2023 planak eta bertan zehazten diren zutabeak, etapa bakoitzerako zutabeen zehaztapenek, helburu eta ekintzen xehetasunaek, errealitatera gerturatzen gaitu.

Honek behar luke ikastetxe bakoitzaren erronka, zer mailatan betetzen ditugu 8 zutabeek eskatzen dizkiguten ekintzak, gure indargune eta ahulguneetatik abiatuz, adosturiko eta idatzitako hezkidetza plana errealitatean egokituz, gure eginez joan eta bertan agertzen diren 3 helburu estratejikoei aurre egin:


Eta aipatzen diren 3 helburu estartejiko nagusiak betetzeko bideak jartzea:

1. Prestakuntzaz, egiturez eta pertsonez hornitzea, hezkidetzako eskola-eredua era koordinatuan eta integralean bultzatzeko, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etapetan.

https://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/

2. Genero-ikuspegia txerta dezaten sustatzea ikastetxean burutzen diren ekintza guztietan.
Komunikazioan, eguneroko ekintzetan, curriculumean, jai egun eta ospakizunetan,

3. Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak

2019/11/25

Legeen bueltan






Pasa den urteko hausnarketak begira, hurrengoa aukeratu dut: sexualitatearen inguruko hausnarketa egiten baitu eta kasu honetan, oso beharrezkoa iruditzen baizait. Nik neuk ere hortik bideratuko dut neurea.

Legedi plan honetatik enuen ezer ezagutzen beraz, dena azpimarra dezaket, baina esan bezala, harreman afektibo-sexualei ematen dien garrantzia azpimarratuko dut, garrantzi handikoa baita txikitatik heziketa egokia ematea gai honetan; ni gaztea naizen arren, nire belaunaldiak ez du horrelakorik izan (21 urte) eta gainera, internetaren erraztasunekin birproduzitzen diren jarrerak ere irentsi ditugu eta hau batez ere, jai eremuetan oso nabarmena da.

Beraz, berriz 7.zutabeari eutsiko diot: "7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala. Hezkuntza sexualak, osasun eta garapen pertsonal gisa, helburu du pertsonalki haztea eta sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea; hartara, arduraz jokatzen laguntzen du, ez norberarekin soilik, inguruan duen testuinguru sozialeko beste pertsonekin ere."  Eremu honetan eragintea beharrezkoa iruditzen zait baina oso tabu handia da oraindik gurean, beraz, gaia planteatzerako orduan bortitza izan daitekeela baita (pare bat aldiz sexologia klaseak izan ditugu, eta oso eredu androzentriko eta heterosexuala erakusten zutela alde batera utziz, klaseko neska-mutilok lotsa zela eta ezin genuen naturaltasunez hartu eta ikasi).


Bukatzeko, egia esan, legedia egotea garrantzitsua iruditzen zait, marko legala egotea ezinbestekoa delako, baina era berean, legeak arau hausteak zigortzeko soilik balio dute, hau da, egin eta gerokorako. Eta gainera, bizitzaren joan-etorrian helarazi izan didaten mezu nagusia beti berdina izan da: legeak egon badaude, baina ez dute ezertarako balio. Tira, ez dakit, nahiko ezkorra naiz gai honekin, baina ala ere hauen existentzia beharrezkoa iruditzen zait.

LEGEAREN BABESEAN


Aurreko edizioetako ikastarokideen artean Andoniren "LEGEAK ERALDATU DEZAKE GIZARTEA" aukeratu dut. Erabat ados nago ematen dituen argudioekin eta asko gustatu zait parekidetasun errelaera iristeko azaltzen dituen erronkak.

Asko dira ezagutzen ez nituen legeak eta are gutxiago, hezkuntzari egiten dieten ekarpenak. Bereziki aipatuko nuke Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a). Interesgarria iruditu zait, ​HEZKUNTZA esparruak argi eta garbi adierazten dituela, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren dimentsio guztietan:

  • Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak:
    • Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
    • Aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitza ereduen errespetua.
  • Curriculuma eta material didaktikoak:
    • Hezkuntza Administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute.
  • Pertsonak, prestakuntza eta egitura: 
    • Administrazioak genero-indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolarizazioa prestatua izan beharko dute
    • Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin
    • Eskola kontseiluei berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko eskatzen die eta ikuskaritzari aurreko guztia bete eta aplikatzeko ardura hartzea.

Guzti hau lortzeko ezinbestekoak ikusten ditut: Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa, prestakuntza, esperientziak partekatzeko sareak, proiektu hezkidetzaileak, hezkidetza arduradunen izendaketa, jarraibide eta material lagungarriak eta indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak, besteak beste.
Baino, zer dagokigu bakoitzari? Irakasleak, Berritzeguneak, Administrazioa, Ikuskaritza ...

  • Irakaslegoari, profesionaltasuna. Bere lanaren oinarri den Dekretua eta gidak ezagutzea eta horren arabera jokatzea. Etengabeko formakuntza eta sentsibilizazioa bere lanaren oinarriak direla sentitzea.
  • Berritzeguneko kideei: Hezkidetzan formaturik egotea, Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa eskaintzea eta erraztea, esperientziak partekatzeko sareak sortzea, proiektu hezkidetzaileetan bidelagun izatea, jarraibide eta material lagungarriak ezagutaraztea, indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak partekatzea ...
  • Ikuskaritzari​ legea betetzen dela ziurtatzea.
  • Administrazioari honek guztiak aurrera egin dezan baliabideak ematea (pertsonalak, ekonomikoak, ...).

Legeek esaten dutena bermatuko balitz, aurrera pausoak nabariak izango lirateke. Ez dut negatiboa izan nahi, aurrera pausoak eman direla ikusten dut, Euskal Hezkuntza Sistema hobekuntza prozesuan dago. Epe laburrean, aldaketa eta esfortzuen emaitzak ikustea zaila da, azken finean,sistema patriakala gizartean errotutako sistema da, eta aldaketak ikustea kosta egiten da. Baina ezin dugu etsi, sinesten dut, danok errenkada, indarrez, norabide berean emanez gero, gauzak aldatzeko gai izango garela.





Legea idatzita, hobe martxan jarrita!!





Aurreko edizioetatik honako post hau aukeratu dut, hausnarketa zuzena eta azalpen garbiak ematen dituelako bideoez lagunduta.

Legeak gora eta behera ibili ostean, arreta deitu didan puntua, jada IV.eta V. planeko helburuen artean, bizitza pribatu eta domestikorako , autozaintza eta besteen zaintzarako (elkar ardura eta zaintzaren etika) beharrezkoak diren ezagutza eta konpetentziak curriculumean barneratzea agertzen dela izan da.

Heziberri 2020 planeko xedapen orokorretan, Oinarrizko Hezkuntza zein Batxilergo eta Pertsona Helduen Hezkuntzaren barruan, pertsonen garapen osoa eta bizitzaren esparru (pribatu, domestiko, publikoa) eta egoera guztietan aritzeko beharrezkoak diren konpetentziak lortzea, bai maila pertsonalean eta sozialean ere aipatzen da.

Harritu nau batez ere, aspalditik itxuraz kontenplatua zegoelako, baina gero emaitzetan ez dakit nik batere antzeman den azken urte guzti hauetan. Esparru domestikoaren aipamena egiten da, pertsona baten garapenean ia ezinbesteko eremua dela iruditzen zait, baina ni hezkuntza eremutik kanpo nagoenez, ez dakit kasu gehiegi egin zaion asmo honi. 
Argian argitaratutako elkarrizketa batean adierazitakoagatik, Marian Morenok uste du irakasleek gauza asko egin ditzaketela beraien egunerokoan eta adibide gisa etxeko lanen inguruko jakintza hezkuntza arloan sartzearen garrantzia azpimarratu du: “Etxeko lanak egiten jakiteak ezinbestekoa den autonomia ematen digu. Etxeko lanetan ez da erantzunkidetasunik egon. Gu lan munduan sartzen gara, baina gizonak ez etxeko lanen esparrura”. Horregatik, uste du garrantzitsua dela erantzunkidetasuna, pertsonen zaintza eta gurasotasun berdinzaleak bezalako gaiak eskolara eramatea.
Honekin lotura zuzena izango luke, 2019an Hezkuntza Sailak buruturiko EAEko Hezkuntza- Sistemarako II: Hezkidetza- Plana , Berdintasunaren eta Tratu Onaren Bidean –en azaltzen diren 8 zutabeen artetik bosgarrenak, Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa:



Hezkidetzak etxeko espazioan ere jartzen du arreta, eta hori hiru norabidetan egiten du: lehendabizi, pertsona guztiek behar dute autonomia izan beren egunerokotasunean; bigarrenez, pertsona guztiei aitortu behar zaie (gehienak emakumeak) beste pertsonen zaintzetan ardatz izan direla, eta egun direla; eta hirugarrenez, etxeko eremuaren errealitatea aztertzea, etxeko lanen eta gizon eta emakumeen zaintzaren banaketa desorekatuan historikoki eta gaur egun ematen diren desparekotasunak aztertzea. Horren ondorioa da lanaren banaketa sexuala eta, hortaz, desparekotasuna eta diskriminazioa azaleratzea. Era berean, eta aurrekoarekin oso lotuta, independentzia ekonomikoa landu behar da, independentzia pertsonala eskuratzeko oinarri gisa. Jakina da independentzia ekonomikoa funtsezkoa dela tratu txarreko harremanetatik ihes egin eta bizitza genero-indarkeriatik urrun berregiteko. Gainera, lan ordainduaren gaiari dagokionez, azpimarratzekoa da oraindik ere emakumeak gehiengoa direla okerren ordaindutako lanpostuetan, baita menpeko pertsonak zaintzeko kontziliazio-neurriak eskatzen dituztenak ere. Kristalezko sabaia ere errealitate dugu gaur egun, soldata-arrakala, hainbat lanposturen eta ibilbide akademikoen feminizazioa, beste hainbaten maskulinizazioa, etab. Hori dela eta, hezkidetzak oreka lortu nahi du, etxeko eremuan eta eremu publiko eta okupazionalean; etxean gizonen eta emakumeen arteko benetako erantzunkidetasunik gabe, desoreka handia egongo da eremu publiko edo profesionalean gizonen eta emakumeen arteko desparekotasuna alderantzikatzeko.

Gai honek duen garrantziaz ohartuta eta oraindik egiteko dagoena ikusita, balioen aldaketa sustatzea ezinbestekoa da hezitzaileen lana norabide egokian bideratzeko. Beraz, Curriculumaren transformazioari dagozkion egitekoen artean legoke oraindik ere: etxeko lanak, autozaintza eta pertsonak zaintzeko beharrezko ezagutzak sartzea, bizitzaren jasangarritasunerako ezinbestekoa dela aitortu eta balioan jarriz.  

LEGEDIATIK HARAINO ALDAKETETARA, tximeletalez!!!

LEGEDIATIK HARAINO ALDAKETETARA, 

tximeletalez!!!




Aurreko edizioko aipamena Yolanda Artorena aipatuko dut berak zehazten dituen erronkekin eta ateratako kritikekin erabat ados nagoelako, beste aldetik proposatzen duen ariketatxoa oso erraza eta eraginkorra debate sortarazteko iruditu zait:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2018_11_18_archive.html

Eta berak aipatzen duen aurreko edizioko Patricia Oregirena, osos oso erakargarria iruditu zait, gustu haundiarekin eginda:

Legedia ezagutu ezaguna nuen baina izenburuan aipatu dudan moduan Legediatik Haraino joan beharko ginateke, ALDAKETETARA
Adibide mordo ditugu legediatik kanpo gelditzen direnak, paso egiten dutenak eta baita legediaren zirrikituetatik ihes egiten direnak be. 
Legedia idaztearekin ez da nahikoa, bete behar da, intentzio politikoa behar da eta era berean legedia betearazteko beste neurri konkretu batzuk ezartzea.
Hortik aurrera bakoitzak gure egunerokotasunean aurrera eraman geure eskoletan eta beste gune hezitzaileetan. Horrela pixkanaka pixkanaka aldaketetarantz abiatuz.
Bermatu behar dena aintzinako logoa da: ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT!!!


Hezitzaile modun nik benetako indarrak jarriko nituzke Heziberrik diona jarraitzean eta Hezkidetzako II Plana aurrera eramatean.
Nahiko ondo azalduta ta zehaztuta dugu, eta bere 8 zutabeetan oinarritzen geure lana gauza pilo garatuko genituzke:
1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean. 
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista. 
3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa. 
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez. 
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa. 
6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak. 
7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala. 
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.

Hona hemen Hezkidetzako benetako maistra den Marian Moreno Llaneza II Planaren aurkezpenean oparitu zigun "txarla" ederra:



Hortik aurrera eragileen inplikazioa ezinezkoa da, sinesten, formakuntza jasotzen, konpromisoak lortzen...




Legea bidelagun

Eskubideak berez bermatzen ez direnez, berdintasuna sustatzeko legeak behar ditugu, babesle eta arautzaile, emakumeak berdintasunean hazi eta hezteko eskubideak aurrera egin dezan, edonon.
Lege hauek hezkuntza prozesuei arretaz begiratzen diote, baita geure Erkidegokoek ere, baina behin baino gehiagotan arreta deitu dit esan izan denean “boluntarioa” dela. Uste dut

II. Hezkidetza Plana Euskalduna Jauregian aurkeztu zenean ere zalantza horrekin irten ginela, oholtza gainetik bi aldiz honelako aipamenen bat egin baitzen. 

Ez dago dudarik legeak agintzen duena ezin dela boluntario batzuen erantzukizuna izan, eragile guztiok gaude inplikaturik, guztiok! Bestela nola Euskal Eskola Publikoaren Legeak eta gainerako lege eta dekretuek dioten bermea lortu? Irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatu beharra? Edukiak berrikusi eta zuzendu? Etxeko lanak eta zaintzak egin ahal izateko behar den prestakuntza eskaini? Material didaktiko guztia hezkidetzaile izan? Hizkuntza ez- sexista bermatu? Indarkeria matxista prebenitu, detektatu, esku-hartu?


Aurreko ediziotakoetatik Ixar-en post-a aukeratu dut Legea Vs praktika izenburua duena eta oraindik ezartzeko dauzkagun esku-hartzeei buruz gogoeta egin arazten diguna.


Bertan eskaintzen digun akrostikoa ere  bikaina iruditu zait eta hemen berriz jaso nahi dut:




Eskola prestakuntza eta gizarteratze espazio pribilegiatua dela badakigu, baina eraldatzailea izatea edota balio menderatzaileei jarraikortasuna ematea zalantzan jarri beharrean guri dagokigu; guztion berezitasunaz aberastu ala gaitzetsi; harreman eredu berriak tratu onean oinarrituta eraiki ala…? 

Bide hezkidetzaile horretan egiten jarrai dezagun: BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN.

Feminismoak...

Hona hemen ekarpen atzeratu bat, dirudienez traspapelatu egin omen da...

Hezkidetza sexuen arteko berdintasun printzipioan oinarritutako hezkuntza planteamendua da. Aukera-berdintasuna du helburu, eta ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak markatzen duen ildoetako bat izan behar du. Hezkidetzak zeharkako elementua izan beharko du jarduera guztietan (hezkuntzan, administrazioan, orientazioan, kulturan …). Batzuetan, gure ikastolan bertan egoera kezkagarriak ikusten ditugu: sexuaren araberako rol desberdinak hartzea, estereotipoak betikotzeko arriskuarekin; desoreka joko-espazioen erabileran; hizkuntzaren erabilera sexista hautematen dugu batzuetan; genero-gatazkak kudeatzeko protokolorik eza …


Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsuak izango dira gure ikastetxeen errealitatea aztertuko dugun lehen une horiek.
Tresna desberdin asko ditugu ikastetxe bakoitzeko esparru ezberdinak aztertzeko.
Behaketa-tresna horiek honako alderdi hauetan bana daitezke:
  • Kanpo-harremanak
  • Dokumentu ofizialak
  • Kontziliazioa
  • Espazioak
  • Denborak
  • Patioak
  • Irudiak-Kartelak
  • Berdinen arteko harremanak
  • Bilerak
  • Ahozko hizkuntza
Hezkidetza-proiektua duten ikastetxeen jarraipenari buruzko mintegian, tresna horien analisiaren lehen une hau lantzen ari gara, eta aurten espazio komunetan eta jolastokian jarriko dugu arreta batez ere.
Bestalde, II. Hezkidetza Planaren zutabe ezberdinen azterketa ere egiten ari gara eta lehenengo saio honetan lehenengo zutabea lantzen dugu: pentsamendu kritikoa.
Horretarako, beharrezkoa zen ikastetxean dugun errealitatea aztertzea.
Plantilla hau erabiltzen dugu jada egiten genuena eta planteatzen genituen erronka berriak ikusteko.
Oso baliagarria izan zitzaigun Yolanda DomĆ­nguez-en bideoa “Umeak eta publizitatea”


   

LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN

Aste honetan hezkidetzaren marko legalaren inguruan hausnartzeko eta aztertzeko aukera izan dugu. Era honetan Hezkidetzak EAE izan duen ibilbidea ere aztertzeko parada izan dugu. 
Post honen helburua, beraz, hezkidetzaren inguruko legediaren hausnarketa bat egitea izango da. 
Lehenik eta behin, hainbat lege irakurri eta aztertu ondoren, hauek dira lege hauetatik ateratako kontzeptu garrantzitsuenak:


Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpen bat aukeratu beharko banu, Maiterena aukeratuko nuke. Post interesgarria eta sakona izateaz gain, hainbat baliabide eskaintzen ditu. Horien artea, Mari Jose Urruzolak egiten duen hausnarketa baten bideoa dago oso interesgarria iruditu zaidana. Urruzolak dio, egungo gizartea eraldatzeko ezinbestekoa dela hezi gaituzten balio tradizionalak alboratzea, bestela ikasle guztiak kaltetuak izango dira eta gizartea bere horretan jarraituko duela. Urruzolak dio beste mota bateko pertsonak hezteko, 5 ardatz aztertu behar direla:
  1. Ugalketa lana behatu eta aztertu beharra dago.
  2. Pertsona guztiak kalitatez eta ongizatez bizitzeko gakoa aztertu.
  3. Gaur egungo gizarteko sexualitate eredua aztertu.
  4. Botere politiko eta ekonomikoa berdin banatzen irakastearen inguruko hausnarketak.
  5. Kultura femeninoak zein maskulinoak eskainitako balio positiboetatik abiatuz, balio sistema berria sortu. 


II HEZKIDETZA PLANA. 8 zutabeak.

Hezkidetzari bidea ematen dioten hainbat lege zeudela ezagutzen nuen, baina ez nekien hainbeste zirela ezta batzuen edukia ere. Aste honetan egindako azterketa eta hausnarketari esker konturatu naiz lege gehienek printzipio berdintsuak defendatzen dituztela, eta urteak aurrera egin ahala printzipio horiek mantendu egiten direla. Hau da, ematen du legeek ez daukatela behar besteko oihartzunik ikasgeletan.
Hori dela eta, uste dut, II HEZKIDETZA-PLANA, BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN plan eraginkorra izan daitekeela, izan ere, zehaztapen maila ona duen plana dela uste dut. Argi dago zeintzuk diren eginbeharrak eta nor den horiek betetzearen arduraduna. 
Aste honetan, Legedia ondotik ezagutzeko izan dudan aukerari esker, ondorio garbi bat atera dut: Hezkuntza komunitate osoak dauka erantzukizuna eskola hezkidetzailea eraikitzeko. Hau da, ezinbestekoa da guztiok formakuntza jasotzea eta betaurreko moreak janztea. Ikasleek eskubidea baitaukate eskubide eta aukera berdintasunean heziak izateko!! 



LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

HEZKIDETZA LEGERIA bilaketarekin bat datozen irudiak

LEGE PILA, ESKOLA AILEGATU EZINA.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/lege-pila-eskola-ailegatu-ezina.html

Jakin banekien bai, hainbat lege, dekreto, proiektu indarrean geneuzkala, batzuk ere ezagutzen nituen, baina aztertzen hasi arte ez nuen uste batetik hainbeste zirela eta bestetik legeriak hezkidetzari bidea ematen diola, baina gero legeri hau ez da ailegatzen gure ikasgeletara.
Zer gertatzen da bidean?
Nik uste kasu batzuetan bitartekariek eta koordinatzaileak ez direla ailegatzen ikastetxe eta ikasgeletara edo egiten badute ez dira eraginkorrak, beraz beste estrategia esku hartze batetan pentsatu beharko dugu.







HEZKIDETZA LEGEA bilaketarekin bat datozen irudiakHEZKIDETZA LEGEA bilaketarekin bat datozen irudiak

Karmelek aurreko edizioan esandakoarekin bat egiten dut Legeak egon arren, txarto aplikatzen badira paper bustia besterik ez daukagu, pasaden astean irlandan argitaratutako epaia argi uzten duenez.

                             LEGEAK IZAN BEHAR DIRA
                             ESKUBIDEEN ISLADA.
                             GIZONEZKOAK ZEIN EMAKUMEZKOAK
                             ELKARREKIN BIZITZEKO ARAUA.
                             LORTU DITUGUN ESKUBIDEAK
                     BENETAKO EGIA BIHURTU DIRELA ZIURTATZEKO
                                 NABARITU BEHAR DITUGU ETXEAN, KALEAN ZEIN LANEAN.


Hauxe falta zaigu, lortu ditugun eskubideak lege markoari esker betetzea jendarte guztian eta bereziki gure ikas komunitatean.

Dexente dira nire ustez, legeriaren barne ez zeuden xedeak, baten bat aipatze arren irakaslearen taldeari buruzkoa: Oina >Hezk. Dekret. 27.artik. 3.4. puntuak Batx. Dekret. 26.atik.2. eta 3. puntuak.
- Irakasleen presentzia orekatua ikasgai eta esparru guztietan.
- Irakasle zuzendari organuei jakinarazi emakume eta neska mutilen indarkeria zentzu oro. Protokoloa martxan jarri: kudeatu, kalitatezko esku hartzea.

Atentzioa deitzen nau, ikastetxean lanean ez ditudalako nabaritu gehiegi nabaritu puntu hauek kontuan hartzen direnik.

Azkenik gogoan eduki behar ditugu gau eta egun hezkidetzaren 8 zutabeak II. Hezkidetza Plana, Berdintasun Tratu Onaren bidean (2019)

1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomiko.a
6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.

Irakasle eta hezitzaileentzat lege markoa eta II. Hezkidetza Plana, berdintasun tratu onen bidean benetan aurrera eramatea eta errealitate egitea litzateke desioa, goazen ba hau errealitate egiteko esku hartzea.

#Josune
# Legedia


LEGEA, gizarte aldaketarako tresna


HEZKIDETZA EAEn. LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN
LEGEA gizarte aldaketarako tresna

Legea, gizartean baloratzen duena gauzatzeko tresna bat da; edo hori da behintzat bere funtzioa. Hezkuntza Inklusioa lantzen duen gidan agertzen den bezala errealitatearen hiru dimentsio hartzen dira kontutan gizarte-egoera bat aldatu nahi denean: kulturak, politikak eta praktikak.

Hezkidetza helburu badugu, hiru dimentsoak hartuko ditugu kontutan. Beheko irudi honetan inklusioa aipatzen duen lekuak, inklusioa-hezkidetza irakurriko dezagun, hezkidetza-kulturak, hezkidetza-politikak, hezkidetza-praktikak kontutan hartuz. Hezkidetza inklusioa delako: denon presentzia, denon partaidetza eta denon lorpena eta ikaskuntza. Parekidetasunean.




Hitz ugari erabili ditzakegu hezkidetza-legediari buruz hitz egiterakoan: legeak zilegatasun osoa duten erabakiak dira, eskubideak bermatzea dute helburu, ardurak ezartzen ditu, prozesuak proposatzen ditu, babes-neurriak planteatzen ditu eta betebeharrak ere bai. Kultura baten adierazgarri da eta ordurarte dauden praktika egokiak ere jasotzen dute. Hau da, hezkidetzarako legedia teorĆ­a eta praktikarako tresna garrantzitsua dira: hori bai, erdibidean pertsona eta erakundeen erabakiak daude eta baliabideak ere bai. Marrazki batetan jasota:



 #HezkEH eko aurreko edizioko #JanireC-rek esaten duen bezala  Legedia ez da errealitatea, baina urratsak ematen laguntzen du


Garai hauetan Hezkuntzan lanean ari garenontzat, II Hezkidetza Plana 2019-2023 ondo ezagutzean aparte, Hezkuntza Sailaren Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana (2018-2021) ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait. Hezkuntza Saila osoa inplikatzen duelako, hezkuntza sisteman eragile ugari garelako eta denon bat egitea ezinbestekoa delako.




Legedia hurbilagotik ezagutu ondoren, hezitzaileontzat osa baliogarria izaten da garatzen ditugun planen eragina ezagutzea. Tokian toki gertatzen denaren berri badugu ere, ikuspegi globala izatea estimatzen bait dugu. Zentzu honetan, IVEI-ISEIk 2017an argitaratutako Genero-Berdintasuna LHn eta DBHn EAEn txostena interesgarria ikusi dut.



Legedia legedi, Hezkidetza lantzeko gako pare bat ditugu eztabaidagai: noraino da borondatezkoa hezkidetza bultzatzea? Eta ba al dago momento honetan nahiko baliabide baldintza onetan hezkidetza planak aurrera eramateko? Ikastetxeko egiturak, koordinazio denborak, material prestaketa, sensibilizazioa eta hausnarketa prozesuak lidergoa eta jarraipena eskatzetik aparte, “ekintza”ren kulturan tarteak aurkitzea eskatzen du: gelditu eta pentsatzeko tarteak. Baina hori, gai askorekin gertatzen ari zaigu, ezta?


Gure ikasleekin “gelditu eta pentsatzeko” tarte bat aurkituko bagenu, zer esango lukete galdera hauen inguruan? (Index for inclusiĆ³n, 2013)




2019/11/24

LEGEDIA EZ DA NAHIKOA

Aste honetan zehar marko legalari buruz hitzegiten egon gara, eta hau da gai hori buruz
sortu dudan hitz-hodeia:


Ez dut lortu NUBE DE PALABRAS webgunean egiten, kargatzen  ez zelako eta beste
Hitz-hodeiak egiteko beste webgune edo app azaltzen dira esteka honetan, behar izanez gero:https://josefacchin.com/nubes-de-palabras/ eta baita ikasleekin egiteko hitz-hodei xinpleak https://www.abcya.com/games/word_clouds .


Aurreko edizioetatik post hau aukeratu dut:  #argineren “MEXICO: EMAKUMEEK INDARKERIARIK GABEKO BIZITZA IZATEKO ESKUBIDEA”.


Oso interesgarria iruditu zait. Sarreran, Marcela Lagarderen hitzaldi bati buruz hitzegiten
du eta nola Mexikon 2007an “Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko
Lege Orokorra” (“la Ley General de Acceso de las Mujeres a una Vida Libre de Violencia”)
indarrean jarri zen. Baina Marcelak dioen bezala, Legeak ezartzea ez da nahikoa
emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko. 
Bere ustez, hainbat pausu eman behar dira hau gertatzeko: indarkeriaren zergatiak
identifikatu, aztertu nola errepikatzen den,  aurre egiteko tresnak eman eta
formazioaren bitartez aurre hartzea eta berreztea.
Hona hemen aipatutako legea:

Bere irudi bat berreskuratzen dut:

Ikusi ditugun legedien artean gehienak ezagutzen nituen, baino egia da gainetik
ezagutzen nituela. Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten
emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioak
(2009 otsailaren 3a), adibidez ez nuen ezagutzen. Honetan, eremu bakoitzean
nola jokatu behar den azaltzen du eta 7. puntuan, hezkuntza eremuari dagokio.
Honetan dio, eskola bakoitzean dagoen protokoloari jarraitu beharko litzatekeela 
edo bestela, hor markatutako pausuak jarraitzea:  http://www.bizkaia.eus/Gizartekintza/Genero_Indarkeria/pdf/dokumentuak/II_


Ezagutzen nuena, baino poliki gehiago sakontzen ari naizena
onaren bidean da. Nik uste dut hau ezagutzea ezinbestekoa dela eta eskola
guztietan martxan jarri beharko litzatekeela.
Beraz, hezitzaileentzako erronka izango litzateke hezkidetza-plana ezagutu eta
aurrera eraman, geroz eta eskola hezkidetzaile gehiago izan ahal izateko.
Honekin batera, indarkeria matxista prebenitzen  eta dauden kasuak
lehenbailehen detektatzen lagunduko liguke. 
Genero-ikuspegia duten eskolak bultzatu  behar ditugu hezitzaileok.
Curriculuma zein curriculum ezkutua eta materialak aztertu eta eraldatu behar
ditugu, eta berdintasunerantz bideratu gure praktikak.


Hezkidetza-plana 8 zutabetan oinarritzen da:

. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta historikoa.
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku-hartzea


Bukatzeko esan, Marcela Lagardek esan bezala, legeak existitzearekin ez dela nahikoa.
Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoan (2006ko maiatzaren 3a) adibidez, testuliburuei eta
gainerako curriculum-materialen egokitzapenari buruz hitzegiten du, eta 13 urte pasa
diren arren, ez dut uste hauek asko aldatu direnik, gehienek ez baitute genero-ikuspegirik.

Beraz lan handia dugu aurretik egiteko. Horregatik, oso garrantzitsua ikusten dut geroz eta
pertsona gehiago formatzea hezkidetzaren inguruan, guzti honi bultzada bat eman ahal izateko.

Amaitzeko, Medellineko bideo bat atxikitzen dizuet, hezkidetzaren ingurukoa: