Legeek aurreikusten
dituzten hainbat aspektu oso onuragarriak dira hezkidetzaren ikuspuntutik:
heziketa afektibo-sexuala eta harreman orekatu eta osasuntsuak bultzatzea
ikastetxeetatik, genero-indarkeriaren aurka egiteko protokoloak eraikitzea eta
aplikatzea, orientazio-laboralean estereotipoak baztertzea, eduki kurrikularren
birpentsatze eta birformulatze lana... Alabaina, zehazten diren neurriak nahiko
orokorrak dira eta faltaN botatzen da hezkidetzan aurrera egiten lagunduko
luketeen presioak. Esaterako: testu-liburuetako gizon eta emakumeen
errepresentazio orekatuaren kontrol mekanismorik ba al dago argitaletxeek hau
betetzen dela ziurtatzeko?
Hona hemen lagin bat:
Edozein kasutan, erakundeetatik berdintasunaren alde azken
hamarkada honetan egin den esfortzu nabarmena isladatzen du legediak. Nolabait
ere, hezkidetzak duen beharraren onespenaren aitortza izan delarik. Eta hori ez
da gutxi.
Hitz jolas honen
bitartez adierazi nahi izan dut nola hezkuntza arloko lege nahiz plan guztien azken
gauzatzaileak irakasleak gara. Alegia, landa-lana eta esperimentazio zuzenaren
erantzuleak. Eta maila honetan, pertsonaz-pertsona desberdinatasunak igar daitezke
hezkidetzarekiko interes eta inplikazio mailan. Baina pozgarria da ikustea gero eta konplize gehiago dituen erronka
dela. Feminismoaren aldarriei heltzeko beharra somatzen ari diren konplize
berri sorta.
Iazko post-en artean, Patricia Oregirena ikustea gomedatzen
dut. Mezu soila, baina aldi berean mamitsua du. Eta estetikoki oso-oso erakargarria
da:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina