2018/11/18

OSPAKIZUNAK, GUZTIONTZAT!!



Pasaden urteko post bat aukeratu dut. Fionak idatzitakoa. Zergatik?. Euskal Herriko jaietan ematen diren arazoei buruz erreflexioa egiten duelako eta modu pertsonaletik abiatuta. Askotan erreflexionatu dut honen inguruan, gure herrietan sortzen diren arazoak ikusita eta ematen diren ospakizunek sentsua pixka bat aztertuta. Ez ditut ulertzen tradizioaren izenean egiten diren aipamenak eta mantentzen diren moduak. Nik galdera bat egin nahiko nuke: zertan aldatuko litzateke ospakizuna, parekotasuna kontuan izango bagenu?. Hau da, neskak eta mutilak modu BERDINEAN parte-hartzeko aukera bermatuta izango balitz. Ba oso erreza; ez zen ezer aldatuko, nahi zuenak parte hartuko luke eta nahi ez zuenak ez. Beste guztia berdin jarraituko luke.



                                                                                      HAU?          


EDO HAU?



Aste honetan topatutako baliabide batzuk



Eremu hezitzailean, hainbat esparruetan bezala, asko egin da azken urteetan. Kontua da noraino garen eraginkorrak eta noraino egiten diren jarduera eta esku-hartze guzti horiek ez ote diren diluitzen gizartean dauden estimuluekin.
Nire ustez, lan ardatzak oso ondo identifikatu behar dira eta plan oso bat antolatu, benetan eraginkorrak izan nahi badugu. Nire kasuan, adibidez, konturatzen ari naiz, aurten egiten ari garen esku-hartzeek oraindik ez dutela gorputz oso bat. Espero dut datorren ikasturterako hori hobeto antolatzea. Hori izango da nire erronka. 

Bukatzeko, umorea eta irria!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina