2015/10/24

HEZKIDETZAREN MAGIA

Hona hemen nika sortu dudan leloa.

HEZKIDETZA OINARRIA

Hezkidetza sexu-genero sistemak inposatzen dizkigun, rolak, estereotipoak, ezaugarriak... gaindituz heztea da. Ikasleen garapena modu integralean emango da ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuz, bere bizitzaren proiektuen jabe izan dadin eta ikasle bakoitzak bere identitatea modu askean eraiki dezan. Hezkidetza eskola mixtoa baino kontzeptu sakonagoa da;azken finean, balore feministetan heztea da; askatasunean, elkartasunean,aniztasunean,berezitasunean,elkarren arteko zaintzan....
Hezkidetza ikasleen konpetentzien garapenerako ezinbestekoa dela deritzot beraz, hezkuntzaren oinarritzat ulertzen dut. Nahiz eta hezkuntza arloan hezkidetzaren garrantziaren kontzientzia egon, oraindik ere ez dugu lortu eskola guztiz hezkidetzailea bihurtzea eta horregatik ere ugariak dira hezkidetza lantzearen beharraren arrazoiak, dena den honakoak azpimarratuko nituzke:

  • Gure gizartea oraindik ere sexu-genero sistematik eratorritako binomietan antolatuta dagoelako.
  • Emakumeak zapalkuntza egoeran egoten jarraitzen dugulako eta inbizilizitatuta jarraitzen dugulako.
  • Jarrera sexistak eta homofoboak oso zabalduta dirautelako.
  • Genero estereotipoak ikasleen identitatearen garapenerako muga direlako.
  • Harreman ereduak heteropatriarkatuaren eskemen arabera egituratuta daudelako.

Heziberri 2020ko proiektutik hezkidetza islatzen duen honako esaldi hau azpimarratu nahiko nuke, esaldia oinarrizko hezkuntzaren xedeetako bat da:


b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa,komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.”

Oinarrizko xede hori burutu ahal izateko erronka ugari ditugu aurretik. Esan beharra dago curriculum ezkutuak honetan duen garrantzia, eskolan transmititzen diren aspektu ugari curriculumean jasota ez daudenak baitira eta hezkidetzari lotutako aspektuak curriculum ezkutuaren baitan daude txertatuta, izan ere, generoarekin lotutako estereotipo eta rolak eskolako ohituren bidez transmititzen dira.

Hezkidetzaren lanketa eskoletan egiteko ondorengo gakoak aipatuko nituzke:
  • Hezkidetza hezkuntza komunitate guztiaren eginbeharra da.
  • Espazioen erabileraren gaineko etengabeko analisia egin behar da.
  • Eskolan erabiltzen den iruditegiaren berrikuspena (testu liburuak barne)
  • Hezkuntza komunitateko partaideen birziklapena, bestelako harremanak, jarrerak, ohiturak... eraikitzeko.
  • Eskolako ikuskizunen analisia
  • Hizkuntza sexistaren desagerketa

Eta bagoaz urrats moreak gutxinaka-gutxinaka ematen, aliantzak egiten, hezkidetzaren gaia eskoletan geroz eta presenteago egoten....

HEZKIDETZA EZINBESTEKO ERRONKA

HEZKIDETZA EZINBESTEKO ERRONKA

Hezkidetza zer da? 

Pertsona guztiak berdintasunean heztea  , askatasunean. Pertsona oro, bera denarekin, bere sentimenduak, ezaugarriak, ilusioak, gabeziak, gustoak,  onartua izatea.
Emakume eta gizon izatearen gizarteak emandako estereotipoetatik kanpo heztea.
ere ustez, funtsean hau da dugun erronka. Erronka handia kontuan harturik, guk zer hezkuntza jaso dugun eta zer zaila den oso barneratuta ditugun jarrerak aldarzea. Nahiz eta ideologikoki oso garbi izan bidea zein den, konturatu eta nahi gabe askotan ateratzen zaizkigun barrutik jarrera sexistak ( neri bai behiztzat).
Marian Morenok esaten duen bezala, desikasi behar ditugu edo desegin , ditugun motxila sexistak . Eto horretarako, ezinbestekoa dugu formatzea, informatzea , konpartitzea eta nola ez umorea. 

ZERGATIK LANDU BEHAR DA HEZKIDETZA


Elizondon, Nafarroa oinez-en gertatutakoa berriro gerta ez dadin.

Emakumeak, emakume izateagatik gizartean inungo galerarik izan ez dezan.
gizonak, gizon izateagatik esterotipo batean sartu behar ez izateko.

Gure ikastetxeetako patioetan berdidasunea eta kolaborazioa nagusi izateko.
Gure ikasleengan generoa dela eta inongo aurreiritzia izan ez dezagun irakasleak.
Mundu justuago batean bizitzeko.



ZAILTASUNAK

Gaur egungo gizartean, ezkutu eta ageriko milaka mezu sexista jasotzen ditugu guk eta gure ikasleek ere . Esnatzen garenetik ohera joaten garen arte, etengabea da bonbardeoa. Publizitatea, prentsa, hizkuntza, irudiak...Marian Morenok asko hitz egiten du honetaz eta bere modu umoretsu eta aldi berean gordinean oso ongi azaltzen du bere hitzaldietan , dena biltzen eta ikuitzen duen ohial sexita hau.
Gure lana beraz, egunerokoa eta uneerokoa izan behar du . Marianek esten duen bezala, klasea eta programazioa ematen siatzen naiz orduko ,azaltzen da pasatzen uzten ezin dudan zerbait eta klasea eten egin behar dut. 
Beraz, Animo eta besarkada bat! 
 

HEZKIDETZA, zer da?


Hezkidetza, zer da? 
Aniztasunaren trataera dela esango nuke, edo txanpon bereko beste aurpegia.


Hezkidetza hezkuntza da, eta ikaskuntza, eta eredua, eta bizitzeko modu bat. Muinean,  azaleko ezaugarriei begiratu gabe garatzen den mundua ulertzeko modua sustatzen duena. Ez bakarrik sexua edo generoa baizik eta itxurarekin zer ikusia duen edozein alderdi baztertuz edo gaindituz aritzen dena.
Ulertzen dut berdintasunean heztea harremanetan aritzeko forma bat dela, desberdintasunetik abiatuz edo diferentzia baloratuz bakoitzari behar duen espazioa eta aukerak eskaintzea, menpekotasun arrastorik gabeko harremanak garatuz. 

Hezkidetza hezitzeko modua den heinean, parekidetasuna edo partekatutako espazioa baino haratago doan pentsaera dela uste dut, kontzeptu bera interpretatzeko modua barne. Horregatik gure ikastetxeetan helduok gure hausnarketa propioa, indibiduala, bakarkakoa egiten dugun bitartean,  gogoeta kolektiboa ere bultzatu beharreko ideia aldarrikatzen dut, ez bagara ikasle, beste langile edo senideen eredu bilakatzen, ez garelako urrutira joango, oso gutxi aurreratuko dugulako metodologia “ez sexista” edo “hezkidetzarako curriculuma” abian jartze arren.
Hezkidetza nola planteatu baino heziketa bera nola pentsatu argitu beharko genuela uste dut, eskola errealitatera nola batzen diren testuinguruko heterogeneotasunak aztertu beharrekoan gaudela, eskola praktikak berak (eskolatze kontzeptutik hasita) ze ohituretan murgiltzea dakarren ikertuz. Ahaztu gabe, noski, hezkuntza ez dela ikastetxeetan bakarrik garatzen alde batetik, eta “kultura pedagogikoak” indar handia hartzen ari dela gizarte mailan bestetik.

Ez da “lekua” egitea ikastetxean hezkidetzari, ez denez bezala txokoa eskaintzea kultur-arteko harremanari edo hesi arkitektonikoak suntsitzen hastea gurpildun aulkia behar duen ikaslea gelara sar dadin. Hauek ezinbesteko baldintzak izango lirateke, baina eraikina gauzatzeko lehen harria besterik ez direla uste dut, luma bat airean ez badu konpromisu zehatz bat atzetik, nolabait ikastetxe eskema zurruna desegin eta denon, inongo adjektiborik gabe, guztion etxea izan daitekeen kabia sortzeko konpromisoarekin.

Gizartean konpondu beharreko “arazo” edo “erronka” nagusien aurre egiteko beharra eskoletara esleitzen da oso erraz, ikastetxeetan estu eta larri ibiltzen garelarik baliabide gisa erronkarekin batera esleitzen diguten oihal zati apur horiekin trajea nola josi ez dakigula. Eta agian ez dugula traje bat josi behar planteatu gabe, zergatik ez mantala edo turbantea?. Ez al da dena, azken finean, pentsamendu kritikoa garatzeko beharra, gure bizitzaz eta inguratzen gaituen naturaz zein gizartez kontziente izaten ikasteko beharra?

Iruditzen zait sakonago begiratzen ez dugun bitartean, hau da, HEZIKETA zer den eta HEZIKETAZ zer ulertzen dugun aztertu arte, han eta hemen petatxuak jartzea besterik ez dugula egiten gure ikastetxeetan.

Eta, bukatzeko, formazioari leku garrantzitsua eskaini beharko geniokeela ere uste dut. Irakurri honetaz aspalditik ikertzen ari direnak argitaratutako dokumentuak, historia berrikusiz, errealitateaz jabetzeko antenak erne izanez. Ikasi, formatu, “betaurreko moreak” egoki erabiltzen trebatu ahalik eta etekin handiena ateratzeko inguruak eskaintzen digun edozein  baliabideri.

Gure artean informazioa jaso, aztertu, eredu egokiak bilatu, martxan jarri, proposamen berritzaileak idatzi hezkuntza proiektuan, … dena dagoela ondo eta dena dela baliagarria defendatzen dut, baina oso pobre gelditzen dela guztia ez badugu ekintzetarako pausuak ematen ere garbi dut. Hitzak, gogoetak, plangintzak, ebaluazio irizpideak, denak egon daitezke ondo eta denak baliagarriak izan, baina benetan  lagunduko duena hezkidetzan ere, aniztasunaren barruan sartzen den beste edozein arlotan bezala, ekintzetarako prest egotea eta gure bizitzako alderdi guztietan nolabaiteko “militanteak” izatea dela iruditzen zait.
Ahal den guztietan, gainera, umorez, gure buruaz farre sanoa eginez, bizitza gozatuz, alaitasunean murgilduz. Ironia ere altxor baliotsua bilaka daitekeela ikusi dut behin baino gehiagotan…






Hausnarketa

Zer da HEZKIDETZA?
Aste honetan irakurri ditudan definizio guztiekin bat egiten dut eta zaila egiten zait beste bat asmatzea .Dena den definitu beharko banu nire egunerokotasunatik hasiko nintzateke .
Nire ikasleak aurrean ditudanean umeak ikusten ditut eta bakoitzak bere bereziasunekin eta baita bere motxila propioarekin ere.Nire Erronka tutore bezala bakoitzaren beharrei erantzutea eta umearen garapen osoa ahalbideratzea da.
Pertsona autonoamoak kritikoak empatikoak...Zoriontsuak lortzeko. Ametsa?Agian baina egunero ilusio horrekin jeiketzen naiz eskolara joateko eta hain errotuak ditugun estereotipo ohitura hizkuntza eta sinesmen horietatik at aritzeko ahaleginak egiten ditut.
Baina aste honetan batez ere ez nuke ahaztu nahi gure aurretik Hezkidetzan aritu diren emakumeak eta horretarako bilgune feministak argitaraturiko gida beraiei eskeinetako esaldia oso aproposa iruditu zait:

Ametsak borrokabide bihurtu dituzten atzoko gaurko eta biharko euskal emakume guztiei:Zuek ereindako hazia kimu bihurtzen ari delako.


Arrazaoiak hezkidetzan aritzeko? Uf pila bat...
  • Aste hontan bertan Elizondoko berriarekin gosaldu behar izan dugulako...
  • Gabonak gertu ditugulako eta jostailu katalogo eta iragarki gehienak penagarriak direlako...
  • Ikasmaterialan oraindik lan handia dugulako: hizkuntzan ,irudietan edukinetan …
  • Ohiturak eta tradizioak gaur egun oraindik sexismoa ahalbideratzen dutelako...
  • Gu gure gizarteraren seme alabak(alaba-semeak?) garelako eta oso zaila zaigu nahiz eta konszienteak izan jaso dugun ereduetatik at aritzea.
Hezkidetzako eta genero-indarkeriaren prebentzioko proiektua egiteko orientabideetan hauxe aurkitu dut:


Hezkuntza-sistemari planteatutako erronkak:

  • A) Erronka: Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia sartzea ikastetxeetako kultura, politika eta praktiketan, planteamendu integral batez:
    • Material didaktiko ez-sexistak berrikustea eta aztertzea.
    • Sailak, arloak, eremuak: materialak berrikustea/aukeratzea, proposamenak egitea.
    • Arloen programazioetan genero-ikuspegia sartzea.
      Nire ustez oso egoki jasota dator baina aurrea eramateko ezin bestekoak ikusten ditut baliabideak jartzea,giza eta ekonomikoak.Hezkidetza proiektua aurrera eramateko oso baliabide eskax ditugu H.H eta L.H. Ko lehenengo zilkloetan teknologia aldetik penagarriak dira ditugun baliabideak (baldin eta baditugu!).
Bestalde eskola bezala hezkidetza proiektuan sartzeak behartu gaitu gaiataz hitz egitera eta ez da gutxi... Formakuntzan ere ari gara eta Jolastokiko diagnostikoa ere egin dugu beraz baikor eta jarraitzeko arrazaoiak baditugu!




PERUK EZ DU GUSTOKO FUTBOLA



PERUK EZ DU GUSTOKO FUTBOLA…

            Gure etxean ez dago baloirik, panderoa, ipuinak eta mozorroak bai. Pasa den egunean nire semeak ikastolan egindako bere lehenengo txostena ekarri zuen. Aurten uztarketa egin dute, eta lehenengo unitate didaktikoak elkar ezagutzea zuen helburu. Zur eta lur gelditu ginen Peruk idatzi zuena irakurri genuenean “gustokoa dut nire lagunekin futbolean aritzea”. Mutikoa ez da inoiz futbolean ibiltzen, behin baloi bat hartu zuen eta kristalezko bola zela irudikatu zuen. Peruk, bere sei urtekin, dagoeneko ikasi du onartua izateko rol bat bete behar duela, bere izaerakin ezer gutxi ikustekorik duena. Horrela laburtuko nituzke hezkidetza lantzeko bost arrazoi garrantzitsu, sei urteko mutiko batek ez duelako askatasunik bere izaera adierazteko eta estereotipoen zama paraitzen dituelago.

“Zentzu horretan, ikastetxeak sexu- aniztasunarekiko errespetua eta jokaera homofobo, lesbofobo eta transbofobo aurkako konpromisoa espresuki ikusarazi eta sustatuko duten mezuak eta neurriak bultzatuko dituzte”. Hauxe dio Hezkuntza Sailburuordean Haur eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2014-2015 ikasturtea antolatzeko moduari buruzko ebazpenak. Hau denek argi dugu eta maiatzak 17an sentsibilizazio jarduerak egiten ditugu; baina, heziketa afektibo-sexuala heterosexuala soilik eskeintzen diegu ikasleei. Curriculum ezkutuaren mamua lasai arraio dabil gure ikastetxeetako korridoreen zehar. Marian Morenok askotan aipatzen duen motxila pisutsua, ireki, miatu eta hustu beharko genuke.

Autokritika, ezberdintasunen aberasgarritasuna ikasi, sinismen faltsuak deuseztatu, laburbilduz hezkidetza bide bakarra da. Ekainaren 23an Izarok, nire semearen laguna, Alpargata Dantza dantzatu zuen plazan, gure herriko historian lehenego emakumea izan zen dantza hau dantzatzen. Gu ez ginen horretaz jabetu emanaldia bukatu arte eta zenbait komentario entzun arte. Zazpi minututan tradizio  zaharra aldatu zen eta berri bat sortu zen.

“Kultura androzentrikoa eta patriarkalak berezko duen sexu- diskriminazioak dakarren inertziak soilik justifikatzen du gizakien arteko ezberdinatasuna, eta hori prebenitu, orekatu eta errotik ateratzea da helburu” David SĆ”nchez Garridoren hitz hauekin laburtuko nuke gure aste honetako gaia. Balorazioa: bikaina.







HEZKIDETZA DA BIDE BAKARRA

HAUSNARKETA, zer mugitu

 
                

          HAUSNARKETA: zer mugitu zait?
                                                    
Aste honetako lanaren inguruan, alderdi hauek nabarmenduko nituzke:
*HEZKIDETZA kontzeptua argitzeko aukera izatea; material desberdinen ugaritasuna dela eta, ideien dispertsioa erraza egiten zait eta MĀŖJose Urruzolak emandako definizioa oso zehatza eta zuzena iruditzen zait.
*Material osagarrietan emandako iturri desberdinetako ideia, iritzi eta edukiak, orokorki, asko lagundu didate, batetik gaiaren inguruan alderdi desberdinak bereizten (juridikoa, administratiboa, pedagogikoa, pertsonala…) eta, bestetik, hezkidetzaren alde, jende eta talde asko dabilela lanean ikusteko.
*Nahiz eta jende-talde asko lanean aritu, oraindik gizartean eta eskolan oso sendo mantentzen dira sexismoa eta genero-indarkeria.
*Eginbehar hau eskola-komunitate osoari dagokio.
*Hezkidetza pertsonaren garapen integralaren hezkuntzaren parte da, norberaren indibidualtasuna eta gaitasunak baloratu eta sustatzen dituena.
*Eskolan egiten eta lantzen duguna (eta egiten edo lantzen EZ duguna) ez da “neutroa”, balio eta gaitasun batzuk transmititzen ditugu beti.
*Eskolan eraldaketa bultatu nahi badugu, taldean izan behar da, aliatuak bilatu behar ditugu.
Irakurritako eta ikusitako guztiaren ondoren, niretzat HEZKIDETZA honako hau da:
*emakume eta gizon izatearen gizarteak emandako estereotipoetatik kanpo heztea.
*norberaren indibidualtasuna garatuz heztea.

*berdintasunean eta askatasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko helburuarekin heztea.
Nire inguruan HEZKIDETZA lantzeko arrazoi batzuk honako hauek dira:
*Emakumeen aurkako indarkeria desagertzea, bere funtsean dauden balio okerrak deseginez.
*Emakumeak dituzten balio eta gaitasun asko garatzea, orain arte, “femeninoak” ez izateagatik, ezkutatu   egin baitira.

*Gizonek dituzten balio eta gaitasun asko garatzea, orain arte, “maskulinoak” ez izateagatik, ezkutatu egin baitira.

*Berdintasunak dakarren kolaborazioa gure eskolan (eta gizartean) hobekuntzarako eta bizitzarako oinarria sustatzea.
*Historian zehar emakumeen ekarpenen-ezkutaketarekin bukatzea eta argitara ematea, ahal diren gehienak.
*Gure amek (eta aintzindariek) egindako ahaleginak baloratzea eta bide horretan jarraitzea.
 
HEZIBERRI 2020 proiektuan, hezkuntzaren oinarrizko xedeetako bat honako hau da:
     Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.
   Xede hau lortzeko, kontutan hartu beharko genuke “curriculum ezkutuan”transmititzen ditugun balio eta
estereotipo batzuk:
*Ikas-materialetan emakumeen eta beraiek egindako ekarpenen presentzia eza.
*Aurrekoarekin batera, ikasleentzako emakume-eredu eza.
*Neska eta mutilen jolastokien espacio-erabilera desorekatua.
*Jaialdietan neska eta mutilei ematen zaizkien rol desberdintzaileak (estereotipoak mantentzen laguntzen dutenak).

 
           Guzti hau horrela bada ere, hezkuntza munduan daramatzadan urteetan (30 baino gehiago) badaude aurrerapausoak eman direla adierazten duten datuak:
*Batxilergoan, neska gehiagok aukeratzen dute Zientzia arloa eta, ondoren, gehiagok Ingeniaritza ikasketak. Zer esanik ez, Medikuntza; halaber, mutil gehiagok (nahiz eta oraindik, portzentai txikia izan) Magisteritza ikasketak.
*Tutorearekin hitz egitera ikastolara etortzen diren aiten kopurua asko handitu da.
*Famili-eredu anitzak ikusten dira, eta, horien artean, baita sexu bereko bikoteenak ere.
*Etxetik kanpo lan egiten duten amen kopurua askoz ere handiagoa da.
*Zuzendaritza taldea, bakarrik gizonek osatzetik, momento honetan hiru emakumek eta gizon batek         osatzera pasa da.
*Nesken kirol taldeak badaude (ez bakarrik gimnasia erritmiko edo musika   taldeak).
Pausu txikiak badira ere, aldaketa hauen eragile sinesmen batzuen aldaketa izan da, hala nola:
     *Neskek ez dutela mutilen gaitasun haina gai zientifikoetarako.
     *Emakumeek ez dutela lidergo gaitasuna.
     *Emakumeen interes ia bakarra familia eta zaintza direla.
     *Kirolak gizonen esparrua direla.
     *Emakumeek eta gizonek bioligikoki “markatuak” daudela zeregin desberdinetarako (Marian  
      Morenok dioen bezala “el gen de quitar los mocos”).
    *Gizonek ez dutela sentsibilitaterik umeen beharrak jasotzeko.

 

 

 
 

MOREA BERDINTASUNAREN KOLOREA


2015/10/23

Hezkidetzari buruz hausnartzen


                       

                              HAUSNARKETA






Hasteko, gaiak duen egituraren alde nagoela esango nuke oso argi eta garbi egin behar dugun lana ikusten delako. Nire ustez ezin da gai berri bat aurkeztu edo landu ez badugu hurrengo galdera egiten: 

Zer da Hezkidetza? 

Behin kontzeptu bat izan, errezagoa da gaian murgiltzea.Baina honekin bakarrik ezin gara geratu sakondu behar baitugu gure helburua lortzeko. 

Landutako gaian zehar hainbat puntu edo ideiak aipatzen dira, besteak beste:

 - Gure lehenengo inpresioetatik datuetara 

- Ditugun erronkak gure aurrean 

- Identitateen garapena lehenengo mailetatik 

- Edozein Hezkuntza legeak, gaur egun,Konpetentziei eta balioei buruz oinarria du. 

- Curriculum-ari dagokionez , ezkutua kontuan hartu behar dugu duen garrantsiagatik. 

- Benetan, berdintasuna eta askatasuna nahi baditugu Hezkidetzari ekin behar diogu eta Prozesu Eraikitzailea izan behar da.Prozesu honetan desikasi eta ikasi, desikasi eta ikasi espiral bat izango balitz bezala.Honekin batera,birziklapen prozesua sartzea komeni zaigu, hau da, DESEGIN-ERAIKI-DESEGIN…… bestean bezala espiral bat izango balitz bezala. 

Hau guzti hau lortzeko estrategiak behar ditugu.Horrexegatik, oso garrantsitzua da sentsibilizazioa eta Formakuntza.Ez da garrantsitzua bakarrik baizik eta ezinbestekoa elkarreraginarekin batera. 

Gaiari buruzko balorazio pertsonala oso aldekoa da partaideen aniztasuna bai Hezkidetza munduan bai sare sozialen inguruan kontuan hartu dutelako.Oso ideia deigarria izan da: Sakontzeko gaiak lantzea. Horrela guztiontzako lana dago. 


 “Hezkidetzaren definizioa eman behar badut 
zaila egingo zait oso gai zabala delako.
Dena den, ez dakit zergatik baina 
Mari Jose Urruzolak dioen bezala 
ni guztiz ados nago.Ni gehien kezkatzen 
nauenaren artean estereotipoak dira.
Horrexegatik , genero esteriotipoak sortzen 
dizkiguten mugak gainditu behar ditugu eta
 honekin batera,Berdintasunerako heziketa 
izatearen alde nago. 


 Nire ustez, nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko moduko bost arrazoi garrantsitzu aipatuko nituzke: 

• Berdintasuna lortzeko Eskola hezkidetzailea izatea beharrezkoa da.

 • Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketeetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero baldintzapenik gabe. 

• Ikastetxeetan espazioak eta denbora ondo banatzea. 

• Ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan bai neskek bai mutilek aukera berdinak izatea. 

• Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez. 


Heziberri 2020ko proiektuan, besteak beste, konpetentziak lantzen dira bai zeharkako konpetentziak bai diziplinarrak, eta hauek garatzeko berdintasun printzipioa eta ekitatea kontuan hartzen dira. Baina konturatu gabe transmititzen dena , irakasten dena ez da aipatzen eta ez da kontuan hartzen, hau da curriculum ezkutua deitzen dena. 

Bestalde, aipatzen badugu EUSKAL CURRICULUMA GENERO IKUSPEGITIK, eta honetan aztertzen badugu esaldiren bat, hau da :

 “Euskal Curriculuma, jendarte eredua birsortzeko baino, eraldakuntzarako bitartekoa izan behar du, hots, pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile izan behar du, pertsona aske eta integralak heziz, eta sexuen arteko parekidetasunaren alde eginez. Batetik, ezberdintasun sozialak gainditzeko balio izango du, eta bestetik, sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko”. 

 Berriro begi bistan geratzen da curriculum ezkutua. 

Egia izan, orain arte, oso aurrerapen gutxi izan dugu. Dena den, zerbait azpimarratzekotan aurrerapen bat izan daiteke Hezkidetza Proiektua eta honekin lotuta Hezkidetza Gida Plana

 




Proiektu hau jaio zen orain dela 3 urte , eta une honetan bizi bizian dago ikastetxeetan. Horrez gain, Hezkidetza mintegietan lan handia eta sakona egiten da. Mintegiekin lotuta sare sozialak eta baliabide digitalak erabiltzen dira eta bultzatzen dira, besteak beste, hezkidetzaaraba 


Baina hori lortzeko, ez da erraza izan , apurtu behar izan dira mugak asko eta baita sinesmen faltsu asko desegin  ere.

Honaino ailegatzeko bidea luzea izan da eta  gure ikastxeetan Hezkidtza gida plana bakarrik lortzeko,  20 mende itxaroten  egon gara.