HAUSNARKETA: zer mugitu zait?
Aste honetako lanaren inguruan, alderdi hauek nabarmenduko
nituzke:
*HEZKIDETZA
kontzeptua argitzeko aukera izatea; material desberdinen ugaritasuna dela eta,
ideien dispertsioa erraza egiten zait eta MªJose Urruzolak emandako definizioa
oso zehatza eta zuzena iruditzen zait.
*Material
osagarrietan emandako iturri desberdinetako ideia, iritzi eta edukiak,
orokorki, asko lagundu didate, batetik gaiaren inguruan alderdi desberdinak
bereizten (juridikoa, administratiboa, pedagogikoa, pertsonala…) eta, bestetik,
hezkidetzaren alde, jende eta talde asko dabilela lanean ikusteko.
*Nahiz eta
jende-talde asko lanean aritu, oraindik gizartean eta eskolan oso sendo
mantentzen dira sexismoa eta genero-indarkeria.
*Eginbehar hau
eskola-komunitate osoari dagokio.
*Hezkidetza
pertsonaren garapen integralaren hezkuntzaren parte da, norberaren
indibidualtasuna eta gaitasunak baloratu eta sustatzen dituena.
*Eskolan egiten
eta lantzen duguna (eta egiten edo lantzen EZ duguna) ez da “neutroa”, balio
eta gaitasun batzuk transmititzen ditugu beti.
*Eskolan
eraldaketa bultatu nahi badugu, taldean izan behar da, aliatuak bilatu behar
ditugu.
Irakurritako eta ikusitako guztiaren
ondoren, niretzat HEZKIDETZA honako hau da:
*emakume eta
gizon izatearen gizarteak emandako estereotipoetatik kanpo heztea.
*norberaren indibidualtasuna
garatuz heztea.
*berdintasunean eta askatasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko helburuarekin heztea.
Nire inguruan HEZKIDETZA lantzeko
arrazoi batzuk honako hauek dira:
*Emakumeen
aurkako indarkeria desagertzea, bere funtsean dauden balio okerrak deseginez.
*Emakumeak dituzten
balio eta gaitasun asko garatzea, orain arte, “femeninoak” ez izateagatik,
ezkutatu egin baitira.
*Gizonek dituzten balio eta gaitasun asko garatzea, orain arte, “maskulinoak” ez izateagatik, ezkutatu egin baitira.
*Berdintasunak dakarren kolaborazioa gure eskolan (eta gizartean) hobekuntzarako eta bizitzarako oinarria sustatzea.
*Historian zehar
emakumeen ekarpenen-ezkutaketarekin bukatzea eta argitara ematea, ahal diren
gehienak.
*Gure amek (eta
aintzindariek) egindako ahaleginak baloratzea eta bide horretan jarraitzea.
HEZIBERRI
2020 proiektuan, hezkuntzaren oinarrizko xedeetako bat honako hau da:
Pertsonaren
garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa,
soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta
espirituala.
Xede hau lortzeko, kontutan hartu beharko
genuke “curriculum ezkutuan”transmititzen ditugun balio eta
estereotipo batzuk:
estereotipo batzuk:
*Ikas-materialetan
emakumeen eta beraiek egindako ekarpenen presentzia eza.
*Aurrekoarekin
batera, ikasleentzako emakume-eredu eza.
*Neska eta
mutilen jolastokien espacio-erabilera desorekatua.
*Jaialdietan
neska eta mutilei ematen zaizkien rol desberdintzaileak (estereotipoak
mantentzen laguntzen dutenak).
Guzti hau horrela bada ere,
hezkuntza munduan daramatzadan urteetan (30 baino gehiago) badaude
aurrerapausoak eman direla adierazten duten datuak:
*Batxilergoan,
neska gehiagok aukeratzen dute Zientzia arloa eta, ondoren, gehiagok Ingeniaritza
ikasketak. Zer esanik ez, Medikuntza; halaber, mutil gehiagok (nahiz eta
oraindik, portzentai txikia izan) Magisteritza ikasketak.
*Tutorearekin
hitz egitera ikastolara etortzen diren aiten kopurua asko handitu da.
*Famili-eredu
anitzak ikusten dira, eta, horien artean, baita sexu bereko bikoteenak ere.
*Etxetik kanpo
lan egiten duten amen kopurua askoz ere handiagoa da.
*Zuzendaritza
taldea, bakarrik gizonek osatzetik, momento honetan hiru emakumek eta gizon
batek osatzera
pasa da.
*Nesken kirol
taldeak badaude (ez bakarrik gimnasia erritmiko edo musika taldeak).
Pausu txikiak badira ere, aldaketa
hauen eragile sinesmen batzuen aldaketa izan da, hala nola:
*Neskek ez dutela mutilen gaitasun haina
gai zientifikoetarako.
*Emakumeek ez dutela lidergo gaitasuna.
*Emakumeen interes ia bakarra familia eta
zaintza direla.
*Kirolak gizonen esparrua direla.
*Emakumeek eta gizonek bioligikoki “markatuak”
daudela zeregin desberdinetarako (Marian
Morenok dioen bezala “el gen de quitar los mocos”).
Morenok dioen bezala “el gen de quitar los mocos”).
*Gizonek ez dutela sentsibilitaterik umeen
beharrak jasotzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina