#oihana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#oihana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/06

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN etengabe!

Resultado de imagen de itsas dortoka

Amelia Barquin-ek aurkezpen egunean, saio presentzialean, erabili zuen arrainen metafora askotan etortzen zait burura.
Orain dela 22 aste lore bat aukeratu nuen; gaur, berriz, itas dortoka bat. Zergatik?  Uretan bizi eta noizbehinka lurretan ibiltzen delako. Ikastaro honetan parte hartzeak uretatik aterarazi nau. Beraz, eskerrik asko denoi, arduradunei eta ikastarokideei.
Agur bero bat eta besarkada haundi bat!!!!  Hala ere, ziur nago borroka honetan berriro egingo dugula topo.



2016/03/13


TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN
Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.

Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa lortzeko:
1)      Eskolako komunitate-kide bakoitzak bere identitatearekin gustura egon behar du, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe. Bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo eta autonomoak eskolan barruan zein kanpoan eratu behar dira.
2)      Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatu behar dira, eremu pribatu zein publikoan.

 
Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak sustatzen du:
1)      Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
2)      Maila guztietan dominazio-menekotasun paradigmaren erreproduzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura.
3)      Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
4)      Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialen oinarrituriko harremanak.
5)      Bake eta indarkeria-eza kultura.

 


HEZKIDETZAren ikuspegitik TRATU ONAK zer diren zehazteko kontuan hartu behar dira Mari Jose Urruzolaren ekarpenak. Hauek dira batzuk:
-          Nor bere buruarekin harreman ona izateko:
Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptua ez estereotipatu propioa sortuz.
Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gabe.
“Ez” esan, behar duzun guztietan.
Autodefentsa estrategia anitzak garatu.

-          Besteekin (orokorrean):
Hizkuntza hezkidetzailea erabiliz.
Elkartasunezko jarrerak erakutsi.

-          Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean):
Elkarri lagundu.
Zure ekarpenik onenak eskaini taldeari.
Manipulazioei eta erasoei ezetz esan.
Arazoak daudenean guztientzako konponbiderik emankorrena bilatu eta martxan jarri.

-          Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin:
Zaindu, arduraz jokatu.
Erabilera ona eman objektuei ahal duten iraupenik luzeena izan dezaten.
Gaur egun deshazkundea deitzen denaren aldeko jarrera erakutsi. http://desazkundea.org/language/eu/

 

 

 
MAITASUNEZKO TRATU ONAK jakiteko zer diren Nafarroako Gazte Kontseiluak egindako lana aproposa da.
http://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f
 
Eta ezin dugu ahaztu inoiz zer-nolako kaltegarria izan den maitasun erromantikoa.

 

Oraindik heldu beharreko gai bai KORRESPONSABILITATEA edo ERANTZUNKIDETASUNA da. Ikastetxean gai hori hasteko lantzen baliabide asko aurkeztu zaizkigu unitate honetan eta, nire ustez, oso baliagarria izan daiteke “Elkar arduratuko Hezkuntza” liburuxka (1994.urtean argitaratua).

Oso interesgarria iruditu  zait Marta Pascualek esaten duena: “ekofeminismoek ordena kultural bat (patriarkatua) eta ordena ekonomiko bat (kapitalismoa) salatzen dituzte”. Giza beharrek eta ekologia-mugek esango dute produkzio egoki eta jasangarriak eta egin eta banatu beharreko lanak zein diren. Ekologismoak ingurumenaren alorreko mugak aintzat hartzen dituen bezalaxa, feminismoak berdintasuna jotzen du edozein proposamen sozial eta ekonomikoren ezin ahaztuzko baldintzatzat. Ekofeminismoak hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen du.
 
Hona hemen berak idatzitako hainbat artikulu eta bideo bat:
 
 

 
IKASTETXEAN LANTZEKO ERRONKAK:
-          Ikasleek patriarkatuarekiko ikuspegi kritikoa garatzera laguntzea izan behar da lehen pausua.
-          Bigarrena, nire ustez, gauzak ongi egiteko gomendio batzuk eman behar dizkiegu.
-          Eskolako komunitate kide guztiok zaindu behar ditugu gure arteko harremanak eta tratu onak sustatu behar ditugu. Ezinbestekoa da denok gustura egoteko eta batzuetan hezitzaileoi ahaztu egiten zaigu.
- Etorkizuna da gaur egungo ikasleak (irudian agertzen denarekin ados nago).

 

 

2016/03/06


INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN
Bestelako estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan jartzea beharrezkoa da.

Indarkeriaren manifestazio guztiek garrantzia dute: sotilak direnak (hizkera sexista, mikromatxismoak, publizitate sexista …) eta esplizituak direnak (mespretxuak, umilazioak, ohiuak, irainak, bortxaketak … eta erailketak). Beste modu batean esanda, ikusteko zailak direnak eta begi bistan errekonozitzen direnak, denak, dira inportanteak.

Mugimendu feministak indarkeria matxista bihurtu du arazo politiko bat. Ez da emakume batzuen banakako arazoa, ezta emakume guztiona; baizik eta, jendarte osoarena, mundu osoarena. Eta, horregatik desagerraraztea da guztion ardura eta horretan gizonek erantzukizuna onartu behar dute.

Indarkeria matxistaren desikasteko beharrezkoak diren hiru gako hauek landu behar dira:
-          Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseirakuntza.

Interesgarria iruditu zait Beldur Barik-ek nola aztertzen duen post desberdinetan gai hori eta oso lagungarria ikasleekin lantzeko. http://beldurbarik.org/eu/2015/09/forever-in-love-love-to-love-with-love


-          Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
June FernĆ”ndezek ederto definitzen ditu: “Egunero gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta, gainera, guztiz normalizatuak daudenak. Eta hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista hori jasaten duenak askotanez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako”.

Berak proposaturiko mikroiraultzarekin ados nago. Batetik, erremediorik gabe emakumeek bere burua espresatzeko egunero egin behar dituztenak eta, bestetik, estrategia gisa horiekin amaitzeko bide posible bat bezala.

-          LGTBQ+ fobiak bistaraztea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Kolektibo askoren eskutik aurrerapenak eman dira, baina, ezin da esan aniztasun sexualak onartuta dagoenik. Hezitzaileok badugu eskuragarri “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua” (STEILAS).

 
 
 

 

Indarkeria matxistari aurre egiteko mugimendu feminista bi estrategia proposatzen ditu:

1)      Maskulinitate berriak eraikitzea, patriarkatuak markatutako zutabetik kanpo. Horrek jarrera bat eskatzen die mutilei/gizonei:

-          Sistema patriarkalak emandako pribilegioi uko egitea.

-          Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi dela ikastea, baita ahultasun sentimendua ere.

-          Zaintzaren esparrua haiei ere dagokiela ikastea.

 -      Indarkeria matxistaren aurrean jarrera aktiboa izatea.
 
2)      Autodefentsa feminista. Horrek beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak ere.


Jardueren inguruan jasotako ONDORIOAK, nire ustez:
-          Ikasi desikasiz (arestian aipaturiko hirurak).
-          Gizonen inplikazioa ezinbestekoa da.
-          Autodefentsa feminista premiazkoa da.


Honekin batera, hau guztia IKASTETXEAN LANTZEKO ERRONKAK dira:
-          Ikastetxean mutilekin adimen emozionala lantzea, baita zaintzaren esparrua ere. Agian Islandian bezala hemen ere ikasgai bat jarri beharko genuke hori guztia ikasteko.
-          Neskek kontzientzia hartzea jaso izan ditugun mesuaz (“Ez ibili gauean bakarrik!” , “Ez egin halako gauzak!” …).
-          Autodefentsa feminista tailerren eskaintza helburu batzuk lortzeko: autokonfiantza, segurtasuna, “EZ” irmotasunez esateko ahalmena, espazioa bete, emakumeen arteko elkartasunaren garapena lanketa …


 

2016/02/21

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN


HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN

Sexualiatea ere eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak ugalkortasuna sustatu nahi izan du eta horretarako eredu heterosexuala indartu du (bikote heterosexualak, seme-alaba heterosexualak…) Koitoa sustatu izan da plazerra lortzeko bide nagusia eta horrela gizonen plazerra bermatu izan da.

Egungo egoerara hurbiltzeko beharrezkoa da definitzea afektibitatea eta sexualitatea.

AFEKTIBITATEA: nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna. Laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna.

SEXUALITATEA: plazerraren kudeaketa, desioaren espresioa eta komunikazioa, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Konplizitate, adostasun eta askatasunean oinarritzen da. Sexualitatea aniztasuna da, nork bere modu propioan bizitzen du.

http://www.argia.eus/sexualitatea




Ikastetxetan konturatu gabe heterosexualitatea indartzen dugu, askotan ezkutuko curriculumaren bitartez. Heziketa afektibo-sexuala DBH-n eta BATXILERGOAn, nik ikusi dudanez, kanpoko elkarte edo erakunde bat arduratzen da  eta irakasleok ez gara saio horietan egoten. Gehienetan gaiak izaten dira: nahi gabeko haurdunaldietan zer egin, haurdun ez geratzeko zer egin, eta sexuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak ez hartzeko zer egin.

Irakasleok badakigu hori ez dela nahiko, ikasleek hori diote. Badakigu horrekin ez dela lortzen benetako heziketa, hurrengo eguneko pirula gero eta gehiago erabiltzen baita. Gainera, horretaz aparte, aniztasun sexualaz ez da ia-ia hitz egiten.




Heziketa-afektibo sexualak ikasle eta orientazio guztiak hartu beharko lituzke kontuan. Hona hemen Kontuan hartu behar diren hainbat gako:

  1. Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseirikitze lana.
  2. Afektibitatearen garapen berdinkidea. Garrantzirik dute sentimenduek, emozioek eta burmuinak.
  3. Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira. “Bai, BAI da” eta “Ez, EZ da”.

    4)  Hau ez da:   Sexualitatea=heterosexualiatea=genitalitatea=koitoa

    5. Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira. Hori inportantea da sexualitateaz gozatzeko.
    6. Sexualitatea ez da arriskutsua. Balio hauek mantendu behar dira: elkar ardura, ERRESPETUA, elkar balorazioa, konfiantza, autoezagutza eta elkar ezagutza, konplizitatea, BERDINTASUNA eta ASKATASUNA.
    7.Elkarrekiko errespetuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da.
    8.Sexualitatea eta genero-identitaea alda daitezke bizitzan zehar.
    9. Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu.

Nire ustez, lehengo 3 puntu landuta dituzte, 4.a mugan. Segur aski gainetik, asko sakondu gabe. Baina, azken 4 puntuetaz ez dut uste informazioirik edo formakuntzarik jaso dutenik. Eta, oso beharrezkoa iruditzen zait balore horietan heztea.

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2444/sexu-heziketa




Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak hauek dira:
  • Nerabeen jarrera azterturiko datuei erreparatuz:
    EMAKUNDEK dio emakumeen artean %0,9ak errekonozitzen du sexu bereko harreman sexualak dituela eta mutilen %4ak.  Baina, populazioaren %10 lesbiana eta gay dela estimatzen da. Orduan?
    Gehituk dio %12ak orientazio homosexuala duela edo etorkizunean izan dezakeela. Gay-erreferenteak lesbiana-erreferenteak baino ugariak direla atzeman du ere bai.
    http://www.familiasporladiversidad.es/
  • Hezitzaileok errrealitatean ematen den aniztasuna normalizatu behar dugu, horretaz hitz egin behar dugu denak diren moduan onartua sentitzea izan behar da gure helburua. Ez aurresupotzea denok heterosexualak garela eta hori normala eta ona dela.
  • Ikastetxea izan behar da leku seguru bat denok gure sexualitatea aske bizitzeko eta espresatzeko. Horretarako, beharrezkoa da heziketa afektibo-sexuala anitza aldarrikatzea eta heztea gure ikasleak.
  • Eta, nola ez, material didaktikoak aukeratzeko orduan bilatu aniztasun sexuala.


2016/02/12

ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN


ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN





Sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak sortu dituzte: dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia (gizon/emakume) eta genero-estereotipoak (maskulinoa/femeninoa).

Sexu biologikoari dagokionez, sexu-banaketa bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna. Baina, legalki bi aukera bakarrik daude.

Sexu-orientazioa  da pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei dagokiona.

Sistema patriarkalak aurresuposatzen du guztiok heterosexualak garela. Sexu-orientazioaren arabera, ohikoa da hiru multzotan sailkatzea: homosexuala, heterosexuala eta bisexuala. Baina, horrek ez du errealitatea isladatzen eta zeinbat kategoria berri sortu dira azken boladan:
-          Asexuala: inorenganako eta inolako desira sexualik sentitzen ez duena. (Kontrakoa: alosexuala)
-          Heteromalgua: heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
-          Homomalgua: homosexuala sentitzen dena baina tarteka beste sexuko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
-          Pansexuala/Omnisexuala: sexu-identitatea edo genero-identitaetaren gainetik pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
-          Demisexuala: hurbileko harremana duenarekiko desira sentitzen duena.
-          …


Ondorioak:
1)      Genero eta sexua eraikuntza soziokulturalak dira eta horien atzean dagoena patriarkatua da.
2)      Garbi izan behar dugula Josebe Iturriozek eta “ElĆ­gete” bideoan esaten dutena. Gure sexualitateak ez gaitu definitzen, ez du esaten nor garen. Eta, guk aukeratu behar dugu gure bizitza, gu garela historia honetako protagonistak.
3)      Gizarteak eta gizakioak aldatzen ari garen heinean, sexu-orientazioen araberako kategoriak ere aldatzen ari dira. Horren adierazle batzuk: LGTBIQ+ (lesbiana, gay, trans, bisexual, queer, intersexual eta bestelako identitate eta praktika anitzak) eta TRANS* AK (genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.



Eta, gizartean ematen den aniztasuna islatu behar du legeak. Beharrezko ikusten dut legeak onartzea eta babestea sexu-orientazio guztiak. Horrela bermatuko lirateke eskubide guztiak.







Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:
        -Sexu-genero sistema aztertu ikuspegi kritikotik eta heteronormatibitatea kolokan jarri.
-Ikasle (pertsona) bakoitza errepikaezina da eta askatasuna du nahi duen eran garatzeko eta aldatzeko bere sexu-orientazioa.

Horretaz hitz egiteko nik erabiliko ditut irakurgaian agertzen diren gauza batzuk: transizio prozesua Nahia eta Alainen kasuetan eta “Bollera da bide bakarra” bideoa.  Irrati saio hau ere agian jarriko dut, Igor Errauskin sexologoarena da.

2016/02/07


IDENTITATEEN GARAPENA

Horretaz hitz egiten hasteko, kontzeptu batzuen esanahia argitu dizkigute. Identitatea eta autokontzeptua ez dira gauza bera. Autokontzeptuak bi osagai ditu: kognitiboa eta emozionala. Identitatea eraikuntza pertsonala eta eraikuntza soziala da.

Bestalde, sexu-identitatea eta genero-identitatea ere desberdinak dira. Sexu-identitatearen kasuan zailtasunak agertzen dira hermafrodita edo intersexuala jaiotzen direnekin. Nola sailkatu?  Genero-identitatea norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio. Indarrean dauden maskulinitate-kodeak eta feminitate-kodeak zein arauak dira pertzepzio hori bideratzen dutenak. Une historiko ezberdinetan eta baita eremu geografiko desberdinetan aldatu daiteke. Horregatik esaten da eraikuntza soziokulturala dela.

Identitateak anitzak dira. Horregatik, euren kontzeptualizazioak ere anitzak izan behar dute: zisgenero, zisexual, transgenero, transexuala, trabesti, quuergenero, hirugarren generoa, ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa, pangeneroa, sasi-gizona/sasi-emakumea eta trans*.

Genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera. Horretarako adibide bat izan daiteke trans pertsonak.
 

Genero-identitatearen garapenak edo erainkuntzak esan nahi du gu garela egiten duguna. Identitate egonkorra izan beharrean, hautatua izan beharrean … aldarrikatu egin behar dena da bizitzan egoteko modu bat dela. Ez da izateko modu bat, baizik eta egoteko modu bat.

Nire ustez irakurgaian dagoen genero-identitatearen sailkapena (16 terminoak) ez dago behar den moduan hedatua. Nik neuk 16 horiek guztiak ez nituen ezagutzen. Transexuala, trabesti eta androginoa dira ezagunenak, behintzat niretzat. Hirugarren generoaren kasua oso bitxia iruditu zait. Aukerak nik ezagutzen nituenak baino askoz gehiago daudela ikasi dut. Zerrenda hori ikastetxetan ikasi beharko luketelakoan nago.

Ikastetxean eta ikastetxetik kanpo ere “gizakia” beste era batean ulertuko bagenu, askeagoak izango ginateke. Ulertzen bada gizakia substantzia bat dela, esentzia bat duela … ez da kontuan hartzen bere existentzia. Sartrek, Simone de Beavoirrek eta Ortega y Gasetek (gertuago) aldarrikatu izan zuten EXISTENTZIAren inportantzia, esentziaren gainetik.

HEZIBERRI 2020ko proiektuan ELKARBIZITZARAKO KONPETENTZIAn horrela dio: “Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako”. Bere garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genuke:
-          Besteen eskubideak aitortzeko lehenik eta behin ezagutu behar dira zeintzuk diren genero-identitate guztiak. Ez bakarrik ezagunenak.
-          Gure ikastetxean heterosexualak ez diren ikasleak izango ditugu, eta euren inguruan ezagutuko dituzten pertsonen kopuru bat ohikoak ez diren genero-identitatekoak izango dira. Beraz, naturaltasunez hartzeko gai bat izan behar da.

http://errespetuz.blogspot.com.es/




GENERO-IDENTITATEEN INGURUAN EMANDAKO AURRERAPENAK

Nire garaian, ikaslea nintzela, ikastetxean ez zen homosexualitateaz hitz egiten. Orain, berriz, bai (publikan). Lehen, kaletik ez ziren sexu bereko bi pertsonak musuka edota eskutik helduta ikusten. Orain, berriz, bai. Maiz ikusten ditut. Eta, horrekin batera, homosexualek orain badute guraso izateko eskubidea. Lehen telebistan homosexualak oso gutxi agertzen ziren eta transexualak gutxi batzuk oritzen ditut nik: La Veneno eta Bibi Andersen. Baina, besterik ez. Orain, berriz, Eurovisión batean parte hartu zuen transexual batek. Pertsona ezagunek, famatuek aldarrikatu izan dute azken urte hauetan homosexualak direla, politikoak barne.


 

Nire ustez, desegin behar izan diren sinesmen faltsuak hauek dira:
-          Homosexualak baziren gurasoak, homosexuala izango zela seme/alaba. Hori ikasiko baituen etxean.
-          Homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentaltzat hartzen ziren. Homosexualitatearen kasuan 1973ra arte eta transexualitatearena 2013ra arte, APAn (Asociación Americana de PsiquiatrĆ­a) horrela agertzen ziren.
 -      Sinesmen askotan bezala, genero-identitatean ere Eliza Katolikoak badu erantzukizuna.


 
 
 
 




 

2016/01/31


ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK

Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.

Currriculumari dagokionez, kontuan hartu behar dugu curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duela: emakumeek garaturiko konpetentziak kanpo geratzen dira eta egindako ekarpenak ezagutza-eremu guztietan ez dira agertzen , ez dira aipatzen.   Bestalde, ezkutuko curriculum sexista era inkontzientean transmititzen da: komunikaziorako hizkera sexista, neska eta mutilen jarrera eta ekintzen balorazio desberdinak, jaien antolaketa…

Hezkuntza-komunitateari dagokionez, tutoretza-lana premiazkoa da orientaziorako. Baina, irakasle-talde osoaren lana ere bada. Baita familiarena edota legezko tutoreena ere. Denok koordinatuak egon behar dugu bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko eta, horretarako, genero-baldintzak ezagutu, aztertu eta gainditzeko planteamenduak garatu behar ditugu.


Gida Planak, Eustatek eta ECRk argitaraturiko datu batzuk:
-          Batxilergoan: mutil gehienak modalitate zientifiko-teknikoa aukeratzen dute; neska gehienek gizarte-zientziak eta giza-zientziak aukeratzen dituzte. Aukera horiek gerora zer unibertsitate-karrera hautatu baldintzatzen dute.
-          Emakumeen kopurua handiago da titulazioa guztietan Ingeniaritza eta Arkitektura izan ezik.
-          Emakumeen presentzia aztertu dute 50 unibertsitate publikoetan eta datuen arabera emakumeak irakasleen %40a dira, katedradunen %20 eta erretore bakarra dago.

Zaha-Hadid arkitektoa eta bere obrenetako bat:



Batxilergoko egoerara ez iristea hezitzaileon ardura da, PISA txostenaren ustez. Horretarako aintzat hartu behar ditugun gakoak:
1)      Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu.
2)      Nesken konfidantza sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman.
3)      Mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu.


Lagungarriak iruditzen zaizkit hiru proposamen horiek. Askotan konturatzen gara emaitzak ikustean zerbait gaizki egiten ari garela. Baina, ez dakigu nola aldatu. Horrekin batera, orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak:

1)      Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.

2)      Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika.

3)      Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.

4)      Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.

Finlandian egiten dutena ideia bikaina iruditzen zait. Oinarrizko irakaskuntzan, astero, hiru ordu dituzte, sukaldatzen, arropa garbitzen eta etxea zaintzen ikasteko eta horrez gain currriculumean etxeko ekonomia eramateko ikasgai berezi bat daukate.

5)      Parte hartze parekidea sustatzea.

6)      Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.

7)      Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.


Nire ustez, hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:

-          Datuek edo ikerketek frogatzen dute genero-arraila ikastetxean hasten dela, unibertsitatean jarraitzen duela eta lan-merkatura iristen dela. Beraz, sustraitik hasi behar dugu. Hori burutzeko baditugu: diagnostikoa egiteko baliabideak,  tutoretza eta orientazio planifikazio hezkidetzailea garatzeko ildoak eta materialak…
             Lan-munduan sartzea baldintza berdinekin mutilak bai neskak izanda.

-         Neskei erakutsi behar diegu euren arrakastaz harro egotea, baita arrakasta eta adiskidetasuna ez direla kontrako baloreak. Amparo TomĆ© Gonzalez ikerketaren ondorioak deigarriak iruditu zaizkit.