IDENTITATEEN GARAPENA
Horretaz hitz egiten hasteko, kontzeptu batzuen esanahia argitu dizkigute. Identitatea eta autokontzeptua ez
dira gauza bera. Autokontzeptuak bi osagai ditu: kognitiboa eta
emozionala. Identitatea eraikuntza pertsonala eta eraikuntza soziala da.
Bestalde, sexu-identitatea eta
genero-identitatea ere desberdinak dira. Sexu-identitatearen kasuan
zailtasunak agertzen dira hermafrodita edo intersexuala jaiotzen direnekin.
Nola sailkatu? Genero-identitatea
norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari
dagokio. Indarrean dauden maskulinitate-kodeak eta feminitate-kodeak zein
arauak dira pertzepzio hori bideratzen dutenak. Une historiko ezberdinetan eta
baita eremu geografiko desberdinetan aldatu daiteke. Horregatik esaten da eraikuntza
soziokulturala dela.
Identitateak anitzak dira.
Horregatik, euren kontzeptualizazioak ere anitzak izan behar dute: zisgenero,
zisexual, transgenero, transexuala, trabesti, quuergenero, hirugarren generoa,
ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa,
pangeneroa, sasi-gizona/sasi-emakumea eta trans*.
Genero-identitatea eta genero-adierazpena
ez dira gauza bera. Horretarako adibide bat izan daiteke trans pertsonak.
Genero-identitatearen garapenak
edo erainkuntzak esan nahi du gu garela egiten duguna. Identitate egonkorra
izan beharrean, hautatua izan beharrean … aldarrikatu egin behar dena da bizitzan
egoteko modu bat dela. Ez da izateko modu bat, baizik eta egoteko modu bat.
Nire ustez irakurgaian dagoen genero-identitatearen
sailkapena (16 terminoak) ez dago behar den moduan hedatua. Nik neuk 16 horiek
guztiak ez nituen ezagutzen. Transexuala, trabesti eta androginoa dira
ezagunenak, behintzat niretzat. Hirugarren generoaren kasua oso bitxia iruditu
zait. Aukerak nik ezagutzen nituenak baino askoz gehiago daudela ikasi dut.
Zerrenda hori ikastetxetan ikasi beharko luketelakoan nago.
Ikastetxean eta ikastetxetik
kanpo ere “gizakia” beste era batean ulertuko bagenu, askeagoak izango ginateke.
Ulertzen bada gizakia substantzia bat dela, esentzia bat duela … ez da kontuan
hartzen bere existentzia. Sartrek, Simone de Beavoirrek eta Ortega y Gasetek
(gertuago) aldarrikatu izan zuten EXISTENTZIAren inportantzia, esentziaren
gainetik.
HEZIBERRI 2020ko proiektuan
ELKARBIZITZARAKO KONPETENTZIAn horrela dio: “Pertsonen arteko, taldeko eta
komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari
aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein
guztion ongirako”. Bere garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu
beharko genuke:
-
Besteen eskubideak aitortzeko lehenik eta behin
ezagutu behar dira zeintzuk diren genero-identitate guztiak. Ez bakarrik
ezagunenak. - Gure ikastetxean heterosexualak ez diren ikasleak izango ditugu, eta euren inguruan ezagutuko dituzten pertsonen kopuru bat ohikoak ez diren genero-identitatekoak izango dira. Beraz, naturaltasunez hartzeko gai bat izan behar da.
http://errespetuz.blogspot.com.es/
GENERO-IDENTITATEEN INGURUAN
EMANDAKO AURRERAPENAK
Nire garaian, ikaslea nintzela, ikastetxean
ez zen homosexualitateaz hitz egiten. Orain, berriz, bai (publikan). Lehen, kaletik
ez ziren sexu bereko bi pertsonak musuka edota eskutik helduta ikusten. Orain,
berriz, bai. Maiz ikusten ditut. Eta, horrekin batera, homosexualek orain
badute guraso izateko eskubidea. Lehen telebistan homosexualak oso gutxi
agertzen ziren eta transexualak gutxi batzuk oritzen ditut nik: La Veneno eta
Bibi Andersen. Baina, besterik ez. Orain, berriz, Eurovisión batean parte hartu
zuen transexual batek. Pertsona ezagunek, famatuek aldarrikatu izan dute azken
urte hauetan homosexualak direla, politikoak barne.
Nire ustez, desegin behar izan
diren sinesmen faltsuak hauek dira:
-
Homosexualak baziren gurasoak, homosexuala
izango zela seme/alaba. Hori ikasiko baituen etxean.- Homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentaltzat hartzen ziren. Homosexualitatearen kasuan 1973ra arte eta transexualitatearena 2013ra arte, APAn (Asociación Americana de Psiquiatría) horrela agertzen ziren.
- Sinesmen askotan bezala, genero-identitatean ere Eliza Katolikoak badu erantzukizuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina