Sexu biologikoa pentsamolde
patriarkala kategoria dikotomikoetan oinarritzen da, bi sexutan banatuz
emakumea eta gizona. Errealitatea aztertzeko dikotomia generoaren antzera hori ere eraikin
soziokulturala ote den luze eztabaidatzen ari da.
Sexu orientazioa pertsonaren
zaletasun afektibo-sexuala norengana zuzentzen den kontua da, arau
heteropatriarkalak betetzen ez dituzten errealitate anitzak egonik.
Beraz, pertsonek izateko,
sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta
prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz
eta pertsona bat definitzerakoan berak zer den sentitzen duena baliagarriena
izan, eta ez gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean
ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetaneta
hierarkizatuetan egiten dela.
Hona hemen Steilas-ek genero aniztasunak eta aniztasun-afektibo
sexualen inguruan prestatutako gidaliburuan azaltzen diren oinarrizko kontzeptu
batzuk.
Trans kontzeptuak bilduko lituzke “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira
eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin
bat datorren jendea.”( Alvarez Uria, Amaia, Glosategia, Genero-ariketak,
feminismoaren subjektuak, EDOL, 2013, 307-308. Orr).
Aniztasun anitzarekin batera bakoitzak bere sexualitatea,
bere gorputza bizitzeko moduarekin lotzea dago, eta dugunaz disfrutatzea ez baitago
bat bakarra perfektua denik. Beraz, gure gorputzaz disfrutatzeko modu
bakarra ere ez dago.
NORBERAREN ETA GAINERAKO GORPUTZEN ANIZTASUNA ERA POSITIBOAN
BIZITZEA, BIZITZA OSORAKO ERRONKA EDERRA!!!
Identitateak eta aniztasun sexualaren inguruan Institutuan landu daitezkeen zenbait erronka:
Identitateak eta aniztasun sexualaren inguruan Institutuan landu daitezkeen zenbait erronka:
- Klaustroak aniztasun sexualaren formakuntza jasotzea.
- Ikasmaterialetan eta jardueretan gorputz anitzak normaltasunez integratzea.
- Jendartean dauden sexualiatea sentitzeko eta bizitzeko aukeren aniztasunaz naturaltasunez hitz egitea eta aurkeztea. Modu honetan, errespetua eta hausnarketa sustatzea.
- Hierarkizazioak elikatzen dituzten metodologiekin bukatzea.
- Indarkeria eta fobia guztiak detektatu eta estrategiak eta baliabideak martxan jarri.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina