IDENTITATEAREN ERAIKUNTZA SOZIOKULTURALA
Sexua eta genero eraikuntza soziokulturala direla
argi egon arren, hezitzaileok dugun erronka handia mundu binario honetako
tarteko guneak zabaltzea aniztasunari lekua eginez.
Sexualitateari buruz sortutako dogmak: dikotomia anatomikoa (emea/arra),
genero-dikotomia (emakume/gizon) eta genero-estereotipoak (femenino/maskulino)
ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna.
Sexu-orientazioak edo desirarenak pertsonaren zaletasun
afektibo-sexualei buruz hitz egiten digu. Zer garen (Sé quien soy) ez da definitzen
sexualitatearen bidez. Aniztasunari esker sexu-orientazioen araberako sailkapen
sinplea kategoria berriekin osatzen eta izendatzen ari da.
Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoetko ditugun
amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da
munduan dagoen aniztasun anitza. “El jardín de
las delicias” irudikatuta dagoen bezain aberatsa
eta anitza.
“Aipatzen ez dena ez da existitzen”
egia hutsa denez heteronormatik harago daudenen existentziak bistaratu nahian hiztegian
hizkera espezifikoak txertatzeko beharra dago erabilera zuzena eta egokia
emateko. Horrez gain, arin identifikatzeko ere sigla desberdin batzuk
erabiltzen dira (adibidez: LGTBIQ+)
CIS-
|
TRANS-
|
Latinetik etorritako aurrizki bat da, eta “(-ren)
alde berean” edo “alde honetan” esan nahi du
|
Latinetik etorritako aurrizkia da eta “bestaldera
joan / egon” esan nahi du
|
Trans
kontzeptuak bilduko lituzke “genero-rol
estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen
transizioan dagoen jemdea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren
jendea”
Eskolan, Hezkidetzaz aritzeko, Berdindu
Eskolaren zerbitzua benetan oso baliogarri handikoa eta gomendagarria dela
baieztatu dezakegu ikastetxeko komunitate osoko kideok.
Eta duela gutxi esagutu dugunaren berri-ri
esker ikastetxetan, estereotipoak
gaindituz eginiko proposamen aske eta es hierakikoen bidez, ikasle bakoitzaren
errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko bideak sustatuko dira eta aniztasuna
anitzen ondoriozko aniztasun sexualak duintasunez eta errespetuz bistaratu.
Norberaren eta gainerako gorputzen
aniztasuna era positiboan bizitzea, bizitza osorako errnka ederra benetan!
BUSTI
ZAITEZTE !
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina