2016/02/07

Partaidetza Parekidea, oztopoak gaindituz



Ikasgaiko irakurgaian jasotzen den bezala, parte hartzeko nola hartu behar den parte jakitea beharrezkoa baldin bada ere, inplikazioak dakartzan onurak zein plantea daitezkeen zailtasunak eta arazoak nork bere gain hartzea ere nahita nahiezko baldintza badela uste dut. “Gurekin bada, izango da” proposamen didaktikoan agertzen den esaldi batek partaidetzak duen bihotzaren taupada primeran jasotzen duela iruditzen zait, “… kontrajarrita dauden ideiak, balioak edo interesak adierazten dituzten eragileen eta gizarte-sektoreen arteko harremanaz” ari garela esaterakoan  agerian uzten duelako partaidetzak, bere barnean, konpromisoa daramala, inguru fisiko zein jendarteak osatutako egiturak ezagutzeko jakinmina alde batetik eta bertan hobekuntzak eragiteko inplikazioa beste aldetik. 

“Equipo Claves” edo “Parte Hartuz” elkarteetatik iristen zaizkigun proposamenek mobilizazioaz hitz egiten dute, tradizioz baztertuta egon diren sektoreek boterean sarbidea izateko aukeraz, eragileen gaitasunak eta ahalmenak garatzeaz, jarrera aktibo baten sustatzeaz. Zorionez, parte hartzea garatu daitekeen ahalmena delako, ikas dezakegun inguruan eragiteko modua. 
 
Hala ulertuz sortu dugu eskolan   Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa, ikasle guztiei eta neskei bereziki, parte hartzeak hainbat eskubide sustatzen dituela biziarazi nahi diegulako, eta, aldi berean, eskatzen dituen hainbat egin beharren kontzientzia barneratzen lagundu.


Kontutan hartuta zeintzuk diren sexu genero estereotipoek partaidetzari jartzen dizkioten mugak, partaidetzarako zailtasunak detektatu eta egoera horiek eraldatzeko baldintzak ezartzen hasteko garaia dela pentsatzen dut. Ikastetxean ere bai.

 



http://www.sanmartinlhi-bergara.hezkuntza.net/web/guest/ikasleen-partaidetzarako-antolakuntza


  




Lehenik eta behin, ageriko zein ezkutuko curriculuma arretaz aztertu eta emakumearen presentziari toki esanguratsu bat dedikatu, hizkuntza sexista gainditzeko neurriak hartu, arreta berdina bai denboraz bai entzuketa aktiboaren kalitatez dedikatu neskei zein mutilei, erne ibili diskriminatzaileak izan daitezkeen ardura banaketak saihesteko, nesken lidergoa sustatu, prestigio soziala duten lanbideekiko espektatibak garatzen lagundu neskei beraien bizitza proiektua irudikatzerakoan, esparru publikoa femeninoz ere eraiki daitekeela erakutsi ahal diren eredu positibo guztiak azpimarratuz, adibidez. 

“Helburuak eta interesak partekatzea, hau da, proiektua eta taldekideak batzen dituena”. LIPDUB honetan, adibidez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina