Aste honetan sexu biologikoa eta sexu orientazioa izango ditugu hausnarketarako ardatz.
Sistema bitarratik eta heteroarautik aratago:
Sexua: ezaugari fisiko ezberdinak izateagaitik pertsona artean egiten den bereizketa. Gizon eta emakumea, ar eta emea.
Sexu biologikoa: haurdunaldiaren zapigarren asterarte ez da bereizketarik ematen eta denok antzeko tuberkulu genitale daukagu. Gehienek zakila/barrabilak eta bagina/obulutegiak garatzen dituzte, batek bi sexu ezaugarriak garatzen ditu (intersexualak).
Sexu orientazioa: pertsonaren zaletasun afektibo sexualei buruz hitz egiten digu.
Sexu orientazioaren arabera, hau da erakarpenaren arabera, heterosexualak, homosexualak (gay eta lesbianak), bisexualen sailkapena egiten dugu.
Identitatea eta aniztasuna aipatzen dugunean, hau da, nor naizen ni, zer sentitzen dut, milaka eta amaigabeko konbinaketak daudela uste dut. Nahiz eta, bizi garen gizarte honetan, pentsamendu binarioa (gizon-emakume, gaua-eguna,...) izan ardatz eta hortik kapo geratzen diren identitate, sexu orientazio,... epaitu, arraro, ezberdin ikusten diren.
Kanpo edota ikusezin diren errealitate anitzak, transgeneroak, lesbianak, gay-ak, bisexualak,...izango lirateke. Hau da, hetereoarauetik at daudenak.
Transgresiones bideo honetan, binarismotik haratago ere bizi daitekeela adierazten da. Oso interesgarria.
Alejandro Jodorowsky-k, Beatriz Preciadori egindako elkarrizketan, esperimentaziorako guneak, espazioak aurkitu behar direla dio, norberarekin esperimentatu behar dela. Elkarrizketatzen duenak, bukaeran , asko gustatu zaidan esaldia hau luzatu nahi dizuet. "Tú eres distinta, yo no te tengo porque criticar, yo te tengo que querer mucho en lo que tú eres".
Eskolan lantzeko erronkak:
- Pertsona anitzak, familia eredu ezberdinak... gaudela oharteraztea.
- Bizitzeko modu anitzez jabetzea.
- Maskulinitatetik eta Feminitatetik haratago ere bizi daitekeela bisibilizatzea.
- Sexu orientazio anitzak eta errespetagarriak daudela sensibilizatzea.
- Errespetuzko jarrerak lantzea eta aniztasunak aberastu egiten gaituela ikuseraztea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina