XIX. mende bukaera arte ez zuten
emakumeek eskolara joateko eta hezkuntza orokorrarekin zer ikusi zuen instrukziorik jasotzeko aukerarik izan.
Ondoren etorri zen eskola mistoa, genero femeninoko eta genero maskulinoko
ikasleak elkarren ondoan espazio berean, curriculum berdina neska eta
mutilentzat, eduki berdinak, teorikoki, ebaluazio sistema berdina, aukera
berdinak. Baina, ze curriculum motari buruz ari gara? Ze ebaluazio irizpide? Ze
baldintzapean egindako aukeraketak?
Marina Subirats -ek dion bezala “¿Coeducación o escuela
segregada?” artikuluan, gaur egungo eskolari falta zaio garrantzisko plano
berean jartzea neskak eta mutilak, plano berean baita femeninotzat jo diren
pautak eta maskulinotzat jo direnak, eta bakoitzaren identitate sexuala edo
generotik at aukera berdinak ematea ikasle guztiei horietako edozein pauta
berea egiteko modu librean edozein momentutan.
Hau guztia aurrera nola eraman adosteko, Marain Morenok egiten duen formakuntzaren inguruko proposamena nahitanahiezkoa iruditzen zait, irakasleok formatzea beharrezkoa izateaz gain adminsitazio kudeatzaileak, arautzeaz arduratzen diren pertsonak, baliabide banaketa erabakitzen dutenak, hezkuntzari irudi formala edo publikoa ematen diotenak eta abar ere formazioa jaso beharko luketelako, eta formazioarekin batera hezkidetzan inplikatzeko konpromisoa. Hezkidetza, bereziki, prebentzioa delako, alde guztietatik heldu beharreko prebentzioa.
Gure Erkidegoko arautegian murgilduz, indarrean jarri berri
den dekretuari egin behar diogula erreferentzia uste dut, berak markatu beharko
duelako gure ikastetxeetako egunerokotasuna curriculum garapenaren inguruan. 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
Lehenengo kapituluko xedapen orokorretatik, curriculum hezkidetzaileari
begira bi puntu hauek azpimarratuko nituzke:
g) Oinarrizko
Hezkuntzak pertsonaren garapen integralari laguntzen dio, alde batera utziz sexuaren araberako estereotipoak eta rolak, bai eta
bereizkeria mota oro ere, generoaren eraginik gabeko orientazio akademikoa eta
profesionala bermatuz. Horretarako, ikastetxeek emakumeen eta gizonen
benetako berdintasuna bultzatuko dute alor guztietan: curriculuma, antolaketa
eta abar.
i) Eskolako bizikidetza egokia izango bada,
hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean
eta inklusioan. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak Ikastetxeko Hezkuntza
Proiektuak sustatuko ditu –bakearen kulturari eta genero-indarkeriaren
prebentzioari buruzkoak–, kulturen,
generoen, eta sexu-orientazioaren aniztasuna eta gizonen eta emakumeen arteko
aukera-berdintasuna, elkarrizketa, garapen emozionala, gatazkak modu
baketsuan konpontzeko estrategiak, eta hezkuntza-komunitateko kide guztien
eskubideak eta betebeharrak.
Lantzeko erronketan zentratuz, lehenbizi Hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida dokumentuak jasotzen dituen jarraibide edo proposamenak aipatzea iruditzen zait inportantea.
Emakundek gure eskura jartzen dituen NAHIKO proiektuko Unitate Didaktikoei programazioan leku garrantzitsua egiteaz gain, Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak gidatik, adibidez, egunero eta aurre hausnarketarik gabe argitaletxetatik datorren bezala geletan txertatzen dugun materiala diagnostikatzeko txantiloiak erabili eta erabilpen hori ohitura bihurtu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina