Norberak bere identitatearen eraikuntzan heteronormetatik erroturik dituenak identifikatzea eta horiek aldatu nahi direnean, gainditzea eta arazorik gabe egitea genuke erronka. Gizarteak markatu dizkigun genero-arauak hain ditugu erroturik, horiekiko kezka agertzeak, ordurarte eraikitakoak kolokan jartzea suposa lezakeela. Eta maiz, horren beldur gara. Aldaketek ekar dezaketen desorekaren beldur. Baina jendarteak behar berriak aldarrian dituela sentitzen hasia naiz. Eskoletan haurrak baitira beraien identitatea oihukatzen dutenak. Eta beraien ozeneko sexualitateen aitortzari erantzuteko beharrak,eskolako profesionalek gai hauek guztiak nola kudeatu ezin asmatu, formazioa eskatzen hasiak dira/gara. Bada, beraz, datozen generazio berrien partetik aldaketa beharra; ondorioz; eskolak eta familiak erabat trinkoturiko heteroarauak hausteko jardueran dihardute.
"Baina hau guztia aldatzea posible da, iraultza gure baitan hasten da. Egungo harreman ereduak landuz, aztertuz eta eraldatuz, benetako askapen prozesua abiatzea lortuko dugu. Heteronormen kateak hezkuntzan ere hautsi behar ditugu. Egungo sistemak hezkuntza baliatuz inposatutako generoen baitako heziketa garatzen duela jakitun, Euskal Herriak behar duen eskola eredu askatzaile eta hezkidetzaiela eraikitzen jarraitu behar dugu. Geneoretatik at, ikaslea bera hezkuntza prozesuan protagonista izango duen eskolaren alde borrokatzen jarraituko dugu. Hezkidetza hezigunez hezigune landuz lortuko dugu hori."
Ikoiz Arrese, Maite Kintanilla, 2012-06-26, Berria egunkarian.
Ana Galagarragak eta Amaia Uriaren ideiak azpimarratu nahi nituzke; non sexualitatearen heztean dogma batzuen trasmisioa egin zaigulako ez dugun aintzakotzat hartzen aurreritziak eta errealitateak ez datozela bat. Gorputzak etengabeko bilakaeran daude eta aintzakotzat hartu behar ditugu indibiduo bakoitzari gorputzarekiko pertzezpio, onarpen eta sentimenetan eragiten dioten eremu psikologiko eta soziala.
Aipamen bezala gogora ekarri nahi nituzke beraien genetika eta kromosomak aztertzeko behartu zituzten emakume kirolariak. Non Y kromosomaren bat zutenak lasterketetatik erretiratu behar zirela esaten zuen legea onartu behar izan zuten.
El Pais. 2009-08-25. Emilio de Benito, Carlos Arribas. El sexo no es sólo una Y.
"Si han nacido y crecido como mujeres y piensan en sí mismas como mujeres, yo diría que se les debe dejar competir como mujeres."
Oraindik azalean ez dauden eremu ugari ukitzen dituen gaia dugu, identitate aniztasuna eta aniztasun sexuala. Jakin badagiku, ostera, gizarteak eta hainbat legeen onarpenean, homosexualitatea aitortua eta gizartean lekua hartzen joan badoala. Zoritxarrez irudi kolektiboak beste behin estereotipo batzuk eraiki ditu taldekatu eta sailkapenerako premiak bultzaturik; homosexualak irudikatzen direnean, lesbianismoa ezkutuan dagoela ulertzen da; medioek ikusgarritasuna gizon homosexualei (estereotipo konkretu bati) ematen baitiote; horrek batzuetan laguntza baino traba suposatzen duena; estereotipo horiekin identifikatzen eta parekatzen ditugun gizonezko guztiak zaku horretan sartzearen inretziak sortuz, estereotipo horiekin identifikatzen ez diren gay-ei suerta dakiekin gatazka pertsonala, maskulinitate desberdinen ez aitortzea (orientazio sexuala salbu), bestelakoa ikustezinak bihurtzea.
Beste behin gizarteak sortu dituen tresnak desegokiak, itxiak, mugaz josiak, ditugu.
PROPOSAMENA, DATUAK ETA ONDORIOAK
Rainbow proiektuak aurkezten duen proposamena luzatzen dut;
Haur Hezkuntzarako baliabideak eskasak dira, baina Rainbowek Papa,s boy film laburra aitzaki gaia ikasgelan lantzeko oso egokia da;
Filmarekin hainbat eremu lantzen dira:
- Estereotipoak
- Genero-itxarobideak
- zoriontasun pertsonala
- Gogoko direnekiko trebatze-lana-denbora-kostantzia jarrera
- Norberaren eskubideak errespetatzeko borroka jarrera
- Zailtasunei aurre egiteko jarrera
- Gatazkei aurre egitea
- Familia
Jarduera proposamenak:
- Elkarrizketa: mutil eta neskentzat diren gauzak zerrendatu...
- Filma ikusi
- Elkarrizketa-debatea: zer gertatu den aztertu.
- Haur bakoitzak gustuko dituenak aipatu eta zerrenda bat egin.
- Haur bakoitzak "Tramatropo" bat egin, etxera eraman
- Ikasgelara ez-estereotipatua den lanbidea duen senide bat gonbidatu
Proposamen zehaztua hemen
Ikasgelan horrelakok gaiak plazaratzea ezinbesteko jarduerak direla ulertu behar dugu; ikasleok genero-sistema eraikirik dutelako jada, haurtzarotik. Mediatikoki eta gizarteak eskaintzen dituen heteroarauak hausteko etengabeko lanketa kritikoa garatu behar da. Ondorioak apurka eta poliki lortuko baitira.
ESKOLAREN ERRONKAK
- Genero-sistemara errotzen gaituzten ereduak desegin eta berriengatik ordezkatu
- Heteronormak ulertu, horietatik ditugunak aztertu eta desegiten trebatzea.
- Aniztasunaren jabe izatea; maskulinitate desberdinak, gorputz anitzak, orientazio anitzak,...
- Ikasle bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak bereak propioak direla aitortzea, eta askatasunean hezteko bideak eskaintzea
- Aniztasunak eta desberdina izateak sortu ohi dituen bortizkeri egoerak identifikatu, eta horietan esku hartzea
- Elkarbizitzan trebatzea eskola ororen helburu nagusia izatea
- Sexualitatean heztea; aniztasuna aintzakotzat harturik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina