2016/02/13

IDENTITATE ETA ANIZTASUN SEXUALEI BURUZKO HAUSNARKETA

1. Laburpena eta balorazio pertsonala:

Gero eta gehiago dira bi sexuen sailkapena kolokan jartzen duten arrazoibideak. Batzuek zientzietatik (genetika, fisiologia, anatomia, medikuntza, sexologia …) sexu biologikoaren dikotomia salatuz; beste batzuek feminismotik, sexua eta generoa eraikuntza debaluatuz.


Sexu banaketa bitarrak onurak baino arazoak ekartzen ditu, batez ere, kanpoko ezaugarriengatik ezarritako sexua eta pertsonak sentitzen duena bat ez datozenean. Eta hor, zer grafikoa den Kattalin Minerren “gizon-emakume kartzela

Pragmatismora jotzea da bidea baten batentzat: norbait zer den jakin nahi baduzu, onena berari galdetzea.

Sexu orientazioaz pertsonaren zaletasun afektibo-sexualaz ari gara. Aniztasuna era batekoa da, eta sailkapena etengabe berrizten dabil, aspaldiko homo, hetero, eta bisexual kategoriei, homomalgua, heteromalgua gehitu dira, baita trans, intersexual eta queerak ere.

Lesbianismoaren definizioan sexu identitate bat izatearekin batera, emakumea izateak erantsitako balioa ematen dio, “zapalkuntza bikoitza” agertuz, emakumea eta lesbiana izateagatiko zapalkuntza, alegia.

Identitatearen aniztasunak gorputz anitzak eskatzen ditu, baina gure gorputzarekiko ditugun aurreiritziak, kontraesanak eta inkoherentziak mahai gainean jarri behar dira, norberaren gorputza onartu ezean, berriro estereotipoetan oinarritutako sistema elikatuko genuke. June Fernandezen hitzetan “gure gorputzak deskolonizatu behar ditugu, desio eta praktika anitzak aldarrikatzeko".

Hezkuntza-hezitzaileok badugu  beste erronka bat, gure eremuan etengabe markatzen diren bi rol horien (neskak/mutilak) arteko “gune estua”, Rakel Lucas Plateroren ustez, gero eta zabalagoa bihurtzeko, bakoitza bere identitatearen espazioa topatzeko.

Umeen etxeetan, familia ereduak aldatuz joan dira, baina oraindik badira eredu heteropatriarkalean bizi direnak. Eskolak ikusarazi behar die zer aniztasun dagoen eta zer ona den askatasunez zer zaren sentitu eta aitortzea. Horretarako hezkuntza profesionalen artean adostasuna eta konpromezua behar-beharrezkoak dira.

2. Gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena:
Ana Galarraga Aiest

Ana Galarragak Elhuyar Zientzian egindako “Bi sexuen sailkapenaz harago” erreportajean sexu banaketa bitarra kolokan jartzen du genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki.
Amaia Alvarez Uria


Ildo beretik, Amaia Alvarez Uriak,(Genero-ariketak, feminismoaren subjektuak, EDOL argitaletxea, 2013, 280. orrrialdeansalatzen du dikotomia anatomikoa (arra/emea), genero dikotomia (gizon/emakumea) eta genero estereotipoak (maskulinoa/femeninoa).

Beraz, beste egitura, beste sailkapen mota bilatu behar da arazorik sortzen ez duena.

3.    Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Sexu-identitatearen gaia bada gure ikastetxean hezkidetzaren barruan agerpen gutxien duenetariko bat. Orain arte adostasun eta barnerapen handiagoaz tratatu ditugu beste batzuk (hizkuntza sexista, emakumearen errepresentazioa, indarkeria matxista, eskubideen ez-parekidetasuna, ordezkaritza politikoa, emakumeak curriculumean…).

Ikasleen artean baten batek antisorgailuei buruzko informazioa non lor dezakeen argiago izango du, sexu-orientazioaren inguruko kontsulta bat non eta nori egin diezaiokeen baino.

Hezitzaileok sexu-identitate aniztasunari arreta ipini behar diogu, ez bakarrik maiatzaren 17an, egunero konturatu gabe eredu heterosexuala “bakartzat” hartzen dugunean, edo “gehiengoarena”dela sentiarazten dugunean, “ohikoa” dela transmititzen dugunean.



4.    Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:

Horretarako gure artean, adostu behar ditugu ikasleekin erabiliko ditugun ereduak eta, aldi berean, onartuko ez ditugun bazterkeriak eta fobiak.

Modu esplizito batean ere, tutoretzan ere garapen pertsonala eta besteekiko harremanak multzoko unitateekin batera (sexu-identitatea dagoeneko tratatzen da), protagonismo handiagoa eman behar zaio identitateari eta sexu-orientazioari. Geletan sexu-aniztasuna landu eta bere identitatea edo orientazio sexualagatik ikastetxean ondo sentitzen ez denari laguntza-baliabideak eskaini behar zaizkio.

Bigarren jardueran aipatu dugun bezala, ikastetxeko identitatea azaltzen duen Hezkuntza Proiektuan bertan jasota egon beharko da sexu-identitatearekiko askatasunaren aldeko aitorpena eta horren alde bultzatuko diren ekimenak.

Irakasleentzat zein ikasleentzat lagungarriak diren bideo batzuk honako hauek izan daitezke:
    • "BERDIN DU!", Jaime Otamendik gidaritzapean egindako erreportaia.



    • EHUko hiru ikaslek (Maitane Bastarrica Varela, Ariane Deza Nievas eta Amets Jordan Arrieta) genero indetitatearen eta transfeminismoaren inguruan egindako lana: "Estereotipoak hausten"

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina