2016/02/09

IDENTITATE ANITZAK...BAI ABERASTASUNA!



Aste honetan landu dugun gaiari esker, niretzat berriak ziren hitzak eta kontzeptuak ikasi eta ezagutu ditut: zisgeneroa, zisexuala, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa… eta hauen arabera, identitate garapen ezberdinak eta guztiak onargarriak.


800px-TransgenreatParis2005.JPG Norberaren identitatea pertzepzio guztiz subjektiboa da, beste guztiengandik bereizten, baina aldi berean, talde baten partaide sentiarazten gaituena; hau da, identitatea eraikuntza pertsonala da, baina baita eraikuntza soziala ere. Jaiotzen garenetik garatzen hasten dena... bizitzaren zehar aldakorra da, beraz, “...Identitatea prozesu irekia, etengabeko eraikuntza…” da


Genero identitatea,  nor bere buruaz daukan emakumea, gizona, edo beste edozer sentitzeko pertzepzioari dagokio. “Sexu psikologikoa” edo “sexu psikikoa” da, hots, norbanako genero adierazpena.  Hau eraikuntza soziala da eta jendarte bakoitzak emakumeentzat eta gizonentzat ezartzen dituen ezaugarriak biltzen ditu.


Heziberri 2020 proiektuaren 27. artikuluan, hauxe irakur daiteke: “Hezkuntza‐jarduera  orotan,  aniztasunari  aurre  egiteko  bi  modu  hartu  behar  dira  aintzakotzat:  erantzun  positiboa,  batetik,  gizaki  guztiok  garen  bezalakoak  izateko  dugun eskubidearekin lotua; eta negatiboa, bestetik, bazterketa‐ eta desberdintasun egoera ugariren kausa dena. Bi horietan, jakina, baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki  izateko  aukeren  ispilu  izateaz  batera  aberastu  ere  egiten  gaituelako.  Gizarte‐talde  guztiak izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu.


Ikastetxeetan, jendartean ematen den aniztasuna islatzen da, baita aniztasun horretan egiten den balorazioa. Heziberri 2020aren gaian ere honela agertzen da:

“ • Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak  nahi  bezalako  sexu‐harremanak  izateari  dagokionez,  pertsonok  orientabide  desberdinak  ditugu,  jakina.  Historikoki,  baina,  mota  horretako  aniztasunari  bizkarra  emanda  bizi  izan  gara,  eta,  horren  ondorioz,  zenbait  ikaslek  aparte  sentitu dute beren burua.
• Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta  geroa  baldintzatzen  dituzten  desberdintasun  bidegabe  askoren  berri  ematen  diguna.”


Era horretan, isla behar dugu gure ikasleen aurrean: identitateak anitzak dira, eta aniztasun hori aberastasun-iturria.
Jendarteak inposatzen dituen genero-estereotipoak, diskriminazioak.. ikastetxeko curriculum ezkututik desagerraraztea beharrekoa da. Umeei, txiki-txikitatik, errealitate eta aukeraketa ezberdin guztiak baliagarriak, errespetagarriak, aberasgarriak… direla barneratzen lagundu behar diegu eta honetarako, argi dago, irakasle moduan, geuk ere  jendarteak inposatzen dituen arauak gainditzeko ahalegina egin behar dugula; zeren eta irakasle, ikasle eta familia anitzak baitaude eta den denak onartuak izateko eta sentitzeko lan egin behar dugu. Ezinbestekoa beraz, ikastetxeetan zabalik egotea desberdintasuna (zentzu guztietan) aberasgarritzat hartzeko eta estereotipoak gainditzeko.

Lucas Platerok adierazten duenez: El currículum de educación infantil (por debajo de los seis años) contiene un criterio, para valorar si los niños y las niñas identifican claramente cuál es el género de los demás y el propio. Empezamos la experiencia educativa aprendiendo un binarismo muy férreo. Quizás habría que plantearse la necesidad de estas exigencias y la importancia de encontrarse con otras experiencias educativas con docentes que van más allá del currículum oficial y que respetan las necesidades de los niños y las niñas”.


Agurtzane Ormatza Imatz sexologoaren hitzetan, hiru/lau urteko ume batek ba daki zer sentitzen den, neska, mutil edo beste edozer, hau da genero-identitatea garatzen hasi da, batzuetan bere sexu-identitatearekin bat etorriz eta beste batzuetan ez.  Azken kasu hauetan,  guraso edota irakasle moduan,  beharrezkoa da prozesu horretan laguntza ematea, ondoan sentiaraztea.

Aurreko guztia ikastetxeetan sustatzea, arlo guztietan landu behar diren oinarrizko zehar-konpetentziez baliatuz lortzea posiblea da.  Zehar‐konpetentziak  arlo  edo  ikasgai guztietan lan eginez bultzatu eta sustatu behar dira, eta bizitzaren esparru  eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira. (Heziberri 2020, Oinarrizko konpetentzien proposamena).

kilimak.JPGHezkuntzaren helburu nagusietariko bat neska-mutilengan maskulinoa eta femeninoa denaren estereotipoen kontrako jarrera kritikoak piztea izan beharko zen, zeren eta kultura-ohituretatik sortuak, pertsonen arteko ezberdintasuna mantentzen baitute. Aldi berean, sexu-orientazioa bizitzeko era guztiekin, balore baikorrak bultzatzea ere bai, hau da, ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.

Ikastetxeetan, familia-mota ezberdinak existitzen direla agertzea nahitaezkoa da, baita familia guzti horietan, umeak desiratuak eta maitatuak direla ere. Ume ugari bizi duten egoera, objektibotasunaz erakustea, familia-homosexualetan adibidez, bizi diren neska-mutilek beste ikaskideekin naturaltasunez hitz egin dezaten, autoestimu propioa sendotzen eta isiltasunetik ateratzea errazten. Hau Elkarbizitzarako konpetentzia eta izaten ikasteko konpetentziaren bitartez landuko dugu.

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentziaren bidez, ikastetxean burutzen diren ekintza guztiak genero ikuspegitik aztertuko dira, sexismoa eta   genero-estereotipoak deseraikitzeko , sexu-orientazio askearen aldeko jarrerak sustatuz...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina