Genero-identitate gaia lantze honetan, tratatzen ari garen gaiaren muinarekin topo egiten dugulakoan nago. Gure gizartearen oinarritako bat hementxe topatzen dugu zalantzarik gabe, sistema berak funtzionatu dezan beharrezkoa duen bitasun sakratuan.
Kontua da ez garela horretaz jabetzen. Gutxitan topatu dut, jendarte edo talde aurrerakoientzat hartzen diren horien artean ere, bitasun hau zalantzan jartzen duenik. Are gutxiago, zalantzan jartze horrek, bila zabiltzan helburuak lortzen laguntzeko tresna egoki gisa ikusten duenik. Nork ikusten du ba hemen aipatzen den apustu politiko gisa identitatearen garapena?. Ezarri zaigun kategoria horietako bat erabat barneratu eta onartuta abiatu izan dugu bakoitzak bere identitatea aberasteko, moldatzeko edo garatzeko bidea, baina oinarri oinarria ezbaian jarri gabe. Ez dugu ikusten ezbaian jartze horren potentzialitatea, aldaketarako ze nolako tresna boteretsua izan daiteken.
Zer gertatuko litzateke ba oinarri hauek zalantzan jartzera iritsiko bagina?, gure identitatea modu hertsian ulertuko ez bagenu, egite horretan aldatzen doana baizik?. Egunero pairatzen eta ikusten ditugun hainbat desberdintasun ez liratekeela emango pentsatzen dut, ze guzti horrek suposatuko luken biluztea, barnera begiratzea eta ingurunearekiko birkokatzeak jakituri eta patxada handia emango liguke.
Zer esanik ez guzti hau eskola eremuan egitea lortuko bagenu. Eskolan aipaturiko bitasuna egunekoa da, bai ikasleak taldekatzerakoan, haiei zuzentzerakoan, haiek guri zuzentzerakoan, erabiltzen ditugun material curricularretan. Baina nork jartzen du zalantzan ikasle bakoitzaren genero-identitatea?. Ideia edo eztabaida hau ez da existitzen. Ikasleekin hartzen ditugun erabaki asko genero-identitate bateko edo besteko kide izatean oinarritutako erabakiak dira.
Bea Ugarte Maiztegi identitate pertsonalak garatzeko paradigma berriak ondoko hauek hartu behar du kontuan:
1.- Bakoitzaren garapen pertsonala kontuan izanda, pertsona osatzen duen bost esparruen garapen orekatua.
2.- Ikasgeletan programazioak garatzeko bi ibilbide kontuan izan: curriculuma eta orientazioa eta tutoretza.
3.- Bi ibilbideetako curriculumaren jarrerak izatea.
4.- IKaskuntza autonomoa eta funtzionala.
5.- Adimen globala lantzea.
6.- Berdintasuna eta parekidetasunean oinarritutako harremanak ezartzea autorregulazioa, errespetua eta bizikidetzaren kudeaketa autonomoaren bidez.
7.- Paradigma akademizista eta patriarkala zalantzean jartzea.
8.- Nork bere burua eta besteen ezagutza, autoestimua, onarpena, errespetua eta aniztasunari balioa ematea.
9.- Jendeartearen garapenerako emakumeek egindako kontuan hartzea.
10.- Garapen pertsonalerako lagungarriak diren teknikak sartzea.
11.- Irakaskuntza eta orientabidea nork bere burua orientatzeko bideak izatea.
12.- Hazkunde pertsonala bermatzea, generoak sortzen dituzten bazterkeriak gaindituz.
https://www.youtube.com/watch?v=uK98jrF_0Og
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina