Beste
pertsonengandik bereizten gaitu eta aldi berean talde baten barruan
partaide izaten ahalbideratzen du.
Norberak bere
buruaren zentzua garatzen du, alde batetik, bere esperientzien,
historiaren, ezaugarrien eta pertzepzioen bitartez eta, bestetik,
haren hartu-emanen eta kulturak gidatzen dituen balioen eta arauen
eraginez
Identitatea txiki
txikitatik eraikitzen hasten da. Eraikuntza honek bi alderdi ditu:
Eraikuntza
pertsonala eta banakakoa da, ni neure buruarekin
Eraikuntza
soziala, beste batzuekin partekatzen
Sexu identitatea
Haur
bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen
zaiona. Sexu anbiguotasun handia dagoenez, konplexua da.
Genero
identitatea
Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kulturala
da.
Sexu-genero sistema bitarra gainditzean, sexua zein generoa
kultura-eraikuntza mugatuak direla planteatzean, mapa berria agertuko
zaigu begi-parean. Egon badauden aniztasunek kontzeptualizazio
berrien beharra eskatzen dute.
Identitateak anitzak direnez, kontzeptualizazioak anitza ere anitzak
dira:
Zisgenero-
Zisexual- Transgenero- Transexuala- Trabesti- Cuirgenero/queergenero-
Ageneroa- Intergeneroa- Androginoa- Bigeneroa- Poligeneroa--
Sasi-gizona/sasi-emakumea- Trans
Mutikoek eta gizonek
makro-nortasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu
positiboa garatzen dute, eta beren sexua onena dela eta gizartean
baloratuta eta onartuta dagoela ikasten dute. Neskatoek eta
emakumeek, ordea, genero-identitatea garatzeko bidean, "emakumezkoak"
izateagatik beren buruak gutxietsi egiteko joera nagusia erakutsiko
dute, gizartean ere hala baitaude estigmatizatuta. Horrela,
sub-identifikazioa garatzen dute, autoestimu txikia eta autokontzeptu
negatiboagoa.
Identitatearen
garapena azaltzeko teorietan hezkuntzan kontuan hartu beharreko
faktore ezberdinak azpimarratu izan dira, sozializazioa oinarri
bezala hartuta:
-
Psikodinamismoa, txiki txikitatik umeak ama edo aitarekin identifikatu eta imitatzen duelako
-
Gizarte-ikaskuntza, Komunikazioak ikaskuntzan, garapen kognitiboan eta identitatearen garapenean duen garrantzia azpimarratzen du
-
Kognitibotasun aktiboa, sozializazioa prozesuaren ondorioz, haurrek ikasten dute generoarekiko zer den eta zer ez den egokia, bere identitatearen eraikiz
-
Faktore-anitzak. Norbere buruari, kultura baten barruan, zentzua ematen dioten faktoreak
-
Konplexutasuna, genero-identitatearen garapena etengabeko prozesu konplexua da
Heziberri 2020ren
ustez identitatearen garapena zeharkakoa da, oinarrizko
zehar-konpetentziez baliatuz. Konpententzi hauek garatuz, bizitzako
alor eta egoera desberdinetan, identitatea erakitzen joango da
eguneroko bizitza:
Komunukazio
gaitasuna
Ikasteko
eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
Elkarbizitzarako
konpetentzia
Ekimenerako
ete ekiteko espiriturako konpetentzia
Izaten
ikasteko konpetentzia
Eskolan,
nire ustez, modu
irekian tratatu behar da identitatea. Identitateak poliedrikoak dira,
alde asko dituzte. Pertsona bat ez da bakarrik emakumea, ez da
bakarrik euskalduna
edo bakarrik ikaslea. Hori guztia izan daiteke eta askoz gehiago,
kontutan hartu behar da. Genero identitatea edo genero batekiko
identifikazioa oso modu desberdinean eman daiteke eta eskolan aitortu
eta sustatu behar da.
Sistema
estereotipatuan,
neskeei
mutilei
baino lehenago hitz egiten hasten direla esaten da, berritsuagoak
direla eta horren araberako jarrerak garatzen dituzte,
zenbait
ikerketek adierazten dutenen
arabera,
eta
neskei gehiago hitz egiten zaiela. Mutilei dagokienez, jokaera
bortitza izatea naturaltzat hartzen dugu. Nesken kasuan, jokabide
horiek erreprimitu egiten dira eta, erreprimitzen badituzu, noski, ez
dira etorkizunean ematen.
Nire
inguruko eskoletan patioaren espazioen berantolaketan lan zakona
egiten ari dira. Neskak neskekin eta mutilak mutilekin jolasteko
joera apurtzeko asmoarekin besteak beste. Patioak antolatuta zeuden
eran, neke handiz jarduten zuten bi sexuek elkarrekin jolasean.
Patioa ikasleek sozilizatzeko gune garrantzitsua da, beraz
identitatea eraikitzeko gunea ere. Aldaketak gauzatzeko
erresistentziak ugari topatzen dituzte, hasteko familiak eta
ikasleak. Gehienetan patioaren erdigunean eta ia espazio gehiena
erabiliz futbol eremuak zeuden, eremu hauen jabeak edo mutilak
izanik. Aldaketak komunitatearen partaidetzarekin egin direnean
errazago bideratu dira eta poliki poliki onurak somatu dituzte bai
neskak eta bai mutilak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina