2016/02/13

Sexu Aniztasunaz ikasten



Sexu aniztasunaz ikasten

Zerbaiti buruz ikasi badut denbora honetan,
Generoaren lausotasun eta malgutasunaz ikasi dut.
Gizon-emakume kartzelak gugan eragiteko duen gaitasunaz,
Baina guk geuk hori bera dinamitatzeko dugun gaitasunez ere bai.
Kattalin Miner

Asko dugu , nik behintzat, sexu aniztasunari buruz ikasteko eta Kattalinen hitzak asko gustatu zaizkit. 
Lausotasun eta malgutasuna aipatzen ditu eta nik uste dut bidea markatzen duela. 
Ikasitakoa desikasi eta heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditu, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori ateak ireki ditzagun. 



 

Pertsonak izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta pertsona bat definitzerakoan berak zer den sentitzen duena izan baliagarriena, eta ez gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patrarkalean ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten dela. 

Hezkuntza munduan zer? 

Hemen ere, lana ba dugu. Hezkuntza munduan, gehienetan aipatu gabe geratzen dira errealitate asko, eta ondorioz gure ikasleriaren zti bat ez da esistitzen guretzat honek dauzkan galerekin. 
LGTB taldea, lan handia egiten ari da , lesbiana, gay, trans, bisexual queer, intesexualak gehi beste
identitate eta praktikak dituzten pertsonak ezagutzera ematen. 

Informazioa ezinbestekoa da eta klaustroetan formazioa jaso behar dugu gai honen inguruan ere.
Gure ikastetxean aste honetan BERDINDDUKOAK egon dira, eta oso interesgarria izan da zer ezjakintasun eta nahasmena ditugun terminologiarekin.
Dena den, etiketak ahazten baditugu eta pertsona hitzrekin soilik geratzen bagara?  Pertsona anitzak denetan: ile kolorea, tamaina, larrua, sudurra,.. Zaletasunak, hizkuntzak, ibilerak..eta guztiak balekoak. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina