2016/02/07

Identitateei buruz hausnartzen





Identitatea prozesu konplexua da, alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta politikoak barneratzen ditu. Nork bere burua sentitzeko duen modu pertsonala, garatze hori kontzeptualizatzeko eredu ezberdinak daude.
Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere. Identitateen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa da; prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da.
Genero-identitatea: Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da. Norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio.
Sexu-identitatea: Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da.
Genero-adierazpena: Lucas Plateroren hitzetan, eremu sozial zehatz batean, genero-identitatearekiko adostasuna (edo eza) erakusteko modu ezberdinak dira. Baina genero hitzaren erabilerak askotan “genero” eta “sexua” baliokidetzat hartu eta nahasiz, genero-kontzeptuak kolokan jartzen ditu.
Genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera. 

 
Hori dela eta hona hemen glosario txiki bat:
  • Zisgenero: Jaiotzerakoan egokitutako sexuarekin identifikatzen dena.
  • Zisexual: Zisgeneroaren sinonimotzat hartzen da eta medikuntza-eremuetan erabiltzen da batez ere.
  • Transgenero: Kontzeptu hau sortu zen kirurgia erabili eta erabili ez duten transexualak bereizteko. Gaur egun, jaiotzerakoan egokitu ez zaion genero batekin identifikatzen dena izendatzeko balio du. Transgenero pertsona gaizki sentitzen bada, genero-disforiaz hitz egiten da: fisikoa (bere gorputzaren ezaugarri sexualak direla eta) edo soziala (besteengandik jasotzen duen genero-trataera okerraren ondorioz). Izan daitezke emakumeak, gizonak edo eskema bitarretik kanpokoak (queer).
  • Transexuala: Medikuntzan erabiltzen den kontzeptua. Sexu mailan, eroso sentitzeko, nahi duen irudia lortzeko edo egoneza, disforia, leuntzeko bere gorputza aldatu nahi duen pertsona.
  • Trabesti. Momentu batzuetan bere sexuari ez dagokion itxura hartzen duten emakumeak eta gizonak.
  • Cuirgenero/queergenero: Gizon-emakume bitarrari ez dagokion identitatearekin bat egiten duen pertsona. Horren barruan genero-identitate asko daude.
  • Hirugarren generoa: Emakumea edo gizona ez dena. Esanahia du bakarrik hainbat kultura indigenetan. Eta beren baitan hirugarren genero izateko modu asko daude ere. Bestalde, administrazio mailan, Australia eta Zeelanda Berrian ez ezik, Alemania izan zen Europa mailan hirugarren generoa onartu zuen lehena (2013). Nepalen berriki pasaporteetan ere bai (2015)
  • Ageneroa: Inongo genero-identitaterik ez duena. Genero-sailkapenetik kanpo ikusten du bere burua.
  • Intergeneroa: Intersexuala edo/eta bi generoen (bitarrak orokorrean) artean sentitzen dena
  • Androginoa. Maila ezberdinetan gizon-emakume ezaugarriak ondo definitu gabe agertzen dena. Bere sinonimoa, ginoandros.
  • Bigeneroa: Bi generorekin identifikatzen dena, aldi berean edo aldika.
  • Genero jariakorra: Genero ezberdinetan dabilen identitatea duen pertsona. Identitate-aldaketen iraupenari dagokionez, ziklo motzak edo luzeak izan daitezke.
  • Poligeneroa: Genero-identitate bi baino gehiago dituena.
  • Pangeneroa: Genero guztietakoa dena.
  • Sasi-gizona/sasi-emakumea. Genero bitarretako batekin, gauza batzuetan identifikatzen dena.
  • Trans*. ”Aterki” kontzeptua. Genero-adierazpen eta identitate ezberdinak barneratu ditzake: trans, transexuala, transgeneroa, eta abar.

Gai honen inguruan oso proiektu interesgarria eta baliagarria da ondorengo hau:
Elkarrizketa hauexek bezala:
 
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2419/arrakala-dokumentala/inprimatu

http://www.berria.eus/paperekoa/1909/046/001/2015-05-31/genero_identitateari_egokitu_behar_zaio_gorputza_biak_harmoniza_daitezen.htm







Heziberri 2020ko proiektuari dagokionez, hona hemen zientziarako konpetentzia eta identitateen garapenaren inguruan isladatzen diren esaldiak:

Zientziarako konpetentzian. (236/2015 Dekretua):

Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko.

Konpetetziaren garapena bermatzeko irizpideak:

-Ikasitakoa aplikatzeko ikasleei eskaintzen zaizkien testuinguruek eta egoerek identitate-aniztasuna islatzen eta sustatzen dute?
-Lantzen diren ikasteko estrategiak eta ohiturak anitzak dira? Eta genero-estereotipoetatik kanpo al dira? Historian zehar batez ere emakumeek garatutakoak kontuan ditugu?
-Burutzen diren ekintzak genero-estereotipoak apurtzeko diseinatuta daude?
-Genero-estereoptipoak apurtzeko diseinatuta dago edo kanpoan daude?
-Bizitzako alor eta egoeretan identitate-aniztasuna islatuta dago edo kontuan hartze da?
-Testuinguruek identitate-aniztasuna islatzen eta sustatzen dituzte



Horrez gain, dekretu berrian, aipatzen da:
Eskolako bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak sustatuko ditu –bakearen kulturari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzkoak–, kulturen, generoen, eta sexu-orientazioaren aniztasuna eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, elkarrizketa, garapen emozionala, gatazkak modu baketsuan kon- pontzeko estrategiak, eta hezkuntza-komunitateko kide guztien eskubideak eta betebeharrak.

Inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak ez dut uste esanguratsuak direnik, agian lehendik ere ingurune "aurreratua" tokatu izan zaidalako, eta uste dut uste aipatzea merezi dutenik. Hala ere, esanguratsuak iruditzen zaizkit azken urtean euskal telebistan bertan emandako berri zenbaitzuk, adibidez honako hauek: 
4 urteko transexual bati izena aldatzea baimendu diote, Gipuzkoan:
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3806208/4-urteko-transexual-bati-izena-aldatzea-baimendu-diote-gipuzkoan/

http://www.eitb.eus/es/videos/detalle/810421/euskadi-directo-la-vida-sarai-vida-transexual/

Edota tesi honen izenburua bera ere esanguratsua da, ez dut uste duela hamarkada bat horrelakorik izango zenik:

http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Amaia_Alvarez_TESIA.pdf



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina