ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN.
Aste honetako hausnarketa hasteko nahi dut desberdindu bi kontzeptu hauek: Sexu biologikoa (pentsamolde patriarkala kategoria dikotomikoetan oinarritzen dela errealitatea aztertzeko) eta Sexu orientazioa (pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz egiten diguna).
Josebe Iturrioz-ek esaten duena oso interesgarria iruditu zait: “Erdi Aroan, ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz sartutakoa. Anatomia ereduak aldatu egin dira, beraz. Eta hori guztia gizarteak sortu du”.
Behin eta berriz aipatzen ari gara gizarte patriakal batean bizi garela, non bi sexutan banatzen den sexu biologikoa, emakumea eta gizona. Baina gero eta gehaigo eztabaidatzen ari da dikotomia hori, errealitatea aztertzeko generoaren eraikin soziokulturala kontutan hartu behar da ere.
Amaia Alvarez Uriaren esanetan sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak sortu dituzte: dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia (gizon/emakume) eta beharrean, genero-estereotipoak (maskulinoa/femeninoa). Dikotomia anatomikoa hain da funtsezkoa, aurkitzen ez denean sortu ere egiten dela (adibidez intersexualei sexu bat ala bestea ezartzen diete, dogmara egokitu ahal izateko)
Arazoa sortzen da sexu-banaketa bitarrak ez duenean isladatzen gizartean dagoen aniztasuna, hau da, ezerritakoa eta norberak sentitzen duena bat ez datozenean.
Sexu-orientazioen arabera sailkapen hau aipatzen da aste honetako irakurgaian:
- Homosexuala: sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena (lesbiana/gay).
- Heterosexuala: beste sexukoa den pertsonekiko desira duena.
- Bisexuala: sexu bereko zein beste sexuarekiko desira duena.
Baina errealitateak beste kategoria batzuk ere sailkatzen ditu: Asexuala, Heteromalgua, Homomalgua, Pansexuala/Omnisexuala, Demisexuala eta abar.
Josebe Iturrioz: “Mundu guztia heterosexuala dela pentsatzearekin apurtu egin behar dugu”
Nire ustez, nahiz eta gure gizartea gero eta toleranteago izan, dagoen aniztasuna askotan ikustezin geratzen da edo ikusten bada era estereotipatuetan eta hierarkiezatuetan agertzen da.
Hona hemen Steilas- sindikatuak genero aniztasunak eta aniztasun-afektibo sexualen inguruan prestatutako gidaliburuan azaltzen diren oinarrizko kontzeptu batzuk.
(LGTBIQ+)
Trans kontzeptuak bilduko lituzke “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.”
Zeintzuk izan ahal dira gure ikastetxeetan lantzeko erronkak?
- klaustro, familia eta ikasleekin gai honi buruz sentsibilizazioa lantzea
- Errealitatean existitzen den aniztasuna bisibilizatzea eta onartzea era naturalean
- Aniztasun afektibo-sexuala ikastetxeko kurrikulum eta Hezkuntza proiektuan integratzea (materialak, unitate didaktikoak…)
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea
Gure gorputzetan ezarritako arauak onartzen ez baditugu edo irakasten diguten edertasun eredu hoietan ez badugu sinesten, zergaitik jarraitu? Hona hemen BELDUR BARIK egindako proposamenak gure ikastetxeetan erabili ahal izateko:
1.
ZURE GORPUTZA MAITATZEA, IRAULTZAILEA DA!
2.
La rana y la rubia
Marijose #hausnarketa #aniztasunsexualak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina