Eskolak egiten dituen gauzen artean “harremanen
geografia bat sortzea” da Raquel Lucas Platerok aipatzen duena. Gustatu zait
kontzeptua azaltzeko modua, ALMUDENA GRANDES-en “Atlas de la Geografía Humana”
ekarri didalako burura, lau emakume beraien geografia propioaren bila, beraien
buruari arreta jarriz atlas pertsonala marrazteko beharrean dauden lau historia
ederrak.




Amaia Alvarez Uriak dio sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak sortu dituztela, beti eskema
binario baten barruan: dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia
(gizon/emakume) eta genero-estereotipoak
(maskulinoa/femeninoa).
Errealitate mugatzaile honetan, pertsona bati “ezarri”
zaion sexu anatomikoa ez datorrenean bat berak sentitzen duenaz, arazoa sortzen
da, sexu-banaketa bitarrak ez duelako islatzen jendartean dagoen aniztasuna. Gainera,
indarrean dagoen dikotomiak sortu arren arazoa, eskema horren barruan sartzen
ez den pertsonari leporatzen zaio sarri.
Hiru baldin badira ere sexu-orientazioaren
arabera aipatzen diren taldeak, hau da,
- Homosexuala: sexu bereko pertsonekiko desira afektibo-sexuala duena.
- Heterosexuala: beste sexukoa den pertsonekiko desira duena.
- Bisexuala: sexu bereko zein beste sexuarekiko desira duena.
Sailkapenak sailkapen, eta multzokatzeak dituen
arriskuei erne so eginez, errealitateak beste kategoria batzuk ere agerian
uzten ditu: Asexuala, Heteromalgua, Homomalgua, Pansexuala/Omnisexuala,
Demisexuala, … Benetan dira beharrezkoak etiketak?



Jendarteak bere barnean daraman aniztasuna agerian uzteko konpromisoa hartu beharko genuke, ikusten ez dena ezin delako onartu. Aniztasuna aspektu guztietan, baita oraindik “tabua” dirudien identitate sexualei dagokien aniztasuna, noski.
“Sexua bizitzeko moduan askeak
garenaren ideia dago, baina, askatasuna zer den eta ze puntutaraino gure
praktikak ez dauden sexualitate eredu normatiboaz baldintzatuta gure buruei
galdetu beharko genieke” (Bilgune Feminista, Sexualitatearen eztabaidan, 10. orrialdea)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina