Oraindik gogoan dut, Donostin elkartu ginen lehenengo eguna. Urduri nengoen, baina zuen hitzek eta berotasunak lasaitasuna helarazi zidaten.
Prozesuan zehar era guztietako sentimenduak eta emozioak izan ditut, poza, urduritasuna, tentsioa, laguntasuna, erruduntasuna...
Egia esan prozesu honetan nire aurkaria, denbora izan da. Hasieran nire jomugan borondatezko lanak ere bazeuden,baina ezinezkoa egin zait. Gainera, hirugarren blokea burutzeko denborarik ere ez det izan eta honek momentu batzutan emakumeongan hain komuna den sentimendu bat sortu dit, errudun sentitzea. Hala ere, sentimendu hau gainetik kendua IV. blokea burutzea lortu dut eta udaran baliagarria izango da aurten ikastaro honek mugiarazi dizkidan hainbat eraikuntza, sentimendu, eskema... berrantolatzeko eta finkatzeko.
Eskerrik asko guztioi!
#Maite A. S. etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Maite A. S. etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017/04/27
2017/02/06
ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKO PAREKIDEAK HEZIKETA GUZTIAN ZEHAR
Irakasleoi askotan betaurreko more berriak erosi beharrean
gaudela esatea asko kostatzen zaigu. Egunerokoan lanez gainezka eta ebatzi
beharreko hainbat arazo eta gatazka ditugu. Zer zaila den akatsak egiten
ditugula onartzea, eta akats hauetatik ikastea. Baina, aldaketarako aukera
akatsa onartzean dago.
Aste honetako
gaitegia “orientazio eta aukera akademikoak” dela jabetzean, aztertzeko eta
hausnarketa burutzeko interesik gabe egon naiz. Izan ere, ni Lehen
Hezkuntzako irakaslea naiz eta gai hau niretzat ez dela guztiz aberasgarria
uste nuen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileen lana dela
barneratuta bainuen, eta beste norbaiten esku-hartzea garrantzitsua izatekotan
tutorearena dela uste bainuen. Gainera, gai hau hezkidetza ikuspegitik
aztertuta nuela uste nuen.
Gaitegia aztertzean,
ordea, ondorengoaz konturatu naiz: “Nire betaurreko moreak zuloak dituzte. Orientazio
eta aukera akademikoetan generoak eragindako hainbat desberdintasun antzematen
banituen ere, hauen jatorria ez dut identifikatu. Nolatan gertatu zait hau?
Orain dela hilabete batzuk haurrekin nagusitan zer nahi duten izan ametstu eta
beraien aukerak aniztasunera eramatera saiatzen nintzen. Aste honetan, ordea,
partaidetzan ematen diren desberdintasunekin, espazioaren eta denboraren
erabileraren desberdintasunekin, curriculum balidabide sexistekin… kezkatuta
egon naiz eta ez naiz gai izan honek guztiak orientazio akademikoan duen
garrantziaz jabetzeko. Gainera, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko
orientatzaileen esku utzi dut orientazio akademikoa hezkidetzailea izateko
presioa, honetan tutoreek ere eragina dutela jabetuz. Baina, beraien hezkuntza
prozesuko beste irakasle, familiak, jendarteak, publizitateak… duten eragina ez
zait bururatu. Beraz, gaitegia irakurri
ostean orientazio eta aukera akademikoak txikitatik jasotako heziketak eta
hezkuntzak baldintzatuta daudela jabetu naiz, prozesu honetan parte hartzen
duten pertsonek bertan eragiten dutelarik.”
Honez gain,
irakasleok kalifikatzen gure espektatiben arabera neska eta mutilekin ez dugula
berdin jokatzen jabetzean kezkatu ere egin naiz. Izan ere, nire kalifikatzeko
moduari erreparatu diot eta egia esan zalantzak sortu zaizkit.
Ondorioz, gai honen
garrantzia zehaztean ondorengoa esango nuke, hezkuntza eragileok
genero-ikuspegiaren betaurrekoak kendu gabe aztertu behar dugu zer gertatzen
den, zergatik, zer egin eta nola. Beraz, orientazioa eta aukera akademikoak ere
genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsekoa da.
Iazko ikastarokideen
artean, Marivi Fernándezen “orientazioa eta aukera akademikoak” eta Agurtzane
Goitia Lopezen “orientazioa eta aukera akademikoen inguruan hausnartzen” postak
gomendatu nahi nituzke. Aurteko ikastarokideen artean, Ane Lenizen “orientazioaeta aukerei buruz hausnartzen”, Amaia Chuecaren “non gogoa, han zangoa” eta Maite
Magisteritzaren “ikasketak erabakitzeko eta lanerako bidea aukeratzeko ahalmena”
postak aukeratu ditut. Izan ere, posta hauetan datu eta baliabide
interesgarriak aurkitu daitezke
- Hamar neskatilatik zazpik interesa erakusten du zientziarekiko, baina HAMAR HORIETATIK SOILIK BIK BURUTUKO DUTE ZIENTZIEKIN ERLAZIONATUTAKO KARRERAREN BAT .
- Curriculum berdinaren aurrean, lan kontratazio tasa %20 ALTUAGOA da gizonezkoen alde.
Bukatzeko, hona hemen orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak:
- Hezkuntza komunitate osoaren formakuntza.
- Emakumeen ekarpenak eta emakumeak garatutako konpetentziak baloratu.
- Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua isladatu
- Heziketa afektiboari garantiza eman.
- Nesken ahalduntzea sustatu
- Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
- Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika: neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.
- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu
- Elkar ardura eta zaintza lantzea
- Parte hartze parekidea sustatzea
- Lanbidea izatearen garrantzia indartzea eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabili, estilo agresiboa kolokan jarriz.
2017/01/30
CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK
Curriculuma eta baliabide didaktikoak sistema
patriarkalean oinarritzen dira. Izan ere, hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa
aztertzerakoan Hezkidetza hitza behin baino ez da aipatzen.
Curriculum hezkidetzailea sortzeko, nola antzemango dugu
sistema patriarkalaren eragina curriculumean eta baliabide didaktikoetan? Nola
eraikiko dugu curriculum hezkidetzailea?
Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko, lehen pausua diagnostiko
on bat egitea da, horrek ahalbidetuko baitigu, batetik, gure testuingurua
ezagutzea, eta, bestetik, zeregin horretan ditugun gabeziak eta indarguneak
hezkuntza-komunitatean ezagutaraztea.
Diagnostiko hau egiteko baliagarriak izan daitezkeen
gidak eta liburuak:
- Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko Hezkidetza Gida (2008).
- 2001-2002. ikasturtean, Mari Jose Urruzola Hezkidetza Aholkulariak eta Bizkaiko Hezkidetza Mintegiek argitaratutako “Eskolahezkidetzailearen azterketa eta ebaluaziorako jarraibideak” liburua.
- Emakundek 1993.urtean argitaraturiko “nola landu etaaukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak” gida.
Eta diagnostikoa egin ondoren zer? Hezkidetzailea denarekin zalantzarik ez,
baina zer egin sarritan hezkidetzaile EZ direnekin?
Moldatu, osatu, ordezkatu edo sortu.
Baina, curriculuma
eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea zaila da. Historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak sistema
patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren
hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek eragin handia
izan du hezkuntzan.
Adibidez, hezkidetza aldarrikapenak egiten dituzten nire
lankideei familiaren unitate didaktikoa zaharkitua dagoela eta gure jendarteko
aniztasunarekin bat ez datorrela kontuan hartuta, berria sortzeko nire burua
eskaintzen dudala esatean, ea zergatik zegoen zaharkituta galdetu zidaten. Nik
familia aniztasuna azaldu ostean, funtsean denok ama batenak eta aita batenak
garela erantzun zidaten. Behin eta berriro argumentu desberdinen bidez
aniztasuna defendatu ostean, familiaren unitate berria prestatzeko aukera eman zidaten
eta berria aurkeztean txalokatu ere egin naute.
Beraz,
hezkuntza zentroetan hezkidetza sustatzeko hainbat plan, baliabide didaktiko,
gida eta liburu argitaratu eta sortu badira ere, hezkuntza komunitate osoaren
formakuntza eta sentsibilizazioa ezinbestekoak dira. Honen ondoren, prozesu
parte hartzaile baten bidez hezkuntza komunitare osoak baliabideen diagnosia
egin dezake eta behar den kasuetan baliabide hauek osatu, moldatu, ordezkatu
edo sortu.
Bukatzeko iazko ikastarokideen artean, Ane Zurutuzak publikatutako "Curriculuma eta baliabide hezkidetzaileak" posta aukeratu dut, curriculum eta baliabide hezkidetzaileen bideak diagnosiak eta erabiak hartzean duten garrantzia azpimarratzen duelako. Honez gain, aurten Ane Lenizek publikatutako "Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen" posta ere goraipatu nahiko nuke. Batez ere, berak publikatutako komiki eta bideo hauengatik:
2017/01/23
EMAKUMEON PARTE HARTZEA KOLOKAN?
espaziorako
hegalaldiek ez dute aurrera egingo
emakumeen parte hartze
aktiborik
gabe.".
Valentina Tereshkova
Azkenengo hamarkadetan partaidetza eta generoa batera ikusten dira hainbat diskurtsotan.
Hala ere, askotan ikusten dugu, partaidetza zein genero ikuspuntua itxura
besterik ez dela izaten, ordezkatu omen nahi dituztenen interesak ez direlako
inondik inora azaltzen.
Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari dela ikusten da, baina
horrek ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen
berdintasuna ematen denik. Ez da nahikoa emakumeak eta gizonak egotea, ez da
nahikoa oso diskurtso ausarta izatea edota emakumeen diskriminazioaz jabetzea.
Zailtasun edo mugen jatorria arrazoi askoren ondorio izan daiteke eta
neurri handi batean zerikusia izaten dute nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin,
barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin.
Emakumeen partaidetzarako zailtasunak eraldatzeko, hasierako urratsa da
zailtasunez ohartzea.
Parte hartzeko zein arazo dituzten emakumeek kontuan izanik, bestelako partaidetza
bat eraiki
beharra dago.
Izan ere, azken urteetan emakume gisa parte hartzeko hainbat zailtasun
sumatu ditut eta bestelako partaidetza bat eraikitzen saiatu naiz. Hona hemen
nire testigantza:
“Nik argi daukat, emakumeon partaidetza ez dela onartzen, ez behintzat elkarte, udal, eskola, komunitate, … guztietan. Ni baserriz osatutako mendi aldeko auzo txiki batekoa naiz eta bertako elkarteetan aktiboki parte hartzen dut. Bertako gizonek parte hartze hau ez dute baloratzen, ordea.
Azkenengo bileran
negarrez atera nintzen, sorgina eta agintaria nintzela entzunda. Baina, hau ez
da nire parte hartze sozialaren ondorioz, negar egiten dudan aldia. Auzoko
jaiak antolatzerakoan ere, koordinazio lanak inork burutu ez bazituen nahi ere
eta niri egokitu bazitzaizkidan ere, jaiak bukatu eta bi astera herriko plazan
auzoko gizon batek oihu egin zidan, baita mehatxatu ere. Gizon honek ez du
elkartean parte hartzen, izan ere, bere aburuz ez du lanerako sasoirik, baina
oraingo gazteok (emakumeok) beraiek sortutako ezin dugu eraldatu, bizi diren
bitartean beraiek agintzen dutelako. Momentuan negarrari eutsi nion eta ez zela
ez tokia ez modua eta hurrengo batzarrean ikusiko ginela esan arren ere, etxera
heldu orduko negarrari eman nion.
Hurrengo batzarra ere
ez da izan toki egokia hitz egiteko, iritziak plazaratzeko, akordioetara
heltzeko, … Izan ere, batzarreko txandak
ez ziren errespetatu, guk(emakumeok) esandakoa ez zen kontuan izan, …
Are gehiago, hartutako
erabaki bakanak bertan behera geratu dira, denbora tarte batean auzoko bi
emakume horiek aurrera ateratzeko lan eta lan ibili bagara ere. Izan ere,
auzoko gizonak barraren inguruan elkartu, emakumerik gabe, eta emakumeak
bultzatutako erabakiak bertan behera uztea erabakitzen dute. Beraientzat
emakumeon interesak eta beharrizanak ez daukate garrantziarik, bigarren
mailakoak dira.
Egoera honek errudun
eta etsipen sentimenduak sortarazten dizkit. Egoera hau modu pertsonalean bizi
izaten dut. Gainera, botereari beldurra ere badiot, hainbat alditan gauzak
aurrera atera nahi izatean, erabilitako botereaz beldurtzen naiz, maskulino
bihurtzen ari ote naizen galdetuz neure buruari “
Hala ere, zenbait tokitan emakumeen parte hartzean eraldaketak ematen ari
direla jabetzeak poza ere ematen dit. Hala nola, Eskoriatzanneska-mutilak irtengo dira kantu-eskean eta dantzan, lehen mutilek bakarrik parte hartzenbazuten ere. Bilakaera hori nola gertatu den erakusten duen bideo laburra ikus
dezakezue:
Gure auzoko emakumeok
dugun borroka, parte hartzeko parekidea izatea, gure ondorengoa ez dezaten
izan, inguru hezitzaileetan ondorengo baliabide hau oso erabilgarria da: "Partaidetza: Gurekin bada, izango da".
Honez gain, hona hemen Bego Mentxakak iaz idatzitako posta, "Emakumeen partaidetza, partaidetza parekidea?", bertan hainbat baliabide eta euskarri aurkitu ahalko baitituzue.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




