2017/01/30

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK



Curriculuma eta baliabide didaktikoak sistema patriarkalean oinarritzen dira. Izan ere, hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa aztertzerakoan Hezkidetza hitza behin baino ez da aipatzen.

Curriculum hezkidetzailea sortzeko, nola antzemango dugu sistema patriarkalaren eragina curriculumean eta baliabide didaktikoetan? Nola eraikiko dugu curriculum hezkidetzailea?

Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko, lehen pausua diagnostiko on bat egitea da, horrek ahalbidetuko baitigu, batetik, gure testuingurua ezagutzea, eta, bestetik, zeregin horretan ditugun gabeziak eta indarguneak hezkuntza-komunitatean ezagutaraztea.

Diagnostiko hau egiteko baliagarriak izan daitezkeen gidak eta liburuak:


Eta diagnostikoa egin ondoren zer? Hezkidetzailea denarekin zalantzarik ez, baina zer egin sarritan hezkidetzaile EZ direnekin?

Moldatu, osatu, ordezkatu edo sortu.


Baina, curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea zaila da.  Historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek eragin handia izan du hezkuntzan.

Adibidez, hezkidetza aldarrikapenak egiten dituzten nire lankideei familiaren unitate didaktikoa zaharkitua dagoela eta gure jendarteko aniztasunarekin bat ez datorrela kontuan hartuta, berria sortzeko nire burua eskaintzen dudala esatean, ea zergatik zegoen zaharkituta galdetu zidaten. Nik familia aniztasuna azaldu ostean, funtsean denok ama batenak eta aita batenak garela erantzun zidaten. Behin eta berriro argumentu desberdinen bidez aniztasuna defendatu ostean, familiaren unitate berria prestatzeko aukera eman zidaten eta berria aurkeztean txalokatu ere egin naute.

Beraz, hezkuntza zentroetan hezkidetza sustatzeko hainbat plan, baliabide didaktiko, gida eta liburu argitaratu eta sortu badira ere, hezkuntza komunitate osoaren formakuntza eta sentsibilizazioa ezinbestekoak dira. Honen ondoren, prozesu parte hartzaile baten bidez hezkuntza komunitare osoak baliabideen diagnosia egin dezake eta behar den kasuetan baliabide hauek osatu, moldatu, ordezkatu edo sortu.

Bukatzeko iazko ikastarokideen artean, Ane Zurutuzak publikatutako "Curriculuma eta baliabide hezkidetzaileak" posta aukeratu dut, curriculum eta baliabide hezkidetzaileen bideak diagnosiak eta erabiak hartzean duten garrantzia azpimarratzen duelako. Honez gain, aurten Ane Lenizek publikatutako "Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen" posta ere goraipatu nahiko nuke. Batez ere, berak publikatutako komiki eta bideo hauengatik:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina