Ikasturte honetan buru belarri murgilduta nago tutore
lanetan, beraz orientazioa eta aukera akademikoei buruz arituko garela ohartu
bezain laster etorri zait asteroko tutoritza ordua burura,bertan, ikasleei
entzun, beraien intereseko diren gaiak landu, aukera desberdinak mahai gainean jarri,
beraien bidea egiteko estrategiak ematen saiatu… lan interesgarri eta
garrantzitsua.
Konturatu naiz tutoritzako ordu hauek genero ikuspegitik
planifikatzea ezinbestekoa dela, ez hezkidetza lantzen dugunean bakarrik,
baizik eta edozein gai lantzen dugunean.
Gure helburua ikasleen garapen integrala lortzea da, beraien bizitza
pertsonal, familiar, sozial zein profesionalean orienta daitezen.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke lan
honetarako ezinbestekoa dela emakume zein gizon izateari esanahi librea ematea,
batzuen eta besteen ekarpenak, sentimenduak eta interpretazioak onartuz.
Astean zehar agertu diren datu guztiak dira esanguratsuak, hala
ere nabarmendu nahiko nuke, neska-mutilak beraien ikasketak aukeratzerakoan ez
direla aske, ingenieritza edo informatika askoz mutil gehiagok hautatzen dute,
neskek aldiz osasun zientzietara jotzen dute, gainera emakumeek %24 gutxiago
irabazten dute batez beste.
Post hau aukeratu dut, bertan baliabide interesgarriak
aurkezten direlako
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina