Tratu
onak, ondo sentitu arazten gaituzte, bai
*
Gauzak egiterakoan
*
Baita pertsonekin harremanetan gaudenean
Gure
pentsaera estereotipatuen jabetzeak aukera ematen digu gure
harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko
eta tratu onak bideratzeko Begiratu behar dugu benetan
ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak eta nola
neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk gizon edo emakume garen
heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte …
Tratu
onak garatzeko, hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango
da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara
ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
● Indarkerian
eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko
zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi
kritikoa.
● Elkarbizitza
eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen
eraikuntza.
Estereotipatuen
ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak
afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin,
hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin.
Hezkidetza ikuspuntutik, pertsonen ongizateko ezinbestekoa izango da
maskulino eta femeninotik hasi eta gainerako estereotipo guztiei uko
egitea.
Garraztzikoa
da maitasun eredu osasuntsuak eraikitzen laguntzea gure gazteei,
maitasun erromantikoaren mitoaren atzean dagoen indarkeria matxista
ikuspegi kritikoz landuz.
Maitasun
zintzoen Gida:
http://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+K
onseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f
Nire
uztez tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura
dela onartu behar dugu, eta gizarte osoaren elkarlana beharrezkoa
izango da. Honekin batera zaintzari balio positiboa eman behar
diogu eta hezkuntzaren erdigunean zaintza kokatu, bizitzaren
biziraupena zihurtztzen bait du,
ozen
esan beharrean gaude:
“Harremanak
zaintzea eta tratu onak sustatzea ezinbesteko lehentasuna dute gure
ongizaterako!
Hona
hemen tratu onen inguruan Axular ikastolan egindako lan saioa,
tutoretzan egiteko oso egokia ikusten dut, merezi du:
Beste
honetan Marian Morenok ikasleekin etxeko zaintzaren inguruan egin
daitekeen jarduera deskribatzen digu, oinarrizko konpetentziak
garatuz:
Erronkak
-
Tratu onen inguruan Irakasleekin
formazioa antolatu eta elkarren artean esperientziak trukatu.
-
Familiekin
lantzea eta
formakuntza eskaintzea
-
Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kulturaren alde egitea
eta Hezkuntza proiektuan txertatzea-
-
Ikasleekin maitasun erromantikoaren mitoa desegin eta maitasun
osasuntsuak
tutoretzan
lantzea
-
HEZKUNTZAREN
ERDIGUNEAN PERTSONA,
bere osotasunean, JARTZEA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina