- Laburpena eta balorazio pertsonala.
Gaia lantzerakoan inteligentzi emozionalaren kontzeptua etorri zait gogora, inteligentzi intra pertsonala eta interpertsonala. Harremanetaz ari garenean maiz pertsonen artekoa datorkigu burura norberak bere buruarekin duena ahaztuz.
Elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa bultzatu behar dugu, komunitateko partaide oro bere identitatearekin gustura egon dadin, garen bezalakoak onartuak izan gaitezen, elkarri tratu gozoa eman diezaiogun, bazterkeria oro gaindituz eta harreman positiboak izan ditzagun eskolan zein kanpoan.
Oso interesgarriak iruditu zaizkit Mari Jose Urruzolak proposatzen dituen tratu onak eremu ezberdinetan: nor bere buruarekin, besteekin (orokorrean), hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean) eta bestelako bizidunekin, objetuekin eta inguruarekin.
Maitasun harremanetan tratu onak funtsezkoak dira eta horretarako nahitezkoa da maitasun erromantikoaren ideia errotik deseraikitzea, bere mito eta ondorio negatibo guztiekin. NafarroakoGobernuak oso material interesgarria du gai hau lantzeko: Amodio zintzoen gida
Erantzunkidetasunaren ideia oso inportantea iruditu zait baita ere: ardurak banatzea, erabakiak adostasunean hartu eta horien ondorioei aurre egiteko konpromezu konpartitua... Atal honetan exteko lanak eta ardurak garrantzi nabarmena hartzen dute. "Ardurak ez dute sexurik" esaldiak oso ondo islatzen du egoera. Tratu onak sustatu nahi baditugu ardurak banatzea ezinbestekoa da. Horretarako zaintza lanak duten kutsu negatiboa (zama) gainditu behar da.
Asko gustatu zaidan azken ideia Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzearena izan da. Zaintza zentrala bada, pertsona bere osotasunean zentrala izango da baita ere.
Zer iruditzen ondorengo irudia?
- Baliabide baten aipamena
Ondorengo loturan "Por los buenos tratos" programa hezitzailea duzue. Bortezkiaren prebentziorako programa bat da, batez ere bikote harremanetarako pentsatua dago eta tratu onen ikaspena bultzatzen du pertsonen arteko harremanak hobetzeko asmoz.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako baloreen sustamena lantzen du, autonomia eta norbanakoaren askatasuna, gatazken lanketa positiboa...
Datuak eta ondorioak.
Tratu on eta goxoak jarrera arazoen prebentzio botikarik hoberena dira. Ideia hau oinarri hartuta "Acción en red" gobernuz kanpoko elkarteak "Por los buenos tratos" programa jarri zuen martxan 2005ean.
Baliabide ugari eskaintzen dituen proiektua da eta personen arteko harremanak hobetzeko praktika onak ikasteko tresna interesgarria da. Oinarrian honako helburuak bilatzen ditu: emakume eta gizonen arteko berdintasuna, autonomia pertsonala, muga sexisten zamarik gabe erabakiak askatasunez hartzeko, gatazken trataera positiboa, ardura, errespetua...
Material ezberdinen artean ondorengo laburmetraia dago, "Hechos son amores":
Ikastetxean lantzeko erronkak
- Adimen emozionala garatzeko jarduera antolatu eta sistematikoa egitea proposatuko nuke.Ondorengo loturan adimen emozionala eta gaitasun sozialak lantzeko proposamen ugari daude.
- Berdinen arteko tutoretzak bultzatuko nituzke. Zaharragoak txikiagoen ardura hartuko lukete eta tutore modukoak izango lirateke. Oso emaitza onak ematen dituen estrategia da. "Tutoría entre iguales", dokumentu interesgarria da.
- Ikasleak ikastetxearen antolamenduan eta arautegia egin eta aplikatzerakoan inplikatuko nituzke. Ikastetxea eta honen antolakuntzaren parte sentitzen badira bere sentituko dute eta dena ondo joan dadila gehiago saiatuko dira.
- Tratu onen dekalogoa egitea proposatuko nieke ikasleei eta geletan eta pasiloetan jarriko nuke.
- Ikastetxea eremu polita, goxoa eta atsegina izaten saiatuko nintzateke. Ikasleei gela eta pasiluak bere gogoko irudi eta bere gustora apaindu dezaten bultzatuko nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina